Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 21 de septiembre de 2021

Urtean zeharreko 26. domekea B urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.







                             

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - B

«Bat gara – Creamos comunidad».

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Asko ala gitxi izan, alkartea osatzen dogu eta gaur batzarrean batu gara Jaunaren altararen inguruan. Eukaristia ez dogu banaka ospatzen, Jaunari begira dagoan «gu» gara.

             Astean pastoral kurtso barriari ekin deutsagu eta gaurko egunez hausnarketarako eta dirua batzeko jardunaldia ospatzen dogu, goiburu esanguratsuagaz: «Bat gara – Creamos comunidad». Garrantzitsua da kristau alkarteak Erreinuaren eraikuntzan garatzen dauan egiteko eta misinoa baloratzea. Gaur, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunak gure mugetatik harago begiratzen eta ‘gu’  zabalagoa izaten laguntzen deusku.

 

            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, "Goazen alkarturik” abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: guztion Aita eta errukiaren iturria dan Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, krisialdian bizi garala jakin arren, gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, J.

 

            - Jesus Jauna, gure inguruan beharrizan haundiak ikusi arren, alperriko kastuak egiten                      ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure artean txarto pasetan dagozanei gitxi laguntzen deutsegulako. E. J.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Zenb 11, 25-29:

 

            Moisesek Jaunaren Espiritua hartu dau basamortuan zehar herriaren gidari izateko eta Israeli etorkizun bat aurkitzeko. Baina, Espiritua ez da pertsona bakar baten kokatzen. Danoi eskeintzen jaku, bakotxak geure eginkizunean zintzo jokatu dagigun.

 

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa 

 

            Salmisteak, Jainkoaren hitza  entzun eta bere nahia egitera gonbidatzen gaitu

 

"Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

St 5, 1-6:

            Irakurgai honetan, Santiagok aberatsen kontra berba gogorrak esaten ditu. Baina ez dagigun pentsau berba horreek beste batzuentzat diranik. Gure inguruan behartsurik badago, gu aberatsak gara.

 

Mk 9, 37-42. 44. 46-47:

 

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko "Aleluia" abestuz

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu daigun gure bihotza pertsona guztien beharriza[1]netara eta aurkeztu deiogun gure otoitza behartsuaren eta baztertuaren ondoan dagoan Aitari.

 

. Eleizbarrutiaren alde. Pastoral kurtso barriaren hasieran, abian dan Eleiza izan daiten, batez be entzutea, harrera eta arreta behar dabenen, hau da Jainkoaren kutunen bila ataraz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Caritasen alde; bertan lanean eta laguntzen diharduen guztiei begiratuta, gaur era apartekoz etorkinei, euren lurra eta familia atzean itzi eta hona etorrita, ez daitezela “besteak” izan  “gu” handi  bat baino. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Agintarien alde. Guztion onaren alde jardun daien, pertsona guztion bizia eta ahulenen eskubideak duintasunez defendatuz. Eskatu deiogun Jaunari.

  

. Hemen batu garanon eta gure kristau alkarteen alde. Ez daigula ahaztu ontzi berean goazala eta banatzen gaituen harresiak botatzeko konpromisoa hartu daigula. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Jainko Aita, zure legea zureganako eta lagun hurkoarenganako maitasunean gauzatzen da. Emoiguzu indarra maitasun hori gure bizitzetan gauzatzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

 

Gaur batzen dan dirua Caritasentzat eta parrokiako beharrizanei laguntzeko izango da.  Eskerrik asko esku-zabaltasunez jokatzeagaitik.

 

 OHARRA

" Urriaren 16an eta 23an, zapatuz, bateoko ikastaroak izango dira Igorren. Umea bateatu gura dabenak  emon  daiela izena parrokian. Komenigarria da ikastaroa haurdunaldian zehar egitea, lasaitasunez egiteko, eta bateo datakaz egon daitekezan arazoak ebitatzeko."


AZKEN AGURRA

 

            Senideok: ebanjelioan entzun dogu, baso bat ur edateko emoteak bere saria izango dauala Jaunaren aurrean. Gu zerbait gehiago emoteko ere gauza gara. Horretarako Jaunaren laguntza izango dogu. Besteen beharrizanei  zabalik bizitzeko asmo sendoaz urten dagigula elizatik.

 

            "Alkartuta goazen.."

 




                                



                                

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - B

«Bat gara – Creamos comunidad».

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Asko ala gitxi izan, alkartea osatzen dogu eta gaur batzarrean batu gara Jaunaren altararen inguruan. Eukaristia ez dogu banaka ospatzen, Jaunari begira dagoan «gu» gara.

                        Iniciando el nuevo curso pastoral esta semana, se nos presenta en este domingo la jornada de reflexión y colecta con un lema sugerente: «Bat gara – Creamos comunidad». Es importante que la comunidad cristiana integre, valore y visibilice toda la labor y misión que desarrolla en la construcción del Reino y la Jornada Mundial del Migrante y Refugiado nos ayuda a mirar más allá de nuestras fronteras y a acoger hacia un ‘nosotros’ cada vez más grande.

            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, "Goazen alkarturik." abestuz.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: guztion Aita eta errukiaren iturria dan Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, krisialdian bizi garala jakin arren, gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, J

 

            - Jesus Jauna, gure inguruan beharrizan haundiak ikusi arren, alperriko kastuak egiten   ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure artean txarto pasetan dagozanei gitxi laguntzen deutsegulako. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Zenb 11, 25-29:

 

            Moisesek Jaunaren Espiritua hartu dau basamortuan zehar herriaren gidari izateko eta Israeli etorkizun bat aurkitzeko. Baina, Espiritua ez da pertsona bakar baten kokatzen. Danoi eskeintzen jaku, bakotxak geure eginkizunean zintzo jokatu dagigun.

            El espíritu que descansa sobre Moisés es lo suficientemente como para adueñarse de los ancianos que el Señor quería asociar a su profeta.

 

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa 

 

            Salmisteak, Jainkoaren hitza  entzun eta bere nahia egitera gonbidatzen gaitu

 

            El Padre se revela por su Palabra. Quien la escucha y la pone en práctica llega a la felicidad.

 

"Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

 

St 5, 1-6:

            Irakurgai honetan, Santiagok aberatsen kontra berba gogorrak esaten ditu. Baina ez dagigun pentsau berba horreek beste batzuentzat diranik. Gure inguruan behartsurik badago, gu aberatsak gara.

            Muy frecuentemente, las riquezas son el producto, directo o indirecto, de la injusticia. San Pablo lo denuncia con firmeza.

 

Mk 9, 37-42. 44. 46-47:

            Se reconocerá al verdadero discípulo por la intransigencia con que destierra de su propia vida toda causa de pecado.

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko "Aleluia" abestuz

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu daigun gure bihotza pertsona guztien beharriza[1]netara eta aurkeztu deiogun gure otoitza behartsuaren eta baztertuaren ondoan dagoan Aitari.

 

. Eleizbarrutiaren alde. Pastoral kurtso barriaren hasieran, abian dan Eleiza izan daiten, batez be entzutea, harrera eta arreta behar dabenen, hau da Jainkoaren kutunen bila ataraz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Por Cáritas, por quienes trabajan y colaboran por un mundo más solidario para que entre todos luchemos en la construcción del Reino, donde quepa toda la familia humana teniendo muy en cuenta los más débiles. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Por quienes tienen la misión de gobernar, para que trabajen por el bien común facilitando y defendiendo la vida con dignidad de todos los seres humanos. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Hemen batu garanon eta gure kristau alkarteen alde. Ez daigula ahaztu ontzi berean goazala eta banatzen gaituen harresiak botatzeko konpromisoa hartu daigula. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Jainko Aita, zure legea zureganako eta lagun hurkoarenganako maitasunean gauzatzen da. Emoiguzu indarra maitasun hori gure bizitzetan gauzatzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

 

La colecta de hoy se destinará a Cáritas y necesidades de la parroquia. Gracias por vuestra  colaboración.


 OHARRA

" Urriaren 16an eta 23an, zapatuz, bateoko ikastaroak izango dira Igorren. Umea bateatu gura dabenak  emon  daiela izena parrokian. Komenigarria da ikastaroa haurdunaldian zehar egitea, lasaitasunez egiteko, eta bateo datakaz egon daitekezan arazoak ebitatzeko."


AZKEN AGURRA

            Senideok: ebanjelioan entzun dogu, baso bat ur edateko emoteak bere saria izango dauala Jaunaren aurrean. Gu zerbait gehiago emoteko ere gauza gara. Horretarako Jaunaren laguntza izango dogu. Besteen beharrizanei zabalik bizitzeko asmo sendoaz urten dagigula elizatik.

            El verdadero  profetismo no puede estar animado más que por la caridad. Aborreciendo todo vicio, debemos como cristianos, amar siempre a los hermanos. Que este sea el compromiso para esta nueva semana. Para ello recibamos la bendición de Dios.

            “Alkartuta  goazen..."

 

(Nahi izan ezkero, otoitz hau pantailan jarri leike danon artean egiteko)

 

Aita ona,

zeruan poztasun handia dagoala

erakutsi deusku zure Seme Jesusek,

norbait galduta dagoanean, aurkitu egiten dabela,

norbait baztertu, gitxietsi edo kanporatuta dagoanean

onartu egiten dogula barriro be gure ‘gu’ zabalean

eta ‘gu’ hori, holan, gero eta handiago bihurtzen dala.

 

Arren eskatzen deutsugu

munduan zure borondatea beteteko grazia.

Amen

 

 

 

 (Si se desea se puede poner esta oración en la pantalla para hacer todos juntos)

 

Padre bueno,

tu Hijo Jesús nos enseñó

que hay una gran alegría en el cielo

cuando alguien que estaba perdido es encontrado,

cuando alguien que había sido excluido,

rechazado o descartado es acogido de nuevo

en nuestro “nosotros”, que se vuelve así cada vez más grande.

 

Te rogamos que concedas a todos los discípulos de Jesús y a todas las personas de buena voluntad la gracia de cumplir tu voluntad en el mundo. Amen

 

  


XXVI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR


Zergaitik zure kezka horreek niri buruz?
Hobe litzateke Jaunaren herri osoa profeta balitz!

Zenbakiak liburutik
(Zen 11, 25-29)

            Egun hareetan, Jaunak, lainoan jatsi, eta Moisesegaz berba egin eban; gero, Moisesek eban espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri eutsen. Espiritua hareekan kokatu orduko, profeta moduan hasi ziran berbetan; baina ez eben jarraitu. Gizaseme bi, bata Eldad eta bestea Medad eritzenak, hirurogeita hamarren taldekoak izan arren, ez ziran alkarketa-etxolara joan; kanpalekuan gelditu ziran. Baina kokatu zan espiritua hareekan ere eta profeta moduan berbetan hasi ziran. Orduan, mutiko batek Moisesegana lasterka joan eta esan eutsan: «Eldad-ek eta Medad-ek profeta lez berbetan dihardue kanpalekuan». Nunen seme Josuek, gaztetatik Moisesen laguntzaile zanak, esan eban: «Moises, ene jauna, galerazo egiezu». Baina Moisesek erantzun eutsan: «Nigaitik jeloskor? Gurago neuke herri osoa profeta balitz eta Jaunak bere espiritua danei emongo baleutse!»

Erantzun-salmoa
(Sal 18, 8 eta 10. 12-13. 14)

Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren asegarri.

Jaunaren legea bikain, barrua birbizteko,
Jaunak iragarria sendo, ez-ikasiak eskolatzeko.
Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko,
Jaunaren erabagiak egiazko,
guzti guztiak bidezko.

Zure morroi honek hareetan dau argi bizia,
eurak gordetean sari handia.
Nork ezagutu daikez bere hutsak?
Garbitu egizuz niri ezkutu geldituak.

Harrokeriatik ere morroi hau gorde egizu,
ez dakidan nagusitu.
Orduan geratuko naz bikain eta garbi
gaitz handi horretatik.

Zuen ondasunak ustelduta dagoz.

Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 5, 1-6)

            Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar eta aiene gainera jatortzuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen urre-zidarrak, eta uger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez jango dau zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozue aberastasuna.
            Zuen soloetan uzta batu eben langileei ordaindu ez zeuntseen soldateak deadarka dihardu, eta igitarien deadarra Jaun ahalguztidunaren belarrietara heldu da. Bapo bizi izan zaree zuek hemen lurrean eta atseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zaree hilketa-egunerako. Errubagea kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan dautsue aurre egin.

Gure aurka ez dagoana gure alde dago.
Zure eskuak arriskuan jarten bazaitu, ebagi egizu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 9, 38-43. 45. 47-48)

            Aldi haretan, Joanek esan eutsan Jesusi: «Maisu, gizon bat ikusi dogu zure izenean deabruak botaten, eta galarazo egin gura izan deutsagu, ez da-eta gure taldekoa».
            Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazo, ez da-eta inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz txarto-esaka jardungo dauanik. Izan ere gure aurka ez dagoana gure alde dago-eta».
            Jesusek esan eutsen ikasleei: «Mesiasen jarraitzaile zareelako, baso bat ur bada ere emoten deutsuena, benetan dinotsuet, ez da sari barik geldituko.
            Nigan sinesten daben txiki honeetakoren baten sinesmena galbidean jarten dauanak, hobe leuke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balebe.
            Zeure eskuak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu eskumotz betiko bizitzan sartzea, esku biak dozuzala infernura, amatau ezineko sutara, joatea baino. Zeure oinak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu hankamotz betiko bizitzan sartzea, oin biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino. Zeure begiak galbidean jarten bazaitu, atara; hobe dozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartzea, begi biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino; han ez da hilten barruko harra, ezta amatetan ere sua.

 


No hay comentarios: