Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 14 de agosto de 2018

Urtean zeharreko 20. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
            Gaurko ebanjelioan Jesusek, guregan bere bizia izan dagigun, bere gorputza jatera eta bere odola edatera gonbidatzen gaitu, Gure eta Jesusen artean jaunartzeak, komuninoak, jartzen dauan harreman berezi horretatik sortzen dan biziera da hori.

                        Ospakizun honetan haren presentzia sumatuz hasi gaitezan
 “ Alkartu danok” abestuz.

DAMU-OTOITZA

            Senideok: Jaungoikoaren aurrean eta gure anai-arreben aurka pekatu egin dogu, eta errudun gara. Damutu gaitezan eta apaltasun guztiaz parkamena eskatu dagigun.

-          Jesus Jauna, lurrera jatsi eta guretzat Ogi egin zinana, ERRUKI JAUNA

-          Jesus Jauna, zeure bizia gure alde emon zenduana. KRISTO ERRUKI

-          Jesus Jauna, inoiz amaituko ez dan bizia emoten deuskuzuna. ERRUKI JAUNA


HITZAREN LITURGIA


Ez. Za 9, 1-6

            Jakiturai, Jaungoikoaren dohaia da, izadiaren onerako goitik emona. Jaungoikoagandik datorren jakituria hori eskuratzeko bide egoki bi daukaguz: alkar-maitasuna eta zentzunez bizitzea.

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa


            Salmoa otoitz abesti bat da. Salmo honetan fededun batek Jainkoa goratzen dau, eta Jainkoaren jakituria ikastera gonbidatzen gaitu.

            “Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna”

Ef. 5, 15-20


            San Paulok zentzundun lez bizitzera dei egiten deusku; Jaungoikoak gugandik zer itxaroten dauan kotuan hartuta bizitzera.

Jn 6, 51-59


            Jesusek bizia emoten dauan Ogiaren hitzaldia amaituko dau, eta Berbera eskeiniko jaku janari.
            Aleluia abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Hitza entzuteko.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Jaungoikoarengana joten dauana inoiz ere ez da esku hutsik bihurtzen. Uste on horregaz aurkeztu deioguzan geure beharrizanak.

-          Elizaren alde: aldi eta toki bakotxean, Jaungoikoak zer eskatzen deutson ikusi dagian, eta beti gizadiaren zerbitzuan bizi daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-          Gerra eta gosetea jasaten ari diren herri guztiek gure  eta nazio guztien solidaritatea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-          Bakarrik bizi diren zahar eta gaixoak behar bezela zainduak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-          Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztien alde: zerutik jatsitako Ogia sarritan jateak, gizarte hau aldatzeko indarra emon deiskun eta betiko biziaren jabe egin gagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

Jaungoiko gure Jauna, entzun bihotz onez gure eskariak. J.G.J.B.  Amen


AZKEN AGURRA


            Senideok: ospatu doguna “bizi” egin behar dogu orain. Jesusen testigu izan gaitezela gure jokabide eta ekintza guztietan.


            “Alkartuta goazen”






URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.
            Gaurko ebanjelioan Jesusek, guregan bere bizia izan dagigun, bere gorputza jatera eta bere odola edatera gonbidatzen gaitu, Gure eta Jesusen artean jaunartzeak, komuninoak, jartzen dauan harreman berezi horretatik sortzen dan biziera da hori.

            Jesús eligió una comida, la Eucaristía, para mantener viva su memoria. Sus amigos, los que hemos creído en Él, nos reunimos  junto a la mesa para escuchar su Palabra y comer su Cuerpo.

            Hasi gaitezan  “ Alkartu danok” abestuz.

DAMU-OTOITZA

            Senideok: Jaungoikoaren aurrean eta gure anai-arreben aurka pekatu egin dogu, eta errudun gara. Damutu gaitezan eta apaltasun guztiaz parkamena eskatu dagigun.

-          Jesus Jauna, lurrera jatsi eta guretzat Ogi egin zinana, ERRUKI JAUNA

-          Jesus Jauna, zeure bizia gure alde emon zenduana. KRISTO ERRUKI

-          Jesus Jauna, inoiz amaituko ez dan bizia emoten deuskuzuna. ERRUKI JAUNA


HITZAREN LITURGIA


Ez. Za 9, 1-6

            Jakiturai, Jaungoikoaren dohaia da, izadiaren onerako goitik emona. Jaungoikoagandik datorren jakituria hori eskuratzeko bide egoki bi daukaguz: alkar-maitasuna eta zentzunez bizitzea.
            La imagen del banquete a menudo está presente en la Sagrada Escritura, para indicarnos la relación de Dios con su pueblo.

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa


            Salmoa otoitz abesti bat da. Salmo honetan fededun batek Jainkoa goratzen dau, eta Jainkoaren jakituria ikastera gonbidatzen gaitu.
            El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles.
            “Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna”

Ef. 5, 15-20


            San Paulok zentzundun lez bizitzera dei egiten deusku; Jaungoikoak gugandik zer itxaroten dauan kotuan hartuta bizitzera.
            La fe debe ayudarnos a vivir una vida según la voluntad de Dios. Nuestra vida debe  ser sobria, humana, cercana a los demás.

Jn 6, 51-59


            Jesusek bizia emoten dauan Ogiaren hitzaldia amaituko dau, eta Berbera eskeiniko jaku janari.
            Jesús mismo es el Pan vivo. Comer de este pan, es comulgar con Jesús y con su evangelio. En Jesús se colman todas las aspiraciones verdaderamente humanas.

            Aleluia abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Hitza entzuteko.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Jaungoikoarengana joten dauana inoiz ere ez da esku hutsik bihurtzen. Uste on horregaz aurkeztu deioguzan geure beharrizanak.

-          Elizaren alde: aldi eta toki bakotxean, Jaungoikoak zer eskatzen deutson ikusi dagian, eta beti gizadiaren zerbitzuan bizi daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-          Gerra eta gosetea jasaten ari diren herri guztiek gure  eta nazio guztien solidaritatea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-          Por todas las personas que desean una vida mejor, para que se despierten deseos de reconciliación y de paz, y vivamos construyendo la familia humana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-          Por nuestra comunidad parroquial, para que, renovada y llena con Jesús, Pan de Vida, transmita siempre alegría, paz, justicia y amor a todos los que nos rodean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

Jaungoiko gure Jauna, entzun bihotz onez gure eskariak. J.G.J.B.  Amen


AZKEN AGURRA


            Senideok: ospatu doguna “bizi” egin behar dogu orain. Jesusen testigu izan gaitezela gure jokabide eta ekintza guztietan.
            Ahora nos toca vivir esto que hemos celebrado. La fuerza del Espíritu nos ayudará a ser fieles al evangelio.
            Para ello recibamos la bendición de Dios.

            “Alkartuta goazen”









URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA


Zatoze eta jan nire ogitik,
edan prestatu dodan ardotik.

Esaera Zaharrak liburutik
(Es 9, 1-6)

Jakituriak bere etxea eregi dau,
zazpi zutabe landu ditu;
abereak hil, ardoa nahastau
eta mahaia prest jarri dau.
Neskameak bialdu ditu
uriko goialdeetatik hau iragartera:
«Ikasibakoa betor hona!»
Zentzunbakoei esaten deutse:
«Zatoze, jan nire ogia
eta edan nik nahastautako ardoa.
Itzi zorakeriak eta biziko zaree,
jarraitu zentzunezko bideari».

Erantzun-salmoa
(Sal 33, 2-3. 10-11.12-13. 14-15)

Txastau egizue eta ikusi
ze samur dan Jauna.

Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna,
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunagaz,
poztu beitez apalak hori entzuteagaz.

Izan egiozue bildur, santuok, Jaunari,
ez jako ezer falta bildur deutsonari.
Aberatsak behartsu bihurtu eta gosetu egin dira,
Jaunaren bila dabilzanak ezeren faltan ez dira.

Zatoze, semeok, entzun niri,
irakatsiko deutsuet bildur izaten Jaunari.
Ze gizonek dau bizia maite?
Ondasunak gozatzeko nork ditu egunak maite?

Ezi egizu mihina gatxetik,
ezpanak guzur-hitzetik.
Egizu on dana, alde gatxetik,
opatu egizu bakea eta zabilkioz atzetik.

Konturatu zaiteze Jaunak zer gura dauan.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 5, 15-20)

         Senideok: Begiratu arretaz zelan zabilzen; ez jokatu ergel, zentzunez baino, egokieraz baliatuz, sasoi txarrak doguz-eta. Ez izan, bada, buru bako; ahalegindu, ostera, Jaunaren nahia zein dan ulertzen.
         Ez mozkortu, ardotik nasaikeria dator-eta; bestetara, bete zaiteze Espirituaz, zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez, gauza guztiakaitik Jainko Aitari eten barik eskerrak emonez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean.

Nire haragia egiazko janaria da,
eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 6, 51-58)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emondakoa».
         Juduak eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon deikegu Honek bere haragia jaten?»
         Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria dalako eta nire odola egiazko edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni haregan.
         Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».

No hay comentarios: