Domekan Familia Ospakizuna

martes, 16 de enero de 2024

Urtean zeharreko 3. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.



                              

                                  

URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - B

JAINKOAREN HITZAREN DOMEKEA

KRISTAUEN BATASUNAREN ALDEKO OTOITZALDIA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi. Gaur barriro ere Jaunaren Egunak batzen gaitu.

Hitzaren Mahaiaren eta Ogi Biziaren inguruan batu gara senide lez eta Jesusek deitu eta bihotz-barritzeko dei bizia egiten deuskula entzungo dogu.

Gaurkoa, Jainkoaren Hitzaren domekea da. Aurtengo goiburua, San Joanen liburutik hartutakoa da: «Nire Berban iraun». Jainkoaren Berbea arretaz eta esker onez entzuteko, poztasun eta erabakiz erantzuteko eta Espiritu Santuari, gure belarri eta bihotzak zabaldu daizan, otoitz egiteko deia da.

 

Baita «Maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa… eta lagun hurkoa zeure burua lez» goiburuaren haritik ospatzen dogu Kristauen batasunaren aldeko otoitz eguna. Jesusek otoitz egin eban bere ikasleok bat izan gaitezan. Ez daigun itxaropena galdu eta ez deiogun batasunaren alde otoitz eta lan egiteari itzi.

 

Jarri gaitezan otoitz giroan. Hasi dagigun gaurko elizkizuna abestuz.

 

Abestia:         Zein gozo ta eder dan…

Estrofa:         Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko

Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jesusegan sinisten dogu, baina sarritan Haren bideetatik aldendu egiten gara; damutasunez beterik eskatu dagigun bere parkamena:

 

            - Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zugan sinisten dogunok zeure etxean alkartzen gaituzuna. KRISTO, E.

 

            - Jesus Jauna, munduko ume guztiak zeure inguruan batu nahi dituzuna. ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jonas 3, 1-5. 10:

 

            Jaungoikoak Beragan sinisten ez daben herriei ere parkamena eta salbamena eskeintzen deutsez. Gaurko lehenengo irakurgaian, Jonas profetea Ninibe-ko herriari Jaunaren mezua iragarten agertuko jaku eta herri honek emoten dauan erantzuna ikusiko dogu.

 

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

 

            Jainkoaren profetak ez dau inor indarrez bihotz barritzen; norberak onartu egin behar dau. Salmisteagaz batera eskatu dagigun,  Jainkoak bere bideak erakutsi deiskuzala.

 

"Zu zaitut Jauna, nire argi, zure bideak, erakutsi"

 Kor 7, 29-31:

 

            Fededunarentzat ezerk badauka garrantzirik, Jaungoikoaren erregetzat dauka. Beste gauza guztiak erregetza horren zerbitzura erabili behar ditugu.

 

Mk 1, 14-20:

 

            Gaurtik Garizumara bitartean daukaguzan  domeketan, San Markosen Ebanjelioaren lehenengo orrialdeak irakurriko ditugu. Jaungoikoak deuskun maitasuna iragarten hasten da Jesus. Baina, lehenago, arrantzaleen artean bere lehenengo jarraitzaileak aukeratuko ditu.

 

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Gaur “maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa… eta lagun hurkoa zeure burua lez” esan jaku. Bokazino hori eta beronek dakarren konpromisoa barritzean, maitasun horrek gure kristau batasuna sendotu daiala eskatuko dogu. 

 

Eleizearen alde. Jaunak batasunaren doea emon deion eta alkarrizketa ekumenikoaren bitartez kristau Eleiza eta alkarteok banatzen gaituana gainditu daigun eta maitasunean eta egian alkartu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Munduko agintarien alde. Mundua gobernatzeko ardura dabenek bake, alkartasun eta behartsuen zaintzaren alde jardun daien. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Sufritzen dagozanen alde. Gerren, gaixotasunen, bakardadearen, bazterketaren eta lanik ezaren ondorenak jasaten dabezanek erantzuna eta laguntasuna aurkitu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-  Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren HITZA gogoz entzuten, irakurtzen, hausnartzen eta Barri On hori iragarten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Jainko Aita, gure poza handitu eta zu gure artean zagozala sentiarazoten deuskuzuna, desagertu daitezala kristauen arteko banaketak, elikatu gaizuz zure Hitzaz eta argitu erantzun eskuzabalak zure jarraitzaileon artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jesus Galileara joan zan Barri Ona iraga.rtera. Gu, orain, geure etxe, kale, auzo eta lantegietara bihurtuko gara. Baina, ez goaz bakarrik: Jesusen Espiritua eta argia geugaz ditugu. Jesusen barri emoile eta bizitzearen zerbitzari izan gaitezala beti.

 

            "Jesus, munduko Argia..."


                                     




                                                                     URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - B

DOMINGO DE LA PALABRA DE DIOS

ORACIÓN POR LA UNIDAD DE LOS CRISTIANOS

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on guztioi. Gaur barriro ere Jaunaren Egunak batzen gaitu.

Hitzaren Mahaiaren eta Ogi Biziaren inguruan batu gara senide lez eta Jesusek deitu eta bihotz-barritzeko dei bizia egiten deuskula entzungo dogu.

Hoy, es el domingo de la Palabra de Dios. el lema escogido está tomado del Evangelio según san Juan: «Permaneced en mi Palabra». Es una invitación a escuchar con más atención y agradecimiento la Palabra que Dios nos dirige, a responder con mayor alegría y decisión y a orar para que el Espíritu Santo abra nuestros oídos y corazones

Estamos también dentro del octavario de oración por la unidad de los cristianos con el lema «Amarás al Señor tu Dios... y a tu prójimo como a ti mismo». Jesús oró para que todos sus discípulos fuéramos uno, y así los cristianos no podemos perder la esperanza o dejar de orar y trabajar por la unidad.

 

Jarri gaitezan otoitz giroan. Hasi dagigun gaurko elizkizuna abestuz.

 

Abestia:         Zein gozo ta eder dan…

Estrofa:         Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko

Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jesusegan sinisten dogu, baina sarritan Haren bideetatik aldendu egiten gara; damutasunez beterik eskatu dagigun bere parkamena:

 

            - Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zugan sinisten dogunok zeure etxean alkartzen gaituzuna. K  ERRUKI.

            - Jesus Jauna, munduko ume guztiak zeure inguruan batu nahi dituzuna. E.  JAUNA.

  

HITZAREN LITURGIA

 

Jonas 3, 1-5. 10:

 

            Jaungoikoak Beragan sinisten ez daben herriei ere parkamena eta salbamena eskeintzen deutsez. Gaurko lehenengo irakurgaian, Jonas profetea Ninibe-ko herriari Jaunaren mezua iragarten agertuko jaku eta herri honek emoten dauan erantzuna ikusiko dogu.

            La ciudad de Nínive, en la que predicó el profeta Jonás, puede representar a nuestra sociedad, cargada de problemas e injusticia. La predicación de Jonás provoca en Nínive una reacción inmediata de fe y conversión.

 

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

            Jainkoaren profetak ez dau inor indarrez bihotz barritzen; norberak onartu egin behar dau. Salmisteagaz batera eskatu dagigun,  Jainkoak bere bideak erakutsi deiskuzala.

            Como los habitantes de Nínive, también nosotros queremos responder. Pidamos a Dios, que nos enseñe sus caminos, y a seguirlos.

"Zu zaitut Jauna, nire argi, zure bideak, erakutsi"

1 Kor 7, 29-31:

 

            Fededunarentzat ezerk badauka garrantzirik, Jaungoikoaren erregetzat dauka. Beste gauza guztiak erregetza horren zerbitzura erabili behar ditugu.

            El que hace una elección radical se convierte en un signo para sus hermanos. Los bienes de este mundo se deben usar sin dejarse esclavizar por ellos.

 

Mk 1, 14-20:

 

            Gaurtik Garizumara bitartean daukaguzan  domeketan, San Markosen Ebanjelioaren lehenengo orrialdeak irakurriko ditugu. Jaungoikoak deuskun maitasuna iragarten hasten da Jesus. Baina, lehenago, arrantzaleen artean bere lehenengo jarraitzaileak aukeratuko ditu.

            Los que son llamados por Cristo para seguirle, deben hacerlo con plena generosidad. Jesús nos pide que le sigamos. El es el “Enviado” del Padre; en El se realizan todas las esperanzas de la humanidad.

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

       Gaur “maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa… eta lagun hurkoa zeure burua lez” esan jaku. Bokazino hori eta beronek dakarren konpromisoa barritzean, maitasun horrek gure kristau batasuna sendotu daiala eskatuko dogu. 

 

Eleizearen alde. Jaunak batasunaren doea emon deion eta alkarrizketa ekumenikoaren bitartez kristau Eleiza eta alkarteok banatzen gaituana gainditu daigun eta maitasunean eta egian alkartu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Para que quienes tienen la misión de gobernar en el mundo trabajen por la paz, la solidaridad y el cuidado de quienes pasan necesidad. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Para que quienes sufren a causa de las guerras, las enfermedades, la soledad, el abandono o la falta de trabajo, para que encuentren respuestas y compañía.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-  Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren HITZA gogoz entzuten, irakurtzen, hausnartzen eta Barri On hori iragarten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Jainko Aita, gure poza handitu eta zu gure artean zagozala sentiarazoten deuskuzuna, desagertu daitezala kristauen arteko banaketak, elikatu gaizuz zure Hitzaz eta argitu erantzun eskuzabalak zure jarraitzaileon artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok: Jesus Galileara joan zan Barri Ona iragartera. Gu, orain, geure etxe, kale, auzo eta lantegietara bihurtuko gara. Baina, ez goaz bakarrik: Jesusen Espiritua eta argia geugaz ditugu. Jesusen barri emoile eta bizitzearen zerbitzari izan gaitezala beti.

            Hemos escuchado la llamada de Dios. Nos invita a la solidaridad, compartiendo nuestra fe y nuestra vida. Sepamos vivir el domingo, con gozo y alegría.

 

            "Jesus, munduko Argia..."



  









III. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Ninivetarrak euren bide okerretik bihurtu ziran.

Jonas Profetearen liburutik
(Jon 3, 1-5. 10)


    Jaunak barriro berba egin eutsan Jonasi eta esan eutsan: «Ea, zoaz Ninive uri handira, eta iragarri egizu han Nik emoten deutsudan mezua».
Ninivera joan zan Jonas, Jaunak agindu eutsan lez. Ninive uri izugarri handia zan; hiru eguneko bidea eban alderik alde. Sartu zan Jonas urian eta egun bateko bidea egin eban, mezu hau iragarriz: «Berrogei egunen buruan, Ninive birrindua izango da».
    Sinestu eutsoen ninivetarrek Jainkoari eta barau-deia zabaldu eben, eta danak, handi eta txiki, dolu-jantziz estaldu ziran.
    Ikusi eban Jainkoak ninivetarrek egin ebena eta euren bide okerretatik bihurtu zirala, eta damutu egin zan hareei egindako mehatxuaz, eta ez eban bete.

Erantzun-salmoa
(Sal 24,4-5.6 eta 7cd.8-9)


Erakutsi niri, Jauna, zure bideak.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,
adierazo zure bidezidorrak.
Eroan nagizu zure egia bidetik, eta argitu,
Zu zara-eta nire Jainko salbatzaile,
Zu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Oroitu zaitez zure errukiaz, Jauna,
oroitu zure maitasunaz, betidanik dira-eta.
Oroitu zaitez nitaz zure maitasunean,
Jauna, zure ontasunean.

Ona eta zuzena da Jauna;
horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.
Apalak zuzenbidez daroaz,
erakusten deutse bere bidea apalei.

Iheskorra da mundu honetako irudia.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 7, 29-31)


    Senideok: Epea laburtu egin dala dinotsuet. Beraz, gelditzen jakun denboran, ezkonduak bizi beitez ezkondurik ez balegoz lez; negar dagienak, negar egingo ez balebe lez; pozik dagozanak, pozik ez balegoz lez; erosten dabenak, ezer ez baleuke lez, eta mundu honetako gauzez baliatzen diranak, baliatuko ez balira lez; izan ere, mundu hau, oraingo bere itxuran, desagertzear dago.

Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 14-20)


Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean, Jesus Galileara joan zan eta Jainkoaren Barriona iragarten eban. Honan esaten eban: «Betea da sasoia, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta sinestu Barriona».
    Jesusek, Galileako itsasbazterretik igarotean, Simon eta honen anaia Andres ikusi ebazan sareak uretara botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.
    Aurreratxoago, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak, ikusi zituan; sareak konpontzen ziharduen euren ontzian. Ikusi baizen laster, dei egin eutsen Jesusek. Hareek, euren aita Zebedeo mutilakaz ontzian itzirik, Jesusen ondoren joan ziran.