Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 25 de julio de 2023

San Inazio

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.  


 

                                 

                                   LOIOLAKO SAN INAZIOREN FESTABURUA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on San Inazioren jaia ospatzera etorri zareen guztioi:

             Eleizeak gaur jai haundi bat ospatzen dau: Loiolako San Inazio santuaren festaburua. INAZIO, Loiolako etxetorrean jaio zan 1491. urtean, hiru anai-arreben artean azkena. Nasaikerian hainbat urte emon ondoren. 30 urtegaz, bere bizitza goitik behera aldatu zan.

            Eta hauxe da Eukaristia honetan gogoratuko doguna, Inaziok Jaungoikoaren deiari emon eutson erantzuna ebanjelioko mezua bereganatuz: “Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?

 

            Jaungoikoari eskerrak emongo deutsaguz, gizon honen dohai ederra egin deuskulako.

            Kristau-alkarte bat sentituaz hasi daigun, Jaungoikoari dagokion gorespen eta esker otoitzik ederrena, Eukaristia.

 

          "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  Autortu daigun apaltasunez geure pekatua, geure buruak besteei eskeinita ez bizitzea:

 

   - Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, pekatariakana hurreratu zineana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 30, 15-20:

 

             Fededunok beti gagoz aukera bat egin beharrean: Jaungoikoa edo geure burua. Gogoan izan dagigun Jaungoikoa aukeratzen dauanak bakarrik lortzen dauala bizia.

 

 

Erantzun-Salmoa: 1ngo. Salmoa

 

            Jainkoaren legea betetzean dago gure poza. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoagan daukagun zoriontasuna

 

 "Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena"

 

 

 

 

1 Kor 10, 31 - 11, 1:

 

             Orain, San Paulok Korintoko kristau taldeari idatzitako berbak entzungo ditugu. Loiolako Inaziok geuri esango baleuskiguz lez hartu dagiguzan.

 

 

Lk 9, 18-26:

 

             Gaurko ebanjelioan entzungo ditugu, Jesusen ahotik, San Inazioren bizitzan hainbesteko eragina izan eben berbak: "Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?" Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, Aleluia abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Konfiantzaz beterik, jo dagigun graziaren iturria dan Jaungoikoarengana eta egin deiogun otoitz Eleizearen eta munduaren beharrizanen alde:

 

   - Elizearen alde, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko Elizen alde: gaurko gizon-emakumeentzat salbamenerako bide izan daitezan. Egin dagigun otoitz.

 

   - Kristau izena daroagun guztion alde: Ebanjelioan agertzen jakun Jesusen bizitza geuganatuz, bere jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

- Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Beragaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Jesusen bidetik jarraitzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.

 

   - San Inazioren jaia ospatzen gagozanon alde: guztiok, santutasunerako deia entzun dagigun eta Jainkoaren bakezko, anaitasunezko eta askatasunezko erreinua eraikitzen ahalegindu gaitezen. Egin dagigun otoitz.

 

          Jaungoiko Aita, salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen Barri Ona iragarri dagigula. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.


 JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

Loiolako Ignazioren otoitza

Hartu, Jauna, eta onartu

nire askatasun guztia, nire oroimena,

nire adimena eta nire gogo osoa,

dodan eta daukadan guztia.

Zeuk emon zeustan,

Zeuri, Jauna, itzultzen deutsut, Jauna.

Zeurea da dana.

Egin erabat gura dozuna.

Emoidazu zeure maitasuna eta

ondonahia,

nahikoa dot hori.

 


AZKEN AGURRA

 

             Senideok: Eukaristia honetan, biziaren aldeko aukerea barritu dogu; bide horretatik sendo jarraitzeko indarra ere jaso dogu. Orain goazen kalera eta, Jaunaren laguntzaz, egin daigun Loiolako San Inaziok egin ebana.

 

   "Inazio…."












LOIOLAKO SAN INAZIOREN FESTABURUA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on San Inazioren jaia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

             Eleizeak gaur jai haundi bat ospatzen dau: Loiolako San Inazio santuaren festaburua. INAZIO, Loiolako etxetorrean jaio zan 1491. urtean, hiru anai-arreben artean azkena. Nasaikerian hainbat urte emon ondoren. 30 urtegaz, bere bizitza goitik behera aldatu zan.

            Eta hauxe da Eukaristia honetan gogoratuko doguna, Inaziok Jaungoikoaren deiari emon eutson erantzuna ebanjelioko mezua bereganatuz: “Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?

 

            En esta festividad de San Ignacio se nos invita a escuchar la voz de Dios y seguirle. El santo, en su convalecencia descubrió la grandeza del seguimiento. Su gran deseo fue cumplir la voluntad de Dios.

            Kristau-alkarte bat sentituaz hasi daigun, ba, Jaungoikoari dagokion gorespen eta esker otoitzik ederrena, Eukaristia.

 

          "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  Autortu daigun apaltasunez geure pekatua, geure buruak besteei eskeinita ez bizitzea:

 

   - Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, pekatariakana hurreratu zineana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 30, 15-20:

 

             Fededunok beti gagoz aukera bat egin beharrean: Jaungoikoa edo geure burua. Gogoan izan dagigun Jaungoikoa aukeratzen dauanak bakarrik lortzen dauala bizia.

            Todo cristiano se encuentra siempre ante una elección: Dios o nosotros mismos. Si optamos por Dios, en Él encontraremos nuestra felicidad.

 

Erantzun-Salmoa: 1ngo. Salmoa

 

Jainkoaren legea betetzean dago gure poza. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoagan daukagun zoriontasuna

El salmista nos descubre la raíz de la felicidad: meditar la ley del Señor y deleitarse en ella.

 

 "Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena"

 

1 Kor 10, 31 - 11, 1:

 

             Orain, San Paulok Korintoko kristau taldeari idatzitako berbak entzungo ditugu. Loiolako Inaziok geuri esango baleuskiguz lez hartu dagiguzan.

            San Pablo nos invita a hacer todo para gloria de Dios.

 

Lk 9, 18-26:

 

              ¿De qué le sirve a uno ganar el mundo entero si se pierde o se perjudica a sí mismo?  Esta frase del evangelio transformó la vida de san Ignacio.    Abrámonos también nosotros hoy, a la Palabra de Dios.

             Gaurko ebanjelioan entzungo ditugu, Jesusen ahotik, San Inazioren bizitzan hainbesteko eragina izan eben berbak: "Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?" Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, Aleluia abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Konfiantzaz beterik, jo dagigun graziaren iturria dan Jaungoikoarengana eta egin deiogun otoitz Eleizearen eta munduaren beharrizanen alde:

 

   - Elizearen alde, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko Elizen alde: gaurko gizon-emakumeentzat salbamenerako bide izan daitezan. Egin dagigun otoitz.

 

   - Por la Compañía de Jesús que, en cualquier lugar del mundo, trabaja al servicio de la justicia y la evangelización; para que sus esfuerzos sean eficaces, y den fruto para el bien de todos. Egin dagigun otoitz.

 

    - Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Beragaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Jesusen bidetik jarraitzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.

 

   - Por todos los que estamos celebrando esta eucaristía, para que como San Ignacio nos dejemos interpelar por la Palabra de Dios y vivamos siempre haciendo su voluntad. Egin dagigun otoitz.

 

   Jaungoiko Aita, salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen Barri Ona iragarri dagigula. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

             Senideok: Eukaristia honetan, biziaren aldeko aukerea barritu dogu; bide horretatik sendo jarraitzeko indarra ere jaso dogu. Orain goazen kalera eta, Jaunaren laguntzaz, egin daigun Loiolako San Inaziok egin ebana.

             Tendremos que aprender a superar nuestro miedo a las complicaciones y malos ratos. La esperanza del Reino de Dios debe ser más fuerte que nuestra cómoda seguridad. Pidamos a San Ignacio la fuerza necesaria para seguir los caminos del Señor.

   "Inazio …..." 

Gurago badogu... 

Inazio

fededunon argia

ta gure zaindaria

gaur pozik

nahi zaitugu goratu

ta jaso Jaunari

gure otoitz ta kantu

zuregan baitugu

babesle ta eredu

mundo ta eliza-elkartean

gure kristau-bizitzan.

 

Santuen bizitzak

lagun izan dituzu

ta bultzatu zaituzte

Jesusi jarraitzera

hemengo lilura

denen gainetik, aurrera.

 

Maitasun bideak

urratu dituzu

hezkuntzarako aukerak

zabaldurik mundura

 

Inazio hor zaude

leial eta erne

zerbitzu bidean

otoitz sakonean

gogo jardunean

Jauna goratu nahian

bakea irits dadin

gure lurraldera

ta mundu zabalera, denera.





                           HITZAREN LITURGIA  



Lehenengo irakurgia Deuteronomio liburutik

Jaunak honan berba egin eutson herriari Moisesen ahoz: «Begira, bizia eta zoriona, heriotzea eta zoritxarra jarten deutsudaz gaur aurrean. Entzuten badozuz gaur emoten deutsudazan aginduak: Jauna, zure Jainkoa, maitatuz, Haren bidetik ibiliz, eta Haren aginduak, eragabiak eta esanak betez, bizi izango eta ugarituko zara; eta bedeinkatuko zaitu Jaunak, zure Jainkoak, jabe izateko sartuko zarean lurraldean.

Baina, zure bihotza okertzen bada, entzuten ez badozu eta zeure burua liluratzen izten badozu, jainko arrotzei belauna makurtzen eta zerbitzu egiten badeutsezu, gaurtik esaten deutsut, nahi eta nahi ez ondatuko zareala, eta ez dozula luzaro iraungo, Jordan igarota menperatzera zoazan lurraldean.

Zeru-lurrei deitzen deutset gaur testigutzat, bizia eta heriotzea, bedeinkapena eta madarikapena jarten deutsuedazala aurrean. Zuk eta zure ondorengoak, bizi nahi badozue, aukeratu egizue bizia, Jauna, zure Jaungoikoa, maitatuz, Haren esana entzunez, eta Hari loturik; Bera da eta zure bizia eta zure egunen luzagarria; eta biziko zara Jaunak zure guraso Abrahani, Isaaki eta Jakobi emongo eutsela agindu eutsen lurraldean».

,

Erantzun Salmoa :     1.go Salmoa
Bai dohatsu gau eta egun
Jaunaren legea hausnartzen dauana.

           R/. Bai do-ha-   tsu,  gau ta_e-gun Jau-na-  ren  le-ge-
           a   haus- nar-       tzen   dau- a-     na.

Ur-ertzean aldaturiko zugatza bezala izango da,
bere sasoian emoten dau frutua;
eta orririk igartzen ez jako:
zeregin guztietan ondo joako. R/.


Bigarren irakurgia San Paulo apostuluak Korintotarrei

Senideok: Nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egiten dozuela, egizue dana Jaungoikoaren aintzarako. Ez emon gaitz-biderik, ez judutarrei, ez greziarrei, ez Jaungoikoaren Elizeari.

Nik ere, neure aldetik, guztiei emoten deutset atsegin, ez neure onari begira, eurenari baino, guztiak salbatu daitezan. Izan zaiteze nire antzeko, ni Kristoren antzeko nazan lez.


Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik.

Jesus bakarrik otoitzean egoala Hamabien aurrean honan itandu eutsen: «Ni nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun: «Batzuk, Joan Bateatzailea; besteak, barriz, antzinako profetaren bat biztu dala». Berak, orduan:  «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutson: «Jaungoikoaren Mesias».

Baina Jesusek inori ez esateko agindu eutsen, zorrotz. Eta esan eutsen: «Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke haundiak eroatea: zaharrak eta idazlariak baztartu egingo dabe eta hil; baina hirugarren egunean biztu egingo da».

Eta Jesusek esan eutsen guztiei: «Nigaz etorri nahi dauanak uko egin beio bere buruari, hartu bei egunero bere kurutzea, eta jarraitu beit.
Izan ere, bere bizia salbatu nahi idauanak, galdu egingo dau; baina bere bizia Nigatik galtzen dauanak, salbatu egingo dau.

Zertarako dau gizonak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?

Norbait Nitzaz eta  Nik irakatsiaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da haretzaz, bere edertasunean eta Aitaren eta aingeru santuen aintzatan datorrenean».


Gogoeta





Zertarako da mundu guztia irabaztea, bizia galtzen badozu? Jainkoaren Mesias da Jesus, bere asmoak betetzeko Jainkoak bialdua eta igurtzia. Israel herriak bizi eban esperantza handiarekin lotzen gaitu Jesusek (ez konfunditu Palestinan gaur egun egiten dabilen sarraskiagaz, holokausto barriagaz); herriak itxaroten ebana, nahiz eta era desitxurosoan itxaron.
Israel herriak legez, Pedrok ere erdipurdiko ikusmoldea dauka Jesusen ganean. Biztueraren ostean helduko da Pedro Jesus hori Jainkoaren Semetzat hartzera. Jesus mesias izateak beragaz dakar sufritu eta hil beharra. Isralderrak ez eben ulertu, ezta ikasleek ere ez Biztueraren aurretik, Jesusen izaera hori.

Eta guk zer uste dogu Jesusen ganean?

Ebanjelio honetan Jesusen nekaldiari buruzko zertzeladak batzean, Jesusi jarraitzeko baldintzak agertu gura deuskuz Lukas ebanjelisteak.

Kurutzea eguneroko ogia izango da kristauarentzat, ez da pertsekuzio eta martiritzaren sasoiko kontua bakarrik; egunerokoa da. Gaur egun ere mundu guztian zehar milaka dira kristau martiriak.

Jesusi jarraitzean dago fededunaren bihar eguneko bizia, zoriona.

Apal baina pozik bizitzea da kurutzea hartzea, besten biziagatik bizia emotea da, besteen onerako ondasun eta erosotasun gitxiagorekin bizitzea da. 



Gogoeta









LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA (2018-07-31)

Bere kixotetasunez bizi ispilu



Ignazio ameslari handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman nahi zuen ebanjelioa.

Ignazio ameslaria zen, konbertitu aurretik jada. Lehenik eta behin, Loiolako bizipenak, artean gaztetxo, urruneko lurraldeak besarkatzeko irudimena eragin zion. Bazituen, bere arbasoen artean, lurraldeak konkistatzera jo zutenak.

Bigarren, Arevalon (Gaztelan), bizitzera hamasei urteko hara joan zelarik, erregearekin jarduten zuen jendeaz inguraturik bizi zen. Erregearen ametsa zen mundu guztiaz jabetzea. Ignazio, dominazio-eta anbizio-giro horretan bizi izan zen urte askotan.

Konbertsioak, aipatu sentimendu ameslari horiek beste xede batera gidatzera eraman zuen Ignazio: beste errege baten faboretan. Kanbio horrek normalki aitortu ohi zaion baino ahalegin handiagoa eskatu zion: bere «neu» hantuste eta posesiboa uztea, «neu» apal, pobre eta eskuzabala besarkatzea. «Ni zu naiz» besarkatzea esan nahi zuen horrek, edota «zu ni zara» besarkatzea. Kristo eta haren egitasmoa besarkatzea.

Ignazio militar, ez zen hainbesteraino. Bazuen armen ezagutzarik. Baina torneoak gustuko zituelako. Gainera, Arevalon ukan zuen pasadizo batek behartu zuen arma-baimena eskatzera. Hango jaun batek hiltzeko pertsegitzen zuen; baita, lan eta modus vivendi baten bila, hiri hartatik alde egin zuenean ere.

Errioxako Naiarako (Nájera) Dukeak egin zion harrera. Haren inguruan, jende asko ezagutu ahal izan zuen. Ezagutu zuen Iruñean bizi zuten problema ere. Nafarroakoa, ez zuen izan memento labur batekoa. Zauritua izan aurretik, nafarrak gaztelauen anbizio konkistatzailearen kontra jarriak zituen gatazka ezagutzeko adina eta gehiago bizi izan zen han. Sumatu ote zuen orduan Gaztelako erregearen gudalosteak suntsitu nahi zuen egiazko errealitatea?

Ez dakigu, Loiolan zauriak sendatzen eman zuen denboran, Montserratera egin zuen erromeria luzean, jabetu ote zen Nafarroako aipatu gatazkaren egiaz. Ez dakigu, hiru egunez eta idatziz Montserraten egin zuen aitortzaren gaietan sartu ote zuen Iruñean auzi zuzengabe hartan parte hartu izana.

Baina garbi atera dezakegu arazo hori oso kontuan izan zuela, geroago, Parisen Xabierko Frantziskoren lagun bihurtu ondoren. Zertan oinarritzen garen? Honetan: geroago, Xabierri misiolari joatea proposatu zionean, ez zion eskatu Gaztelaren kolonietara joatea; benetan egoera izugarria izango zen hori Xabierrentzat: bere familia eta bere herria suntsitu zituzten haien eskutik joatea! Portugesen kolonietara joatea proposatu zion Ignaziok.

Batzuetan esan izan da, menpekoen tratuan «manu militari» jokatu ohi zuela; ez zen hori Ignazio konbertituaren jarrera. Mesedegarri izango litzateke utzi zituen eta gordetzen diren milako eskutitzak errepasatzea. Esan ohi da, adibidez, Xabierrek «adoratu» egiten zuela Ignazio. Erroman Ignaziorekin bizi izan zirenek berek ere  «aita» esaten zioten Ignaziori, adeitsu.

Beste alde batetik, Nadalek, behin batean, «bere baitan murgildu eta goraltxatua» harrapatu zuen Ignazio, eta esaten entzun zion: «Orain zerua baino gorago nengoen». Nadalek ezin izan zion aterarazi beste ezer. Ignaziok «ez zuen amore eman nahi giza jakin-minaren aurrean». Halaz guztiz, geroago ugari hustu zion bere barrua Gonsalvezi. Honek xume-xume kontatu zuen Ignazioren isilpekoa, Jaunarekin izandako barne-harremanez. Kostata konbentzitu zuten Ignazio horretara, bere barne-bizitza ez zuela berea bakarrik esanez.

Jainkoarekin harreman pertsonal hori izatea bereak eta bost kostatu zitzaion Ignaziori. Loiolako konbertsioa hasiera izan zen soilik. Santuen bizitza irakurtzearen poderioz, bere berezko abenturazaletasuna abenturazaletasun erlijioso bihurtu zuen. Bai. Baina orduan, «egin eta egin», «egin eta egin» delako sentimenduak gaina hartu zion «izan» sentimenduari. Mimetismoa zuen gidari Ignaziok: Asisko Frantziskorenak, Domingorenak etab. bezalakoak «egin».

Mimetismo-jarrera horretakoak dira: Montserratera joatea, bakarrik joatea, sekulako penitentzia egitea, Montserraten zeraman guztia utzi eta zarpail janztea, erabat eta osorik limosna beharrean gertatzeko.

Noizbait ere, ordea, bizitza osorako markatu zuen esperientzia ukan zuen Manresan, Montserratetik hurbil. Cardoner erreka bazterrean izan zen. Ez zen izan ikuskari bat. «Adimenaren begiak» ireki zitzaizkion. Gauza guztiak «gauza berri iruditzen zitzaizkion». Aitortu zuen ere, bere bizitza guztian, hirurogeita bi urte arte, «ez zuela lortu une hartan bakarrik adina».

Ibai ertzeko esperientziaz hau ere gehitu zuen: «iruditzen zitzaion beste gizon bat ote zen eta ordu arte ez bezalako adimen bat ote zuen». «Gauza guztiak beste begi batzuez ikusten hasi zen». «Beste gizon bat, beste begi batzuk, gauza berriak».

Jesus Jauna, egizu, gure herriak, Ignazio tarteko dela, ikus dezala: nola bihurtu herri berri, nola hornitu herria pertsona berriz, begi berriak dituzkeen pertsona berriz; hurbiltzen joan dadin herri baten egiazko izaerara. Izan ahal dadin herri ameslari, Loiolako Ignazioren harira.

Dionisio Amundarain