Garizuma 2018

martes, 26 de mayo de 2015

Hirutasun guztiz Santua B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.


                        

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Domeka honetan Eleiza Amak Hirutasun guztiz Santuaren jai nagusia ospatzen dau, gure fedearen misterioaren ardatza eta kristau bizitza  osoaren oinarria. Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jaia.

            Jaungoikoa ez da bakartia. Alkartea da eta alkartasuna maite dau.

            Gure elizetan, gaur, otoitzari eta lanari emonda bizi diran lekaide eta lekaimeen aldeko eguna ere ospatzen da. Monastegiak kristau alkarteei laguntza, arnasa eta itxaropena emoten deutsen otoitz-alkarteak dira.

            Fede-alkarte hau osotzen dogunok, Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago Jaungoikoaren misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu deuskun maitasuna.

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:

            - Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO,             ERRUKI.                                                            

            - Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Dt 4, 32-34. 39-40:

            Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku guk sinisten dogun Jaungoikoa bakarra dala, gugandik hur dagoan eta gugaz arduratzen dan Jaungoikoa dogula.

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

            Gu gara Jaunak maitasunez beretzat aukeratutako herria, Jaunaren ondarea, geure bidez lurra graziaz bete dagian

 "Bai doatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria."


Erm 8, 14-17:

            Israel herriak Jaungoikoa beragandik hur sentidu baeban, guk oraindik hurrago daukagu, Jesukristori esker. Hauxe da bigarren irakurgaiak iragarriko deuskun mezu pozgarria.

Mt 28, 16-20:

            Gaurko Ebanjelioan, Jesusek apostoluak misino-lanera bialduko ditu: bere barri ona zabaltzera eta Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatzera.

            Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:

            - Eliza osoaren alde, Aita Santuaren alde, gure Gotzainen alde eta munduko Gotzain    guztien alde: alkartasun-egile izan daitezala beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Jaungoikoak hainbeste maite dauan gizadiaren alde: bakearen eta maitasunaren  bidetik aurrera joan daitela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Monja eta monjen alde, Jaungoikoari oso-osorik eskeinitako euren bizikerea otoitzaren eta Ebanjelioaren testigantza argia izan daiten. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

- Jaunaren Eguna ospatzen dogun  kristau alkarte honen alde eta gure otoitzean gogoan ditugun guztien alde: Hirutasun Deunaren  antzera, beti alkar maitatzen bizi gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita, gure otoitza eta isuri zure maitasuna mundu guztiaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Datorren Domekan, Gorpuzti eguna ospatuko dogu eta, urtero lez KARITAS EGUNA ere ospatuko dogu

            Ggaurko Eukaristia amaitu dogu eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.

            "Jainko gizon eginari..."




                        

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

           
            Senideok: Domeka honetan Eleiza Amak Hirutasun guztiz Santuaren jai nagusia ospatzen dau, gure fedearen misterioaren ardatza eta kristau bizitza  osoaren oinarria. Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jaia.

            Jaungoikoa ez da bakartia. Alkartea da eta alkartasuna maite dau.

            En este domingo la Iglesia celebra la fiesta solemne de la Santísima Trinidad.

            Al conciliar armónicamente la vida interior con el trabajo en el compromiso evangélico por la conversión de las costumbres, y la asidua dedicación a la meditación de la Palabra, la celebración de la liturgia y la oración, los monasterios han sido y siguen siendo, un lugar acogedor para quienes buscan a Dios y las cosas del espíritu, auténticas escuelas de la Iglesia y del mundo.

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA
            Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:

            - Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO,  ERRUKI.

            - Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Dt 4, 32-34. 39-40:

            Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku guk sinisten dogun Jaungoikoa bakarra dala, gugandik hur dagoan eta gugaz arduratzen dan Jaungoikoa dogula.
            Nuestro Dios es un Dios cercano, que se preocupa por su pueblo, el Dios que libera de la esclavitud.

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

            Gu gara Jaunak maitasunez beretzat aukeratutako herria, Jaunaren ondarea, geure bidez lurra graziaz bete dagian
            Cantemos con las palabras del salmo, la misericordia y la fidelidad de Dios para con su pueblo, para con nosotros.

 "Bai doatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria."

Erm 8, 14-17:

            Israel herriak Jaungoikoa beragandik hur sentidu baeban, guk oraindik hurrago daukagu, Jesukristori esker. Hauxe da bigarren irakurgaiak iragarriko deuskun mezu pozgarria.
            Nuestra relación con Dios, no es de esclavos, ni de temor, sino una relación de hijos con su Padre.

Mt 28, 16-20:

            Gaurko Ebanjelioan, Jesusek apostoluak misino-lanera bialduko ditu: bere barri ona zabaltzera eta Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatzera.
            Jesús Resucitado envía a sus discípulos a anunciar la Buena Nueva del evangelio. El estará siempre con los suyos.
            Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:

            - Eliza osoaren alde, Aita Santuaren alde, gure Gotzainen alde eta munduko Gotzain    guztien alde: alkartasun-egile izan daitezala beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Jaungoikoak hainbeste maite dauan gizadiaren alde: bakearen eta maitasunaren  bidetik        aurrera joan daitela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Por los monjes y monjas contemplativos, para que el vigor de su vida espiritual, consagrada a Dios en la Iglesia sea testimonio ante el mundo del poder de la gracia y la actualidad del Evangelio.  ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

            - Por nosotros y por las comunidades cristianas, por nuestros familiares y amigos, para que vivamos en amor  y amistad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita, gure otoitza eta isuri zure maitasuna mundu guztiaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Datorren Domekan, Gorpuzti eguna ospatuko dogu eta, urtero lez KARITAS EGUNA ere ospatuko dogu

            Gaurko Eukaristia amaitu dogu eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
            Que en todos los caminos de nuestra vida, sintamos la presencia de nuestro Dios. Que Él nos proteja y nos bendiga.

            "Jainko gizon eginari..."


Pentekoste osteko domekea

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA

Jauna da Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik.

Deuteronomio liburutik
(Jn 20, 19-23)


            Honan berba egin eutsan Moisesek Israel herriari: «Itaundu antzinako aldiei, zu baino lehenago izandakoei, Jaunak gizakia munduan sortu ebanetik hasita; itaundu ea inoiz holakorik jazo edo entzun izan dan munduaren ertz batetik besteraino. Ba ete da herririk, zuk lez Jainkoa suaren erditik berbetan entzun eta bizirik gelditu danik? Izan al da inoiz jainkorik, herri bat beste herri baten menpetik atara eta Beretzat hartzen ahalegindu danik? Bada, horixe egin eban Jaunak, zuen Jainkoak, zuen begi-bistan Egipton: ezaugarri, mirari eta egintza harrigarriez, borrokaren bidez, ahalmen handiz, esku indartsuz eta izua zabalduz askatu zinduezan.
            Autortu, beraz, gaur, eta izan beti gogoan Jauna dala Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik. Bete gaur emoten deutsudazan lege eta aginduak, zoriontsu izan zaitezen zeu eta zure ondorengo seme-alabak eta luzaro bizi, Jaunak, zeure Jainkoak, betiko emongo deutsun lurraldean .

Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 32, 4-5. 6 eta 9, 18-19. 20 eta 22)

Bai dohatsu,
Jaunak bere oinorde autatu dauan herria!

Zuzena da Jau naren hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Jaunaren berbak egin ditu zeruak,
Haren aho-arnaseak izar-mordoak,
Harek esanik eginak dira-eta,
Harek agindurik heldu dira izatera.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaroten dabenakana;
heriotzatik atarako ditu,
eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain dakagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta gure uste ona.

Seme-alaba egiten zaituen Espiritua hartu dozue,
eta Espirituaren bidez «Abba! Aita!» deitzen deutsazue Jainkoari

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
(Erm 8, 14-17)

Senideok: Jainkoaren Espirituak gidatzen dituanak, horreek dira Jainkoaren seme-alaba. Zuek ez dozue hartu esklabo egiten zaituen espiritua, barriro ere bildurpean bizitzera eroango zaituena; zuek seme-alaba egiten zaituen Espiritua hartu dozue, eta Espirituaren bidez «Abba!» , hau da, «Aita!» deitzen deutsazue Jainkoari.
Espiritu berberak gure espirituagaz bat egiten dau Jainkoaren seme-alaba garala autortzeko; eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko bere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; izan ere, nekeetan Kristoren kideko baldin bagara, aintzan ere haren kideko izango gara-eta.

Bateatu Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
(Mt 28,16-20)

            Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusek adierazo eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk, ostera, zalantzan egozan.
            Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: «Aginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz. Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte».



 
Publicar un comentario