Garizuma 2018

martes, 15 de septiembre de 2015

Urtean zeharreko 25. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






                                                                          

                               

                                   URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Egun on eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.

            Jesusen ikasle izan nahi dogunok, geure asteroko batzarra ospatzera etorri gara. Baina, zer da Jesusen ikasle izatea? Hona hemen erantzun osoa eta betea inoiz ere aurkituko ez deutsagun itauna. Halan da guztiz ere, Jaungoikoaren Berbeak erantzun hori aurkitzen lagundu egingo deusku.

            Jarri gaitezan batzar-giroan, "Igandetan elizan..." abestuz.


DAMU-OTOITZA

            Senideok: gure Jaungoikoa errukiorra eta parkatzailea da. Batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun geure pekatua:

            - Jesus Jauna, kurutzean josirik, salbau gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, bizitzarako bidea eten barik erakusten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, betiko bizitzara dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Jak 2, 12. 17-20:

            Nork dauka errezoia mundu honetan? Begiratu baten, kristau ez diranak, kristinauak baino hobeto bizi dira. Zein da bizira daroan bidea? Entzun dagigun Jakituriaren liburuak emoten dauan erantzuna.

Erantzun-Salmoa: 53. Salmoa

            Jainkoa da gure babesa. Otoitz honek, behin eta barriz Jainkoagana konfiantzaz  joko dau.    
"Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea nauzu, zatozkit lagun".

St 3, 16 - 4, 3:

            Bakezaleek bakea ereiten dabe. Eta bakeak zuzentasuna dakar ondoren lez.


Mk 9, 29-36:

            Besteen gainetik egotea bilatzen dogunoi irakatsi ederra emongo deusku Jesusek gaurko ebanjelioan: lehenen izan nahi dauana, izan daitela guztien zerbitzari. Zutundu gaitezan eta "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Jaunari munduko beharrizanen alde:

            - Kristau-alkartean zerbitzu edo erantzukizunen bat dauken guztien alde: Jesukristok irakatsi deuskun lez, zerbitzu hori apaltasunez bete dagien. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

            - Munduko herri eta nazino guztien alde: horreetan aberatsen eta pobreen arteko aldeak desagertu daitezan; alkarren artean solidaritza sustatu daien eta betirako baztertu daiezala zapalketak eta norgehiagokak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
           
- Bizitza hobe baten bila  Europara etorri nahirik dabizen pertsonen alde, gu guztion solidaritzaz eta hartzen diren ebatziekaz bizitza duin bat emoteko gai izan gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Arratiako parrokietan, pastoral urte barriaren aurrean, Jesusen bizitzari jarraituz, Ebanjelioan  oinarrituta gure bizitza bideratu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Onartu, Jauna, gure eskariak, uste osoz zuzendu deutsuguz-eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


AZKEN AGURRA

            Elizatik urteterakoan, gogoratu dagigun Jaungoikoaren Berbeak eskeini deuskun zerbitzu, alkar ulertze eta onartze mezua. Eta mezu hori bizi dagigula gure eguneroko bizitzan.

            "Alkartuta goazen..."











                                 

URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - B

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Egun on eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.

            Jesusen ikasle izan nahi dogunok, geure asteroko batzarra ospatzera goaz. Baina, zer da Jesusen ikasle izatea? Hona hemen erantzun osoa eta betea inoiz ere aurkituko ez deutsagun itauna. Halan da guztiz ere, Jaungoikoaren Berbeak erantzun hori aurkitzen lagundu egingo deusku.
            Convocados por Jesús, queremos celebrar la eucaristía y ser sus discípulos. Sabemos que es difícil seguir el camino que Él siguió, que es difícil tomar la cruz de cada día y mantenernos fieles a Él. Necesitamos encontrarnos con Cristo, para ser iluminados por su luz y mantenernos fieles a pesar de todas las dificultades.

            Jarri gaitezan batzar-giroan, "Igandetan elizan..." abestuz.


DAMU-OTOITZA

            Senideok: gure Jaungoikoa errukiorra eta parkatzailea da. Batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun geure pekatua:

            - Jesus Jauna, kurutzean josirik, salbau gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, bizitzarako bidea eten barik erakusten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, betiko bizitzara dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Jak 2, 12. 17-20:

            Nork dauka errezoia mundu honetan? Begiratu baten, kristau ez diranak, kristinauak baino hobeto bizi dira. Zein da bizira daroan bidea? Entzun dagigun Jakituriaren liburuak emoten dauan erantzuna.
            La mayor denuncia contra la corrupción y el engaño, es la honradez y una  vida honesta, sencilla, limpia.

Erantzun-Salmoa: 53. Salmoa

            Jainkoa da gure babesa. Otoitz honek, behin eta barriz Jainkoagana konfiantzaz  joko dau.
            Nuestro Dios escucha las súplicas y auxilia, hace justicia y salva. Él es bueno.

            "Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea nauzu, zatozkit lagun".

St 3, 16 - 4, 3:

            Bakezaleek bakea ereiten dabe. Eta bakeak zuzentasuna dakar ondoren lez.
            En el fondo de todos los males, está la ambición, la codicia, el orgullo y la soberbia. Hace dos mil años decía esto el Apóstol Santiago.

Mk 9, 29-36:

            Jesús reprende la ambición de los discípulos. El puesto de sus seguidores está en el servicio y en la entrega a los demás.
            Besteen gainetik egotea bilatzen dogunoi irakatsi ederra emongo deusku Jesusek gaurko ebanjelioan: lehenen izan nahi dauana, izan daitela guztien zerbitzari. Zutundu gaitezan eta "Aleluia" abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Jaunari munduko beharrizanen alde:

- Kristau-alkartean zerbitzu edo erantzukizunen bat dauken guztien alde: Jesukristok irakatsi deuskun lez, zerbitzu hori apaltasunez bete dagien. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

- Por las familias de nuestra comunidad cristiana, que sufren necesidades o la enfermedad de alguno de sus miembros; para que encuentren el apoyo y la ayuda de los cercanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
           
- Bizitza hobe baten bila  Europara etorri nahirik dabizen pertsonen alde, gu guztion solidaritzaz eta hartzen diren ebatziekaz bizitza duin bat emoteko gai izan gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Por  las parroquias de Arratia para que a la luz del evangelio seamos transmisores de la Buena Noticia que se nos ofrece en Jesucristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

            Onartu, Jauna, gure eskariak, uste osoz zuzendu deutsuguz-eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Elizatik urteterakoan, gogoratu dagigun Jaungoikoaren Berbeak eskeini deuskun zerbitzu, alkar ulertze eta onartze mezua. Eta mezu hori bizi dagigula gure eguneroko bizitzan.
            Recordemos el mensaje de servicio, comprensión y acogida que hemos escuchado en la palabra de Dios.
            Procuremos vivirlo durante la semana. Recibamos la bendición de Dios.

            "Alkartuta goazen..."











XXV. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Emon deiogun heriotza lotsagarria.

Jakituria liburutik
Jkd 2, 12a. 17-20

    Honan inoen gaiztoek, oker arrazoituz:
«Jarri deioguzan sareak zintzoari,
Ikusi dagigun esaten dauana egia dan ala ez,
aztertu dagigun zelako amaierea dauan ikusteko.
Zintzoari, benetan Jainkoaren seme bada,
Bera etorriko jako laguntzera
eta libratuko dau arerioen eskuetatik.
Irainak eta oinazeak jasanarazoko deutsaguz,
haren nasaitasuna ezagutu eta eroapena probatzeko.
Heriotza lotsagarrira kondenatuko dogu,
bere esanetan, Jainkoak alde urtengo deutso-eta».

Erantzun-salmoa
(Sal 53, 3-4. 5. 6 eta 8)

Jauna da nire biziaren eusle.

Ene Jainko, zeure izenagaitik salbau nagizu,
ahaltsua zaranez, auzi egidazu.
Entzun, ene Jainko, nire otoitza,
aditu nire ahoko hitzak.

Harroak nire aurka jagi dira,
eta amorruz ni hil-nahian dabiltza:
Ez dabe Jainkoa begien aurrean.

Nik, ostera, Jainkoa dot laguntzaile,
Jauna da nire biziaren eusle.
Gogotik eskeiniko deutsut oparia,
ospatuko dot, Jauna, zure izena ona da-eta.

Bakezaleek bakea ereiten dabe,
eta bakeak zuzentasuna dakar ondorio lez.

Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 3, 16 - 4, 3)

    Senide maiteok: Bekaizkeria eta norgehiagokeria diran tokian, han dira nahastea eta era guztietako gaiztakeriak. Goitik datorren jakituria, barriz, garbia da lehenengo; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emoilea, errukitsua eta frutu onak dakarzana, alderdikeria eta itxurazalekeria bakoa. Bakegileek bakean ereiten dabe eta frututzat zuzentasuna batzen.
    Senide maiteok: Nondik sortzen dira zeuen artean dozuezan hasarreak eta burrukak? Ez ete zuen barruan burrukan dabilzan grina txarretatik? Zeredozer gogo biziz gura eta eskuratu ezin dozuenean, hil egiten dozue; zeredozer biziro nahi eta lortu ezin dozuenean, hasarrea sortu eta burruka egiten dozue. Ez daukazue, eskatzen ez dozuelako; eta eskatu eta hartzen ez badozue, txarto eskatzen dozuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko eskatzen dozuelako.

Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da.
Lehenengo izan gura dauana izan bedi danetan azken.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 9, 30-37)

    Aldi haretan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar ebilzan. Jesusek ez eban inork jakiterik gura, ikasleei irakastera emona egoan-eta. Honan ziharduan: «Gizonaren Semea gizakien eskuetan itziko dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da». Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten jaken: itauntzeak, barriz, bildurra emoten eutsen.
    Heldu ziran Kafarnaumera, eta, etxean egozala, Jesusek itaundu eutsen: «Zer eztabaida izan dozue bidean?» Baina hareek berbarik ere ez; euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben-eta bidean.
    Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan eutsen: «Lehenengo izan gura dauana izan bedi danetan azkena eta danen zerbitzaria».
    Gero, umetxo bat hartu, hareen erdian jarri eta, besarkatuz, esan eutsen: «Honako umea nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Ni onartzen, bialdu nauan Ha baino».




Publicar un comentario