Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 24 de agosto de 2021

Urtean zeharreko 22. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                                 

                               

                                   URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunak erantzun bat eskatzen dau gure aldetik; geu garean eta egiten dogun guztia bere barruan daroan erantzuna. Horixe da benetako bizia lortzeko bide bakarra. Eta hauxe da Jaungoikoaren Berbeak Meza honetan emongo deuskun mezua.

            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, "Zein gozo ta eder dan..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

            Senideok: ospakizun honen hasieran, begiratu dagigun geure barrura; konturatu gaitezan ez gareala arduratzen behar bestean geure ingurukoekin, eta autortu dagigun geure pekatua:

            - Jesus Jauna, zure aginduak askotan zapaltzen ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure berbea sarritan entzun arren, beteten ez dogulako. K. ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure Bizia Zugan bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dt 4, 1-2. 6-8:

            Basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurrean sartzerakoan, Moisesek gauza bat eskatuko deutso Israeli: bete dagiala Jaungoikoari emondako berbea, bere bizia horretantxe aurkituko daualako.

Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa

            Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko salmoak  erantzungo deusku: ¡Akatsik baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”

 "Nor bizi, Jauna, zure etxean?"

St 1, 17-18. 21b-22. 27:

            Jaungoikoaren Berbea bihotzean jaso eta eguneroko bizitzan bete egin behar dala esango deusku Santiago apostoluak bigarren irakurgai honetan.

Mk 7, 1-8a. 14-15. 21-23:

            Farisearrak oso erlijiosoak ziran; halan da guztiz ere Jesusegaz ez ziran ondo konpontzen. Zergaitik? Gizonen lege eta ohiturei Jaungoikoaren aginduei baino balio gehiago emoten eutselako.

            Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko "Aleluia" abestuz


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, maite gaituan Jaungoiko Aitagan sinisten dogula autortu ondoren, guztiok batera, otoitz egin deiogun:

            - Mundu zabalean, Eukaristia ospatzeko, gaur alkartuko diran kristau talde guztien alde: Jesusen Espirituak alkar maitasunean sendotu dagizan. ESKATU DEIOGUN     JAUNARI.

            - Gure parrokietako ume eta gazteen alde: abadetza, erlijioso bizitza eta misiolari bokazinoak euren artean ugari sortu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Euskalerrian eta mundu zabalean, zapalketak, gorroto eta indarkeriazko ekintzak amaitu daitezan eta bakea nagusitu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Maite ditugun guztien alde; geisorik dagozanen alde; eta, gaur hemen, alkartu garean guztion alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita on eta errukitsua, zure herriaren otoitza eta egizu zure esanera bizi gaitezala beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Elizatik kanpora urtetean, gogoan izan dagiguzan Jaunak lehenengo irakurgaian Moisesen bidez esan deuskuzan berbak: "Gorde Jaunaren, zuen Jaungoikoaren aginduak". Jaungoikoaren Berbea bizitzan beteteak egingo gaitu benetan zoriontsu.

            "Eskerrik asko, Jauna..."







                                

                                 


                                   URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunak erantzun bat eskatzen dau gure aldetik; geu garean eta egiten dogun guztia bere barruan daroan erantzuna. Horixe da benetako bizia lortzeko bide bakarra. Eta hauxe da Jaungoikoaren Berbeak Meza honetan emongo deuskun mezua.
            La celebración de la Eucaristía es siempre una llamada, para que nuestra vida no quede nunca vacía, sino que la llenemos de amor a Dios y a nuestros hermanos.
            La Palabra de Dios escuchada con fe, y el Cuerpo de Cristo recibido con amor, hará de nosotros unos cristianos creyentes, fieles al evangelio.

            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, "Zein gozo ta eder dan..." abestuz.


DAMU-OTOITZA

            Senideok: ospakizun honen hasieran, begiratu dagigun geure barrura; konturatu gaitezan ez gareala arduratzen behar bestean geure ingurukoekin, eta autortu dagigun geure pekatua:

            - Jesus Jauna, zure aginduak askotan zapaltzen ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure berbea sarritan entzun arren, beteten ez dogulako. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure Bizia Zugan bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA

Dt 4, 1-2. 6-8:

            Basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurrean sartzerakoan, Moisesek gauza bat eskatuko deutso Israeli: bete dagiala Jaungoikoari emondako berbea, bere bizia horretantxe aurkituko daualako.
            El plan de Dios no es nunca oprimir al hombre, ni obligarle con prácticas vacías, sino darle felicidad y  vida en plenitud.

Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa

            Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko salmoak  erantzungo deusku: ¡Akatsik baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”
            El salmista pregunta: ¿“quién puede hospedarse en tu tienda” ? y responde “el que actúa honradamente y practica la justicia”.

 "Nor bizi, Jauna, zure etxean?"



St 1, 17-18. 21b-22. 27:

            Jaungoikoaren Berbea bihotzean jaso eta eguneroko bizitzan bete egin behar dala esango deusku Santiago apostoluak bigarren irakurgai honetan.
            El amor a Dios va unido necesariamente al amor del prójimo. Esa es la enseñanza del apóstol Santiago.

Mk 7, 1-8a. 14-15. 21-23:

            Farisearrak oso erlijiosoak ziran; halan da guztiz ere Jesusegaz ez ziran ondo konpontzen. Zergaitik? Gizonen lege eta ohiturei Jaungoikoaren aginduei baino balio gehiago emoten eutselako.
            Las normas y las leyes son necesarias, siempre que ayuden al hombre a realizarse y no le opriman.

Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko  "Aleluia" abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, maite gaituan Jaungoiko Aitagan sinisten dogula autortu ondoren, guztiok batera, otoitz egin deiogun:

            - Mundu zabalean, Eukaristia ospatzeko, gaur alkartuko diran kristau talde guztien  alde: Jesusen Espirituak alkar maitasunean sendotu dagizan. ESKATU DEIOGUN     JAUNARI.

            - Gure parrokietako ume eta gazteen alde: abadetza, erlijioso bizitza eta misiolari bokazinoak euren artean ugari sortu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Para que nuestras familias sean un espacio donde siempre haya calor, acogida y cariño. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Para que en nuestra parroquia no falten agentes evangelizadores y auténticos testigos de la fe. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Entzun, Aita on eta errukitsua, zure herriaren otoitza eta egizu zure esanera bizi gaitezala beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Elizatik kanpora urtetean, gogoan izan dagiguzan Jaunak lehenengo irakurgaian Moisesen bidez esan deuskuzan berbak: "Gorde Jaunaren, zuen Jaungoikoaren aginduak". Jaungoikoaren Berbea bizitzan beteteak egingo gaitu benetan zoriontsu.
            Recordemos en nuestra vida, que la ley suprema es ésta: Ama a Dios, y ama al prójimo. Intentemos vivir este mandato con la bendición de Dios.

            "Eskerrik asko, Jauna..."




URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA

Ez gehitu ezer Nik agintzen deutsuedanari.
Gorde Jaunaren aginduak.

Deuteronomio liburutik       
(Dt 4, 1-2. 6-8)

            Hau esan eutsan Moisesek herriari: «Orain, Israel, entzun irakasten deutsuedazan lege eta erabagiak, eta bete. Holan, biziko zaree eta Jaunak, zeuen asaben Jainkoak, emongo deutsuen lurraldean sartuko zaree eta haren jabe egingo. Ez gehitu, ez kendu, nik agintzen deutsuedanetik ezer; bete, ostera, nik emoten deutsuedazan Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak.
            Gorde egizuez eta bete, horrek jakintsu eta buruargi egingo zaitue-eta herrien aurrean. Lege honeen barri izatean, esango dabe: "Bai herri jakintsu eta buruargia nazino handi hau!"
            Izan ere, ba ete da nazino handirik, bere jainkoak hain hur dituanik, guk Jauna, gure Jainkoa, hur dogun lez, dei egiten deutsagun bakotxean? Ba ete da nazino handirik, gaur nik adierazoten deutsuedan irakaspen hau baizen lege eta erabagi zuzenak dituanik?

Erantzun-salmoa
(Sal 14, 2-3, 4-5ab)

Jauna, nor dagoke zure txabolan?

Akats barik eta zintzo dabilena,
bere artean egia dinoana;
mihingainez inor bezten ez dauana,
hurkoari gatxik egiten ez deutsana,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana.

Gaiztoari esker txarra emoten deutsona,
Jainko-bildur dana ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
errubakoaren aurka eskupekorik hartzen ez dauana.

Egizue berbeak dinoana.

Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 1, 17-18. 21b-22. 27)

            Ene senide maiteok: Emoitza on eta dohai bikain guztiak goitik datorz, Aitagandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez dauan argien Egileagandik. Berak holan nahita, bizia emon deusku egiaren mezuaz, bere sorkari guztietan lehenengoak izan gaitezan.
            Onartu egizue otzan-otzan zuekan erein dan eta zuek salbatzeko indartsua dan mezua. Bete egizue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz.
            Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akatsik bako erlijinoa hauxe da: umezurtzei eta alargunei euren preminetan laguntzea, eta munduko gaiztakeriagaz nork bere burua ez kutsatzea.

Jainkoaren aginduak bazterrean itzi,
eta gizakien ohiturak gordeten dozuez.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 7, 1-8. 14-15. 21-23)

            Aldi haretan, fariseuak eta Jerusalemetik etorritako lege-maisu batzuk hurreratu jakozan Jesusi, eta ikasleetako batzuek esku kutsatuekin jaten ebela —hau da, eskuen garbikuntza egin barik— ikusi eben. Izan ere, fariseuek, eta judu guztiek, ez dabe jaten lehenengo eskuak arretaz garbitu barik, zaharren ohitureari tinko eutsiz. Azokatik etxeratzean ere, ez dabe jaten garbikuntza egin barik; eta badabez beste ohiturazko hamaika betebehar: esate baterako, edalontzi, pitxer eta suilen garbiketea.
            Holan bada, fariseuek eta lege-maisuek itaundu eutsoen Jesusi: «Zergaitik ez dabe zure ikasleek zaharren ohitureari jagokonez jokatzen? Zelan jaten dabe esku kutsatuekin?»
            Jesusek erantzun eutsen: «Itxurazaleok halakook! Ederto asko esan eban zuetaz Isaias profeteak, honako hau idatzi ebanean:
"Herri honek ezpanez ohoratzen nau,
baina Nigandik urrun dau bihotza;
alperrik nabe gurtzen,
honeen irakaspena giza agindu hutsa”.
Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera itzi eta giza ohitureari eusten deutsazue».
            Jesusek jenteari barriro dei egin eta esan eutsan: «Entzun guztiok eta ulertu ondo. Ez da ezer, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsatu daikeanik; barrutik urteten deutsanak, horrek kutsatzen dau gizakia».
            Eta gaineratu eban: «Barrutik urteten dauanak, horrek bai egiten dauala gizakia zikin. Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, urteten dabe asmo txarrek, lizunkeriak, lapurretek, hilketek, adulterioek, diru-goseak, gaiztakeriek, maltzurkeriak, nasaikeriak, bekaizkeriak, irainek, harrokeriak, burubakokeriak. Gaiztakeria guzti honeek barrutik urteten dabe, eta honeek kutsatzen dabe gizakia».




No hay comentarios: