Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 24 de febrero de 2012

Egunean eguneko ebanjelioa 2012


Egunean eguneko ebanjelioa 2012 urtea
Bertan, Meza santua, Egutegi liturjikoa eta Santuak, Eguneko ebanjelioa, Igande eta Jai eguneko hiru irakurgaiak eta Otoitzak agertzen dira, baita ebanjelioen iruzkin laburra ere salmo batzuekin.


Sortzailea eta egilea Luis Manuel de la Encina Ibañez S.J. izan da. Azken urteotan horrelako liburua gazteleraz eskeini izan du Mensajerok Manoloren eskuz eta aurtengoa, hirugarren urtea da hau argitaratzen dana euskera batuan.

Zalantzarik gabe euskarazko liturjiaren hutsune bat betetzera dator, orain arte ez delako izan horrelarik, bakarrik Deustuko Unibertsitateak 2006an argitaratu zuena: “Egunean Eguneko Ebanjelioa” liburu lodikotea non 2012 urte arte eguneko ebanjelioak eta beren iruzkinak azaltzen diren.

Horregatik euskaldun kristauok aukera paregabea dugu, ez aurtengoa bakarrik baizik eta aurrerantzean ere, ekimen garrantzitsu honek jarrai dezan. 656 orrialde ditu liburu honek.

Arratian bizi bazara eta interesatzen bajatzu, idatzi eiguzu. Ale batzuk ditugu doan banatzeko eta!