Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 3 de noviembre de 2012

Untzioaren ospakizuna Igorren

Urriaren 28an, San Simon eta San Tomas eguna hain zuzen ere, jai giroz jantzi zan Igorreko parrokia Untzioa ospatzeko. 17 urte holako ospakizunik ez egoala gure parrokian eta merezi izan dauela esan daikegu. Aita Martzel eta Bizian gora alkarteko kideen laguntzaz gertakizun ederra eta ospakizun hobea izan dira gurean. Hurrengo hitzordua astelehenean da, azaroaren 5ean, arrastiko 4,30etan Bizian gora alkartea Igorren martxan ipinteko.






BIZIAN GORA IGORREN
Doinua: "Markesaren alaba"




           1

Zahartzaroan badogu
bideko laguna,
Bizian Goran jaku
egin ezaguna.
Zelan beteko dogu
barruko hutsuna?
Lagunarte gozo bat
da behar doguna.

           2

Gaur etxetik hasita
ez gara lehengoak,
ez dauka lehengo antzik
gure sutondoak.
Alkartu behar gara
sasoi batekoak,
ez al dau gaur balio
gure bateoak?


        3

Ikusi gura geunkez
eleizak beterik,
guk ez dogu izango
hori ikusterik.
Geu gara eleizak ta
ez itxi aterik,
Jesusentzat ez dago
beste bat hoberik.



          
           4

Bihar hartuko dogu
kristau Untzinoa,
hau da zahartzarorako
bedeinkazinoa.
Ondo burutu daigun
geure misinoa,
Jaunari esker on ta
estimazinoa.

           5

Lurrean danok gara
etorkinak hemen,
etorri danak laster
beharko dau urten.
Jesus lagun dogu ta
izan bihotz, kemen!
Ekin ta jarrai Berak
esan arte AMEN.

           6

Betor Bizian Gora
zorionekoa,
gu jubilatuontzat
berebizikoa.
Geure burua landu
ta findutekoa,
Maisu dogula Jesus
Nazaretekoa.
                        A. Martzel



ZAHARTZAROAN EGIN NAZ
JESUSEN LAGUN
Doinua: "Triste bizi naiz eta"




           1

Igorretarrak gara
adin haundikoak,
aspaldiko eskola
neska-mutikoak.
Euskaldun ta fededun
beti-betikoak,
holan zaindu gaizala
gure Jaungoikoak.

           2

Ez da lotsagarria
zaharra izatea,
Jaungoikoaren grazi
eta suertea...
Zahartzaroa ez dot nahi
alperrik galtzea,
neure burua landu
eta betetea.

           3

Orain arte lehengoan
bizi-izan nazana,
gaurtik aukera daukat
neuk gura dodana.
Ibili, kartak, jolas...
ta gozau ahal dana,
baina ez da bakarrik
hau kristauon lana.



           4

Grazi haundia dogu
bizi-luzapena,
hau alperrik galtzea
litzateke pena.
Landu beharra daukat
nire sinismena,
ez daroat alperrik
kristinau izena.

           5

Legea betetzea
da usadioa,
hau izan da gaur arte
kristau balioa.
Orain badakit zer dan
Ebanjelioa:
Jesusi jarraitzea
ta amodioa.

           6

Jesus hortxe egon da
isil luzaroan,
geugaz egin nahirik
lagun zahartzaroan.
Harrezkero bizi naz
bere anparoan,
ez gizon, ez kristau lez
ez nago paroan.
               
                        A. Martzel       
 




GAISOEN UNTZIO EDO IGORTZA
ELIZKIZUNA

Sarrera-oharra

      Ondo etorri, senideok, Espirituaren indarra Gaisoen Untzioa hartuko dozuenok, eta zuen zaintzaile, laguntzaile eta familikoak.
      Konturatzen zaree? Hauxe da benetako Elizea: Eliza Pobrea (gaisoak, zaharrak, ezinduak, euren laguntzaileak...), Eliza alkartua, bere ustea Jainkoagan dauana. Poztu gaitezan.
      En nuestra celebración recordamos a los enfermos de la Parroquia, a sus familias y a los Profesionales de la Salud; celebramos con gozo su entrega y el compromiso común que hemos adquirido de servir a la salud y a la evangelización del mundo sanitario.

Sarrera-abestia   “Zein gozo ta eder dan”

Zipristintzea

Bateoak Kristoren gorputzeko atal egin ginduzan. Alkarren beharra daukagu. Alkarren zerbitzuan gagoz. Gogoratu daigun bateo konpromiso hori Pazko-ur hau hartzean...

Abestia: Hartuko dogu ura pozik,
                Osasunaren iturritik

† Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua,
eta gure pekatuak parkaturik eroan gaizala betiko bizitzara.

Amen

Aintza

Otoitza
Jainko Aita,
zure seme Jesusen bidez zeru barri baten eta
mundu barri baten itxaropena emon deutsazu munduari.
Egin gagizuz zure seme Jesusen jarraitzaile sutsuak,
hitzez eta egitez gure anai-arreba gaixoei
itxaropena izateko arrazoiak emon deieguzan.
Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez...
—Amen.
HITZAREN LITURGIA

      Israeldarrak lurra jota dagoz: Eliza nagusia eta Jerusalen osoa apurtuta gelditu dira eta jentea atzerrira bialdua. Baina Jaungoikoak ez ditu ahaztu eta bere herria salbauko dau.

Jeremias Profetearen liburutik
Jr 31, 7-9

Honan berba egiten dau Jaunak:
«Egin oihu pozaren pozez Jakoben herriagaitik,
egin irrintzi herrien buru danagaitik.
Egin oihu, goratu Jauna, esanez:
"Salbatu dau Jaunak bere herria,
Israelen bizirik geldituak".
Begira, iparraldetik ekarriko ditut,
lurreko azken mugetatik batuko.
Jentetza izugarria bihurtuko da:
horreen artean itsuak ete herrenak,
umedunak eta umea izan barriak batean.
Negar eta otoitz artean ekarriko ditut.
Ondo ureztaturiko ibarretan zehar eroango ditut,
estropezurik egingo ez daben bide zelaiak zehar.
Aita izango naz Israelentzat,
nire lehen-seme izango da bera».

Erantzun-salmoa
(125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6)

      Israeldarrak erbestetik euren lurraldera etorterakoan, esker-onezko abestiak abestuten dabez. Eurekin batera, goratu dagigun gure Jainkoa.      

"Asko lagundu deuskuzu Jauna.
Hauxe da poza guk daukaguna."

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,
bagengozan amets-antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez.

Haruntzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honuntzakoan,
gari-azaoak eskutan.

Mk 10, 46b-52:

      Sinisten dauanak argi ikusiko dau Jesusen bidea dala onena eta Berari jarraituko deutso. Horixe egin eban Ebanjelioko itsuak.  "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jauna.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik

      Aldi haretan, Jesusek bere ikasleekin eta jentetza handiagaz Jerikotik urtetean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean egoan bide-ertzean jesarrita. Jesus Nazaretarra zala jakitean, deadarka hasi zan: « Daviden Seme, Jesus, erruki zakidaz!» Askok gogor egiten eutsoen isilarazoteko; baina harek areago egiten eban oihu: «Daviden Seme, erruki zakidaz!»
      Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu eban. Deitu eutsen, esanez: «Izan bihotz! Jagi, heuri deika ziharduk». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusegana joan zan. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu Nik zuri egitea?» Itsuak erantzun: «Barriro ikustea, Maisu!» Jesusek esan eutsan: «Zoaz, zeure sinesmenak osatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu eban, eta Jesusen ondoren joian bidean.


HOMILIA





Untzio edo Oliaduran...

1   Untzioa hartuko dabenen aurkezpena: Izen-abizenak

2   Esku-ezarketea

Oharra
Ahora, el celebrante impondrá las manos y ungirá con el óleo santo a nuestros hermanos. Son unos gestos que provienen de Jesús. La imposición de las manos es el signo del don de Dios que desciende sobre nuestros hermanos: la gracia de Jesucristo resucitado, la fuerza del Espíritu Santo. Y la unción en la frente y en las manos es el signo de la presencia de Dios en ellos, para confortarlos y fortalecerlos en el cuerpo y en el espí­ritu.
Participemos, con nuestra oración, en la celebración de este sacramento.

Abadeak eskuak ezarten deutsez oliadurea hartuko daben guztiei, banan-banan (asko badira, danen gain otoitza eginda). Bitartean, isilean egiten dau otoitz elizeak.

3       Esker onezko otoitza

—Bedeinkatua zu, Aita ahalguztiduna, gure Jaungoikoa: geugaitik eta geu salbatzeko bialdu zenduan mundura zure Semea.
  R/. Bedeinkatua zu, Jauna, orain eta beti.

—Bedeinkatua zu, Jesukristo, gure Jaun eta Jaungoikoa, Aitaren Seme bakarra: gizakion artera jatsi zinana eta gure gatxak osatu zenduzana.
  R/. Bedeinkatua zu, Jauna, orain eta beti.

—Bedeinkatua zu, Espiritu Santu poz-emoilea, gure Jaungoikoa: zeuk laguntzen eta gidatzen gaituzu, eta zeuk sendotzen dozu beti, zeure indarrez, gure gorputzaren makaltasuna.
  R/. Bedeinkatua zu, Jauna, orain eta beti.

  † Jainko guztiz ona: Espiritu Santuaren grazia hartuko dabe orain fedean zure zerbitzari honeek. Emon deiela oliadura honek laguntza euren neke-minetan eta indarra euren makal-aldian. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
  —Amen.

