Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 21 de febrero de 2017

Urtean zeharreko 8. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.                                   




                                    URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren izenean, egunon guztioi.

            Jesusen agindua betez, Haregan sinisten dogunok, hemen gagoz Beraren inguruan alkartuta. Geure arazo, amets eta ardura guztiekin gatoz.  Jaungoikoaren berbeak gogoratuko deusku, gu sortu ginduzanak inoiz ere ez gaituala ahazten eta gure gauzarik txikienakin ere arduratzen dala.

            Jaungoikoaren guganako ardura horrek eroan gagizala Beragan geure uste osoa jartera, eta leialtasunez Bera bakarrik zerbitzera.

            "Alkartu danok..."


DAMU-OTOITZA

            Geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz, eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

            - Jesus Jauna, gauza larregikin arduratuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus  Jauna,  diruagan  Zugan  baino  uste  gehiago  ipinten  dogulako.  KRISTO, E.

            - Jesus Jauna,  zure  maitasunari  maitasunez  erantzuten  ez  deutsagulako.  ERRUKI,              JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Is 49, 14-15:

            Sarritan, batez ere gauzak ondo urteten ez deuskuenean, Jaungoikoak ahaztuta gaukazala uste izaten dogu. Irakurgai honetan, hori ez dala holan entzungo dogu; Jaungoikoak inoiz ere ez gaituala ahazten.

Erantzun-Salmoa:  61. Salmoa 

Salmisteagaz bat eginda konfiantza osoaz eskatu deiogun Jainkoari bere babesa.

"Ez egon Jauna nigandik  urrun, zeurea nauzu zatozkit lagun."

1 Kor 4, 1-5:

            Korintoko kristauen artean lez, gure kristau alkarteetan ere ez dira falta eztabaidak eta alkar ulertu-ezinak; errezegi alkar epaitzen dogu. Gogoan hartu dagigun San Paulok esango deuskuna.


Mt 6, 24-34:

            Lurreko gauzakin eta biarko egunaz lar kezkatuta ez gaitezala bizi, esango deusku Jesusek gaurko Ebanjelioan. Jaungoikoagan ustea jarrita bizitzera dei egingo deusku.

            "Aleluia".


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jaungoikoak ezagutzen ditu gure beharrizanak eta neurriak. Hurreratu gaitezan uste osoz Beragana geure eskariekin:

            - Elizearen alde: ez daitela jausi agintearen eta diruaren morroitzapean eta Jaungoi-        koaren zerbitzari zintzo izan daitela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Bakea dohai bat da, halan be bake hori  lortzeko  zubiak egiten ahalegindu gaitezala, Jainkoak egin gaizala danok, batez ere agintariak eta eleiz arduradunak, bakezale eta bakegile.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Lur honetako ondasunetan aberatsak diranen alde: diruaren  loturatik euren buruak     askatzeko, alkarbanatzen ikasi dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

      - Eukaristia honetan  parte hartzen gagozan  guztion alde:  dirua ez daitela izan inoiz ere       guretzat lehenengo helburua. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Gure Aita zaituguna, zagoz zure seme-alaba gareanon ondoan eta inguratu gagizuz zeure maitasunez, gauza guztien gainetik zeure borondatea egitea bilatu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Gaurko eukaristia amaitu da. Gu  maite gaituen Jainkoaren eskuetan izten dogu geure bizia.  Goazen orain hemen ospatu doguna bizitzan betetera.

            "Jainko gizon eginari..."










                                    URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren izenean, egunon guztioi.
            Jesusen agindua betez, Haregan sinisten dogunok, hemen gagoz Beraren inguruan alkartuta. Geure arazo, amets eta ardura guztiekin gatoz. Eta Jaungoikoaren berbeak gogoratuko deusku, gu sortu ginduzanak inoiz ere ez gaituala ahazten eta gure gauzarik txikienakin ere arduratzen dala.
Cada  uno con nuestra vida, nos ponemos ante la mirada acogedora del Señor: El tiene noticia de nuestras necesidades y esperanzas; y nosotros nos disponemos ante su amor lleno de misericordia. Ojalá renueve nuestro ser para que podamos construir un mundo nuevo según su proyecto.
            Jaungoikoaren guganako ardura horrek eroan gagizala Beragan geure uste osoa jartera, eta leialtasunez Bera bakarrik zerbitzera.

            "Alkartu danok..."

DAMU-OTOITZA

            Geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz, eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

            - Jesus Jauna, gauza larregikin arduratuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus  Jauna,  diruagan  Zugan  baino  uste  gehiago  ipinten  dogulako.  KRISTO, E.

            - Jesus Jauna,  zure  maitasunari  maitasunez  erantzuten  ez  deutsagulako.  ERRUKI,              JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Is 49, 14-15:

            Sarritan, batez ere gauzak ondo urteten ez deuskuenean, Jaungoikoak ahaztuta gaukazala uste izaten dogu. Irakurgai honetan, hori ez dala holan entzungo dogu; Jaungoikoak inoiz ere ez gaituala ahazten.
            Cómo será el amor de Dios? El profeta intenta narrar su experiencia utilizando una comparación: es como el amor de una madre y tiene predilección por los débiles.

Erantzun-Salmoa:  61. Salmoa 

Salmisteagaz bat eginda konfiantza osoaz eskatu deiogun Jainkoari bere babesa
El Señor, es nuestro bien, lugar de descanso para los afligidos.

"Ez egon Jauna nigandik  urrun, zeurea nauzu zatozkit lagun."

1 Kor 4, 1-5:

            Korintoko kristauen artean lez, gure kristau alkarteetan ere ez dira falta eztabaidak eta alkar ulertu-ezinak; errezegi alkar epaitzen dogu. Gogoan hartu dagigun San Paulok esango deuskuna.
               Paulo comunica su fe: el origen y el sentido de su vida están en el Dios revelado     en Jesús, y en El confía el juicio de sus acciones.

Mt 6, 24-34:

            Lurreko gauzakin eta biarko egunaz lar kezkatuta ez gaitezala bizi, esango deusku Jesusek gaurko Ebanjelioan. Jaungoikoagan ustea jarrita bizitzera dei egingo deusku.
            Dios Padre es el Señor de nuestras vidas: esta afirmación en la fe nos lleva a vivir confiados, haciendo el bien a nuestro alrededor
            Zutunik Aleluia! abestuko dogu Barri Ona entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jaungoikoak ezagutzen ditu gure beharrizanak eta neurriak. Hurreratu gaitezan uste osoz Beragana geure eskariekin:

            - Elizearen alde: ez daitela jausi agintearen eta diruaren morroitzapean eta Jaungoi-        koaren zerbitzari zintzo izan daitela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

             - Para que a través del testimonio, seamos signo de la Buena Nueva de Jesús preferentemente para los más desfavorecidos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Bakea dohai bat da, halan be bake hori  lortzeko  zubiak egiten ahalegindu gaitezala, Jainkoak egin gaizala danok, batez ere agintariak eta eleiz arduradunak, bakezale eta bakegile.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

              Por quienes sufren: para que encuentren en nosotros la acogida, cercanía y la  ayuda necesaria  para caminar hacia adelante en la vida. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Gure Aita zaituguna, zagoz zure seme-alaba gareanon ondoan eta inguratu gagizuz zeure maitasunez, gauza guztien gainetik zeure borondatea egitea bilatu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 AZKEN AGURRA

            Meza santua amaitu da. Gu  maite gaituen Jainkoaren eskuetan izten dogu geure bizia.  Goazen orain hemen ospatu doguna bizitzan betetera.
            Las palabras de Jesús nos han hablado de esperanza y confianza. Por un lado confianza y por otro buscando la acción transformadora  del mundo desde la óptica de Dios, es decir, nuestra contribución en la construcción del Reino.
            "Jainko gizon eginari..."



 

URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA  A


Ni ez naz zutaz ahaztuko.

Isaias Profetearen liburutik (Is 49, 14-15)

Sionek esaten eban:
Baztertuta nauka Jaunak,
ahaztuta nire Jabeak.
Ahaztu ete daike amak bere umetxoa
edota bere sabeleko umeari errukia ukatu?
Bada, amak umea ahaztuko baleu ere,
Nik ez zaitut zu ahaztuko!



Erantzun-salmoa Sal 61,2-3.6-7.8-9

Nire barruak
Jainkoagan bakarrik dau bere atsedena.

Nire barruak Jainkoagan bakarrik atsedena,
Haregandik nire salbamena.
Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,
nire babes: ez naiteke koloka.

Jainkoagan bakarrik izan egizu atseden, ene barrua,
Haregandik datorkit-eta itxaroten dodana.
Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,
nere babes: ez naiteke koloka.

Jainkoagan ditut edertasuna eta salbamena,
Jainkoa da nire harkaitz sendo, nire iheslekua.
Itxaron egizu Haregan eten barik, herria,
Isuri egizue Haren aurrean gogoa,
guk ihesleku Jainkoa.

Jaunak agertuko ditu bihotzeko asmoak.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 4, 1-5)

Senideok: Hartu gagiezala danek Kristoren zerbitzaritzat eta Jainkoaren misterioen administratzailetzat. Eta administratzaileari eskatzen jakona leiala izatea da.
Niri dagokidanez, gitxi ardura jat zuek edota edozein giza auzitegik ni epaitzea. Neuk ere ez dot epaitzen neure burua. Egia da kontzientziak ez nauala ezertan salatzen; baina horrek ez dau esan gura neure burua errubakotzat joten dodanik, Jaunak nau-eta epaitzen.
Ez dagizuela, beraz, ordua baino lehen epaitu. Itxaron Jauna etorri arte. Harek argituko dau ilunpean ezkutaturik dagoana, Harek agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta, orduan, bakoitzak merezi dauana jasoko dau Jainkoagandik.


Ez zaiteze kezkatu biharko egunaz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 6, 24-34)



Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Ezin da inor nagusi biren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango dau eta bestea maite, edota bati leial izango jako eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zaree Jainkoaren eta diruaren morroi izan.
Horregaitik dinotsuet: Ez kezkatu biziteko zer jango edo gorputza zerez jantziko. Ez ete da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez dabe ereiten, ez uztarik batzen, ez garautegietan pilatzen; halan ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al dozue zuek hareek baino askoz gehiago balio?
Asko kezkatuta ere, zuetako nork luzatu leike apurtxo bat bizitza? Eta jantziaz, zergaitik kezkatu? Begiratu zelan hazten diran lorak zelaietan: ez dira lanean nekatzen, ez dabe goruetan egiten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zan jazten horreetako bat baizen apain.
Beraz, gaur bedartzan dagoan eta bihar sutan erreko dan bedarra Jainkoak holan jazten badau, zenbatez gehiago zuek, sinismen gitxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko dozuen pentsatuz. Jentilak arduratu ohi dira guzti horreetaz. Zeruko zuen Aitak badaki guzti horreen beharrizana dozuela. Bilatu lehenengo Jainkoaren erreinua eta beronen zuzentasuna, eta beste guzti hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak.
Ez kezkatu, bada, biharko egunaz, biharko egunak ere ekarriko dau-eta bere kezkea. Nahiko ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.



No hay comentarios: