Domekan Familia Ospakizuna

martes, 28 de julio de 2020

Urtean zeharreko 18. domekea A


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz. 

                         


        URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

   Egun on, guztioi, eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.

   Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz beteta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana,  beteten dau.

   "Igandetan eleizan..."

DAMU-OTOITZA

  Eukaristiaren hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:

   - Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jazo gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Is 55, 1-3:

   Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.

Erantzun-Salmoa: 144. salmoa
            Salmisteagaz batera, kanta dagigun esker onez, bere mahaira deitzen deuskun Jainkoaren bihotz on eta errukiorra.

            “ Jaunari kanta, ona ...”


Erm 8, 35. 37-39:
   Jesus benetan maite badogu, ez inork ez ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.


Mt 14, 13-21:

   Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.

   Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok:  Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:

   - Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daitela, Jaungoikoaren dohaia bazter  guztietara banatuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Mundu honetan  itxaropen barik bizi diran gizon - emakumeen alde, eta eguneroko  ogia falta jakenen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Munduko herri guztien alde eta batez  ere  gure herriaren alde: zuzentasuna, askatasuna eta bakea nagusitu daitezala eta era guztietako behartsuak behar dabena izan dagiela.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde:  ez inork ez ezerk ez  gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz haundiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

   Senideok: egunokaz geu gareana eta daukaguna besteekin alkarbanatzen jakin dagigula. Gure bost ogiak eta arrain biak, nahiz eta gauza gitxi dirala uste izan, alkarbanatzen baditugu, janari ugari bihurtu leitekez.





                                  URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

   Egun on, guztioi, eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.

   Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz beteta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana,  beteten dau.
            En nuestra sociedad todo se aprecia por el precio que cuesta; pero Dios cometió la equivocación de darse gratuitamente . El Amor se entrega y no puede hacer otra cosa.
            Necesitamos la Palabra de Dios y el Pan de la eucaristía, para alimentar nuestra vida de creyentes y mantenernos fieles en el seguimiento de Jesucristo
   "Igandetan eleizan..."


DAMU-OTOITZA

   Mezearen hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:

   - Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jazo gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Is 55, 1-3:

            Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.
            Nuestra sed y hambre sólo pueden llenarse en Dios. ¿Por qué fatigarnos corriendo tras ídolos?  Nuestro pan y vino es Jesús.

Erantzun-Salmoa: 144. salmoa
            Salmisteagaz batera, kanta dagigun esker onez, bere mahaira deitzen deuskun Jainkoaren bihotz on eta errukiorra.
            Con el salmista cantamos al Dios que es rico en misericordia y nos invita a su mesa.
            “ Jaunari kanta, ona ...”

Erm 8, 35. 37-39:
          Jesus benetan maite badogu, ez inork ez ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.
          Nada puede apartar de Dios a los que le aman. Los cristianos nos sabemos en manos del Padre y nada puede separarnos de Él.

Mt 14, 13-21:

   Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.
    Dios pide nuestra colaboración para saciar el hambre del mundo. No dudemos en poner nuestro poquito de pan, de amor y de fuerza en sus manos. No es la grandeza de nuestro don, sino su fuerza la que hará el milagro.

   Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok:  Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:

   - Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daitela, Jaungoikoaren dohaia bazter guztietara banatuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Por todos los hombres y mujeres, que están en este mundo sin ilusión, ni esperanza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Munduko herri guztien alde eta batez ere gure herriaren alde: zuzentasuna, askatasuna  eta bakea nagusitu daitezala eta era guztietako behartsuak behar dabena izan dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Por los que rigen los destinos de los pueblos y las naciones, para que trabajen por el verdadero desarrollo y la dignidad humana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

   - Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde:  ez inork ez ezerk ez  gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz haundiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

   Senideok: egunokaz geu gareana eta daukaguna besteekin alkarbanatzen jakin dagigula. Gure bost ogiak eta arrain biak, nahiz eta gauza gitxi dirala uste izan, alkarbanatzen baditugu, janari ugari bihurtu leitekez.
            Que sepamos dar de lo que tenemos, como lo hicieron los discípulos de Jesús, que le presentaron los cinco panes y los dos peces  y se hizo el milagro. Hubo pan para todos







URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA

Zatoze, eta jan ordaindu barik.

Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 1-3)

     Hau dino Jaunak:
«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,
etorri, dirurik ez dozuenok ere;
erosi garia eta jan ordaindu barik,
ardoa eta esnea hutsean.
Zergaitik eralgi dirua
goserik itziko zaitueen janaritan,
eta lansaria
aseko ez zaitueen gauzatan?
Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue,
janari gozo mamintsuz elikatuko zaree.
Etorri Nigana eta egon adi,
entzuidazue eta biziko zaree.
Betiko ituna egingo dot zuekin,
Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.

Erantzun‑salmoa Sal 144, 8‑9.15‑16. 17‑18


Zabaltzen dozu Zure esku hori, Jauna, eta asea emoten deuskuzu.

Samurra da Jauna ta errukiorra,
hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,
Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria.
Zabaltzen dozu zure esku hori,
pozik emoten asea bizidun danei.

Zuzena da Jauna bere bide guztietan,
zintzoa, bere lan guztietan.
Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,
zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.



Ezin izango gaitu ezerk aldendu
Kristogan agertzen dan Jainkoaren maitasunetik.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 8, 35. 37-39)

     Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok deuskun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpateak? Guzti horreetan erraz urteten dogu garaile, maite izan gaituan Hari esker.
     Ziur dakit: ez heriotzak eta ez biziak, ez aingeruk eta ez goiko beste indarrek, ez oraingokok eta ez gerokok, ez ezelako agintek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste ezelako izakik, ez gaituala aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu deuskun maitasunetik.


Jan eben danek, asetu ziran arte.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 14, 13-21)

     Aldi haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean, Jesus bazter batera joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zan jentea eta oinez jarraitu eutson herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban; erruki izan ebazan eta gaixoak osatu eutsezan.
     Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen: «Leku bazterra da hau eta orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzoetara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan joan; emoiezue zeuek jaten». Hareek, orduan: «Ez dogu hemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».
     Jenteari bedar gainean jesarteko agindu ondoren, hartu ebazan bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek jenteari. Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutako hondarrakaz hamabi otzara bete batu ebezan. Bost mila gizon inguru ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.