Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 12 de octubre de 2021

Urtean zeharreko 29. domekea B urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                         

                                

                          URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

  Dirua eta ondasunak maitatzea eta Jesusen jarraitzaile izatea buztartu ezinak dirala gogoratzen euskun joan zan domekako Jaunaren Hitzak. Gaurko ospakizun honetan esango deusku bizitzan garrantzitsuena ez dala arrakasta izatea eta besteak gainditzea. Jesusen esanetan, handia eta lehenengoa izan nahi dauanak, uko egin behar deutso besteen gaineko indarkeriari, eta senideak maitatzen eta zerbitzatzen ikasi behar dau. Argia da Jesusen gaurko konbidapena: ZERBITZUAN eta ZERBITZARI LEZ bizirik izango gara handiak Jainkoaren begietan.

 

Abestuz hasi dagigun gaurko ospakizuna.

 

“Goazen alkarturik”

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, geure barruan isilik, otoitz egin deiogun Jaunari, parkatu deiskun eta gure bihotzak barriztau dagizan:

 

            - Jesus Jauna, gutariko bakotxa ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Is 53, 10-11:

 

            Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak aurretiaz iragarten deusku gizon guztiak salbatzeko Jesusek zer egingo dauan.

 

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

 

            Jainkoaren asmoak, salbamen asmoak dira. Guk ere , salmo honekin, Jainko onaren errukia abestu dagigun.

 

"Gure artera betor Jauna, zure betiko bihotz ona"

 

Eb 4, 14-16:

 

            Kurutzeko opari bakarragaz behin betiko lortu deusku Kristok salbamena. Uste osoz hurreratu geintekez graziaren iturrira. 

 

Mk 10, 35-45:

           

            Ikasleak lehenengo tokien bila dabiltz. Jesusek, ostera, zerbitzuaren bidea jarten deusku helburu. "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jesusek zerutik gure zerbitzuan jarraitzen dau; bere anai-arreba gaituanon alde otoitzean dihardu. Uste honegaz Aitagana hurreratu gaitezan:

 

-     Eleiza osoaren alde: Jesusen nahiarekin leiala    izan daiten eta ez daitela ohore              edo indar bila ibili. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-     Jesusek Ebanjelioan gogoratu deusku, bere ikasle izateko biderik onena besteen                 zerbitzari izatea dala. Gugaz bizi diranei eta beharrizanean aurkitzen diranei                    apaltasunez eta maitasunez zerbitzen ikasi dagigula. ESKATU DEIOGUN                       JAUNARI.

 

-         Sufritzen dagozen guztien alde, batez ere une honetan gogoan ditugu Las Palmasen bizi daben egoera larria, guztion ahaleginaz laguntzak bideratu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-         Arratiako kristau alkartearen alde, Sinodoa gertatzeko hasi barri dogun une honetan, alkarrekin bidea egitean, Espirituak gidatu gaizala Ebanjelioaren aritik. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

 

            Entzun, Aita, eskari honeek eta gutariko bakotxak bere bihotzean egiten deutsuzanak. Uste osoz eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

Gogoratu datorren domekan DOMUND kanpaina dogula.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaungoiko gure Aita gurekin izan daigula beti. Bere poza eta bakea emon deiguzala. Eta gizaki guztien pausoak biziaren bidetik zuzendu dagizala.

 

            "Jesus, munduko Argia..."

 

  
 





                               


                               URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

  Dirua eta ondasunak maitatzea eta Jesusen jarraitzaile izatea buztartu ezinak dirala gogoratzen euskun joan zan domekako Jaunaren Hitzak. Gaurko ospakizun honetan esango deusku bizitzan garrantzitsuena ez dala arrakasta izatea eta besteak gainditzea.

Según Jesús, el que quiera ser grande y primero tiene que renunciar a su deseo de poder sobre los demás y tiene que aprender a servir desde una postura de amor fraterno. La invitación que hoy nos hace Jesús es clara: vive EN y DESDE el servicio y serás grande a los ojos de Dios.

 

Abestuz hasi dagigun gaurko ospakizuna.

 

“Goazen alkarturik”

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, geure barruan isilik, otoitz egin deiogun Jaunari, parkatu deiskun eta gure bihotzak barriztau dagizan:

 

            - Jesus Jauna, gutariko bakotxa ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 53, 10-11:

 

            Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak aurretiaz iragarten deusku gizon guztiak salbatzeko Jesusek zer egingo dauan.

            La voluntad de Dios, es la salvación de todos. Para eso ha venido Jesús al mundo.

 

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

 

            Jainkoaren asmoak, salbamen asmoak dira. Guk ere , salmo honekin, Jainko onaren errukia abestu dagigun.

            Expresamos con este salmo nuestra confianza en Dios: nosotros, la iglesia, somos su obra: le rogamos que  la lleve adelante, que nos libre de nuestras mediocridades y sea Él quien convierta nuestro corazón.

 

            "Gure artera betor Jauna, zure betiko bihotz ona"

 

Eb 4, 14-16:

 

            Kurutzeko opari bakarragaz behin betiko lortu deusku Kristok salbamena. Uste osoz hurreratu geintekez graziaren iturrira. 

            Jesús se hizo igual a nosotros para vivir nuestra vida. Él es el mediador entre Dios y los hombres.

 

Mk 10, 35-45:

            Los apóstoles buscan los primeros puestos. Para Jesús, el primer puesto es servir y entregarse a los demás.

            Ikasleak lehenengo tokien bila dabiltz. Jesusek, ostera, zerbitzuaren bidea jarten deusku helburu. "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jesusek zerutik gure zerbitzuan jarraitzen dau; bere anai-arreba gaituanon alde otoitzean dihardu. Uste honegaz Aitagana hurreratu gaitezan:

 

-     Eleiza osoaren alde: Jesusen nahiarekin leiala    izan daiten eta ez daitela ohore              edo indar  bila ibili. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-     Jesusek Ebanjelioan gogoratu deusku, bere ikasle izateko biderik onena besteen                 zerbitzari izatea dala. Gugaz bizi diranei eta beharrizanean aurkitzen diranei                    apaltasunez eta maitasunez zerbitzen ikasi dagigula. ESKATU DEIOGUN                       JAUNARI.

 

-         Por quienes sufren; recordamos de forma especial a los damnificados en Las Palmas para que entre todos se busque una solución a la situación.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-         Por toda la Comunidad cristiana de Arratia, para que en esta preparación del Sínodo, tomemos parte en la reflexión y caminemos juntos bajo la acción del Espíritu, siguiendo los pasos de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, eskari honeek eta gutariko bakotxak bere bihotzean egiten deutsuzanak. Uste osoz eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO

Recordar, que el próximo domingo celebramos la campaña del DOMUND-

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaungoiko gure Aita gurekin izan daigula beti. Bere poza eta bakea emon deiguzala. Eta gizaki guztien pausoak biziaren bidetik zuzendu dagizala.

            Dios nuestro Padre, nos acompaña siempre. Que nos de su gozo y su paz. Que conduzca nuestros pasos, por el camino de la vida. Recibamos  su bendición

 

            "Jesus, munduko Argia..."


 





XXIX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Bere bizia ordaintzat emoten badau,
izango dau ondorengo ugari.


Isaias Profetearen liburutik
(Is 53, 10-11)

Jaunak oinazez josi gura izan eban.
Pekatuen ordainetan bizia emon ebala,
izango ditu ondorengoak
eta bizitza luzea,
eta haren bitartez Jaunaren nahia burutuko da.
Hainbat neke jasan ondoren,
argia ikusiko dau eta asea izango da.
Bere ezagutzaren bidez,
nire zerbitzari zuzenak
asko egingo ditu zuzen,
hareen gaiztakeriak bere gain hartu ebazan-eta.

Erantzun-salmoa
(Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22)

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta geure uste ona.

Zuzena da Jaunaren berbea,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaroten dabenakana;
heriotzatik ditu atarako,
eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta gure uste ona.

Goazen uste osoz graziaren aurkira.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 4, 14-16)

    Senideok: Gure abade nagusi handia, Jesus, Jainkoaren Semea, zeruetan sartua dogun ezkero, eutsi deiogun autortzen dogun sinesmenari; izan ere, gure abade nagusia ez da gure ahuleriaz erruki ez daiteken norbait, bera ere, gu lez, gauza guztietan probatua izan da-eta, pekatuan izan ezik. Hurreratu gaitezan, bada, konfiantza osoz Jainkoaren graziaren tronura, errukia lortu eta preminaldian laguntza izan dagigun.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Gizonaren Semea
bere bizia askoren erospen sari emotera etorri da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 10, 35-45)

    [Aldi haretan, Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusegana hurreratu eta esan eutsoen: «Maisu, eskatuko deutsuguna Zuk guri egitea gura geunke». Jesusek itaundu eutsen: «Zer gura dozue, bada, Nik zuei egitea?» Eta hareek: «Jesarri gaitezala bata zure eskuman eta bestea ezkerrean, Zu zeure aintzara heltzean».
    Jesusek esan eutsen: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar dodan kaliza mingotsa edateko, edo Nik murgildu behar dodan uretan murgiltzeko?» «Bai, gauza gara!», erantzun eutsoen.
    Jesusek, orduan: «Nik edan behar dodan kaliza mingotsa, bai, edango dozue, baita Nik murgildu behar dodan uretan murgilduko ere; baina nire eskuma-ezkerretan jesarte hori ez dago nire esku inori emotea; Jainkoak norentzat dauan prestatuta, hari emongo jako».
    Beste hamarrak, hori entzutean, hasarre jarri ziran Santiago eta Joanen aurka. Jesusek dei egin eta esan eutsen:] «Dakizuenez, herrien buruzagiek menpean hartzen dabez herriak eta handikiek euren agintea ezarten deutsee. Ez dau holan izan behar zuen artean. Zuen artean handi izan nahi dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana izan bedi guztien morroi. Gizonaren Semea ere ez da-eta zerbidua izatera etorri, zerbitzari izatera baino, eta bere bizia guztien alde ordainsaritzat emotera».






No hay comentarios: