Domekan Familia Ospakizuna

martes, 27 de julio de 2021

Urtean zeharreko 18. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                                 

                                  URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

 

            Egun on, udaldi honetan ere, Jaunarenganako gose-egarriz alkartu zareen guztioi:

 

            Alkarte lez batu gara, Jainkoaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera Eukaristiaren mahaitik parte hartzeko. "Egizue hau neure oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere Jesusen agindua bete nahi dogu.

            Jaungoikoaren Hitzagaz eta Biziaren Ogiagaz elikatzeko nahia eta beharrizana dogu. Jaunak berak gogoratuko deusku Berak bakarrik aseko dituala gure beharrizanak, guk bihotzez onartzen badogu.

 

Izan be, ezinbestekoa dogu bai, HITZAgaz eta bai, OGIAgaz janaritzea, bere arrastoen atzetik joateko eta Berak hasitako egitasmoari jarraipena emoteko.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Igandetan elizan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta bizi gara. Damutu gaitezan Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu garealako, eta parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak maitatzen ez ditugulako. E. J.                                                                    

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ex 16, 2-4. 12-15:

 

            Egiptotik urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar doa, gosez hilteko bildurrez. Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat aukeratutako herriaz, eta "mana" emongo deutso janari.

 

 

Erantzun-Salmoa:  77. Salmoa

 

            Salmisteak, Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu, eta bere ondorengoei adierazoten dautse.

 

"Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen bihotza.."

 

 

 

 

Ef 4, 17. 20-24:

 

            San Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen deutse: Jaungoikoaren deiari zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri lez biziz.

 

Jn 6, 24-35:

 

            Ebanjelioan, Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek; Berak ase leikezala gure gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin deiogun otoitz Jaunaren Hitza eta  Ogi Bizia eskeintzen deuskuzan Jaungoiko Aitari:

 

- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten deuskun Hitza eta Ogi  bizia hartzen dogunok, gizon-emakume barri lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

- Joseba, gure Gotzaiaren alde, Bizkaiko eliza Jesusen bidetik gidatu dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Udaldi honetan, nor eta zer garen ahaztu barik Jainkoarekin, lagun-hurkoarekin, izadiarekin eta norberarekin aurkitzeko erak jorratu dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: fedez beterik hurreratu gaitezala beti amaibako bizia emoten deuskun Ogi santua hartzera. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

            Jainko Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi bizia. Ikusi gure beharrizanak eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Jesusek esan deusku: "Egizue lan, ez ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.

 

            "Eskerrik asko, Jauna.."











                           

URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, udaldi honetan ere, Jaunarenganako gose-egarriz alkartu zareen guztioi:

            Alkarte lez batu gara, Jainkoaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera Eukaristiaren mahaitik parte hartzeko. "Egizue hau neure oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere Jesusen agindua bete nahi dogu.

            Venimos a la Eucaristía con el deseo y la necesidad de alimentarnos con su Palabra y con el Pan de la Vida. El mismo Señor Jesús nos recordará, que sólo Él es ese alimento que puede saciar todas nuestras necesidades. Y es que para seguir sus huellas y hacer realidad el proyecto que Él mismo inauguró y lo puso en marcha, es necesario ALIMENTARSE.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Igandetan elizan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta bizi gara. Damutu gaitezan Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu garealako, eta parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak maitatzen ez ditugulako.  E.  J.                                                               

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 16, 2-4. 12-15:

 

            Egiptotik urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar doa, gosez hilteko bildurrez. Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat aukeratutako herriaz, eta "mana" emongo deutso janari.

            Esta lectura del libro del Éxodo, nos enseña que Dios está siempre cerca de su pueblo.

 

Erantzun-Salmoa:  77. Salmoa

 

            Salmisteak, Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu, eta bere ondorengoei adierazoten dautse.

 

            Cantamos las maravillas que realizó el Señor.

 

"Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen bihotza.."

 

 

 

Ef 4, 17. 20-24:

 

            San Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen deutse: Jaungoikoaren deiari zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri lez biziz.

            San Pablo nos exhorta a despojarnos del hombre viejo, y a revestirnos de una nueva forma de vivir.

 

Jn 6, 24-35:

             

            En el evangelio escucharemos, cómo el verdadero pan bajado del cielo que da la vida al mundo es Jesucristo.

            Ebanjelioan, Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek; Berak ase leikezala gure gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin deiogun otoitz Jaunaren Hitza eta  Ogi Bizia eskeintzen deuskuzan Jaungoiko Aitari:

 

- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten deuskun Hitza eta Ogi  bizia hartzen dogunok, gizon-emakume barri lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

- Udaldi honetan, nor eta zer garen ahaztu barik Jainkoarekin, lagun-hurkoarekin, izadiarekin eta norberarekin aurkitzeko erak jorratu dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los que aún sufren algún tipo de esclavitud, para que se sientan liberados, y vivan conforme a su dignidad humana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los que nos hemos reunido a escuchar su Palabra y a recibir   el Pan de Vida; que Él sacie nuestra hambre de vida y nuestra sed de verdad.. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

            Jainko Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi bizia. Ikusi gure beharrizanak eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jesusek esan deusku: "Egizue lan, ez ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.

            El Pan de Vida que hemos recibido aquí alimente nuestra vida de toda la semana.

            Recibamos la bendición de Dios.

 

            "Eskerrik asko, Jauna.."

 






URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA

Ogi euria eginarazoko dot Nik zuentzat zerutik.

Urteera liburutik
(Ur 16, 2-4. 12-15)

    Basamortuan, israeldarren alkarte osoa marmarrean hasi zan Moisesen eta Aaronen aurka, esanez: «Hobe geunkean Jaunak Egipton hilarazo baginduzan, haragi-lapiko aurrean jesarri eta ogia asetzeraino jaten genduanean! Zuek, ostera, alkarte osoa goseak hilteko ekarri gaituzue basamortu honetara!»
    Orduan, Jaunak esan eutsan Moisesi: «Janaria euria lez jausiazoko deutsuet zerutik. Herriak egunean egunekoa batzera urtengo dau. Probatu egingo dot, ea nire legearen arabera dabilen ala ez.
    Entzun ditut israeldarren marmarrak. Esaiezu: "Arratsaldean haragia jango dozue, eta bihar goizean ogiz aseko zaree, eta jakingo dozue Neu  nazala Jauna, zuen Jainkoa"».
    Arratsaldean, galeperrak etorri ziran eta kanpaleku osoa estaldu eben, eta biharamun-goizean iruntz-azala azaldu zan kanpaleku inguruan. Iruntza desagertu zanean, izotzaren itxurako zeredozer, xehea eta garautsua, azaldu zan lur gainean. Ha ikustean, alkarri itaunka hasi ziran israeldarrak: «Zer da hau?» Ez ekien-eta zer zan.
    Moisesek esan eutsen: «Jaunak janaritzat emoten deutsuen ogia da hau».

Erantzun-salmoa
(Sal 77, 3-4. 23-24. 25 eta 54)

Zeruko ogia emon eutsen Jaunak.

Guk entzunak eta ikasiak,
gurasoak  guri irakatsiak.
Hareen semeei ez deutseguz gordeko,
datorren gizaldiari deutsaguz azalduko.
Jaunaren gorespenak eta Haren ahalmena,
eta egin dituan mirariak.

Goiko odeei eragin eutsen,
eta ortziko ateak zabaldu zituan.
Jateko mana emon eutsen eurei,
eta zeruko ogia hareei.

Jan eban gizonak indartsuen ogia,
asetzeko adina izan eben janaria.
Lur santura zituan eroan,
bere eskumaz irabazitako mendira.


Jantzi zaiteze
Jainkoaren arabera egin dan gizaki barriaz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 4, 17. 20-24)

    Senideok: Hona zer esaten eta zinez eskatzen deutsuedan Jaunaren izenean: ez zaitezela dagoaneko bizi sinesbageak bizi diran lez, burua hutsalkerietan dabe-eta.
    Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi dozuena, baldin eta egia bada Haretaz berba egiten entzun dozuela. Jesusi jagokon benetako irakaspenaren arabera, honako hau ikasi dozue: batetik, zuen lehengo bizierari uko egin eta giza izaera zaharra, grina engainagarrien eraginez hondatua, erantzi egin behar dozuela; bestetik, barriz, zeuen gogo-bihotzak barritu eta giza izaera barria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar dozuela, Jesusen egiaren arabera, biziera zuzena eta santua eroateko.

Nigana datorrena ez da gosetuko,
eta Nigan sinesten dauana ez da behin ere egarrituko.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 6, 24-35)

    Jesus eta ikasleak han ez egozala ikustean, jentea, txalupetara igon, eta Kafarnaumera joan zan, Jesusen bila. Itsasoz bestaldean aurkitu ebenean, esan eutsoen: «Maisu, noiz etorri zara hona?» Jesusek erantzun eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Nire bila zabilze, ez ezaugarriak ikusi dozuezalako, ogia asetzeraino jan dozuelako baino. Ahalegindu zaiteze, ez galtzen dan janariagaitik, irauten dauanagaitik baino, betiko bizia emoten dauanagaitik; hori Gizonaren Semeak emongo deutsue, Berau egin dau-eta Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari».
    Orduan, itaundu eutsoen: «Zer egin behar dogu, Jainkoak gura dauana egiteko?» Jesusek erantzun eutsen: «Hau da Jainkoak gura dauana: Berak bialdu dauanagan zuek sinestea».
    Aldi haretan, jenteak esan eutsan Jesusi: «Zer ezaugarri egiten dozu, guk ikusi eta Zugan sinesteko? Zer egiten dozu? Gure asabek mana jan eben basamortuan, Liburu Santuak dinoan lez: "Zeruko ogia emon eutsen jaten"».
    Jesusek erantzun eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Ez eutsuen Moisesek emon zeruko ogia. Nire Aitak emoten deutsue zeruko benetako ogia; izan ere Jainkoaren ogia zerutik jatsi eta munduari bizia emoten deutsana da-eta».
    Orduan, hareek Jesusi: «Jauna, emoiguzu beti ogi horretatik».
    Jesusek erantzun eutsen: «Neu naz bizia emoten dauan ogia; Nigana datorrena ez da gose izango, eta Nigan sinesten dauana ez da behin ere egarri izango».

 

No hay comentarios: