Entrada destacada

Wanted 100 arratiars for the croud founding of Juanjo Elezkano's CD

40 arratiar batu gara; beste 60 lagunen konpromisoaren bila gabiz 1.000 €ko helburua betetzeko. Azken eguna abenduak 31.

domingo, 30 de enero de 2011

Emon argia bakeari: reporte fotográfico


Los chavales de KT y de los grupos de post también participaron ayer sábado en el encuentro de oración por la paz realizado por la Iglesia de Arratia en Igorre.

Además de participar con sus oraciones y velas, se reunieron en un taller para dar color a la pancarta Emon argia bakeari. Cerca de 200 personas, entre mayores y chavales, participaron en este encuentro.

Aquí puedes admirar algunas fotos:

sábado, 29 de enero de 2011

Emon argia bakeari: Arratiako otoitzaldia

Arratsaldeon! Ondo etorriak! Bienvenid@s a esta oración por la paz!
Bakearen alde otoitz egitera alkartu gara. Hainbat urte daroaguz  kristauok bakearen alde otoitz egiteko alkartzen: Urkiolara, Gasteizera, Ziortzara,  Arantzazura… bake ibilaldiak egin ditugu. Gaur, Gandhiren heriotza eguna ospatzen dan eta mundu osoan bake eguna izentatuta dagoan bezpera honetan, eta gure herrian, ETAren agiria dala-ta, esperantzaren argi izpi bat sortu dan aldi honetan, bakea bizitzeko sortu gaituan Jainkoari erregutu egingo deutsagu bake-zale eta bake egile bihurtu gagizala  

  Los creyentes sabemos que la paz es don de Dios y sabemos también que la oración prepara y dispone nuestros corazones para recibir esta paz y para trabajar por la paz. Este es el sentido de nuestra oración por la paz de esta tarde.

Orain  Bakearen Argia biztuko dogu.

Pagola: Creo que por ese camino no es posible anunciar la Buena Noticia de Jesucristo.

-Los relevos episcopales con Munilla e Iceta, ¿responden a un plan o son planificación de cambio de rumbo en la Iglesia vasca? 


-Supongo que sí existe esa planificación; no creo que sea anormal, o sea, que pienso que las designaciones de obispos se hacen según un plan y ciertamente creo que el perfil de los obispos que están siendo designados en estos momentos en el País Vasco, o en Asturias, o en el resto de España, responden en general a la preocupación de fortalecer la identidad católica, de conservar fielmente la tradición, de vigilar la doctrina de los teólogos, de marcar distancias con la sociedad moderna. Creo que eso es lo que se está viviendo, pero me parece que sería un grave error hacer de la fe una especie de contracultura, y de la Iglesia una especie de contrasociedad. Creo que por ese camino no es posible anunciar la Buena Noticia de Jesucristo. 


La entrevista completa...



jueves, 27 de enero de 2011

Emon argia bakeari Arratiako deialdia

EMON ARGIA BAKEARI
Urtarrilak 29, zapatua, arrastiko 7etan
Igorre

Gure Euskal Herriko gotzaiak bere urtarrilak hamarreko oharrean eskatutakoari jarraituz: “Kristinauei otoitzean sendo egiteko eskatzen deutsiegu”, Otoitzaldi bat egitera dei egiten dogu Arratia eskualdeko jende eta eliztarrei Igorreko parrokian. . Eskualdeko Pastoral Kontseiluagaz berba eginda, Ziortzako bakearen aldeko otoitzaldiaren espirituari jarraituz, ETAren azken agiria kontuan hartuz, Bakearen aldeko Gandiren Eguna bertan dagoela, Kandelario jaia laster dala kontuan hartuz, honako hau izan daiteke bere lema:

EMON ARGIA BAKEARI

Samuel Ruiz gotzaia hil da

Samuel Ruiz
Homilía de Fray Raúl Vera, O.P. Obispo de Saltillo en el funeral por jTatic Samuel Ruiz García
Capilla del CUC a 24 de enero del 2011
México, D.F. 

miércoles, 26 de enero de 2011

Igorre: Haur misiolarien itsulapiko ugari batu

Decenas de huchas de la Infancia Misionera se recogieron en la celebración familiar de la parroquia de Igorre, Arratia, el pasado sábado. Ahora solo falta contra lo recogido y enviar a los niños del Congo y Perú. En total se han reunido 331 euros y medio. Eskerrik asko guztoi!

Ebanjelio izaeragoko Eliza Iglesia más evangélica





Zoriontasunak formulatzean, Mateok, Lukasek ez bezala, kezka handia izan du Jesusen jarraitzaileak izan beharko lituzkeen ezaugarriak marrazteko. Horra zergatik diren garrantzizkoak guretzat, Elizak, gizarte sekulartu honen baitan egoteko, kristau-molde bat bilatzen jardun behar duen aldi honetan.

Al formular las bienaventuranzas, Mateo, a diferencia de Lucas, se preocupa de trazar los rasgos que han de caracterizar a los seguidores de Jesús. De ahí la importancia que tienen para nosotros en estos tiempos en que la Iglesia ha de ir encontrando su estilo cristiano de estar en medio de una sociedad secularizada.

lunes, 24 de enero de 2011

Zeanuri: atoan zabaldu eta amaitu zan katekesiko neska-mutilek egindako aldizkaritxoa

Jesusen lagunak goiburuan kalera atara dabe Zeanuriko umeek eta familiek katekesiko ladizkaritxo bat. Atzo zabaldu zan, famili ospakizunaren amaieran. Bertan irakurri daitekez artikulu gozoak, herriko jendeari elkarrizketak, txikitxoen marrazkiak, Andra Manterolari egindako elkarrizketa luzea Andra Mari parrokiaren historiari buruzkoa, Jon Urutxurtuk parrokiko organoaren mendeurrena dala eta egindako kontzertuaren barri, jolasak etab.

Ikusi doan aldizkari osoa hemen:

domingo, 23 de enero de 2011

Igorre: exitosa presentación de la revista de KT


El sábado, al terminar la misa familiar, se presentó ante todas las familias la revista Igorreko KT preparada con mucho cariño por los chavales de cuarto de catequesis y sus familias durante las vacaciones de Navidad. Aquí puede leer gratis toda la revista, incluso bajársela e imprimirla, pues los ejemplares en papel se agotaron rápidamente.


viernes, 21 de enero de 2011

Arratia: Unzueta eta Jauregi gustukoenak bikario izateko gure eskualdean

Atzo ospatu zan Arratiako Pastoral Kontseilua. Puntu asko jorratu ziran, lan erritmo bizkor batean. Beste sarrera baten agertzen da, adibidez, Emon argia bakeari ekimenaren deialdia. Aldi berean, bikario izateko gure eskualdeko gustukoenak ere nortzuk ziran erabaki zan.

En la sesión del Consejo Pastoral de Arratia celebrada ayer se trataron muchos puntos y bien interesantes. Además de la convocatoria al acto Emon argia bakeari a celebrarse en Igorre el próximo sábado 29 de enero, ya explicado en otra entrada, también se escogieron los candidatos preferidos para vicarios, según la opinión de nuestro sector.

jueves, 20 de enero de 2011

Artea: Txapel barria dauka negurako San Martin ermiteak

Artea San Martin ermitea. arratia.tk argazkia
Teilatuko lanak amaituta itxura ederra emoten dau kanpotik San Martin ermiteak. Bere tontortxotik, inguruko bideei begira, aspaldiko partez txapela barria buruan, itogin barik igaroko dau negu hau.
Ahalegin eta lan handia izan da. Baina egindakoa ikusita harro egon daiteke arteatarra.

Dima: Parrokia egoitzetara urreratu da

Dimako parrokiko pastoral batzordeak antolatuta, parrokiko korua eta Dimako kristau alkarteko hainbat kide Diman dagozan egoitza bietara joan ziran urtarrilaren 5ean arrastiz, euren kantu, txiste, komedia eta gozokiakaz. 


martes, 18 de enero de 2011

Jarraitzaileak Seguidores




Jesusek, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu dutela jakin duenean, Nazaret herrixka utzi eta Galileako aintzira-ertzera joan da, bere misioari ekiteko. Haren lehenengo esku-hartzeak ez du inolako itxura handiosik. Ez du egin miraririk. Soilik, bere ahotsari segituan erantzun dioten arrantzale batzuei dei egin die: «Jarraitu niri».

Cuando Jesús se entera de que el Bautista ha sido encarcelado, abandona su aldea de Nazaret y marcha a la ribera del lago de Galilea para comenzar su misión. Su primera intervención no tiene nada de espectacular. No realiza un prodigio. Sencillamente, llama a unos pescadores que responden inmediatamente a su voz: "Seguidme".

domingo, 16 de enero de 2011

La nota de los Obispos Vascos

TRAS no pocas dudas, me decido a escribir sobre la Nota publicada por los obispos de Pamplona, Bilbao, San Sebastián y Vitoria tras la declaración de alto el fuego permanente, general y verificable por parte de ETA. Lo hago como ciudadano de este pueblo y como miembro de esta Iglesia. Sé que el asunto es inmensamente delicado, por todo el dolor acumulado, e infinitamente complejo, por todos los factores en juego. Sé también que todo lo que yo diga sobre esta cuestión o cualquier otra es parcial y, por supuesto, discutible.

sábado, 15 de enero de 2011

Euskal herriko bakearen aldeko urratsak

Bake-minez bizi izan den herrian bakea sortzen hasi da Urte Berrian. Zain geunden eta iritsi da ETAren agiria. Eguna joan eta eguna etorri, urtez urte herriaren gehiengo zabalak, erakunde, alderdi politiko, gizarte eragile eta Elizak, indarkeria uzteko esan dio talde armatuari eta sufrimendurik gehiago ez ereiteko pertsona, etxe eta gizartean. Azkenean ezker abertzaleak lau haizetara zabaldu du bere erabakia bereziki ETAri zuzendua: borroka armatua soberan dago politika egiteko, borroka politikotik baztertuta geratzen da indarkeria. ETAk iragarri du su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria. Eta orain zer?


jueves, 13 de enero de 2011

Abramos el camino a la paz en Euskal Herria

Se está alumbrando lo que el Pueblo Vasco ha vivido anhelando durante largo tiempo: la paz. Ha llegado lo que estábamos esperando: la declaración de alto el fuego de ETA. Han sido años en que la mayoría de este pueblo, instituciones, partidos políticos, agentes sociales, la misma Iglesia, le ha pedido sin cesar a la organización armada que renuncie a la violencia y deje de sembrar sufrimiento en las personas, familias y en la sociedad. Al final ha sido la propia izquierda abertzale quien ha difundido a los cuatro vientos su decisión dirigida en particular a ETA: la lucha armada sobra para hacer política, la lucha política excluye la violencia. Pues bien, ETA ha anunciado un alto el fuego permanente, general y verificable. Y ¿ahora qué?

 

miércoles, 12 de enero de 2011

Espiritualitate gosea Hambre de espiritualidad



Lehen kristau-belaunaldiek ondo asko zekiten ezen «bataiatua izateak» urean murgiltzea esan nahi zuela hitzez hitz, bainatzea, garbitzea. Horregatik, oso ongi bereizten zituzten Jordan ibaiko urean Bataiatzaileak eskaintzen zuen «ur-bataioa» eta Jesusengandik hartzen zuten «Espiritu Santuaren bataioa».

Las primeras generaciones cristianas sabían muy bien que "bautizarse" significa literalmente sumergirse en el agua, bañarse o limpiarse. Por eso, diferenciaban muy bien el "bautismo de agua" que impartía el Bautista en las aguas del Jordán y el "bautismo de Espíritu Santo" que reciben de Jesús.

martes, 11 de enero de 2011

Retraso inicio cursillo de Liturgia ikastaroaren hasiera atzeratu da

Gaur hastekoa zan Arratia mailako Liturgia Ikastaroa atzeratu egiten da. Otsailaren 8an, martiztena, arrastiko 7.30etatik 9etara izango da Igorreko parrokiako gelatan.
El cursillo de liturgia a nivel de Arratia que iba a comenzar hoy se pospone al martes 8 de febrero, de 7.30 a 9 de la tarde en los locales de la parroquia de Igorre.

lunes, 10 de enero de 2011

Emon argia bakeari ETA se va callando

Dos notas bien distintas sobre el comunicado de ETA. ¿Cuál te parece más acorde con la doctrina social de la Iglesia? ¿Cuál te parece más encarnada en Euskal Herria?

ETA va callando y su silencio para siempre es una de las mayores noticias que los vascos podamos abrigar. Nadie se considere vencedor ni vencido, siempre y cuando escueza la sangre gratuitamente derramada.

sábado, 8 de enero de 2011

Bikarioak aukeratzeko 02 Para escoger vicarios


Comienza la segunda txanda. Ya hay unos nombres orientativos aunque se puede escoger a otros. Las instrucciones de la comisión para la consulta son claras: “los sacerdotes deben entregar la documentación pertinente al responsable laico, para que éste convoque al laicado del consejo… No se trata, por tanto de una reunión del consejo, sino del laicado del mismo”.

Mientras a los curas se les pide discreción (¿) otros nos dejan perlas como estas…

Munillak urtebete Gipuzkoan: Iskanbila lausotua, kezkek diraute

Bihar beteko du Jose Ignacio Munillak urtebete Donostiako gotzain. Bere izendapenak Donostiako Elizbarrutian eragindako kontrako erreakzioak ez dira hain ozen aditzen, baina kezkak ez dira desagertu eliztarren artean.

Ez zuten nahi elizbarrutiko buru. Vatikanoak Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzain izendatu zuenean, izendapena egiteko moduak berak nahiz Gipuzkoako Elizaren buru berriaren soslaiak kritika ugari jaso zituen Elizako kideen aldetik. 131 apaiz kargudunek Munilla Donostiako gotzain izatearen kontrako agiria sinatu zuten. Herrialdeko parrokia askotan sortutako kezkaren isla zen. Bihar beteko da urtebete Munillak kargua hartu zuela, eta orduko iskanbilak eta haserreak lausotu badira ere, sakoneko arazoek eta kezkek berdin dirautela uste dute Elizako kide ugarik.

Cristianos de Gipuzkoa abogan por un modelo de Iglesia participativa

"Otoitzaldia, benetan ederra izan zen; nahiz eta zuk diozun bezala, "artzain bako ardi lez"... sentitu genuena hau izan zen: hau da guk nahi dugun Eliza, "etxean" sentitu ginen, giro onean. Garbi daukagu ez goazela inoren aurka, baina nahi duguna, oraindaino egindakoa ez itotzea  da,  jarraipena ematea baizik", holan kontatu dausku han egon zan batek.

El domingo se cumple un año de la consagración de José Ignacio Munilla como obispo de Donostia y, a pesar de las llamadas a la unidad de la Iglesia guipuzcoana, cada vez es mayor la brecha entre la comunidad mayoritaria y aquellos volcados en implantar una línea pastoral neoconservadora y española. En un encuentro reciente, varios centenares de creyentes abogaron por mantener una Iglesia participativa.
La web del grupo: humus

viernes, 7 de enero de 2011

Igorre: eleizainen eskuz esku Urkizuko ermitako giltzak




Aspaldiko usadioari ez deutsoe hutsik egin Igorreko Urkizuko San Andres parrokiko eliztarrak. Errege Egunean, meza amaituta, igazko eleizainak ermitako giltzak eta kontuak emon deutsoz aurtengo ordezkariari. Horren aurretik 2010 kontuen grabiketa zabaldu eta azaldu zan bertaratu ziran guztien artean. Ez da Arratian ohitura hau bizirik mantentzen dauan ermita bakarra, Zeanuri eta Dimako batzutan ere bizirik ei dago ekandu hau.

Si en la organización administrativa y política del Señorío de Bizkaia la anteiglesia ha tenido una importancia fundamental, hay otra institución de ámbito inferior que en determinadas áreas rurales, como por ejemplo en el Duranguesado y en el valle de Arratia, también ha jugado una función básica: la cofradía.

martes, 4 de enero de 2011

ETAk hitz egin zain egon? ¿Esperar a que hable ETA?





1. Aspaldian, ETAk indarkeria armatua betirako noiz utziko duen publikoki al-darrikatuko duen zain gaude. Bereziki, Ezker Abertzalea izan zen hori eskatu ziona indarkeria mota guztiak arma politiko gisa erabiltzeari uko egiteko eraba-kiaren ondoren. ETAk berak, duela hiru hilabete erantzun zuen, aspaldian ez zuela pertsonen aurkako erasorik egin eta bide horretan aurrera egiteko prest zegoela esanez. Harrez gero asko hitz egin eta idatzi da gai honetaz.

1. Hace ya mucho tiempo que espera-mos una pública toma de posición de ETA, en relación con su definitiva re-nuncia al uso de la violencia armada. Fue especialmente la I. A. quien se lo pedía tras su opción de renunciar a toda forma de violencia como arma política. La mis-ma ETA respondió, hace más de tres meses, que hacía ya mucho tiempo que no realizaba ningún atentado contra las personas y que estaba dispuesta a ir más adelante. Posteriormente, se ha hablado y escrito mucho sobre el tema.

Guk amata ete dogu Espiritua? ¿Estamos apagando al Espíritu?




Ebanjelioko kontakizuna Jesus Jordan ibaian murgildu izanaz mintzo bada ere, gauzarik garrantzizkoena ez da Bataiatzailearen eskuz hartu duen ur-bataioa, baizik Aitak bidali dion Espiritua hartu izana.

Aunque el relato evangélico habla de la inmersión de Jesús en el Jordán, lo decisivo no es este bautismo de agua que recibe de manos del Bautista, sino la acogida del Espíritu que el Padre envía sobre él.

lunes, 3 de enero de 2011

Tendencia a la periferia

En los siglos medievales, como es sabido, la liturgia en latín ya no es comprendida por el pueblo, la mesa de la palabra de Dios ya no alimenta y apenas se predica; en esta liturgia clerical, de ordinario, los fieles ni cantan, ni comulgan. En este contexto surge una "nueva piedad eucarística" cuyo centro es la adoración.


Jaunaren Agerkundea Epifania

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.



domingo, 2 de enero de 2011

Zeanuri: parrokoaren eskutitza 02. Carta del párroco

Zeanuriko mapa zaharra
Nire bigarren eskutitz honetan hartu eizuez lehendabizi bihotz bihotzez Urte Barri On handi bat. Eta urtea ondo joan dadin, hona hiru ohar:

1.- Obispadu edo Gotzaitegiaren partez, gogoratu ermita guztietako arduradunei asegurua ataratzeko, erantzukizun zibila eta guztiz.

sábado, 1 de enero de 2011

Ondo etorria 2011

Urte barria estreinatzen gabiz. Gabon giroan oraindino, Bakearen Mundu eguna ospatzen, eta bedeinkapen eta asmo onen eguna. Bedeinkapena asmo hutsetatik harago doa.