Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 30 de mayo de 2023

Hirutasun Santua

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  



                          


                   
                       

                           HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - A

Klausurako Bizierako Ordenen Eguna: «Itxaropena sortu»

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur:  Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.

            Seme eta alaba lez sortzen gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz mundura bialtzen gaituan Maitasuna.

Gaur baita, klausurako biziera aukeratu dabenak gogoratuko doguz. Esker onez ospatu daigun bokazino hau eta euren alde otoitz egin daigun. Eskerrak emon daiguzan, itxaropenezko biziera honengaitik eta egin daigun otoitz itxaropenaren iturri hori egunez egun gure artean hazi daiten.

 

            Fede-alkarte hau osotzen dogunok, Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago Jaungoikoaren misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu deuskun maitasuna.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:

 

            - Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO,   E.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 34, 4b-6. 8-9:

 

            Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak deuskun maitasunaren historia da.

 

 

Erantzun-Salmoa: Dn.  3, 52...

 

            Jainkoa goratu, esker  ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.

 

 "Aintza ta gorespen Zuri gizaldietan"

 

 

2 Kor 13, 11-13:

 

            San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.

 

Jn 3, 16-18:

 

            Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe ikusten dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea eta poza agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun "Aleluia".

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:

 

-          Eleizaren alde. Maitasun, parkamen, senidetasun eta bakean betierekoa dan Jainkoaren etenbako agerpen izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Lanean, otoitzean eta kontenplazioan bizi diranen alde. Klausuran bizi diranak itxaropen-iturri izan daitezan eta otoitzean oinarritutako fedetik Eleizaren sinodo-seneko bidean lagundu daien. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Herri eta erakundeetako agintarien alde. Gobernu eta erakundeetako arduradunek zuzentasuna eta bakea sustatu daien gizabanakoen eta herrien artean eta beharrizanean dagozanez arduratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Hemen  alkartu garanon alde, bizi dogun egoeran aurrera egin dagigun. Hirutasun Deunak bultzatu gagizala alkar maitatzen eta batez ere beharrizanean aurkitzen diranei gure laguntza eskeintzen.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

Entzun, Aita, zure Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

NAHI IZAN EZKERO JAUNARTZE OSTEKO ISILUNEAN

 

     Zuregana, Jauna, bakar eta hirukoitza, altxatzen doguz gure bihotzak,

mundua itxaropenez beteten dozun horrengana.

Jabetu gaitezala zure maitasunezko agerpenaz.

Pozez ahoskatu daigula zure izen, itxaropen eta poztasun amaigabea.

 

OHARRA: Datorren domekan Caritasen kanpaina

 


AZKEN AGURRA

 

            Gaurko Eukaristia amaitu dogu, eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez,  maitasun  horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.

 

            "Eskerrak Jauna bihotz bihotzez”





                     


HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - A

Jornada de la Vida Consagrada Contemplativa: «Generar esperanza»

 

 

SARRERAKO OHARKIZUN

           

            Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur:  Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.

            Seme eta alaba lez sortzen gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz mundura bialtzen gaituan Maitasuna.

Hoy recordamos a quienes en la Iglesia han sido llamados a la vida consagrada contemplativa. Pedimos por tantos hermanos y hermanas nuestras que viven, oran y misionan en  monasterios. Agradecemos sus vidas entregadas, en el silencio habitado de cada monasterio, casa de esperanza y lugar de acogida.

 

            Fede-alkarte hau osotzen dogunok, Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago Jaungoikoaren misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu deuskun maitasuna.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:

 

            - Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO,   E.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 34, 4b-6. 8-9:

 

            Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak deuskun maitasunaren historia da.

            Dios es amor, misericordia y ternura. No ez juez sino Padre. Ante Él sólo cabe una actitud: confianza.

 

Erantzun-Salmoa: Dn.  3, 52...

 

            Jainkoa goratu, esker  ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.

            Nos unimos en esta oración al cántico de los tres jóvenes que alaban y bendicen a Dios.

 

 "Aintza ta gorespen Zuri gizaldietan"

 

2 Kor 13, 11-13:

            San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.

            Vivir en Dios Padre, Hijo y Espíritu debe reflejarse en la paz, la alegría, el amor. Somos hermanos, una vida común nos une.  ¿ Son nuestras asambleas, nuestras eucaristías signos de esta realidad.  ?

 

Jn 3, 16-18:

            Dios no está lejos, El se ha hecho por amor nuestro prójimo. El no habita en la lejanía, está en nuestro corazón; su vida es nuestra vida. Somos los elegidos, no por nuestros méritos, sino por amor, para ser su familia.

            Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe ikusten dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea eta poza agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun "Aleluia".

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:

 

-          Eleizaren alde. Maitasun, parkamen, senidetasun eta bakean betierekoa dan Jainkoaren etenbako agerpen izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-           Para que los hermanos y hermanas que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa, con su oración y ofrenda de su vida, sean fuente de esperanza y desde su fe orante, sostengan y acompañen el camino sinodal de la Iglesia.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Para que las autoridades de los gobiernos e instituciones busquen la justicia y la paz entre las personas y los pueblos y atiendan a quienes pasan más necesidad. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Hemen  alkartu garanon alde, bizi dogun egoeran aurrera egin dagigun. Hirutasun Deunak bultzatu gagizala alkar maitatzen eta batez ere beharrizanean aurkitzen diranei gure laguntza eskeintzen.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

Entzun, Aita, zure Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

En el silencio de la comunión

A ti Señor, uno y trino, levantamos nuestros corazones,

tú que llenas de esperanza el universo.

Haz que descubramos tu presencia amorosa.

Danos la alegría de pronunciar tu nombre, esperanza y gozo infinito.

Ayúdanos a no poner límites a tus horas de gracia,

a transformarnos en instrumentos humildes y sencillos

que colaboran en la construcción de un mundo más justo y fraterno.

 

AVISO: El próximo domingo es la campaña de Cáritas

 

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok:  gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez,  maitasun  horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.

            Nuestra vida cristiana debe ser expresión del misterio que hoy hemos celebrado. Somos la gran  familia y Dios es comunicación y comunicación de Amor.

 

            "Eskerrak Jauna bihotz bihotzez”






JAUNAREN FESTABURUAK URTEAN ZEHAR



Pentekoste-osteko igandea



HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA





Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua.



Urteera liburutik (Ur 34, 4b-6. 8-9)



Egun hareetan, goizean goiz, harlosa biak harturik, Sinai mendira igon eban Moisesek, Jaunak agindu eutsonez.

Orduan, Jauna hodeian jatsi zan, eta Moisesegaz gelditu. Moisesek Jaunaren izenari dei egin eutson. Moisesen aurretik igaro zan Jauna, honan oihu eginez: «Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua, hasarregaitza eta ondoguraz eta leialtasunez betea!»

Bat-batean, lurreraino ahuspeztu zan Moises eta esan eban: «Jauna, gogoko banozu, zatoz, arren, gugaz! Herri hau burugogorra da, bai; baina parkatu Zuk gure gaiztakeriak eta pekatuak, eta hartu gagizuz zeure ondaretzat».





Erantzun-salmoa    Dn 3, 52-56




Kanta Jaunari lur guztia...



edo      Goratua Zu, eskerrak Zuri, mendez mende!



       Bedeinkatua,  Zu, gure aiten  Jainko Jauna,

Goratua Zu,  eskerrak Zuri  mendez mende.

Bedeinkatua, zure ospea  ta izena:

Goratua Zu,  eskerrak Zuri  mendez mende.

Bedeinkatua, Zure etxe santu  ta ospetsuan:

Goratua Zu,  eskerrak Zuri  mendez mende.

Bedeinkatua, Zure Errege‑aulki  argitsuan:

Goratua Zu,  eskerrak Zuri  mendez mende.

Bedeinkatua, zerutik leize  aztertzaile:

Goratua Zu,  eskerrak Zuri  mendez mende.

Bedeinkatua, zeru‑gain hortan  hor baitzaude:

Goratua Zu,  eskerrak Zuri  mendez mende.





















Jesu Kristo gure Jaunaren grazia,

Jainkoaren maitasuna

eta Espiritu Santuaren batasuna.



San Paulo apostoluak Korintoarrei egindako bigarren eskutitzetik (2 Ko 13, 11-13)



Senideok: Poztu zaiteze, ahalegindu oso-osoak izaten eta izan adorea; izan iritzi bereko eta bizi bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.

Agurtu egizue alkar musu santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituee.

Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin guztiokin.







Jainkoak bere Semea bialdu eban,

haren bitartez mundua salbatzera.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 3, 16-18)



Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutson, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.

Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako».







 

No hay comentarios: