Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 7 de febrero de 2011

Argiaren Jaia Artea: argazkiak

Iragarrita egoan moduan, alaitasun, musika eta kolore ugariz ospatu zan Artean Argiaren Jaia 2011. Alde batetik katekesiko ume eta familia ugari batu zan. Bestetik hainbat famiklia ikusi genduzan euren umeak azken urteotan parrokian bateatu ebenak, egun horretarako apropos gonbidatuak. Eta azkenik, herriko jendea, kandelario igaro barri, euren kandelatxuak ere bedeinkatu gurean.

Hona hemen egun horretako argazki aukera txiki bat.





Arratia Elizak jakin dauanez, laster Arratiako hainbat parrokiatan ospatuko ei da antzeko jai hau, Familia Pastoraltzak eta Katekesiak alkarrean antolatuta.

No hay comentarios: