Domekan Familia Ospakizuna

martes, 12 de abril de 2011

Bakearen bidea pausoz pauso prestatzen

Gauean hotz egin zuela nabaria zen. Belar gainean izoztutako ihintzak hala baieztatzen zuen. 10:00etarako, ostera,, eguzki berotzen hasita zegoen, eta iaz ez bezala, aurten egun zoragarria aurreikusten zuten Ziortza-Bolibarren batutako ehundaka kristauek. Bakeraren aldeko eskaria zuten ahoan guztiek. Jendetza izugarria idatzi dau Garbiñe Garagarzak HITZAn.





Bakea norbere barnean hartzeko prestatu eta kanpoan, haren alde lan egitea zuten guztiak buruan. Horretarako, hitz bakanetan gelditu beharrean, bakerako bidea egitea zen asmoa. «Bakeari bidera urten nahi diogu. Haren aldeko ekintza egin eta oinez egitea bera ekintza bat da», gogorarazten zuen Ziortza-Bolibarko parrokoak.
Aukeratutako bidea Bolibarko plazan hasten zen. 100 parrokietatik etorritako kristauek plaza bete zuten; gainezka egin zuten plazaren mugetatik.

Elizako kanpaiek 10:00ak iragartzean hasi ziren martxan. Lehenik otoitz egin zuten eta ondoren, Emon bidea bakerari zioen pankartari jarraitzu Ziortzako monastegirako bidea osatzeko prestatu ziren. Bi kilometro zituzten aurretik. Ootiz giroan osatuko zituzten kilometro bi.

Ziortzarako bidegurutzea hartuta, bidean zeuden bozgorailuetatik bideari ekitera zihoazela iragarri zuten. Jendetza izugarria zen, eta bozgorailuei esker, jendeak osatutako zutabe osoan zeukaten, momentu oro, gertatzen ari zenaren berri.

Hiru aldiz gelditu eta otoitzerako eta kanturako tartea hartu zuten. Halan eta be, bide gehiena ixiltasunean osatu zuten. «Barne hausnarketarako eta otoitzera beharrezkoa den giroan egiten dugu bakeren aldeko bidea».

No hay comentarios: