Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 8 de junio de 2021

Urtean zeharreko 11. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

                                 

          

URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zarien guztioi.
            Domeka bakoitzean, geure fedearen eta kristau izatearen iturri eta ardatz diren Jesus Jaunaren Heriotza eta Biztuera barrituko ditugu eta fede-bide honetan, aurten, Markos ebanjelaria  dogu gidari
            Gaurko Ebanjelioan, Jesusek Jaungoikoaren Erreinuari buruz berba egingo deusku. Erreinu hori, Jaungoiko beraren eraginez eta borondate oneko gizon emakumeen ekintzei esker, zabaltzen eta haundiagotzen doa.

            Jauna geugaz daukagula jakinik, emon deiogun hasierea Eukaristiari.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: pekatu egiten dogunean, Jaungoikoaren erreinua barik deabruaren erreinua zabaltzen da gure artean. Damututa, bihurtu gaitezan Jaungoikoagana:

            - Jesus Jauna, zure Hitzaren hazia gure bihotzetan ereiten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure Erreinua zabaltzeko pekatariei dei egiten deutsezuna. KRISTO  ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure makaltasunaz errukitzen zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Ez 17, 22-24:

            Israel herria erbestean dago; herri lez desagertzeko arriskuan. Baina Jaungoikoa euren alde agertuko dala dinotse profeteak. Israel zugaitz-kimu txiki bat bada ere, tantai bihurtuko dau Jaunaren ekintzak.

Erantzun-Salmoa: 91. Salmoa

            Salmoegileak, Jaungoikoaren leialtasuna  abestuten dau salmo honetan. Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa.

"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari".

2 Kor 5, 6-10:

            San Paulok esango deuskunez, gure etorkizuna Jaungoikoagaz zoriontsu izatea da eta gure ahalegina, Jaunari atsegingarri izatea.


Mk 4, 26-34:

            Orain, Jaungoikoak Jesusen bidez egingo deusku berba. Goratu dagigun eta prestau gaitezan Haren hitza entzuteko eta onartzeko.

            "Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, otoitz egin deiogun Jaunari, bere Erreinua gure artean zabaldu daitela eskatuz:

- Eleizearen alde: Beragan benetan bizirik eta presente dagoan Jesu Kristogan sinistu daian, eta, holan, Jaungoikoaren aurpegia argi eta garbiago erakutsi daian gizakien aurrean.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Behartsuen eta baztertuen alde: pertsona lez onartuak izan daitezala eta beharrezko daben laguntza jaso dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gaixotasunagaitik, goseagaitik baztertuta sentitzen dalako edo bakardadeagaitik edo etorkizun ilunagaitik sufritzen dagozanen alde: pertsona errukitsuen laguntza, eta Jaungoiko Beraren alkartasuna sentidu daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gu guztion alde: bateatuak izan ginanean, Jaungoikoak gugan erein eban haziak   geroago ta indar gehiago hartu dagiala eta arbola haundi izatera heldu daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Jaungoiko Jauna, hauxe da gure gaurko otoitza: Etor bedi zure Erreinua, eta isuri eiguzu zure Espiritua, zure Erreinuko langile bihurtu gagizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
 
OHARRAK
 

 


AZKEN AGURRA

            Batzar honetan gugaz egon dan Jesus, aste barruan zehar ere gure ondoan izango dogu. Ahalegindu gaitezan Haregaz batera, bere Erreinua zabaltzen.

            "Jesus, munduko Argia..."





      

URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Domeka bakoitzean, geure fedearen eta kristau izatearen iturri eta ardatz diren Jesus Jaunaren Heriotza eta Biztuera barrituko ditugu eta fede-bide honetan, aurten, Markos ebanjelaria  dogu gidari
            Hoy, Jesús nos va a presentar su Reino; un reino que llega a todos, que levanta a los caídos, fortalece a los débiles, y abre caminos de esperanza.
            Ese reino lo tenemos que hacer entre todos, ayudados por la gracia que Dios da.

            Jauna geugaz daukagula jakinik, emon deiogun hasierea Eukaristiari.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: pekatu egiten dogunean, Jaungoikoaren erreinua barik deabruaren erreinua zabaltzen da gure artean. Damututa, bihurtu gaitezan Jaungoikoagana:

            - Jesus Jauna, zure Hitzaren hazia gure bihotzetan ereiten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure Erreinua zabaltzeko pekatariei dei egiten deutsezuna. K.  ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure makaltasunaz errukitzen zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Ez 17, 22-24:

            Israel herria erbestean dago; herri lez desagertzeko arriskuan. Baina Jaungoikoa euren alde agertuko dala dinotse profeteak. Israel zugaitz-kimu txiki bat bada ere, tantai bihurtuko dau Jaunaren ekintzak.
            El profeta anima al pueblo que vive horas difíciles en el destierro. La mano de Dios está con ellos y los libertará.

Erantzun-Salmoa: 91. Salmoa

            Salmoegileak, Jaungoikoaren leialtasuna  abestuten dau salmo honetan. Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa.
            El salmista es un hombre lleno de fe, y se fía de Dios,  por eso canta exultante la fidelidad de Dios.

"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari".

2 Kor 5, 6-10:

            San Paulok esango deuskunez, gure etorkizuna Jaungoikoagaz zoriontsu izatea da. Eta gure ahalegina, Jaunari atsegingarri izatea.
            El cristiano movido por la fe, camina hacia el encuentro del Señor. Es el mensaje que nos da hoy San Pablo en su carta a los cristianos de Corinto

Mk 4, 26-34:

            Por medio de parábolas, Jesús nos habla del Reino de Dios. Debemos acoger el reino y extenderlo por el mundo.
            Orain, Jaungoikoak Jesusen bidez egingo deusku berba. Goratu dagigun eta prestau gaitezan Haren hitza entzuteko eta onartzeko.

            "Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, otoitz egin deiogun Jaunari, bere Erreinua gure artean zabaldu daitela eskatuz:

            - Eleizearen alde: Beragan benetan bizirik eta presente dagoan Jesu Kristogan sinistu daian, eta, holan, Jaungoikoaren aurpegia argi eta garbiago erakutsi daian gizakien aurrean.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Behartsuen eta baztertuen alde: pertsona lez onartuak izan daitezala eta beharrezko daben laguntza jaso dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los gobernantes, para que trabajen sin cesar por un mundo más justo, que se vayan limando las desigualdades  y se evite  la riqueza de unos pocos y la pobreza de millones de seres humanos.  ESKATU DEIOGUN JAUNA

            - Por todos nosotros que celebramos la eucaristía, para que la semilla sembrada hoy, en esta celebración, de frutos de fraternidad,  de justicia, de  amor. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Jaungoiko Jauna, hauxe da gure gaurko otoitza: Etor bedi zure Erreinua, eta isuri eiguzu zure Espiritua, zure Erreinuko langile bihurtu gagizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
 
OHARRAK
 
 


AZKEN AGURRA

            Batzar honetan gugaz egon dan Jesus, aste barruan zehar ere gure ondoan izango dogu. Ahalegindu gaitezan Haregaz batera, bere Erreinua zabaltzen.
            Jesús se ha hecho presente en nuestra asamblea. Seguirá con nosotros a lo largo de la semana, en la vida de cada día.

            "Jesus, munduko Argia..."






URTEAN ZEHAR XI. DOMEKEA
Zuhaitz zapaldua Neuk zutiarazoten dot.

Ezekiel Profetearen liburutik
(Ez 17, 22-24)

Honan berba egiten dau Jaunak:
“Zedro garaiaren adaburutik hartuko dot Neuk ere,
kimu bat hartuko dot haren adar puntatik,
eta Neuk landatuko dot mendi garai eta bikain batean.
Israelgo mendi garaian landatuko dot;
adarrak zabalduko ditu eta frutua emongo,
zedro bikain bihurtuko.
Mota guztietako hegaztiak biziko dira bertan
eta habia egingo haren kerizpean.
Basoko zuhaitz guztiek jakingo dabe
Nik, Jaunak, zuhaitz garaia beheratu
eta txikia goratu egiten dodala,
zuhaitz hezea ihartu eta iharra hezebarritu.
Nik, Jaunak, esandakoa bete egingo dot”.

Erantzun-salmoa
(Sal 91,2-3.13-14.15-16)

On da Zuri eskerrak emotea, Jauna.

On da Jaunari eskerrak emotea,
eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;
goizean iragartea zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.

Loratuko da zintzoa palmondoa lez,
haziko da Libanoko izaia lez;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan loratua.

Emongo dabe uzta zahartzaroan ere,
mardul eta gordin egongo dira.
Iragarriko dabe zein zuzena dan Jauna,
nire harkaitza, Beragan gaiztakeria ez dauana.



Ahalegintzen gara Jaunari atsegingarri izaten,
bai gorputz honetan, bai gorputz honetatik kanpo.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
 (2 Ko 5, 6-10)

Senideok: Uste onez beteak gagoz beti, jakinik, gorputz honetan bizi garan bitartean Jaunagandik erbesteratuak gagozala. Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dogunak. Uste onez gagoz, bai, baina gurago geunke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunagaz bizi izatera joateko.
Edozelan ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo, Jaunari atsegingarri izaten ahalegintzen gara; guztiok Kristoren auzitegian agertu behar dogu-eta, nork bere ordaina hartzeko, saria ala zigorra, gorputzean bizi garala egindakoaren arabera.



Hazirik txikiena da
eta ortuari guztiak baino handiagoa egiten da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 4, 26-34)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: “Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean jazo ohi danaren antzekoa da: ha lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, harek zelan ez dakiala. Lurrak berez emoten dau frutua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenean, alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten jako, uztaroa da-eta”.
Beste hau ere esan eutsen: “Zeren antzeko dala esango geunke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez adierazo geinke? Mostaza haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; erein eta gero, ostera, gora egiten dau eta beste ortuari guztiak baino handiagoa egiten da; eta hain handiak diranez botaten dituan adarrak, txoriek habia egiten dabe haren kerizpean”.
Holako parabola askoren bidez iragarten eutsen Jesusek mezua, hareek ulertzeko eran. Ez eutsen ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esangurea adierazoten eutsen.










No hay comentarios: