Hirutasuna abestuz!

martes, 13 de marzo de 2018

Garizumako 5. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    




GARIZUMAKO V. DOMEKEA - B
ELEIZBARRUTIKO MISINOEN EGUNA
“Zerbait barria erneten ari da – Algo nuevo está brotando”
           

SARRERAKO OHARRA


            Heldu gara Garizumako 5. domekara, eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Orduan benetako pozaz bizi ahal izango dogu Jesusen Heriotza eta Berbizkundea ospatzeak zer esan gura dauan eta ze eragin dauan gugan.
            Garizumako ibilbideko azken zati honetan Jesusek erakutsi gura deuskuna ulertu eta barruratu egin behar dogu: gari aleak lurrean jausi eta hil egin behar dau frutu ugari emoteko.

            Gaur, baita, Elizbarrutiko Misioen eguna dogu goiburu honekin: “Zerbait barria ernetzen ari da” Misio lurretan bizitza duhina bideratzen ari da hainbat misiolari, Barri Ona zabalduz eta behartsuei lagunduz. Otoitzean eta daukagunetik alkar-banatzean eurekin bat egingo dogu.


Hasi gaitezan, "Zure aurpegi bila..." abestuz.



BATZAR BURUAREN AGURRA


            Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

DAMU OTOITZA


            Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

·        Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.

·        Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.

·        Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna.

HITZAREN LITURGIA

Jr 31, 31-34:

            Garizumako domeketako lehenengo irakurgaiak Israelen historiako une nagusiak gogoratu deuskuez. Jeremias profeteak gaur etorkizunari begira jarten gaitu eta Pazkoetan ospatuko doguna iragarten deusku: Jaungoikoak, bere maitasunaz , gure bihotzak aldatu egingo ditu.

Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa

            Salmoa abestuz, eskatu deiogun Jaunari bihotz garbiz eusteko grazia

"Bihotz garbia nigan sortu..."

Heb 5, 7-9:

            Irakurgaiak,  Jesukristok egin eban bidea gogora ekarten deusku: heriotzaraino zintzoa izan zalako, guztiontzat biziaren iturri bihurtu da.

Jn 12, 20-33:
            Jesukristo da, lurrean jausten dan gal-garaua. Bere heriotzeaz dakarsku bizia.
            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari bere seme-alabon beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

·        Gaur Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde. Bere Espirituaren indarraz, bizia eta itxaropena jarri dagigula heriotza eta etsipena dagoan lekuan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
·        Gure misiolarien alde, gure bultzada sentituz, bakoitza bere tokian, ahalegindu daiten Jainkoaren Erreinua indartzen. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
·        Herri guztietako agintarien alde. Espiritu Santuak euren bihotzak aldatu dagizan eta errespetu, zuzentasun eta bakezko bizikidetza eragin dagien. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
·        Ospakizun honetan batu garanon alde. Gizon eta emakumeekazko eskeintza eta alkartasunean biziz, Jaunaren Kurutzetik datorren Argira zabalik bizi gaitezan. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

            Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.



DIRU ESKABIDEA

            Gaur batzen dan dirua Elizbarrutiko Misioentzat izango da. Eskerrik asko.

AZKEN AGURRA

            "Galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, garaua ugari emoten dau", esan deusku Jesusek Ebanjelioan. Horixe egin eban Jesusek: bere bizia emon, beste guztiok bizia izan dagigun. Geuk ere ikasi dagigula geure burua ukatzen eta heriotzea bera ere onartzen, besteak bizia ugari izan dagien.

            "Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea!"






                                          

GARIZUMAKO V. DOMEKEA - B
ELEIZBARRUTIKO MISINOEN EGUNA
“Zerbait barria erneten ari da – Algo nuevo está brotando”
           

SARRERAKO OHARRA


            Heldu gara Garizumako 5. domekara, eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Orduan benetako pozaz bizi ahal izango dogu Jesusen Heriotza eta Berbizkundea ospatzeak zer esan gura dauan eta ze eragin dauan gugan.
          En este tramo cuaresmal que nos queda por recorrer, necesitamos comprender y asumir lo que Jesús quiere enseñarnos con la imagen del grano de trigo, que sólo cuando cae en tierra y muere, da mucho fruto.
     Hoy, además, celebramos el día de Misiones Diocesanas con este lema: “Algo nuevo está brotando”. Muchos misioneros y misioneras están tratando de dignificar la vida de las personas, anunciando la Buena Nueva y ayudando a los necesitados. En nuestro compromiso misionero nos unimos en la oración y en nuestro compartir lo que somos y tenemos.

Hasi gaitezan, "Zure aurpegi bila...." abestuz.



BATZAR BURUAREN AGURRA

            Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

DAMU OTOITZA


            Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

·        Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.
·        Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.
·        Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna.

HITZAREN LITURGIA

Jr 31, 31-34:

            Garizumako domeketako lehenengo irakurgaiak Israelen historiako une nagusiak gogoratu deuskuez. Jeremias profeteak gaur etorkizunari begira jarten gaitu eta Pazkoetan ospatuko doguna iragarten deusku: Jaungoikoak, bere maitasunaz , gure bihotzak aldatu egingo ditu.

            La alianza de Moisés era, ciertamente, el fundamento inquebrantable de Israel; pero la alianza no se fundaba sólo en la fidelidad de Dios, sino que debía tener en cuenta también al pueblo con sus infidelidades, el cual había quebrantado el pacto con su Dios.

Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa

            Salmoa abestuz, eskatu deiogun Jaunari bihotz garbiz eusteko grazia
            Reconocemos sinceramente ante nuestro Dios, nuestras culpas y le pedimos que las borre y nos deje limpios.

"Bihotz garbia nigan sortu..."

Heb 5, 7-9:

            Irakurgaiak, barriro ere Jesukristok egin eban bidea gogora ekarten deusku: heriotzaraino zintzoa izan zalako, guztiontzat biziaren iturri bihurtu da.
            El acontecimiento de la comunicación entre Dios y el hombre se ha cumplido de una manera extraordinaria en Cristo, Dios y hombre. Su perfecta obediencia a Dios nos abre el camino de la reconciliación salvadora.

Jn 12, 20-33:

            Muriendo en la cruz, Jesús es el grano de trigo que cae en tierra y muere, y da mucho fruto.
            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari bere seme-alabon beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

·        Gaur Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde. Bere Espirituaren indarraz, bizia eta itxaropena jarri dagigula heriotza eta etsipena dagoan lekuan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
·        Por nuestros misioneros y misioneras, para que sintiendo nuestro apoyo, sean colaboradores en la creación del Reino de Dios allí donde estén. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
·        Por los gobernantes de todos los pueblos. Para que el Espíritu Santo transforme sus corazones, y les lleve a potenciar nuevas formas de organizar nuestra convivencia en el respeto, en la justicia y en la paz. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA
·        Ospakizun honetan batu garanon alde. Gizon eta emakumeekazko eskeintza eta alkartasunean biziz, Jaunaren Kurutzetik datorren Argira zabalik bizi gaitezan. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
·         
            Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
 
 

DIRU ESKABIDEA

            La colecta de hoy como compromiso misionero, será destinada a nuestras Misiones Diocesanas. Eskerrik asko

AZKEN AGURRA

                 "Galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, garaua ugari emoten dau", esan deusku Jesusek Ebanjelioan. Horixe egin eban Jesusek: bere bizia emon, beste guztiok bizia izan dagigun. Geuk ere ikasi dagigula geure burua ukatzen eta heriotzea bera ere onartzen, besteak bizia ugari izan dagien.
            Iluminados con la Palabra de Dios, salimos una vez más a la vida de cada día, dispuestos a cumplir la misión que el Señor nos ha confiado, entregando nuestra vida a los demás aún a costa de gastar la nuestra. “Si el grano de trigo cae en tierra y muere, da mucho fruto”  Así Dios hará fecunda nuestra vida.

            "Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea!"




GARIZUMAKO V. DOMEKEA                                                     

Itun barria egingo dot,
eta hareen pekaturik ez dot gehiago gogoan izango.

Jeremias Profetearen liburutik
(Jr 31, 31-34)

            Hau dino Jaunak:
            «Hara, badator Israel herriagaz eta Juda herriagaz itun barria egingo dodan sasoia. Ez da izango, Egiptotik atarateko eskutik hartu nituanean euren arbasoekaz egin nebana lakoa, hareek hausi egin eben-eta nire ituna, Ni euren nagusia izan arren —dino Jaunak—. Hona hemen etorkizunean Israelegaz egingo dodan ituna —dino Jaunak—: Barruan ezarriko deutset neure Legea eta bihotzean idatziko. Ni hareen Jainko izango naz eta hareek nire herri izango dira. Ez dabe alkarri irakatsi beharrik izango, "Ezagutu Jauna" esanez, guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko nabe-eta —dino Jaunak—; parkatu egiten deutset gaiztakeria, eta hareen pekaturik ez dot gehiago gogoan izango».

Erantzun-salmoa
(Sal 50, 3-4. 12-13. 14-15)

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan.

Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz,
kendu egizu nire errua zure amaibako errukiaz.
Garbitu nagizu zeharo nire hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu,
zure arnasa zabalez sendotu nagizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
Zugana bihurtuko dira pekatariak.










Esaneko izaten ikasi eban,
eta betiko salbamenaren iturri bilakatu zan.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 5, 7-9)

            Senideok: Kristok, bere giza bizitzaldian, deadar handiz eta negarrez egin eutsan otoitz eta erregu heriotzatik libratu eikean Jainkoari, eta entzun egin eutsan bere begiruneagaitik. Eta Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi eban esaneko izaten; holan, bere betera heldurik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zan beraren esaneko diran guztientzat.

Gari-alea hilten bada, frutu asko emoten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 12, 20-33)

            Aldi haretan, jaietan Jainkoari kultu emotera igon ebenen artean, baziran greziar batzuk ere.
            Honeek Galileako Betsaidako Felipegana hurreratu eta eskabide hau egin eutsoen: «Jauna, Jesus ikusi gura geunke». Andresi esatera joan zan Felipe, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi esan eutsoen.
            Jesusek erantzun eutsen: «Heldu da Gizonaren Semearen aintza azalduko dan ordua. Egi-egiaz dinotsuet: Gari-alea, lurrean jausi eta hilten ez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, frutu asko emoten dau. Bere bizia maite dauanak galdu egingo dau; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten dauanak betiko bizirako gordeko dau. Nire zerbitzari izan gura dauanak, jarraitu beist eta, Ni nagoan tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dana ohoratu egingo dau Aitak.
            Larri dot orain neure barrua, baina zer esan? Ordu honetatik atarateko eskatuko al deutsat Aitari? Baina honetarakoxe etorria naz, hain zuzen, ordu honetarako! Aita, azaldu zeure izenaren aintza!»
            Orduan, ahots bat entzun zan zerutik: «Azaldu dot, eta barriro ere azalduko dot». Han egoan jenteak, ahotsa entzunik, trumoia izan zala inoen; beste batzuek, barriz, aingeru batek berba egin eutsala.
            Jesusek esan eutsen: «Ahots horrek ez dau niretzat berba egin, zuentzat baino. Oraintxe da mundu honen epaiketa, oraintxe botako dabe kanpora mundu honetako buruzagia; eta Nik, lurretik jasoko nabenean, Neugana erakarriko ditut guztiak». Berba honeen bidez, zelako heriotzaz hilgo zan adierazo eban.