Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 31 de agosto de 2021

Urtean zeharreko 23. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                                 

                             

URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gutariko askok amaitu dau udako atsedenaldia eta apurka-apurka  eguneroko bizitzan sartzen goaz, bai gizarte mailan eta bai fede alkarte mailan. Eta hemen gagoz, barriro ere, geure betiko elizan, Jesusen Heriotzea eta Biztuerea ospatzeko asmotan alkartuta. Barriro alkarrekin egotean sentitzen dogun poza.

            Jaunak zabaldu deiguzala belarriak eta bihotza bere Hitza ulertu, onartu eta bere Erreinua iragarri dagigun.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: damututa eta apaltasun guztiaz, autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, gu salbatzera etorri zarean Jauna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, preminan dagozanentzat erruki hutsa zarean Jauna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuganako bidean beti laguntzen deuskuzun Jauna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Is 35, 4-7a:

 

            Isaiasek aurretiaz iragarriko deuskuz Mesiasek, Jesusek, egingo dituan ekintza harrigarriak.

 

Erantzun-Salmoa: 145.salmoa

 

             Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu salmoak, Berak deuskun maitasun haundiagaitik

 

"Jauna, zure maitasuna..."

 

St 2, 1-5:

 

            Santiagok gogoratuko deusku ezin dogula bereizkuntzarik egin gizakien artean; eta, egitekotan, behartsuak izan behar dabela guretzat lehenengoak.

 

Mk 7, 31-37:

 

            Jesusek gor-mutua osatzean, Mesiasen indar salbatzailea beragan dagoala erakusten dau: Isaiasek iragarritako Mesias Bera dala agertzen dau.

 "Aleluia" abestuz  prestatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin deiogun otoitz zeruko Aitari, gizadi osoaren alde:

 

            - Elizearen alde: bere jokabideaz eta ekintzakin, Jaungoikoaren Erreinua munduan   hazten eta indartzen doala erakutsi dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gaixo guztien alde: guk emoten deutsegun zerbitzuan eta maitasunean Jaungoikoak deutsen maitasuna eta eskeintzen deutsen salbamena ikusi dagien. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Mundu guztian sufritzen dagozanen alde: covid gaixoa,  Haitiko lurrikara, Afganistango egoera,  edo beste edozelango arazo larriak bizi dabenen oihuak entzun  daiguzan eta  gure jokaera entzungor egin barik, alkartasunezkoa izan daiten.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Eukaristia ospatzera batu garean guztion alde: Kristok ebanjelioko gor-mutuari lez, geuk ere inguruko behartsuei eskua luzatzen jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia honetan parte hartu dogunok, bizi gaitezala pozik, alkarren maitasunean. Astean zehar, Jaunaren lekuko edo testigu izatera deituak gara.

           

            Eskerrak Jauna bihotz bihotzez, Maisu ona zaralako…







                                

                             

URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gutariko askok amaitu dau udako atsedenaldia eta apurka-apurka  eguneroko bizitza normalean sartzen goaz, bai gizarte mailan eta bai fede alkarte mailan. Eta hemen gagoz, barriro ere, geure betiko elizan, Jesusen Heriotzea eta Biztuerea ospatzeko asmotan alkartuta. Barriro alkarrekin egotean sentitzen dogun poza.

            En nuestra celebración se hace presente Jesús de Nazaret; el mismo que curaba a los enfermos, perdonaba a los pecadores, y sembraba paz y amor.

            Jaunak zabaldu deiguzala belarriak eta bihotza bere Hitza ulertu, onartu eta bere Erreinua iragarri dagigun..

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: damututa eta apaltasun guztiaz, autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, gu salbatzera etorri zarean Jauna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, preminan dagozanentzat erruki hutsa zarean Jauna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuganako bidean beti laguntzen deuskuzun Jauna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 35, 4-7a:

 

            Isaiasek aurretiaz iragarriko deuskuz Mesiasek, Jesusek, egingo dituan ekintza harrigarriak.

            El profeta Isaías, anuncia la vida y las buenas obras que realizará el Mesías, cuando venga a la tierra.

 

Erantzun-Salmoa: 145.salmoa

 

             Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu salmoak, Berak deuskun maitasun haundiagaitik

            El salmo nos invita a alabar a Dios, porque es bueno y nos ama.

 

"Jauna, zure maitasuna..."

 

 

St 2, 1-5:

 

            Santiagok gogoratuko deusku ezin dogula bereizkuntzarik egin gizakien artean; eta, egitekotan, behartsuak izan behar dabela guretzat lehenengoak.

            El apóstol Santiago nos advierte en su carta, que la fe y la vida deben ir siempre unidas.

 

Mk 7, 31-37:

 

            Jesusek gor-mutua osatzean, Mesiasen indar salbatzailea beragan dagoala erakusten dau: Isaiasek iragarritako Mesias Bera dala agertzen dau.

            Basta acercarse a Jesús, para sentirse curado y libre del mal.

 

             "Aleluia" abestuz  prestatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin deiogun otoitz zeruko Aitari, gizadi osoaren alde:

 

            - Elizearen alde: bere jokabideaz eta ekintzakin, Jaungoikoaren Erreinua munduan   hazten eta indartzen doala erakutsi dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por todos los que se encuentran enfermos, abandonados: para que en nuestro amor y servicio, sientan la cercanía de Dios. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Mundu guztian sufritzen dagozanen alde: covid gaixoa,  Haitiko lurrikara, Afganistango egoera,  edo beste edozelango arazo larriak bizi dabenen oihuak entzun  daiguzan eta  gure jokaera entzungor egin barik, alkartasunezkoa izan daiten.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por todos los que hemos venido a celebrar esta eucaristía: para que siguiendo los pasos de Jesús, estemos siempre cerca de los que sufren. ESKATU   DEIOGUN   JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia honetan parte hartu dogunok, bizi gaitezala pozik, alkarren maitasunean. Astean zehar, Jaunaren lekuko edo testigu izatera deituak gara.

            Iluminados con la Palabra de Dios y el ejemplo de Jesús de Nazaret trabajemos en realizar el Reino de Dios entre nosotros.

           

            Eskerrak Jauna bihotz bihotzez, Maisu ona zaralako…








URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA

Gorren belarriak zabalduko dira,
eta mutuaren mihinak oihu egingo dau pozez.

Isaias Profetearen liburutik
(Is 35, 4-7a)

    Esan bihotz-bildurtiei:
«Eutsi gogor! Ez izan bildurrik!
Horra zuen Jainkoa!
Berbera dator zuek salbatzera
eta merezia daben zigorra arerioei emotera».
Orduan, itsuen begiak edegiko dira
eta gorren belarriak zabalduko;
herrenak basahuntzak lez jauzi egingo dau
eta mutuaren mihinak oihu egingo pozez.
Urak sortuko dira basamortuan
eta errekak eremuan;
lur errea aintzira bihurtuko da
eta lur egarritua iturri.

Erantzun-salmoa
(Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10)

Goratu egizu, Jauna, ene barrua.

Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutik jarten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan.

Jainkoak ez al ditu, bada, behartsu diranak aukeratu,
erreinuaren oinordeko izan daitezan?

Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 2, 1-5)

    Ene senideok: Ezin alkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan dozuen sinesmena eta pertsonen artean bereizkuntza egitea.
    Emon dagigun zuen batzarrean gizon bi sartzen dirala, bata aberatsa, urrezko eraztunez eta dotore jantzita, eta bestea pobrea, zarpail jantzita; eta dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten deutsazuela: «Jesarri zu hemen, ohorezko tokian»; pobreari, barriz: «Hago hi hor zutunik», edota «jarri adi lurrean, nire oinazpikoaren ondoan». Holan jokatuz, ez al diharduzue zeuen artean bereizkuntza egiten, eta ez al dozue irizpide okerrez epaitzen?
    Entzun, ene senide maiteok: Ez al ditu aukeratu Jainkoak munduaren begietan pobre diranak, sinesmenez aberats izateko eta Bera maite dabenei agindutako erreinua ondaretzat jasoteko?

Gorrei entzunarazo deutse,
eta mutuei berba eginarazo.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik  
(Mk 7, 31-37)

Aldi haretan, itzi eban Jesusek Tiro aldea eta, Sidondik igarota, Galileako itsasora bihurtu zan barriro, Dekapolisko lurraldean zehar.
    Gizon gor eta hizmotel bat eroan eutsoen, eta eskua gainean ezarteko eskatu. Jesusek, jenteagandik aparte harturik, hatzamarrak belarrietan sartu eutsazan eta txistuz mihina ikutu. Gero, zerurantz begiratuz, zizpurua egin eta esan eutsan: «Effetá», hau da, «Edegi». Eta une berean, belarriak edegi jakozan, mihina askatu eta garbi berba egiten hasi zan.
    Jazotakoa inori ez esateko agindu eutsen Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen eben.
    Biziro harrituta, honan inoen: «Ondo egin dau dana: gorrei entzunarazo eta mutuei berba eragin».

No hay comentarios: