Fedearen arbolea Aurkezpena urriak 4, eguaztena, 18:30

sábado, 5 de agosto de 2017

Zeanuri: San Justo ermitea eta jaia

Otzerinmendi kofradiako Egileor auzoan, arboladi zoragarri batean dago San Justo ermitea, Andra Mari parroki nagusiari dagokio eleizaz. Aurten mezea zapatuan, agorrilak 5, 12.00etan.


Klikatu hemen 2017.eko argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver las fotos del 2017


Herriak San Justo deitzen badeutso be, ermitea San Justo eta Pastor anaiei eskeinia dago.

Itxasoaren gainetik 382 metrotara dago, Gorbeia mendira igotzeko bidean, plazatik 3.700 metrotara. Ermita errektangularra da, 17,30 x 6,39 metrodun luze zabalerea dauka. XVIII. gizaldiko ermita barrokoa da, xumea eta herrikoia guztiz. Kanpaia biga batetik  eskegita dago. 2011. urtean lapurtu egin eben eta urte berean, barria egin, bedeinkatu eta jarri eben kofradiako kideek.



Santuen eguna agorrilaren 6an da, baina herri jaia agorrilaren lehen zapatu-domekan ospatzen da, aurten agorrilaren 5ean. Bezperan, alboan auzo basoan dagoan karobia biztutea ohitura erakargarria bihurtu zan azken urteotan. Zapatuan mezea ospatuko da, 12:00etan barauskarria eskaini bertaratutakoei, eta jai programa zabala eratzen da.

Nortzuk ziran Justo eta Pastor anaiak?



Zazpi eta bederatzi urteko ume bi ziran. Madrilen hil ebezen 304. urtean Diocleciano enperadorean jazarpen batean. Handia izan zan urteotako sarraskia. Milaka kristau hil ebezen, euren artean Justo eta Pastor umeak.

Karobiaren erritoa

Aspaldi errito bihurtu da karobi hau biztu edo isiotutea. Lan ederra egin da bertan behera egoan karobi hau berreskuratzen eta urtean behin sikeran martxan jartzen. Informazio zabala Ipizki taldearen webgunean aurkitu daikegu.


Publicar un comentario