Garizuma 2018

martes, 5 de mayo de 2015

Pazkoako 6. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.

                                                    VI. PAZKO-DOMEKEA - B
gaixoaren pazkoa
“Bihotzaren osasuna eta jakituria”

SARRERAKO OHARRA

          Asteotan, pazko fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Gaur, Berak maite ginduzan lez maitatzean datzan benetako maitasunean pozik irauteko esaten deusku.
          Domeka honetan, gure Elizeak Gaixoaren Pazkoa ospatzen dau., “Bihotzaren osasuna eta jakituria” da aurtengo gaia; oinazetan dagoenari arretaz begiratzeko deia da eta aldi berean, fedetik sortzen dan konpromisoa gogoratzen deusku: Aitaren eta Kristoren gaixoaganako bihotz-errikitsutik sortzen diran jarrerak bizi behar doguz.
            Salmogilearen eskutik ezagutuko doguz Jaunak zenbat gauza miresgarri egiten dauan hainbeste lagunengan.
            Pozez ganezka, emon deiogun hasierea ospakizunari

            "Biztu da Kristo aleluia.."

ABADEAREN AGURRA


          Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea  egon beitez zuekin.
          Anai-arrebok:
          Jaun berbiztua hemen dago gurekin. Berak deitu gaitu. Hemen dago, bere Barri Ona bizitzen laguntzeko eta bere Espirituaren indarra emoteko.
         

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

          Bateoko uraren bidez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hasterakoan, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun orain fedez ur bedeinkatuaren ihinztadurea.

URAZ  BEDEINKATZEA

Hartuko dogu ura pozik... . Azkenean, abadeak dino:
          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

§         Maitatzen erakusten deuskuzu. Erruki, Jauna.
§         Konfiantza eta itxaropena emoten deuskuzuz. Kristo, erruki.
§         Zure Erreinurantz garoazuz. Erruki, Jauna.

AINTZA


HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48:

            Irakurgai honetan, Elizearen lehenengo aldiko bizikerea agertzen jaku. Elizea misiolari izaten hasten da. Israeldar ez diranak ere lekua izango dabe Jesusen Elizan.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
            Israel herria herbestean egoala misiolari bihurtu zan. Jainkoaren indarra eta maitasuna gogoratzen dabe. Herri guztiak Jainkoa ezagutzera deituak izan dira.

"Ikusi dabe lur muga danak..."

1 Jn 4, 7-10:

            Jaungoikoak aurrea hartu deusku: gu pekatari izan arren, bere Semea gu salbatzera bialtzeraino maite izan gaitu.

Jn 15, 9-17:

            Ebanjelioan Jesusek gogoratuko deusku ez dagoala maitasun haundiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.

            Prestau gaitezan Jaunaren berbea entzuteko: "Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


          Egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Aitari, bere bizia adiskideen alde emon eban Jesukristo berbiztu ebanari, gure eta mundu guztiaren erreguak aurkeztuz esanez:
Emon, Jauna, bihotzaren jakituria

·        Elizearen alde, euren indarrak eta osasuna makaltzen doazala sentitzen dabenen ondoan egon daiten beti. Egin dagigun otoitz

·        Oinazez eta minez jantzitako gure munduaren alde: zeuk aldatu, Aita, eta bere bihotzean jakituria eta zure Seme Jesusen maitasuna ipini daizuzan. Egin dagigun otoitz

·        Gaixorik dagozan gure seniden alde: Kurutzearen misterioa biziz, Berbiztuaren presentzia hurko eta sendatzailea be sentidu dagien. Egin dagigun otoitz

·        Familien, osasun arloko profesionalen, boluntarioen eta gaixoen aldeko arreta eta zaintzan diharduenen alde: eure eredua argi izan daiten guztiontzat. Egin dagigun otoitz

          Aita Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako, Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AZKEN AGURRA

            Gure bizia eta salbamena dan Jesusek bizkortu gaitu Meza santu honetan eta, orain, agindu bategaz bialtzen gaitu: "maite egizue alkar". Maitasunaren eraginez, izan gaitezan misiolari.

            "Zelu-lurren Erregina."






           

VI. PAZKO-DOMEKEA - B
Gaixoaren Pazkoa / PASCUA DEL ENFERMO
“Salud y sabiduria del corazón
Bihotzaren osasuna eta jakituria”

SARRERAKO OHARRA

          Asteotan, pazko fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Gaur, Berak maite ginduzan lez maitatzean datzan benetako maitasunean pozik irauteko esaten deusku.
          Este domingo que celebramos la Pascua del enfermo, el tema que se nos sugiere es: “Salud y sabiduría del corazón”. Necesitamos recuperar la mirada que sale del corazón, hacia la persona que sufre. Desde nuestro compromiso cristiano somos llamados a vivir las actitudes compativas del corazón del Padre y del mismo Cristo con los enfermos.
            Salmogilearen eskutik ezagutuko doguz Jaunak zenbat gauza miresgarri egiten dauan hainbeste lagunengan.
            Pozez ganezka, emon deiogun hasierea ospakizunari

            "Biztu da Kristo aleluia.."

ABADEAREN AGURRA

          Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea  egon beitez zuekin.

          Anai-arrebok:
          Jaun berbiztua hemen dago gurekin. Berak deitu gaitu. Hemen dago, bere Barri Ona bizitzen laguntzeko eta bere Espirituaren indarra emoteko.
          Este sexto domingo de Pascua es el Día del Enfermo. Hoy, sintiendo cercanos a las personas enfermas de nuestras comunidades, celebramos la Eucaristía en el día del Señor.

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

            Bateoko uraren bidez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hasterakoan, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun orain fedez ur bedeinkatuaren ihinztadurea.


URAZ BEDEINKATZEA

Hartuko dogu ura pozik... . Azkenean, abadeak dino:

          Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)
§         Maitatzen erakusten deuskuzu. Erruki, Jauna.
§         Tú, que nos das confianza y esperanza. Cristo. Kristo, erruki.
§         Zure Erreinurantz garoazuz. Erruki, Jauna.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48:

            Irakurgai honetan, Elizearen lehenengo aldiko bizikerea agertzen jaku. Elizea misiolari izaten hasten da. Israeldar ez diranak ere lekua izango dabe Jesusen Elizan.
            La Iglesia es misionera; convoca a todos para que participen de la salvación de Cristo.

Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa

            Israel herria herbestean egoala misiolari bihurtu zan. Jainkoaren indarra eta maitasuna gogoratzen dabe. Herri guztiak Jainkoa ezagutzera deituak izan dira.
            El “cántico nuevo” al que alude este salmo pudiera ser el de los repatriados después de las penas del destierro en Babilonia.

"Ikusi dabe lur muga danak..."

1 Jn 4, 7-10:

            Jaungoikoak aurrea hartu deusku: gu pekatari izan arren, bere Semea gu salbatzera bialtzeraino maite izan gaitu.
            Dios es amor. Sólo desde el amor podemos entender la fe y podemos entender la vida cristiana.

Jn 15, 9-17:

            Ebanjelioan Jesusek gogoratuko deusku ez dagoala maitasun haundiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.
            El cristiano es aquel que ha creído en el amor de Dios y esta convicción le empuja a amar a todas las personas, poniendo así de relieve el misterio último de Dios.
            Prestau gaitezan Jaunaren berbea entzuteko: "Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


          Egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Aitari, bere bizia adiskideen alde emon eban Jesukristo berbiztu ebanari, gure eta mundu guztiaren erreguak aurkeztuz esanez:
Emon, Jauna, bihotzaren jakituria

·        Elizearen alde, euren indarrak eta osasuna makaltzen doazala sentitzen dabenen ondoan egon daiten beti. Egin dagigun otoitz.
·        Oinazez eta minez jantzitako gure munduaren alde: zeuk aldatu, Aita, eta bere bihotzean jakituria eta zure Seme Jesusen maitasuna ipini daizuzan. Egin dagigun otoitz
·        Por nuestros hermanos enfermos: para que, experimentando el misterio de la cruz, sientan también la presencia cercana y fortalecedora del Rsucitado. Egin dagigun otoitz
·        Por las personas enfermas, por sus familiares, por quienes trabajan atendiendo a quienes sufren enfermedades o disminuciones. Para que no desfallezcan y cuenten siempre con nuestro apoyo. Egin dagigun otoitz

          Aita Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako, Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AZKEN AGURRA

            Gure bizia eta salbamena dan Jesusek bizkortu gaitu Meza santu honetan eta, orain, agindu bategaz bialtzen gaitu: "maite egizue alkar". Maitasunaren eraginez, izan gaitezan misiolari.
            Que nos bendiga Dios en esta Pascua. Que su amor llene nuestros corazones, y nos de fuerza para acercarnos a todo aquel que nos necesita. Así haremos realidad el mandato del Señor.

                        "Zeru-lurren Erregina..






PAZKOALDIKO VI. DOMEKEA                                                   

Espiritu Santuaren dohaia
jentilen gainera ere jatsi zan
.
Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48)

            Egun haretan, Pedro sartzera joiala, Korneliok bidera urten eutsan eta oinetara ahuspeztu. Baina Pedrok zutiarazo egin eban, esanez: «Jagi zaitez, gizaki hutsa naz ni ere».
            Orduan, honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz Jainkoak ez dauala bereizketarik egiten, begirunea deutsana eta beraren guraria beteten dauana, edozein herritakoa dala ere, onartzen dauala baino».
            Oraindino Pedrok berbetan ziharduala, Espiritu Santua jatsi zan berbea entzuten ziharduen guztien gainera. Pedrogaz etorritako fededun juduak harriturik egozan Espiritu Santuaren dohaia jentilen gainera ere jasten zala ikustean. Izan ere, berbeta arrotzez hitz egiten eta Jainkoa handiesten entzuten eutseen.
            Orduan, esan eban Pedrok: «Ukatu al daikie inork Bateoko ura guk lez Espiritu Santua hartu daben honeei?» Eta Jesu Kristoren izenean bateatu egiezala agindu eban. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzeko eskatu eutsoen Pedrori.

Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 97, 1. 2-3ab. 3cd-4)

Agertu du Jaunak atzerrien aurrean
Beragandiko garaipena.

edo      Aleluia.

Kanta Jaunari kantu barri,
egin ditu-eta hainbat harrigarri.
Bere eskumeak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.

Ezagutuarazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.

Ikusi dabe lur-muga danek,
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

Jainkoa maitasuna da.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 4, 7-10)

            Seme-alaba maiteok: Maitatu dagigun alkar, maitasuna Jainkoagandik dator-eta, eta maite dauan guztia Jainkoagandik jaioa da eta ezagutzen dau Jainkoa. Maite ez dauanak ez dau ezagutzen Jainkoa, Jainkoa maitasuna da-eta. Jainkoak deuskun maitasuna honetan agertu zan: Jainkoak bere Seme bakarra bialdu ebala lurrera, gu haren bidez bizi gaitezan. Honetan datza maitasuna: ez guk Jainkoa maite izatean, Harek gu maite izatean baino, eta bere Semea gure pekatuen parkamen-oparitzat bialdu izatean.

Ez dau inork maitasun handiagorik
bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.

 Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 15, 9-17)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauan lez, holantxe maite izan zaituet Nik ere zuek; iraun sendo nire maitasunean. Nire aginduak beteten badozuez, nire maitasunean iraungo dozue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dodan lez.
            Hau esan deutsuet nire poza zeuekan izan dagizuen, eta zuen poza bete-betea izan daiten.
            Hau da nire agindua: maitatu dagizuela alkar, Nik maite izan zaituedan lez. Ez dau inork maitasun handiagorik bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.
            Zuek nire adiskide izango zaree, Nik agindua beteten badozue. Aurrerantzean ez deutsuet morroi deituko, morroiak ez dau-eta jakiten nagusiak zer egiten dauan; zuei adiskide deitzen deutsuet, nire Aitak jakinarazo deustan guztia adierazo deutsuet-eta.
            Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zinduedazan zuek, eta eginkizun hau emon deutsuet: edonon frutu ugaria eta iraunkorra emon dagizuela; holan, Aitari nire izenean eskatuko deutsazuen guztia emongo deutsue.
Hauxe agintzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar».