Concierto de Juanjo Elezkano, el sábado 20, 19:00, Parroqui ade Lemoa

martes, 24 de marzo de 2015

Erramu domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
  







                               JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: egun on eta ondo etorriak Erramu Domekako ospakizun honetara!
           
            Pazko jaietara eroango gaituan Aste Santuari hasiera emoten deutsagu gaur. Jesusek, kurutzetik igaro ondoren, heriotzea garaitu egingo dau.

            Eukaristia honetan, Jerusalengo herri apalak Jesusi egin eutson harrera ospetsua gaurkotuko dogu. Eurak eben antzera, geuk ere geure kantu eta erramuekin goratu eta txalotuko dogu gure Salbatzailea. Holan, beti Jesusi jarraitzeko guraria agertu eta Pazkoara eroaten dauan bidea Beragaz batera egiteko asmoa autortuko dogu.

Erramu bedeinkatzea eta eliz‑jira

- Otoitza

- Mk 11, 1-10 :

            Jesusen Jerusalenen sartzea irakurriko dogu orain ebanjelioko txatal honetan. Dabid errege haundiaren urian sartuko da Jesus; baina "errege apal" lez. Kurutzatik izango da errege, bere bizia maitasunez emonez.

- Eliz‑jira:

            Jerusalengo jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota, goratu daigun geure Salbatzailea.

Abestiak:        -     Hosanna....
-         Kristo gure Errege...
-         Jainko gizon eginari...

HITZAREN LITURGIA

Is 50, 4‑7:
            Jaungoikoaren Zerbitzaria agertzen jaku lehenengo irakurgai honetan. Jaungoikoagandik hartu dauan egitekoa beteten ahaleginduko da, irainei aurpegia alboratu barik. Oinaze ugari jasango dituan "zerbitzari" honek Jesus gogoratzen deusku bere Nekaldiko sufrimentuetan.

Erantzun‑Salmoa: 21.salmoa 

            Bere sufrimenduaren erdian, Jaunagan uste osoa jarririk, otoitz egiten dau salmisteak

"Ene Jainkoa non zagoz zu..."
Flp 2, 6‑11:

            Irakurgai honetan lehenengo kristauek eskerrak emoteko asmau eta erabili eben kantu bat dogu..

Mk 14, 1-15,47:

            Lehen , Kristo garaile lez autortu eta txalotu dogu, orain, Haren Nekaldiaren iragarpen ikaragarria entzungo dogu. Hortxe agertzen da zelako maitasuna deuskun Jesusek: bizia emoterainokoa, eta maitasun horri guk emoten deutsagun erantzuna norainokoa dan.

            Prestau gaitezan irakurgai hau arretaz entzuteko, “Aintza, Jesus, Zuri...” abestuz


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Kristo kurutzeratuagaz bat eginik, eta Haren maitasun askatzailean uste osoa jarriz, zuzendu deioguzan geure eskariak Jainko Aitari:

- Gizaki guztien bihotzetan parkamen eta maitasun sentipenak sortu daitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

- Kristoren Nekalditik sortzen dan indarrak Eliza osoa barriztatu dagiala eta Bizkaiko Eleiza eroan dagiala bere ebanjelizazino asmoak leialtasunez betetera. Eskatu deiogun Jaunari.

- Gure herriarentzat eta mundu osoarentzat, egun honek grazi eta salbamen‑aldi izan daitezala, benetako bakea lortzeko. Eskatu deiogun Jaunari.

- Gu guztiok, Jaunaren nekaldi eta gurutzearen bitartez, biztuerako aintzara iritsi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

+     Entzun, Jauna, zure herriaren eskariak, geuregandik itxaron ezin doguna, zure Semearen Nekaldiaren bidez eskuratu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.        
 Amen.


AZKEN AGURRA

            Etxeetara eroango ditugun erramu‑adar honeek gogoratu deiskuela beti Kristogan dogun sinismena. Eurok eskuan ditugula, goratu dogu Kristo. Sortu dagiela gugan Kristoren heriotzan eta biztueran parte hartzeko gogoa eta itxaropena.





