Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 14 de agosto de 2022

Arantzazuko Andra Mari

 
Bere erretaulari begira egin genduan ohartxo bat aspaldi. Gaur egun bere Andra Mari zoragarria, erromanikoa, 1190. urtekoa gitxi gora behera, ezagutzeko aukerea izango dozu. Iturria: Eleiz museoa. Museo Diocesano de Arte Sacro. Han dago irudia gaur egun-eta.

Arantzazu, San Pedro Apostoluaren eliza. 

Egur polikromatua. 63,5 x 19 x 18 cm.


Andre Maria betidanik izan da inspirazio artistikoaren iturria. Edertasunaren ideal kristaua izateaz gain, eduki sinboliko handia duen irudi ikonografikoa da: Mariak, Jainkoaren ama eta ama birjina, gizateriaren erospenerako bidea erakusten du eta gizakiaren eta Jainkoaren arteko bitartekaria da. Ondorioz, Erdi Aroan Mariari buruzko irudiak eta lanak ugariak dira eskulturan, pinturan eta urregintzan, baina ohikoena eskulturan agertzea da; ugariak dira Ama Birjina Haurrarekin erakusten duten irudiak, gure artean Andra Mari izenarekin ezagutzen direnak. Zalantzarik gabe, herriak gehien miresten duen irudia da, herriak gehien gurtzen duen irudia alegia.

Eredu ikonografikoa ebanjelio apokrifoetan inspiratuta dago (Pseudo-Mateoren ebanjelioa, XVI, 2): “Azti batzuk Jerusalemera iritsi ziren... etxean sartu ziren eta Haurra aurkitu zuten Amaren magalean”. Horrenbestez, gehienetan Ama Birjina agertzen da, eserita, Haurra belaunen gainean jarrita duela. Normalean egur polikromatua erabiltzen zen eta XII. mendetik XVI. mendera bitartean penintsulako iparraldean landu ziren nagusiki horrelako irudiak.

Arantzazuko irudiak Andra Marien ezaugarri guztiak betetzen ditu fideltasun handiz: espresio intenporala eta urrundua, hazpegi sintetikoak eta frontaltasuna; irmotasuna erakusten duen hieratikotasuna. Fisikoki proportzionaltasuna falta zaio eta horrek gehiago azpimarratzen du irudiaren espresibitatea, batez ere Mariaren buruari erreparatzen bazaio. Ama Birjina Haurraren da eserleku, Jakinduriaren Tronua bailitzan (Sedes Sapientiae), eta ez du kontakturik Jesusekin. Zinez, Ama Birjinaren beso galduek angelu zuzena osatzen dute, Semearen irudia bilduz, aulki baten besoak izango balira legez. Haurra aurrera makurtutako gizontxo bat da, aurrealdera begira dago eta badirudi eskuineko eskuarekin herria bedeinkatzen ari dela eta ezkerreko eskuarekin objektu bat heltzen zuela (liburu bat? bola bat?). Bi pertsonaien aurpegiek lasaitasuna islatzen dute.

Pieza honetan beranduagoko ukituak antzeman daitezke, bata bestearen gainean, eta aldaketa horien guztien ondorioz egurra ikus daiteke. Bestalde, Ama Birjinaren goiko gorputz adarrak moztuta daude. Horren arrazoia izan daiteke barrokoan irudiak janzteko ohitura nagusitu zela eta soinekotik kanpora geratzen ziren elementuak kendu egiten zituztela; ondorioz, jatorrizko irudia desitxuratuta dagoela esan daiteke. Hala ere, gorputz adarrak ez egoteko beste arrazoi bat badago, hain zuzen, normalean elementu horiek bereizirik lantzen ziren eta, ondorioz, hauskorragoak ziren. Hala eta guztiz ere, litekeena da irudi oso fina izatea, are gehiago kontuan hartuta Ama Birjinaren aurpegiko hazpegiaren fintasuna eta grazia.

Irudi honen ezaugarri formalak kontuan hartuta, iparraldeko lurraldeetan landutako Ama Birjinaren eta Haurraren beste irudi batzuekin erlaziona daiteke, besteak beste Errioxan aurkitutakoekin edo Burgosen aurkitutakoekin. Amaren eta Semearen arteko komunikazio falta, pertsonaien itxura hieratikoa eta irudien simetria eta zurruntasuna kontuan hartuta, erromanikoaren garaian egindako irudiak direla esan daiteke, nahiz eta Haurraren buruaren inklinazioari eta Mariaren irudiaren hainbat ezaugarriri erreparatuz, erromanikoa baino beranduagoko garaietan koka daitekeen.

La Virgen María ha sido siempre fuente de inspiración artística. Además de encarnar el ideal de belleza cristiano, es un tema iconográfico de gran contenido simbólico: María abrirá, gracias a su condición de Madre de Dios y Virgen, el camino de la redención de la humanidad, y actuará como intermediaria entre los hombres y Dios. En consecuencia, durante la Edad Media los temas marianos aparecen abundantemente en la escultura monumental, la pintura y la orfebrería, pero la forma de representación más frecuente es la escultura en bulto redondo de la Virgen con el Niño o Andra Mari. Es sin duda la imagen más querida por el pueblo, por la que éste manifiesta mayor devoción.

El modelo iconográfico se inspira en los evangelios apócrifos (Evangelio del Pseudo-Mateo, XVI, 2): "vinieron a Jerusalén unos Magos... entraron en la casa y encontraron al Niño en el regazo de su Madre". Así pues, son en su mayoría del tipo Virgen trono, con el Niño sobre sus rodillas. Trabajadas habitualmente en madera policromada, se realizan principalmente en la mitad norte peninsular desde el siglo XII hasta el XVI.

Esta imagen de Arantzazu recoge fielmente las características de las Andra Maris: expresión intemporal y ausente, rasgos sintéticos y frontalidad. Un hieratismo que transmite solemnidad. El recurso a la desproporción física acentúa la expresividad, sobre todo en la cabeza de María. La Virgen actúa tan solo como asiento del Niño, a modo de Trono de Sabiduría (Sedes Sapientiae), sin llegar a entrar en contacto con Jesús. De hecho, los perdidos brazos de la Virgen probablemente formarían un ángulo recto, encuadrando la figura de su Hijo a modo de brazales de un sitial. El Niño es un varoncito inclinado hacia delante, que mira fijamente al frente y acaso mostrara ademán de bendecir al pueblo con la mano derecha y con la izquierda sostuviera un atributo (¿libro, rollo, bola?). Ambos personajes reflejan en sus rostros una gran serenidad.

La pieza acumulaba distintas y muy deterioradas superposiciones de épocas posteriores de las que ha sido despojada, quedando en madera vista. Por su parte, la mutilación de las extremidades superiores de la Virgen quizás pudo haberse ocasionado por la arraigada práctica desde la época barroca de vestir a las imágenes, amputando los elementos que pudieran sobresalir del traje y desvirtuando así la talla primigenia, aunque esta pérdida también podría deberse a que habitualmente estos elementos se labraban de forma independiente, y son por tanto más frágiles. A pesar de ello ésta debió ser una imagen relativamente fina a juzgar por la gracia de los rasgos faciales que conserva el rostro de la Madre.

Sus características formales nos permiten ponerla en relación con otras vírgenes con Niño existentes en territorios norteños, como La Rioja o Burgos. La falta de comunicación entre Madre e Hijo, las hieráticas facciones de los personajes y la predominante simetría y rigidez la sitúan dentro del románico pleno, aunque la leve inclinación de la cabeza del Niño así como los vestigios en la talla de María de lo que fue el cuello del manto nos acercan a tipos algo más evolucionados.

No hay comentarios: