Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 24 de febrero de 2012

Caritas Arratia 2011: lanak eta kontuak



Caritas Arratiak 2011 urteari dagokion lanaren barri emon dau Igorren izandako lan batzar baten. Hiru adar nagusitan egin dau lan Caritas Arratiak iaz. Hona hemen labur labur egindakoaren informazioa.


1.- Harrera

23 espedienteri emon jake laguntza ekonomikoa. Adinez 8 kasutan 30 urtetik beherakoak,  14 kasu 31 eta 45 urte bitartekoak, eta bat bakarra, 45 urtetik gorakoa.

Familia motari begira danetarik egon da: kide bakarrekoak, bikoteak seme-alaba barik edo seme-alabagaz edota ama seme-alabakaz.

Jatorriari begira, %13en jatorria Espainia da, %43 Senegal, eta besteak Argelia, Marruecos edo Mauritaniakoak.

Egoera administratiboari begira, argi geratzen da Caritasek lagundu dituela egoera normalizatua ez dituenak gehien bat. Legea edo estatua heltzen ez den bazter horretan egin dau bere lan nagusia Caritas Arratiak. %17k bakarrik daukie-eta egoera administratiboa erregulartuta.

Laguntza ekonomikoak 10.000 euroak gainditu ditu, oinarrizko beharrizanetan laguntzen, edota legez dagokion laguntza jaso arte bitarte horretan laguntzen.

Aurten demandak gora egin dauenez, urrian Caritas Arratiak agortuta eukan bere aurrekontua eta berau gainditu egin behar izan dau urtea amaitu bitartean.

2.- Sensibilizazioa

Caritas Arratiak lau kanpainatan lagundu dau, informazioa emonaz gai larrietan eta diru laguntzak jasoz. Diru iturri nagusia Arratiako parrokiko eliztarren bitartez heldu da. Neurriz bizi, Zure apurra asko da, Garrantziko gauzak bihotz bihotzez egiten dira, eta Azkenengoak lehenengoak izan ziran iazko kanpainak.

Informazioa bialdu da komunikabideetara eta hartuemonak egon dira bailarako hainbat udal eta Udalen mankomunitategaz.






3.- Bidezko merkataritza

Arratian zehar, nekazal azokatan eta eliz atarietan, hainbat aldiz egin da presente informazioa zabalduz eta produktuak salduz.

4.- Eskerrik asko

Caritas Arratiak bihotzez eskertu gura ditu euren lankide diren arratiako gizon emakumeei, baztertuak senide moduan ikusi eta gizarte zuzenago bat egiteko lanean. 


Situación administrativa de los casos atendidos por Caritas Arratia acogida el año 2011

Permisos
%
Documentado
4
17,39%
Irregular
9
39,13%
Autorización sólo residencia inicial
7
30,43%
Autorización trabajo y residencia inicial por cuenta ajena
3
13,04%
Tarjeta de Estudiante y autorización para trabajar
1
4,35%
Total
23
100,00%