Concierto de Juanjo Elezkano, el sábado 20, 19:00, Parroqui ade Lemoa

miércoles, 21 de marzo de 2012

Kafearen negozioa

Bidezko merkataritzazko produktoz osaturiko otzara bat

Petrolioaren ostean, kafea da negozio bolumenik handiena sortzen dauen produktua mundu osoan. Kalkuletan da 600.000 milioi kafe-katilukada kontsumitzen direla urtean. 2010ean, kafearen komertzializazinoak 16.500 milioi dolarreko diru-sarrerak ekarri eutsiezan herrialde esportatzaileei, Setem gobernuz kanpoko erakundeak dinoanetik. Herrialde produzitzaile nagusiak dira Brasil, Vietnam, Kolonbia, Indonesia eta Etiopia, eta herrialde erosle handienak dira Europar Batasuna (batez be Alemania, Italia, Frantzia, Belgika eta Espainia), Estatu Batuak eta Japonia.


Kafearen prezioa Nueva York, Londres eta Europako beste burtsa batzuetan jarten da, eta gorabehera handiak eukiten ditu. Alabaina, Merkataritza Justuak prezio finko bat ipinten deutsie talde produzitzaileei, nazinoarteko merkatuan ezartzen danetik aparte, prezio horregaz produzitzaileek oinarrizko kostuei erantzun ahal izan deien eta soldata duinak ziurtatu ahal izan daiezan. Intermon Oxfamek oraintsu Ugandan zentratua egindako estudio batean esaten da ze Merkataritza Justuaren katean herrialde hartako kafe-produzitzaileek azken prezioaren % 12 jasoten dabela 250 gramako pakete bakoitzean, eta merkatu konbentzionalaren kasuan, barriz, % 5 jasoten dabela.

Ganera, Merkataritza Justuaren produkzino-prozesuetan ziurtetan da ez dala egon umeen esplotazino laboralik eta errespetatu dala andrazko eta gizonezkoen arteko bardintasuna lanean. Merkataritza Justuak bermatzen dau ingurumena babesten daben teknikak eta materialak erabilten direla.

Estatuan, Merkataritza Justuaren sektoreak 22,5 milioi euro fakturatu zituen 2010ean, eta horrek esan gura dau % 24 hazi dala aurreko urtetik. Alabaina, krisiak eragina euki dau denda espezializatuen eta saltoki txikien salmentetan, eta bardin artesautzako artikuluetan. Ostera, jakien erosketak eta saltoki handietan egindakoak gehitu egin dira. Azken hamar urteetan salmenten bolumena hirukoxtu egin da.

Krisia gorabehera, kontsumitzaileek oso ondo onartzen dabe Merkataritza Justua. Azken Eurobarometroaren esanetan (2011ko azaroan aurkeztu zen), Europako populazinoaren erdiak gehiago ordainduko leuke bere eguneroko erosketeagatik, hori Hegoaldeko herrien garapenaren onerako bada. Txosten horrek erakusten dau gero eta pertsona gehiagok daukiezala kontuan irizpide sozial, etiko eta ingurumenezkoak euren erosketetan.

Arratian Caritas Arratiak zabaltzen dauz holako produktuak eta herriz herri presente egoten da azoka guztietan jai egunetan.

EL NEGOCIO DEL CAFÉ

El café es, después del petróleo, el producto que genera un mayor volumen de negocio en todo el mundo. Se estima que anualmente se consumen 600.000 millones de tazas de café. En 2010, su comercialización generó 16.500 millones de dólares en ingresos a los países exportadores, según la ONG Setem. Los principales países productores son Brasil, Vietnam, Colombia, Indonesia y Etiopía. Mientras que los principales compradores son la Unión Europea (especialmente Alemania, Italia, Francia, Bélgica y España), Estados Unidos y Japón.

El precio del café se fija en las Bolsas de Nueva York, Londres y otras europeas, y está sujeto a una gran volatilidad. Sin embargo, el Comercio Justo establece un precio fijo a los grupos productores, independientemente del fijado en el mercado internacional de manera que les permita cubrir los costes básicos y asegure unos salarios dignos. Un reciente estudio de Intermón Oxfam centrado en Uganda señala que en la cadena de Comercio Justo, los productores y productoras de café de dicho país reciben un 12% del precio final de cada paquete de 250 gramos, mientras que en el caso del comercio convencional reciben el 5%.

Además, en los procesos de producción de Comercio Justo se garantiza que no ha habido explotación laboral infantil y que se ha respetado la igualdad entre trabajadoras y trabajadores. El Comercio Justo asegura el uso de técnicas y materiales que protejan el medio ambiente.

En el estado el sector del Comercio Justo facturó 22’5 millones de euros en 2010, lo que supone un incremento del 24% respecto al año anterior. Sin embargo la crisis ha afectado a las ventas en tiendas especializadas y pequeños comercios, así como a los artículos de artesanía. Por el contrario las compras de productos de alimentación y las realizadas en grandes superficies han aumentado. En la última década el volumen de ventas se ha triplicado.

Pese a la crisis, la aceptación de los consumidores hacia el Comercio Justo es alta. Según el último Eurobarómetro (presentado en noviembre de 2011) la mitad de la población europea pagaría más por su compra diaria si con ello beneficia el desarrollo de países del Sur. Dicho informe muestra que cada vez hay más personas que tienen en cuenta criterios sociales, éticos y medioambientales en sus compras.

En Arratia Caritas Arratia distribuye estos productos y también esta presente en las azokas que se celebran en las fiestas de los pueblos.