Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 7 de junio de 2012

Lehen jaunartze solidario eta mixiolariak

Ospatu barri dira lehen jaunartzeak Arratian. Kanpotik ikusten danaz aparte, famili gehienak sobre solidario bat opatu eben ospakizunean. Zeanuri, Areatza, Artea eta Igorreko familiek 843 euro emon dabez Peruko Alto Trujilloko ikastetxeko umeen alde. Asko? Gitxi? Zer deritxazu?
Tamalez kanpoko begirada eta lehen inpretsioak irunsten dau gure eritxia lehen jaunartze jai honen inguruan. Gure nortasuna eta fedea ez badira ondo sustraituak, kanpoko apaingari hutsetan geratuko gara: erropak, lorak, argazkiak, opariak eta bazkariak.

Badira egun horretan ere urte askoto lanaren emoitza eta Jesusen baloreak bizitzeko guraria. Ume gehienak sobre bat daroe egun horretan, gurasoen eta euren oparien diru apur bategaz konpartitzeko. Ezin ospatu eukaristia gure poza eta dirua konpartitu barik.

Arratiako lau herriotan helburua aurten bardina izan da: Peruko Alto Trujilloko ikastexeko umeak, bertan lanean dabilen Juanita Agirre moja igorreztararren bitartez.

Hona hemen zer batu dan heriz herri. Zeanurin, hiru mutiko, 120 euro. Areatzan, 8 neska mutil,  155 euro. Artean, 5 neska mutil, 163 euro. Igorren, 23 neska mutil, 405 euros. Guztiz 843 euro.

Eskerrik asko familia guztiei!

Jakin badakigu, Dimako umeek ere euren dirutxoa emon dabela Madagaskareko herriko seme misiolari baten bitartez, eta Bedia eta Lemoakoek bat egin dabe konpartituz apur bat Lemoako moja misioari baten bitartez.

 

1 comentario:

Anónimo dijo...

lotxagarria, bataz bezteko hogei euro, kontuan hartuta gure umeak egun horretan erabilitako zapatak horren triplea balio dabela eta gehienak ez dabezela barriro ipiniko.........Irakurri dodanean oso txarto sentidu naz gure Kristau Elkartean hau gertatzea benetan penagarria.