Garizuma 2018

martes, 19 de mayo de 2015

Pentekoste

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.



                                           


                                             PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on eta ondo etorriak elizkizun honetara

Fededunontzat jai handia da gaurkoa: PENTEKOSTE jaia, Espirituaren etorrerea. Horregaitik alkartzen gaitu Jaunak, bere Espiritua gugan nabaritu daigun. Isilik eta misteriotsu jokatzen dau, baina Bera da gure bizitza-barri sortzaile.
Espiritu Santua hartzea eta Harengan sinistea, kristau alkartean parte eraginkorra gareala konturatzea da, alkarte horren barruan Espiritua iragartera eta presente egitera konprometitzea.

            Prestau daiguzan geure gogo‑bihotzak Espiritua onartzeko.

            "Zeru-lurren Egile zaran..."

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

             Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.

URAz bedeinkatzea


Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

Ikasleak afaltokian lez, prestatu gaitezan Espiritu Santua hartzeko.

- Aitarengana joatean, Espiritu Santuaren etorrera agindu dozun Jesus Jauna:. Erruki,  Jauna
- Aitarekin eta Espiritu Santuarekin bizi zarana: Kristo, Erruki
- Elizarentzat bizi-iturri zaran Jesus biztua: Erruki, Jauna

AINTZA

Senideok: Goratu eta eskerrak emon deioguzan Jainko Aita-Amari eta Jesus bere Seme maite eta aintzatuari gure bizitzetan eta bihotzetan ixuri dabezan dohai guztiekaitik. Poz hori agertuz abestu dagigun: AINTZA ZERUETAN…

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

"Zure arnasa ..."

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

OHARRA SEKUENTZIARI

            Gaur, pazko jai handi honetan Ebanjelioaren aurretik Espiritu Santuari zuzendutako antzinako otoitz hau  guztion artean egingo dogu, gugana etorteko eta barritzeko eskatuz

Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Espiritu Santuak eraginda, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari konfiantza beteaz.

·         Mundu osoan zabaldurik dagoan Eleizearen alde: hartu dagizala ­betetasunez- Espiritu Santuak bakoitzari emoten deutsozan dohaiak, gizaki guztien zerbitzu barritzaile eta salbatzailearen alde ekin dagion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

·         Munduan zehar Bakea lortzen diharduen guztien alde: Espiritu Santuak bizkortu eta indartu dagizala, eta adorea ez dagiela galdu. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

·        Espiritu Santuaren indarrez, gaixoak, adinduak, etorkinak… gizarteak baztertzen dituenak onartzen jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

·        Arratiako kristau alkartearen alde, Jesusen Barri Ona geuganatu eta zabaltzen ahalegindu gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Aita, entzun, ikasleak eta Maria lez Afaltokian batuta dagoan alkarte honen otoitza eta sendotu gure  konpromisoa: Espirituak dakarskuzan gurari onak gure egintzetan gauzatu daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
             
AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

            “ Zeru lurren Erregina"


                                           

PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on eta ondo etorriak elizkizun honetara

Fededunontzat jai handia gaurkoa: PENTEKOSTE jaia, Espirituaren etorrerea. Horregaitik alkartzen gaitu Jaunak, bere Espiritua gugan nabaritu daigun. Isilik eta misteriotsu jokatzen dau, baina Bera da gure bizitza barri sortzaile.

            El Espíritu Santo nos reúne hacia dentro, para enviarnos hacia fuera a dar testimonio de la fe y del amor. Dejémoslo obrar en nosotros y en nuestra comunidad. No le pongamos trabas al Espíritu para que renueve nuestros corazones.

            Prestau daiguzan geure gogo‑bihotzak Espiritua onartzeko.

            "Zeru-lurren Egile zaran..."

ABADEAREN    AGURRA

          Jesukristoren grazia salbatzaile eta Espiritu Santuaren su bizia egon beitez zuekin.
          Hermanas y hermanos: el Espíritu del Señor resucitado nos convoca hoy y está presente entre nosotros en este domingo de Pentecostés, último día del tiempo de Pascua.

OHARRA    IHINZTADUREARI

          Gure bateo egunean bizi barriaren ura isuria izan zan gure gainean eta Jaungoikoaren Espirituak bat egin eban betiko gure espirituarekin. Horixe gogoratzen dogu orain ur bedeinkatuaren ihinztadureaz.

URAZ    IHINZTATZEA

Abestia:   Hartuko dogu ura....       Azkenean, abadeak dino:
         
          Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

 

AINTZA


HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.
            El Espíritu llena la casa y hace  a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu  y  seamos testigos de la Buena Noticia de Dios

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

                        Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas
"Zure arnasa ..."

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.
            El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios;  pues un mismo espíritu nos unifica a todos.

 

OHARRA SEKUENTZIARI

          Hacemos antes del evangelio esta antigua plegaria al Espíritu Santo, pidiéndole que venga a nosotros y nos renueve.

Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.
            El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Una nueva creación es inaugurada: a imagen de su Padre insuflando la vida al primer hombre, Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Espiritu Santuak eraginda, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari konfiantza beteaz.

·        Mundu osoan zabaldurik dagoan Eleizearen alde: hartu dagizala ­betetasunez- Espiritu Santuak bakoitzari emoten deutsozan dohaiak, gizaki guztien zerbitzu barritzaile eta salbatzailearen alde ekin dagion. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Para que haya paz, concordia, justicia y libertad en nuestro pueblo y en todos los pueblos de la tierra. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Por los políticos, para que quienes sean elegidos en las elecciones de este domingo trabajen al servicio de todos, especialmente de los más vulnerables y necesitados. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Arratiako kristau alkartearen alde, Jesusen Barri Ona geuganatu eta zabaltzen ahalegindu gaitezen. Eskatu deiogun Jaunari.

            Aita, entzun, ikasleak eta Maria lez Afaltokian batuta dagoan alkarte honen otoitza eta sendotu gure komuninozko konpromisoa: Espirituak dakarskuzan gurari onak gure egintzetan gauzatu daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

            Que el Espíritu nos enseñe a perdonar y ser perdonados. Que su paz destruya nuestras guerras; que ante su luz, nuestros colores de raza, de clase, de política, de religión... no nos separen, y que todos veamos lo que somos: “Miembros de un solo cuerpo, que aunque distintos, una misma vida – la del Espíritu -  a todos nos anime.
"Biztu da Kristo..."







Eguneko Meza

Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran
eta berba egiten hasi.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 2, 1-11)

         Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakotxaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakotxa Espirituak eragiten eutsan lez.
         Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egiten entzuten eutsen-eta.
         Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al dira guztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirene inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetan entzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».

Erantzun-salmoa                                                                                              
(Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34)

Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituarazo lur-azala.
Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriarazoten dozu.

Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa.

Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara  bateatuak,
gorputz bat bakarra egiteko.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 12, 3b-7. 12-13)

         Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak eraginda ez bada.
         Era askotakoak dira dohaiak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakotxari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohaiak.
         Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 20, 19-23)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
         Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».