Domekan Familia Ospakizuna

martes, 17 de enero de 2012

Kiniela misiolariaren irabazleak Artean

Mirari Saenz eta Maria Luisa Uriartek irabazi dabe kiniela misiolaria, Artean Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketaren edukietan sakontzeko antolatutako jolasa. Bidezko merkataritzazko produktukoekin osatutako otzara eder bana hartu dabe saritzat.

Domekan egin zan zozketea Artean, meza nagusi ostean.
Familia meza egoala aprobetxatuz, ume bik atara ebezen kutxatik kiniela irabazleak.
Aurretiaz Josinaz Ortuzarrek prest zituan otzarak eta errebisatuta kinieleak: 34 partaide izan dira, Zeanurin baino lau gehiago.
Kinielaren itaunak oso errezak ziran, erakusketako panelak arretaz ikusita edonork asmatzeko modukoak. Fin ibili ziran lan horretan Arteakoak.
Saria ezin emon guztioi... eta umetxoen esku zuriak atara zituan irabazleen papeletak: Mirari Saenzek bata, goiko argazkian, Joseinaz Ortuzarrengandik saria jasoten, eta Maria Luisa Uriarterenak, hain zuzen ere. Beheko argazkian erdian, saria jasotzen Joseinazio Ortuzar eta Maite Undurragaren eskutik.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

Urtarrila amaitu arte Igorreko Lasarte aretoan egongo da ikusgai arakusketa misiolari hau.



ERAKUSKETA IBILTARIAREN EGUTEGIA




Herria
Eguna




Zeanuri, Zulaibar Ikastegian
2011 abenduak 1-20

Zeanuri
2011 abenduak 22-30
Manterola Etxean
Aste Kulturalaren barruan
Artea
2012 urtarrilak 2-8
Ludotekan
Igorre.
2012 urtarrilak 10-31
Lasarte aretoa



Dima.
2012 martxoak 25- apirilak 15
Turismo bulegoan
Bedia. 2012  apirilak 22 - 29 Elizpean + Katekesi etxean
Lemoa.
Maiatza
Aste Kulturalean Elizondon
Arantzazu.
2012 ekainak 29-uztailak 1
Bibliotekan
Ubide


Areatza