Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 15 de agosto de 2023

Urtean zeharreko 20. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

 

                                    URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA - A





SARRERAKO OHARKIZUNA





            Senideok, ondo etorriak elizkizun honetara.



            Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz, Urtean Zeharreko hogeigarren Domeka honetan. Jaungoikoak, inor baztertu barik, guztioi dei egin deusku. Gu danok onartzeko prest dago. Fedez entzun dagigun Haren mezua eta, gure arteko banakuntzak eta alkar baztertzeak gaindituz, anaitasunean ospatu dagigun Eukaristia hau.



            "Goazen elkarturik..."





DAMU-OTOITZA



            Senideok, harroak eta euren buruak ontzat eukezanak izan ezik, beste guztiak onartzen zituan Jesusek. Meza santua hasterakoan, apalatasunez eta erruki eske, hurreratu gaitezan Jaunagana:



            - Jesus Jauna,  munduaren Salbatzailea zareana: ERRUKI, JAUNA.



            - Jesus Jauna,  gizaki guztiak berdin maite dituzuna: KRISTO, ERRUKI.



            - Jesus Jauna,  zeure espirituaren indarra emoten deuskuzuna:   ERRUKI, JAUNA.







HITZAREN LITURGIA





Is 56, 1. 6-7:



            Israeldarrak uste eben eurak bakarrik zirala Jaungoikoak maite eban herria. Baina, Jaungoikoak, Isaiasen ahoz, hauxe esango deutse: Jaungoikoak kanpotarrak ere maite dituala, on egiten daben guztiak batuko dituala bere mendi santuan.





Erantzun-Salmoa:  66. Salmoa

            Poztasunez beterik  goratu dagigun gure Jainkoa, berak  zaintzen dauz-ta lurrean atzerriak

 "Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari."





Erm 11, 13-15. 29-32:



            San Paulo bere herria dan Israelen salbamenagaz kezkatuta dago. Bere herritarrak Jesusi jarraitzen ikusi nahi leukez.



Mt 15, 21-28:



            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Jesusek bere herritarren artean iragarten dau batez ere bere barri ona; baina kanpotarrakanaino ere heltzen da bere salbamena.  "Aleluia".





JAINKO HERRIAREN OTOITZA



            Senideok, ebanjelioko emakumeak lez, uste osoz otoitz egin dagigun, geuretzat eta gizon-emakume guztientzat Jaunaren errukia eskatuz:



            - Gure fedearen indarrak eraginda, gizon-emakume guztien bardintasuna eta anaitasuna   bilatzen ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Munduko herri eta giza-talde baztertuek, gure laguntzaz, gainditu dagiezala menperatzen dituen hormak eta loturak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Beren pentsaera eta bihotza Ebanjelioaren arabera moldatzeko Eukaristian alkartzen diranen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Gu guztiok,  ebanjelioko emakumea lez,  sinismen haundikoak izan gaitezan eta horretarako  behar dogun grazia izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            Gizon-emakume guztion Aita, hauxe da gure otoitza. Emoiguzu eskatu deutsuguna, fedean hazi eta sendotu gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OTOITZA

Jesus, zure Hitzaren bitartez argi barria egiten deustazu bizitzari aurre egiteko.
Parkamena eskatzen deutsut, sarritan besteak baztertzen ditudalako, oztopoak jartzen
deutsedazelako eta eurak baino gehiago nazela pentsatzen dodalako. Baina ikasi dot,
zuk oztopoak deuseztatu egiten dituzula, Zuretzat fedea dala garrantzizkoena.
Kanaandar emakume haren modukoa izan gura dot eta Mesias zarala autortu,
Ahalguztiduna, Jainkoaren Semea. Zugan jartzen dot konfiantza osoa eta parkamena
eskatzen deutsut otoitzean huts egin deutsudalako, federik eza nire bizitzaz jabetu
dalako eta zure erantzunik itxaron ez dodalako. Izan zakidaz erruki, Kanaandar
emakumeari izan zintxakozan moduan, entzun nire erregua eta osatu nagizu. AMEN.


AZKEN AGURRA



            Eukaristia amaitu dogu. Hementxe ikusi dogu Jaungoikoak horma guztiak apurtu dituala eta bere errukia eta maitasuna danentzat dirala. Goazen, orain, eguneroko bizitzara, geure bihotzak guztientzat zabalik ditugula.



            "Eskerrik asko, Jauna..."
















                                    URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA - A





SARRERAKO OHARKIZUNA





            Senideok, ondo etorriak elizkizun honetara.



            Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz, Urtean Zeharreko hogeigarren Domeka honetan. Jaungoikoak, inor baztertu barik, guztioi dei egin deusku. Gu danok onartzeko prest dago. Fedez entzun dagigun Haren mezua eta, gure arteko banakuntzak eta alkar baztertzeak gaindituz, anaitasunean ospatu dagigun Eukaristia hau.

            La Eucaristía es la celebración cristiana de la salvación; pero la salvación  no es sólo para los cristianos. No recibimos el evangelio para quedarnos con él, sino para anunciarlo en público a todas las gentes. La Buena Noticia es para anunciarla

            El pan que compartimos, y el cáliz que bebemos  sella el pacto de la Nueva Alianza para salvación de todos.



            "Goazen elkarturik..."





DAMU-OTOITZA



            Senideok, harroak eta euren buruak ontzat eukezanak izan ezik, beste guztiak onartzen zituan Jesusek. Meza santua hasterakoan, apalatasunez eta erruki eske, hurreratu gaitezan Jaunagana:



            - Jesus Jauna,  munduaren Salbatzailea zareana: ERRUKI, JAUNA.



            - Jesus Jauna,  gizaki guztiak berdin maite dituzuna: KRISTO, ERRUKI.



            - Jesus Jauna,  zeure espirituaren indarra emoten deuskuzuna:   ERRUKI, JAUNA.





HITZAREN LITURGIA



Is 56, 1. 6-7:



            Israeldarrak uste eben eurak bakarrik zirala Jaungoikoak maite eban herria. Baina, Jaungoikoak, Isaiasen ahoz, hauxe esango deutse: Jaungoikoak kanpotarrak ere maite dituala, on egiten daben guztiak batuko dituala bere mendi santuan.

            Todos estamos llamados  a la salvación. Dios no excluye a  nadie. Por todos murió Jesucristo



Erantzun-Salmoa:  66. Salmoa

            Poztasunez beterik  goratu dagigun gure Jainkoa, berak  zaintzen dauz-ta lurrean atzerriak

            Este salmo expresa el deseo de que todos los pueblos alaben a Dios



            "Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari."



Erm 11, 13-15. 29-32:



            San Paulo bere herria dan Israelen salbamenagaz kezkatuta dago. Bere herritarrak Jesusi jarraitzen ikusi nahi leukez.

            San Pablo muestra su esperanza y su ilusión porque todos un día, judíos y gentiles lleguemos a vivir la misma fe, y la misma salvación



Mt 15, 21-28:

            Una mujer extranjera es capaz de dar a Jesús el título de hijo de David, y pedir que éste le ayude.

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Jesusek bere herritarren artean iragarten dau batez ere bere barri ona; baina kanpotarrakanaino ere heltzen da bere salbamena.  "Aleluia".





JAINKO HERRIAREN OTOITZA



            Senideok, ebanjelioko emakumeak lez, uste osoz otoitz egin dagigun, geuretzat eta gizon-emakume guztientzat Jaunaren errukia eskatuz:



            - Gure fedearen  indarrak eraginda, gizon-emakume guztien bardintasuna eta anaitasuna   bilatzen ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Por todos los que comemos un mismo pan y recibimos una misma palabra, para que participemos de las esperanzas de los oprimidos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Por los inmigrantes,  los desterrados,  los que no tienen trabajo, los que no tienen paz, para que encuentren apoyo entre nosotros.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            - Gu guztiok,  ebanjelioko emakumea lez,  sinismen haundikoak izan gaitezan eta horretarako  behar dogun grazia izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



            Gizon-emakume guztion Aita, hauxe da gure otoitza. Emoiguzu eskatu deutsuguna, fedean hazi eta sendotu gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.





AZKEN AGURRA



            Eukaristia  amaitu dogu. Hementxe ikusi dogu Jaungoikoak horma guztiak apurtu dituala eta bere errukia eta maitasuna danentzat dirala. Goazen, orain, eguneroko bizitzara, geure bihotzak guztientzat zabalik ditugula.

            Llevemos la alegría de la salvación en nuestros corazones. Todos hemos sido llamados a participar de la fiesta en el Reino de Dios. Que sepamos acoger a todos con un corazón abierto.



            "Eskerrik asko, Jauna..."















URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA





Batuko ditut arrotzak nire mendi santuan.



Isaias Profetearen liburutik Is 56, 1. 6-7






     Hau dino Jaunak:

«Gorde zuzenbidea, egin justizia,

Bereala helduko da-eta nire salbamena,

agertuko nire garaipena.

     Jaunaren kultu-zerbitzurako, haren izena maitatzeko

eta haren morroi izateko,

zapatua profanatu barik gordeten

eta nire itunean leial irauten daben guztiak

nire mendi santura ekarriko ditut,

eta pozez beteko nire otoitz-etxean;

onartuko ditut nire altara gainean

hareen erre-opariak eta sakrifizioak;

nire etxea otoitz-etxe da-eta,

eta holan deituko dabe herri guztiek».





Erantzun-salmoa Sal 66, 2-8



Kanta Jaunari, lur osoa, egin alaitsu Haren nahia.



Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,

agertu deigula aurpegi alaia;

ezagutu dagien lurrean zure bidea,

herri guztietan Zugandiko salbamena.



Poztu beitez kantari atzerriak,

zuzenbidez daroazulako izadia;

zintzo dozuzalako gidatzen herriak,

eta zaintzen lurrean atzerriak.



Lurrak bere frutua emon dau,

Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.

Jainkoak bedeinkatu gaizala,

lur‑bazter guztiak bildur izan dagioela.





Ezin aldatuak dira Israelentzat

Jainkoaren dohainak eta deia.



San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 11, 13-15. 29-32)



     Senideok: Zuei, jentiloi, dinotsuet: «Jentilen apostolu nazanez, ospetsu egin gura dot neure zerbitzu hau, ea neure jatorrikoen jelosia biztuten dodan eta horreetako batzuen batzuk salbatzen dodazan. Israeldarrak baztertzetik Jainkoagaz baketzea etorri baldin bajako munduari, zer ete jatorko Jainkoak hareek barriro onartzetik? Heriotzatik bizira bihurtzea izango litzateke hori!

     Behin betikoak dira Jainkoaren dohainak eta deia. Zuek, sasoi batean Jainkoagaz errebelde zineenok, orain, israeldarren errebeldiari esker,  errukia dozuenez, era berean  hareek ere: orain errebelde bihurtu dira zuei egin jatzuen errukiari esker, errukia lortu dagien. Jainkoak errebelde izaten itzi eutsen-eta gizon-emakume guztiei, danei erruki izateko».





Emakume, handia da zure sinismena!



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           Mt 15, 21-28




     Aldi haretan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera aldendu zan. Haretan, inguru hareetan bizi zan emakume kanaandar bat deadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oinaze gorritan dauko deabruak nire alabea». Baina Jesusek ez eutson berbarik erantzun.

     Ikasleak, hurreraturik, erreguka hasi jakozan: «Jaramon egiozu, eta doala, deadarka jatorku-eta atzetik». Jesusek, ostera: «Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak».

     Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri jakon, esanez: «Lagundu egidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatea». Emakumeak erantzun eutson: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan ohi dabez nagusien mahaitik jausten diran ogi-apurrak».

     Orduan, Jesusek esan eutson: «Emakumea, handia da zure fedea! Jazo bekizu nahi dozuna». Eta une haretatik osatuta gelditu jakon alabea.