Domekan Familia Ospakizuna

martes, 19 de octubre de 2021

Urtean zeharreko 30. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



                                  

                                                              URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - B

“Ikusitakoa eta entzundakoa konta ezazu”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,   Jaunaren Eguna ospatzera etorri zarenoi:

Frantzisko aita santuak gogoratzen deuskunez, Jainkoa bizitzan Aita lez agertzen jakula autortzen dogunean, gure bihotza zabaldu eta bere ikutua onartzen dogu. Holan, Berak, gure itsutasunak sendatu egiten ditu eta Jeusen eskutik ikusi eta entzun doguna gure eguneroko bizitzan batera jarteko gauza egiten gaitu. Horixe da misiolariek egiten dabena. Eurak eredutzat hartuz, benetako misiolari-senaz bizi daigun ospakizun hau eta Ebanjelioko Bartimeo itsuak lez, bizi, sentitu, iragarri eta kontatu daigun ikusi eta entzundakoa, Jainkoak gizadi osoari deutsan maitasunaren Barri Ona.

           

            Emon deiogun hasierea gaurko otoitzari abestuz.     “Jesusen eliza misiolaria gara”

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:

 

            - Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 31, 7-9:

 

            Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure Jainkoa.   

 

"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

 

Eb 5, 1-6:

 

            Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar salbatzailea.

 

 

 

 

Mk 10, 46b-52:

 

            Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak.  "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

 

· Frantzisko aita santuaren, Joseba gure gotzainaren eta gotzain guztien alde. Gidari izan daiguzala begietako benda kendu eta Jesusega bat egitean ikusiten eta entzuten doguna pozez iragarri daigun. Eskatu deiogun Jaunari

 

· Abadeen, diakonoen, katekisten eta alkarteetako ebanjelizatzaileen alde. Adoretsu eta gogotsu jardun daien Barri Ona leku guztietan iragarteko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

· Misiolarien alde. Jainkoaren Erreinuaren lekuko ausart izanda, euren bizia lurreko txirotuen alde emon daien, Barri Ona iragarriz eta gure anai eta arrebek jasaten dabezan egoera latzak salatuz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

· Eukaristia honetan batu garen guztion alde. Jesukristogaz bat egitearen lekukotasuna emon daigun gure inguruan, Jaunak bialdutako ikasle sentituz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA, DIRUA BATU AURRETIK

 

            Gaur batzen dan dirua misiolarientzat izango da. Konprometitu gaitezan eurekaz ikusi eta entzun dabena kontatu dagien. Eskerrik asko.

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristi honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.

 

            "Batzarretik bizitzara."







                              

                                  URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - B

“CUENTA LO QUE HAS VISTO Y OÍDO”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,   Jaunaren Eguna ospatzera etorri zarenoi:

Frantzisko aita santuak gogoratzen deuskunez, Jainkoa bizitzan Aita lez agertzen jakula autortzen dogunean, gure bihotza zabaldu eta bere ikutua onartzen dogu. Holan, Berak, gure itsutasunak sendatu egiten ditu eta Jeusen eskutik ikusi eta entzun doguna gure eguneroko bizitzan batera jarteko gauza egiten gaitu.

            Nuestros misioneros y misioneras comparten en el día a día lo que han visto y oído de la mano de Jesús.  Con ellos como ejemplo, vivamos esta celebración con verdadero espíritu misionero; y, al igual que el ciego Bartimeo en el Evangelio, vivamos, anunciemos y contemos lo que hemos visto y oído, La Buena Noticia del amor de Dios a toda la humanidad.

 

            Emon deiogun hasierea gaurko otoitzari abestuz.      “Jesusen eliza misiolaria gara”

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: benetako damutasunez eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena eta bere grazia:

 

            - Jesus Jauna, itsuen begiak zabaltzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, beti parkatzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 31, 7-9:

 

            Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.

            El profeta canta un canto de alegría, porque termina el exilio para su pueblo y vuelve a su tierra.

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure Jainkoa.   

            Para los desterrados en Babilonia el regreso a la patria fue algo tan inesperado que pareció un sueño. Tal maravilla de Dios llenó a los fieles de confianza y de alegría.

 

"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

 

 

 

 

 

Eb 5, 1-6:

 

            Ebertarrei egindako idazkian, Kristo Abade Nagusi lez agertzen jaku. Beragan alkartu ditu gizonen makaltasuna eta Jaungoikoaren indar salbatzailea.

            Jesús es el Sacerdote eterno que une a la humanidad con Dios y nos ofrece la salvación.

 

Mk 10, 46b-52:

 

            Al devolverle la vista al ciego de Jericó, Jesús se manifiesta como el Señor trascendente que responde al grito de la fe y  anima a cada uno a seguirle, como discípulo, por el camino de la salvación.

            Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak.  "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

 

· Frantzisko aita santuaren, Joseba gure gotzainaren eta gotzain guztien alde. Gidari izan daiguzala begietako benda kendu eta Jesusegan bat egitean ikusiten eta entzuten doguna pozez iragarri daigun. Eskatu deiogun Jaunari

 

· Abadeen, diakonoen, katekisten eta alkarteetako ebanjelizatzaileen alde. Adoretsu eta gogotsu jardun daien Barri Ona leku guztietan iragarteko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

· Por los misioneros y misioneras, testigos valientes del Reino de Dios, que entregan su vida a los empobrecidos de la tierra, para que nunca les falten las energías ni la alegría del amor de Dios para anunciar la Buena Noticia y denunciar las situaciones de injusticia hacia nuestras hermanas y hermanos. Eskatu deiogun Jaunari.

 

· Por todos los que participamos en esta eucaristía; para que seamos testimonio del encuentro con Jesucristo en nuestro entorno, cumpliendo así el envío del Señor a sus discípulos. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO

            La colecta será destinada a nuestros misioneros. Comprometámonos como ellos a contar lo que hemos visto y oído con nuestra aportación. Eskerrik asko.

 

AZKEN AGURRA

            Meza santu honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.

            Iluminados con la luz de Cristo, llevemos esa luz a nuestros hermanos y seamos discípulos misioneros.

 

            ".Batzarretik bizitzara"





XXX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Itsuak eta herrenak pozetan ekarriko ditut.

Jeremias Profetearen liburutik
(Jr 31, 7-9)

Honan berba egiten dau Jaunak:
«Egin oihu pozaren pozez Jakoben herriagaitik,
egin irrintzi herrien buru danagaitik.
Egin oihu, goratu Jauna, esanez:
"Salbatu dau Jaunak bere herria,
Israelen bizirik geldituak".
Begira, iparraldetik ekarriko ditut,
lurreko azken mugetatik batuko.
Jentetza izugarria bihurtuko da:
horreen artean itsuak ete herrenak,
umedunak eta umea izan barriak batean.
Negar eta otoitz artean ekarriko ditut.
Ondo ureztaturiko ibarretan zehar eroango ditut,
estropezurik egingo ez daben bide zelaiak zehar.
Aita izango naz Israelentzat,
nire lehen-seme izango da bera».

Erantzun-salmoa
(125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6)

Gugaz handikiro jokatu da Jau:
Hau da poza daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,
bagengozan amets-antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez.

Atzerrietan orduan esan eben:
“Jauna handikiro kokatu dabe”.
Gugaz handikiro jokatu da Jauna:
hau da poza daukaguna!

Bihurtu, Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Malkoz erein baeben,
pozez batuko dabe.

Haruntzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honuntzakoan,
gari-azaoak eskutan.

Abade zara zu betiko,
Melkisedeken sailean.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 5, 1-6)

    Abade nagusia gizonen artetik hartutakoa eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarritakoa izaten da, pekatuakaitik emoitzak eta opariak eskeintzeko.
    Badaki ezjakin eta okerbideratuez errukitzen, bera ere giza makaltasunez inguratuta dagoan ezkero. Horregaitik, bere pekatuakaitik ere opariak eskeini behar ditu, herriaren pekatuakaitik lez. Eta ezin dau inork abade nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak deiturik ez bada, Aaron lez.
    Holan, Kristok ere ez eutsan Berak emon bere buruari abade nagusiaren ospea, Jainkoak baino, honan berba egin eutsan-eta:
«Nire Seme zara Zu,
gaur zaitut Nik sortu».
    Beste salmo batean ere hau esaten deutso:
«Abade zara Zu betiko,
Melkisedeken antzera».

Maisu, ikusi dagidala barriro!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 10, 46b-52)

    Aldi haretan, Jesusek bere ikasleekin eta jentetza handiagaz Jerikotik urtetean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean egoan bide-ertzean jesarrita. Jesus Nazaretarra zala jakitean, deadarka hasi zan: « Daviden Seme, Jesus, erruki zakidaz!» Askok gogor egiten eutsoen isilarazoteko; baina harek areago egiten eban oihu: «Daviden Seme, erruki zakidaz!»
    Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu eban. Deitu eutsen, esanez: «Izan bihotz! Jagi, heuri deika ziharduk». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusegana joan zan. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu Nik zuri egitea?» Itsuak erantzun: «Barriro ikustea, Maisu!» Jesusek esan eutsan: «Zoaz, zeure sinesmenak osatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu eban, eta Jesusen ondoren joian bidean.


No hay comentarios: