Garizuma 2018

martes, 14 de abril de 2015

Pazkoako 3. domekea B


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.
                                             
 
  

                                                   III. PAZKO-DOMEKEA – B

SARRERAKO OHARRA


          Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.
            Caritas hurreratzen jaku gaur, «Alkartasuna. eskubideak guztion eskura» aldarrikatuz. Barikuan Eleizbarrutiko Zeinua ospatu  zan: ondasunen unibersaltasunaren ikuspuntu ebanjelikotik, guztion ongizatea sendotzeko, bakarkako eta alkarteko konpromisoaren inguruan hausnartzeko eta konpromiso hori lantzeko deia izan zan. Banatzeak gizon eta emakumeon arteko lokarriak estutu egiten ditu. Banatzeak, eskubideak guztion eskura izatea be badakar.
            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.


SARRERAKO ABESTIA    Abestu dagigun danok, misterio..."




ABADEAREN AGURRA


          Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.

          Anai-arrebok: ondo etorriak!
          Eukaristiak erakusten deusku argien Berbiztua gure artean dagoana. Zabaldu daiguzan, beste behin ere, fedearen begiak gure bildurrak kentzen dituan eta bere itxaropenaren testigu bihurtzen gaituan bere presentzia ekintzailea somatzeko.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

          Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu

URAZ   BEDEINKATZEA


Abestia:  Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 3, 13-15. 17-19:

            Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, geiso bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.
Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa
             Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

1 Jn 2, 1-5a:

            Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.

Lk 24, 35-48:

            Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


  
        Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz, biziaren Jaungoikoari.

·        Eleizaren alde eta eleiztar guztien alde; gure lekukotasunagaz alaitasuna eta itxaropena kutsatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Carirasen alde; inoiz ez deion eskubideak guztion eskura izatearen alde burrukatzeari uko egin. Eskatu deiogun Jaunari.

·         Behartsu eta baztertuen alde; gure alkartasuna izan daien eta duintasunez bizi daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Gure kristinau alkarteen alde; daukaguna eta garana banatu daigun eta inor kanpoan itziko ez dauan gizartea egiteko gauza izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

          Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

DIRU BATZEA

Gaurko dirua,  Caritasen esku  itziko dogu. Gure esku  zabaltasuna, alkartasunaren keinu izan daitela. Eskerrik asko guztioi.

AZKEN AGURRA

            Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.

            "Biztu da Kristo..."








III. PAZKO-DOMEKEA – B




SARRERAKO OHARRA

          Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.    
            Hoy Cáritas se acerca y nos dice: «Compartir se escribe con "D" de derechos». Hemos realizado el viernes el Gesto diocesano que nos invita a reflexionar y trabajar el compromiso personal y eclesial para fortalecer la causa del bien común desde la clave evangélica del destino universal de los bienes. Compartir refuerza los vínculos que unen a todas las personas. También compartir para el bien común se escribe con ‘D’ de derechos..
            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.

SARRERAKO ABESTIA    Abestu dagigun danok, misterio..."




ABADEAREN AGURRA

          Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.

          Anai-arrebok: ondo etorriak!
          La eucaristía es la señal más clara de que el Resucitado está con nosotros. Abramos, una vez más, los ojos de la fe para reconocer su presencia activa, que arranca nuestros miedos y nos convierte en testigos de su esperanza.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

          Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu

URAZ   BEDEINKATZEA


Abestia:  Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

AINTZA



HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 3, 13-15. 17-19:

Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, geiso bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.
            El poder de Dios ha transformado en exaltación la humillación del Siervo sufriente. Del Resucitado, para nuestra salvación, manan la santidad, la justicia, la vida misma de Dios. Estos son los frutos de la resurrección, si nos convertimos y rechazamos el pecado.

Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa

             Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia
            El salmista confía en Dios a pesar de las dificultades. Ha experimentado su amor en profundidad: el Señor le dio fuerza en el aprieto.

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

1 Jn 2, 1-5a:

            Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.
            En la verdad acogemos el mensaje de Cristo, muerto por el pecado. El que reconoce su propio pecado se convierte y empieza a vivir.

Lk 24, 35-48:

            El Espíritu del  Maestro guía a la comunidad cristiana, y le da luz para entender las Sagradas Escrituras
            Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


  
        Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.

·        Eleizaren alde eta eleiztar guztien alde; gure lekukotasunagaz alaitasuna eta itxaropena kutsatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Por Cáritas, para que nunca deje de proclamar y defender el derecho de toda persona a disponer de medios para vivir una vida verdaderamente humana. Eskatu deiogun Jaunari.

·         Por las personas más desfavorecidas de nuestra sociedad, para que jamás dejen de sentir la solidaridad trabaja por, para y desde la dignidad y los derechos de todas las personas. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Gure kristinau alkarteen alde; daukaguna eta garana banatu daigun eta inor kanpoan itziko ez dauan gizartea egiteko gauza izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

          Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

DIRU BATZEA

La colecta que ahora se realiza es destinada a Cáritas. Tenemos la oportunidad de practicar la solidaridad. 
Gracias por vuestra solidaridad.


AZKEN AGURRA

            Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.
            Que a lo largo de la semana, sintamos la presencia del Resucitado. Como señal de esta presencia, recibamos la bendición de Dios.

            "Biztu da Kristo..."





PAZKOALDIKO III. DOMEKEA

Biziaren sorburua hil zenduen,
baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 3, 13-15. 17-19)

         Egun hareetan, Pedrok berba egin eutsan herriari: «Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure asaben Jainkoak, aintzaz bete dau Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetan itzi eta Pilatoren aurrean ukatu zenduena, honek askatzea erabagi eban arren. Santua eta Zuzena ukatu zenduen, eta hiltzailea askatzeko eskatu; biziaren sorburua hil zenduen, baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik; geu gara horren testigu.
         Badakit, senideok, ezjakinean jokatu zenduela zuek, baita zuen agintariek ere. Baina holan bete eban Jainkoak, profeta guztien ahoz aurrez iragarritakoa, hau da, haren Mesiasek sufridu egin behar ebala. Bihozbarritu zaiteze, beraz, eta bihurtu Jainkoagana, pekatuak kendu dakizuezan».

Eranzun-salmoa                                                                                               
(Sal 4, 2)

Argitu egizu, Jauna,
zure aurpegia gugana.

Edo   Aleluia

Jainko, ene laguntzaile, nik deitzean entzun nagizu,
estualdian nasaitzen nozu-eta:
erruki zakidaz eta nire otoitza entzun egizu.

Askok dino: «Nork erakutsi guri zorionik,
zure aurpegiaren argia aldendu bada gugandik?».

Etzun orduko, bake osoan loak nau hartzen,
Zuk bakarrik deustazu, Jauna, nasaipidea emoten.


Harek bere burua eskeini eban gure pekatuen parkamenerako;
eta ez gureen parkamenerako bakarrik,
baita mundu guztikoen parkamenerako ere

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 2, 1-5)

         Ene seme-alabok, pekaturik egin ez dagizuen idazten deutsuet hau. Halan ere, norbaitek pekatu egiten badau, badogu laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena dan Jesu Kristo. Harek bere burua eskeini eban gure pekatuen parkamenerako; eta ez gureen parkamenerako bakarrik, baita mundu guztikoen parkamenerako ere. Jainkoa ezagutzen dogula honetatik dakigu: haren aginduak gordetetik. «Nik ezagutzen dot Jainkoa» esan eta haren aginduak beteten ez dituana guzurtia da, eta holakoagan ez dago egia. Haren berbea beteten dauanagan, barriz, Jainkoaren maitasuna bere betera heldu da benetan. Holan dakigu Haregan gagozala.

Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala
eta hirugarren egunean hilen artetik biztu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
(Lk 24, 35-48)

         Aldi haretan, Emausko ikasleek bidean jazotakoa kontatu eben eta zelan ogia zatitzean ezagutu eben Jauna.
         Horretan ziharduela, Jesus bera agertu zan ikasleen erdian eta esan eutsen: «Bakea zuei». Hareek, bildur-ikaraz beterik, mamua ikusten ziharduela uste eben. Baina Jesusek esan eutsen: «Zergaitik izutu zaree? Zergaitik sortzen jatzuez zalantza horreek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Neu naz. Ikutu nagizue eta begiratu: mamuak ez dau hazur-haragirik, eta Nik bai, ikusten dozuenez». Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi eutsezan.
         Hareek, ostera, euren pozetan oraindino ere ezin sinesturik eta harriturik egozan-eta, Jesusek esan eutsen: «Ba al dozue hemen jatekorik?» Arrain erre apur bat eskeini eutsoen.
         Jesusek hartu eta euren aurrean jan eban. Gero, esan eutsen: «Hauxe da, artean zuekin nengoala, esan neutsuena: Moisesen Legean, Profetetan eta Salmoetan Nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zala».
         Orduan, adimena argitu eutsen, Liburu Santuak ulertu egiezan. Eta esan eutsen: «Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala eta hirugarren egunean hilen artetik biztu, eta, Jerusalemdik hasita, bihozbarritzea iragarri behar jakela haren izenean herri guztiei, pekatuak parkatu dakiezan. Zeuek zaree gauza honeen testigu».