                               JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: egun on eta ondo etorriak Erramu Domekako ospakizun honetara!
            Pazko jaietara eroango gaituan Aste Santuari hasiera emoten deutsagu gaur. Jesusek, kurutzetik igaro ondoren, heriotzea garaitu egingo dau.
            Eukaristia honetan, Jerusalengo herri apalak Jesusi egin eutson harrera ospetsua gaurkotuko dogu. Eurak eben antzera, geuk ere geure kantu eta erramuekin goratu eta txalotuko dogu gure Salbatzailea. Holan, beti Jesusi jarraitzeko guraria agertu eta Pazkoara eroaten dauan bidea Beragaz batera egiteko asmoa autortuko dogu.
            Nuestra fe reconoce a Jesús por nuestro Salvador y nuestro Rey y le seguimos. Caminamos con El hacia la muerte, pues la muerte no es el fin de todo. Al fondo está la vida del Resucitado. Triunfo y cruz se unen. Jesús triunfó muriendo.

Erramu bedeinkatzea eta eliz‑jira

- Otoitza

- Mk 11, 1-10 :
            Jesusen Jerusalenen sartzea irakurriko dogu orain ebanjelioko txatal honetan. Dabid errege haundiaren urian sartuko da Jesus; baina "errege apal" lez. Kurutzatik izango da errege, bere bizia maitasunez emonez.
            Bendito el que viene en el nombre del Señor   -   Se necesitan ojos iluminados por la fe para ver a un Rey que entra cabalgando un borrico y aclamado por pobres y niños.

- Eliz‑jira:

            Jerusalengo jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota, goratu daigun geure Salbatzailea.

Abestiak:        -     Hosanna....                Kristo gure Errege...                  Jainko gizon eginari...

HITZAREN LITURGIA

Is 50, 4‑7:

            Jaungoikoaren Zerbitzaria agertzen jaku lehenengo irakurgai honetan. Jaungoikoagandik hartu dauan egitekoa beteten ahaleginduko da, irainei aurpegia alboratu barik. Oinaze ugari jasango dituan "zerbitzari" honek Jesus gogoratzen deusku bere Nekaldiko sufrimentuetan.
            El Siervo es un “si” total al querer del Señor. Todo su ser está abierto al querer del Otro. Pero en su morir la esperanza está abierta. Dios es vida

Erantzun‑Salmoa: 21.salmoa  

            Esta oración brota de la experiencia de un profundo sufrimiento iluminado por la revelación. Jesús crucificado oró con las palabras del salmo. Experimentó el abandono de Dios. Pero Dios lo escuchó y lo resucitó.
"Ene Jainkoa non zagoz zu..."

Flp 2, 6‑11:

            Irakurgai honetan lehenengo kristauek eskerrak emoteko asmau eta erabili eben kantu bat dogu..
            El camino glorioso de la Palabra (Jesús) no es el de los hombres. El siguió el camino de la humillación que terminó en la muerte, pero que culmina en la vida. En la resurrección.

Mk 14, 1-15,47:

            Lehen , Kristo garaile lez autortu eta txalotu dogu, orain, Haren Nekaldiaren iragarpen ikaragarria entzungo dogu. Hortxe agertzen da zelako maitasuna deuskun Jesusek: bizia emoterainokoa, eta maitasun horri guk emoten deutsagun erantzuna norainokoa dan.

            Prestau gaitezan irakurgai hau arretaz entzuteko, “Aintza, Jesus, Zuri...” abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

      Kristo kurutzeratuagaz bat eginik, eta Haren maitasun askatzailean uste osoa jarriz, zuzendu deioguzan geure eskariak Jainko Aitari:

- Gizaki guztien bihotzetan parkamen eta maitasun sentipenak sortu daitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

- Kristo kurutzeratuagaz bat eginik, eta Haren maitasun askatzailean uste osoa jarriz, zuzendu deioguzan geure eskariak Jainko Aitari:

- Que como el Señor, sigamos el camino de la Cruz, de la entrega y del servicio. Eskatu deiogun Jaunari.

- En esta Eucaristía pedimos al Señor, que nos haga sensibles con los hermanos que sufren,                los enfermos, los marginados, los inmigrantes.       Eskatu deiogun Jaunari.

- Gu guztiok, Jaunaren nekaldi eta gurutzearen bitartez, biztuerako aintzara iritsi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

 +     Entzun, Jauna, zure herriaren eskariak, geuregandik itxaron ezin doguna, zure Semearen Nekaldiaren bidez eskuratu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.        
 Amen.

  
AZKEN AGURRA

            Etxeetara eroango ditugun erramu‑adar honeek gogoratu deiskuela beti Kristogan dogun sinismena. Eurok eskuan ditugula, goratu dogu Kristo. Sortu dagiela gugan Kristoren heriotzan eta biztueran parte hartzeko gogoa eta itxaropena.
     Jesús fue un “si” perfecto a la llamada del Padre y como Rey camina a la Cruz. Sigamos su camino




ASTE SANTUA

JAUNAREN NEKALDIKO
ERRAMU DOMEKEA

Erramu-bedeinkatzea eta elizbira

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 11, 1-10)

            Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfage eta Betania herritxoetara heldurik, ikasleetako bi bialdu zituan Jesusek, esanez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko dozue lotuta, gainean oraindino inor jarri ez jakona; askatu eta ekarri. Eta norbaitek zertan zabilzen esaten badeutsue, erantzun: "Jaunak behar dau; baina bat-batean bihurtuko dau bertara"».
            Joan ziran, bada, eta han aurkitu eben astakumea ate ondoan lotuta, kanpotik, kalean, eta askatzen hasi ziran. Bertan egozanetako batzuek esan eutseen: «Zertan zabilze astakumea askatzen?» Jesusek esana erantzun eutseen, eta hareek astakumea eroaten itzi.
            Jesusi eroan eutsoen, eta euren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri eutsoezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Askok euren jantziak zabaldu ebezan bidean; beste batzuek, barriz, landetan ebagitako abarrak. Aurretik eta ondotik joiazenek, honan inoen oihuka:
«Hosanna!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua!
Hosanna Goi-goikoari!»

Edo                                                                                                                                                  

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 12, 12-16)

            Aldi haretan, jaietarako etorri zan jentetza handiak, Jesus Jerusalemera etorrela jakitean, palma-adarrak hartu eta bidera urten eutsan, eta oihuka hasi jakon:
«Hosanna!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua Israelgo erregea!»
            Astotxo bat aurkiturik, gainean jarri zan Jesus, Liburu Santuak dinoen lez:
«Ez izan bildurrik, Sion uria!
Hara, bajatortzu zeure erregea,
astakume baten gainean jesarria».
            Ikasleak ez ziran orduan jabetu; baina gero, Jesusen aintza azaldu zanean, konturatu ziran Liburu Santuak dinoen haxe egin eutsoela Jesusi.

Mezea

Igande honetan Mezak hiru irakurgai ditu, eta oso
aintzat hartzekoak, pastoral-arrazoiek besterik
erakusten ez badabe behintzat.

Halan ere, Jaunaren Nekaldiaren irakurgaiak dauan garrantzia kontuan harturik, badau abadeak eskubidea, sinestedunen batzar bakotxaren izaereari begiratuz, irakurgai bakarra egiteko Ebanjelio aurretik, edo Nekaldiaren irakurgaia bakarrik egiteko ere eta, holan behar izanez gero, era laburrean gainera. Baina hori, herriagaz ospatzen diran Mezetan bakarrik egin daiteke.

Ez deutset aurpegia alboratu irainei,
eta badakit ez nazala lotsagarri izango.

Isaias Profetearen liburutik
(Is 50, 4-7)

Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau,
bihotz-jausiei adore-berbea emoteko.
Goizero deust belarria ernearazoten,
ikasle onak lez entzun dagidan.
Jainko Jaunak belarria edegi deust,
eta nik ez deutsat aurka egin, ez atzera jo.
Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,
matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei.
Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.
Jauna dot laguntzaile;
horregaitik, ez naz kikildu;
horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,
badakit-eta ez nazala lotsagarri izango.

Erantzun-salmoa
(Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24)

Ikusten nabenek holan dabilkidaz barreka,
ezpan-keinuka eta buru-eraginka:
“Jaunagan dau uste on, salbau begi;
maite badau, onik atara begi”.

Txakur taldeak nauka inguraturik,
gaizto taldeak erdian harturik.
Esku-oinak zulatu deustez,
hazur guztiak bat-banatu daikedaz.

Nire jantziak eurentzat banatzen dabez,
nire soinekoa zotz egin dabe.
Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun,
Zu, nere indar, zatorkidaz arin lagun.

Nire senideei zure izena deutset iragarriko,
batzarraren erdian zaitut goretsiko.
“Goratu egizue Jauna, bildur deutsazuenok,
Jakoben seme guztiok, ospatu egizue,
izan Haren bildur, Israelen seme guztiok”.

Apaldu egin eban bere burua;
horregaitik, Jainkoak goratu egin eban.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
(Flp 2, 6-11)

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik,
ez eutsan gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;
bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan
morroi-izaerea hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta, gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban
eta izen guztien gaineko izena emon eutsan,
Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztiek autortu dagien:
Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.

Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean
emoten diran zatiak itzi daitekez.

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia
San Markosen liburutik.
(Mk 14, 1 - 15, 47)

            Jesus maltzurkeriaz zelan atxilotuko ebilzan, hilteko.

            [K Handik egun bira, Pazkoa eta Legamin bako Ogien jaia ospatzen ziran. Abadeburuak eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz zelan atxilotuko ebilzan, hilteko. Baina hau inoen:
            S «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik izan ez daiten».

            Aldez aurretik igurtzi dau nire gorputza hilobirako.

            K Jesus Betanian zan, Simon lepradunaren etxean. Mahaian egoala, emakume bat etorri zan, hartzurizko ontzian nardozko ukendu usain gozodun eta garestia ekarrela. Ontzia hausi eta Jesusi burura isuri eutsan. Batzuek, hasarre, honan esaten eutsoen alkarri:
            S «Zergaitik holan alperrik galdu ukendu hori? Hirurehun denarioz goitik saldu zeikean eta dirua behartsuei emon».
            K Eta marmarrean ziharduen emakumearen aurka. Baina Jesusek esan eutsen:
            D «Itziozue bakean; zergaitik gogaitzen dozue? Egintza ona egin dau Nigaz. Izan ere, behartsuak beti dozuez zeuen artean, eta gura dozuenean on egin deikiozue; baina Ni ez nozue betiko izango. Honek ahal ebana egin dau: aldez aurretik igurtzi dau nire gorputza hilobirako. Benetan dinotsuet: mundu guztian zehar, Barri Ona iragarriko dan toki guztietan aitatuko da honek egin dauana, beraren gomutagarri».

            Judas Iskarioteri dirua agindu eutsoen.

            K Judas Iskariote, Hamabietako bat, abadeburuakana joan zan, Jesus hareen eskuetara emoteko asmoz. Hori entzutean, poztu egin ziran eta dirua agindu eutsoen. Eta Jesus hareen eskuetara emoteko egokiera bila hasi zan  Judas.

Non da
ikasleekin pazko-bildotsa jateko tokia?

            Legamin bako Ogien Jaiko lehen eguna zan, pazko-bildotsa hilten zaneko eguna. Ikasleek itaundu eutsoen Jesusi:
            S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»
            K Harek ikasleetako bi bialdu zituan, esanez:
            D «Zoaze urira, eta ur-suila daroan gizon bategaz egingo dozue topo; jarraitu egiozue, eta sartuko dan etxeko nagusiari esan: "Maisuak itauntzen dau non dagoan ikasleekaz pazko-bildotsa jateko tokia". Harek gela handi bat erakutsiko deutsue goian, jantzirik eta atonduta. Prestau hantxe behar doguzanak».
K Joan ziran ikasleak eta, urira heltzean, Jesusek esan eutsen lez aurkitu eben dana, eta pazko-afaria prestau eben.

Zuetako batek saldu egingo nau,
Nigaz jaten diharduan batek,
.

            Ilunabarrean, joan zan Jesus Hamabiekaz eta, mahaian afaltzen zharduela, Jesusek esan eutsen:
            D «Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, Nigaz jaten diharduan batek».
            K Hareek goibeltzen hasi ziran eta bata bestearen ondoren itaunka:
            S «Nik ete?»
            K Jesusek erantzun:
            D «Hamabietako batek, Nigaz plater beretik jaten diharduanak. Gizonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoen lez; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko dauana! Hobe leukean jaio izan ez balitz».

Hau nire gorputza da.
Hau nire odola da, itunaren odola.

            K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez:
            D «Hartu egizue: hau nire gorputza da».
            K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza esanez, emon eutsen, eta guztiek edan eben bertatik. Eta esan eutsen:
            D «Hau nire odola da, itunaren odola, guztien alde isuria. Benetan dinotsuet: Ez dot gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo barria edango dodan egunera arte».

Oilarrak birritan jo baino lehen,
zuk hiru bider ukatuko nozu.

            K Goratzarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben. Jesusek esan eutsen:
D «Guztion sinesmenak huts egingo dau, honan dago-eta idatzirik Liburu Santuan: "Joko dot artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira". Baina Ni, biztu ondoren, aurretik joango najatzue Galileara».
            K Orduan, Pedrok esan eutsan:
            S «Guztiek huts egiten badabe ere, nik ez».
            K Jesusek erantzun eutsan:
            D «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak birritan jo baino lehen, zuk hiru bider ukatuko nozu».
            K Baina Pedrok gero eta areago:
            S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko».
            K Eta gauza bera esaten eben guztiek.

Ikarea eta larria sentitzen hasi zan.

            Getsemani eritzon landa batera heldu ziran, eta Jesusek esan eutsen ikasleei:
            D «Zagoze hemen, Nik otoitz egiten dodan bitartean».
            K Pedro, Santiago eta Joan eroan zituan Beragaz. Ikara eta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen:
            D «Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagoze erne».
            K Eta aurreratxoago joanik, lurrean jausi eta otoizka hasi jakon Jainkoari, urrundu ekiola ordu ha, ahal bazan. Honan inoen:
            D «Abba! Aita! Zuk guztia daikezu; urrundu egizu Nigandik kaliza mingots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodana, Zuk gura dozuna baino».
            K Ikasleakana joan eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eutsan:
            D «Simon, lotan? Ordu bete ere ezin izan zara erne egon? Zagoze erne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogoz gartsu izan arren, ahula da-eta gizakia».
            K Barriro aldendu eta otoitz egin eban, lehengo berbak eurak esanez. Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astun ebezan-eta; hareek ez ekien zer erantzun. Hirugarren aldiz joan jaken eta esan eutsen:
            D «Egin lo eta hartu atsedena. Nahikoa da! Heldu da ordua: hona Gizonaren Semea pekatarien eskuetara emona. Jagi, goazen, hurrean da salduko nauana».

            Atxilotu eta eroan arduraz.

            K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Hamabietako bat; jente-taldea etorren haregaz, abadeburuek, lege-maisuek eta herriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak eskuetan zituela. Saltzaileak seinale hau emon eutsen:
            S «Nik musu emongo deutsadana, haxe da; atxilotu eta eroan arduraz».
            K Heldu baizen laster, Jesusegana hurreratu eta esan eutsan:
            S «Maisu!»
            K Eta musu emon eutsan. Besteek heldu eta atxilotu egin eben. Han egoan batek ezpatea atara, abade nagusiaren morroia jo eta belarria ebagi eutsan. Jesusek esan eutsen:
            D «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilakin, Ni harrapatzera. Egunero zuen artean nengoan tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina holan behar dau, Liburu Santuetan idatzia bete daiten».
            K Ikasleek Jesus itzi eta ihes egin eben. Gazte bat ondoren joakon, soinean izara bat besterik ez ebala, eta eskua jarri eutsoen; baina harek, izarea itzi eta ihes egin eban biluzik.

            Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?

            Jesus abade nagusiaren etxera eroan eben, eta han batu ziran abadeburu, herriko zahar eta lege-maisuak. Jesusen ondoren joan zan Pedro, urrundik jarraituz, abade nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera jesarrita, sutondoan berotzen ziharduan.
            Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez eben aurkitzen. Asko ziran haren aurka guzurrezko testigantza egiten ebenak; baina lekukotasunak ez etozan bat. Batzuek jagi eta guzurrezko testigantza hau egin eben Jesusen kontra:
            S «Guk entzun deutsagu esaten: "Nik desegingo dot giza eskuz egindako santutegi hau eta hiru egunetan beste bat eregiko dot, giza eskuz egin bakoa"».
            K Baina honetan ere ez etozan bat hareen testigantzak. Orduan, abade nagusiak, batzarraren erdian zutunik, itaundu eutsan Jesusi:
            S «Ez al dozu ezer erantzun behar? Zer dira zure kontrako salaketa horreek?»
            K Baina Jesus isilik egoan eta ez eban ezer erantzuten. Abade nagusiak barriro itaundu eutsan:
            S «Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?»
            K Jesusek erantzun:
            D «Bai, Neu naz, eta Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarrita eta zeruko hodei artean etorten ikusiko dozue».
            K Abade nagusiak bere soinekoak urratu zituan, esanez:
            S «Ba al dogu lekuko beharrik? Zeuek entzun dozue biraoa. Zer deritzazue?»
            K Guztiek heriotzea merezi ebala erabagi eben. Batzuk txistua botaten hasi jakozan eta, aurpegia estalduz, ukabilkadak emoten eutsoezan, esanez:
            S «Asmau egik, profeta!»
            K Guardiek ere matrailakoka erabilen.

Ez dot ezagutzen zuek dinozuen gizon hori!

            Pedro beheko patioan egoala, abade nagusiaren neskame bat etorri zan. Pedro berotzen ikusirik, begira-begira jarri eta esan eutsan:
            S «Zu ere Nazareteko Jesusegaz ibilten zinan».
            K Baina harek ukatu egin eban:
            S «Ez dakit zer dinozun ere, ez deutsut ulertzen!»
            K Kanpora, atarira, urten eban, eta oilarrak jo eban. Ikusi eban neskameak eta han egozanei ere esan eutsen:
            S «Hau horreetarikoa da».
            K Pedrok barriro ukatu eban. Handik laster, han egozanek ere holan inoen:
            S «Bai, zu ere horreetarikoa zara, galilearra zara-eta».
            K Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan:
            S «Ez dot ezagutzen zuek dinozuen gizon hori!»
            K Eta bat-batean oilarrak bigarren aldiz jo eban. Jesusek esana gogoratu jakon Pedrori: «Oilarrak birritan jo baino lehen, zuk hiru aldiz ukatuko nozu», eta negarrari emon eutsan.]

Gura al dozue juduen erregea askatzea?

            Eguna argitu baizen laster, abadeburu, herriko zahar eta lege-maisuak batu ziran —Batzar Nagusi osoa— eta, erabagia hartu ondoren, Jesus loturik eroan eta Pilatoren eskuetan jarri eben. Pilatok itaundu eutsan:
            S «Zu al zara juduen erregea?»
            K Jesusek erantzun eutsan:
            D «Zeuk dinozu».
            K Abadeburuek salatu eta salatu ziharduen haren aurka. Pilatok itaundu eutsan barriro:
            S «Ez al dozu ezer erantzun behar? Begira zenbat salakuntza egiten daben zure aurka».
            K Baina Jesusek ez eutsan gehiago erantzun, eta harriturik egoan Pilato. Pazko-jai guztietan preso bat askatu ohi eban Pilatok, herriak eskatzen ebana. Bazan espetxean Barrabas izeneko bat, matxinadakoan giza hilketa bat egin eben beste matxinatuekaz batean. Igon eban jenteak Pilatoren jauregira eta ohitura ebana emoteko eskatzen hasi ziran. Pilatok erantzun eutsen:
            S «Gura al dozue juduen erregea askatzea?»
            K baekian-eta abadeburuek bekaitzez emona eutsoela Jesus. Baina abadeburuek jentea berotu eben, Barrabas askatzeko eskatu egian. Pilatok barriro itaundu eutsen:
            S «Eta zer egin behar dot juduen errege esaten deutsazuen Horregaz?»
            K Hareek, orduan, deadarka:
            S «Josi kurutzean!»
            K Eta Pilatok:
            S «Zer oker egin dau, bada?»
            K Hareek, gero eta deadar handiagoz:
            S «Josi kurutzean!»
            K Pilatok, orduan, jenteari atsegin emoteagaitik, Barrabas askatu eutsen eta Jesus, zigortarazo ondoren, hareen eskuetara emon eban, kurutzeratu egien.

            Arantzaz egindako koroia ipini eutsoen.

            Gudariek Gobernadorearen jauregi barrura eroan eben Jesus eta gudari-talde osoa batu eben. Purpurazko jantzia ipini eutsoen soinean eta arantzaz egindako koroia buruan. Eta agurka hasi jakozan:
            S «Agur, juduen erregea!»
            K Kainaberaz buruan joten eben eta txistua botaten eutsoen eta, belaunikaturik, aurrean ahuspez jarten jakozan. Nahiko iseka egin ondoren, purpurazko jantzia kendu eta bere soinekoak jantzi eutsoezan. Gero, atara eta kurutzean josteko eroan eben.

            Golgota izeneko lekura eroan eben Jesus.

            Solotik etxerakoan handik joian bat, Simon Zirenekoa, Alexandro eta Ruforen aita, kurutzea eroatera behartu eben. Golgota izeneko lekura eroan eben Jesus (Golgotak "Buru-hazur" esan gura dau).

            Gaizkileen kidekotzat jo eben.

            Mirraz nahastutako ardoa eskeini eutsoen, baina ez eban hartu. Kurutzean josi eben, eta gudariek haren jantziak banatu ebezan, zer norentzat zotz eginez. Bederatziak ziran kurutzeratu ebenean. Honan inoan kondenaren arrazoia adierazten eban idazkunak: JUDUEN ERREGEA. Jesusegaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebezan, bata eskuman eta bestea ezkerrean. Honan bete zan Liburu Santuak dinoana: «Gaizkileen kidekotzat jo eben».

Besteak salbau jozak,
eta bere burua ezin salbau!

            Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruari eragin eta esanez:
            S «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregiten ei dauana! Salbau egik heure burua! Jaitsi hadi kurutzetik!»
            K Era berean, abadeburuek ere, lege-maisuekin batean, burla egiten eutsoen, esanez:
            S «Besteak salbau jozak, eta bere burua ezin salbau. Mesias eta Israelgo erregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, ikusi eta sinestu dagigun».
            K Beragaz kurutzean josiak egozanek ere irain egiten eutsoen.

Jesusek, deadar handia eginez,
azken arnasa emon eban.

            Eguerdian, ilundu egin zan lurbira osoa hirurak arte. Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan eban:
            D «Eloi, Eloi, lema sabaktani»,
            K —hau da,
            D «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»—.
            K Hau entzutean, han egozan batzuek esan eben:
            S «Eliasi deika ziharduk».
            K Orduan batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kainabera bati muturrean jarriz, edatera emon eutsan, esanez:
            S «Egon, ea jatorkon Elias, kurutzetik jaistera».
            K Baina Jesusek, deadar handia eginez, azken arnasa emon eban.

            Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

            Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik beheraino. Aurrean egoan erromatar ehuntariak, zelan hil zan ikustean, esan eban:
            S «Benetan, gizon hau Jainkoaren Semea zan».
            [ K Baziran han emakume batzuk ere, urrundik begira; hareen artean, Maria Magdalena, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome; honeek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziran, Galilean egoala. Baziran beste emakume asko ere, Jesusegaz Jerusalemera igon ebenak.

Josek izaran batu eban
eta harkaitzean zulatutako hilobian ipini.

            Ilunabarrean —zapatu-bezperea zan egun ha, Pazko-jairako prestaketa-eguna—, Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zan, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseilukide ospetsua zan, eta Jainkoaren erreinua noiz helduko zain egoan. Harritu zan Pilato Jesus ordurako hila izateaz eta, ehuntariari dei eginez, aspaldi hila zan itaundu eutsan. Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eroateko baimena emon eutsan Joseri. Honek izara bat erosi eta, Jesus kurutzetik jaitsirik, izaran batu eban eta harkaitzean zulatutako hilobian ipini. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrerea itxi eban. Maria Magdalena eta Maria, Joseren ama, non jarten eben begira egozan.]