4       Olioztatzea

      (Olio-ezarketa bi: lehenengoa bekokian eta bigarrena eskuetan. Laguntzaile bat joan daiteke algodoi ugarigaz, olioztatu ondoren olioa kentzen...).

—Untzio santu honen bidez eta bere erruki handiari esker, lagundu deizula Jaunak Espiritu Santuaren graziaz.
* AMEN.

—Pekatutik atarata, salbatu zaizan eta bizkortu.
* AMEN.
     
Bitartean, kantuz lagundu:

Jauna, gure Jainkoa, Bedeinkatua Zu! Edo/eta


Zeru-lurren egile zaran
Espiritu Santua:
Zatoz eta bete bihotzak,
biztu gugan maite-sua (bis).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barruko
poza sortutzen dauana (bis).

Zentzuari argi emonez
eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi
danok bihurtu gaitzazu (bis).

Aienatu gure etsaiak
ta arimako kalteak.
Gugan beti iraun daiala
Zuk emondako bakeak (bis).

Aita eta Semearekin
hirutan bat zarana
Orain hemen zaindu gagizuz,
gero eroan Zugana (bi).


Oración
Señor, mira con bondad a nuestros hermanos
que, sintiéndose débiles
por el peso de los años o la enfermedad,
piden recibir la gracia de la santa Unción
para bien de su cuerpo y de su alma;
concédeles que, confortados con el don del Espíritu Santo,
permanezcan en la fe y en la esperanza,
den a todos ejemplo de paciencia
y así manifiesten el consuelo de tu amor.
Por Jesucristo nuestro Señor.
Amén.

Eskariak

Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun:

    - Gure Eliz Amaren alde: gaisoak benetako altxor izan daizan, eta batez ere seme-alaba galduengana hurreratzen jakin daian, eta euren ondoan egoten, eskatzen deutsugu Jauna.
R/. Entzun Jauna gure eskaria

    - Gaisoak, ezinduan edo gauza ez diran zaharrak daukezan familien alde: behar daben pazientzia eta danetariko laguntza izan daien, eta jainko-poza zabaldu ahal izan daien, eskatzen deutsugu Jauna.
R/. Entzun Jauna gure eskaria

      - Gaisoen zaintzaile eta laguntzaile guztien alde: euren lan aztunean laguntza izan daien beti, eta laguntza eskatzen ere jakin daien, eta euren bizitzarako aberasgarri izan dakien, eskatzen deutsugu Jauna.
R/. Entzun Jauna gure eskaria

      - Gu guztion alde: fedearen poza biziz geure ingurukoentzat argi izan gaitezan, eskatzen deutsugu Jauna    
R/. Entzun Jauna gure eskaria


Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
—Amén.

EUKARISTIAREN LITURGIA

Eskeintzen aurkezpena

†   Bedeinkatua zu, Jauna, zeru-lurren Jainkoa, zeure esku zabaletik hartu ditugu orain ekarri deutsuguzan ogi-ardauok, lurraren indarrak eta gizakiaren lanak sortuak: honeexek egingo jakuz biziaren ogi ta betiko zorionaren edari.
      —Bedeinkatua zu, Jauna, orain eta beti.

†   Senideok: egin daigun otoitz, guztiok batean, Eliza osoaren oparia Jaungoikoari eskeintzerakoan.
      —Jainkoa goresteko eta gizakiak salbatzeko.


Oparien gaineko otoitza

Gaisoaldian eta zahartzaroan
aparteko zaintzaile maitalea zaran Jainkoa:
azaleratu eiguzu zure ahalmen eta indar hori
gure makaltasunean zeure graziak egin daian argi
eta zure errukiaren autorle gartsu izan gaitezan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.


A/. Jauna zuekin. .......... E/. Eta zure espirituarekin.
A/. Gora bihotzak. ............ E/. Jaunagan daukaguz.
A/. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari. E/. Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen, Jainko Jauna,
legearen apurketearen bildur barik
eta, gaisoenganako erruki handiak eraginda,
pekatariei parkamena eta gaisoei osasuna
iragarten eta emoten eutsen
Jesukristo zure Seme ta gure Jaunagaitik
zu esker onezko kantuz gurtzea.

Berak egiaztatzen dau gure artean zure maitasuna,
egiten gaitu errukitsuak, neurritsuak eta banantzaileak
eta ihes eragiten deusku norkeriatik eta gehiegikeriatik
alkarrentzako opari eta lagun izan gaitezan.
Horregaitik, zeruko santu eta aingeru guztiekin
eten barik abesten deutsugu goratzarre hau:

Santu, Santu, Santua
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik daukaz zure diztirak:
Hosanna! zeru-goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna! zeru-goienetan.


Santu zara bai, Jauna,
eta santutasun guztiaren iturri.
Santu eizuz, ba, ogi-ardau honeik
zeure Espiritua isuriz,
Jesukristo gure Jaunaren
gorputz eta odol guretzat izan daitezan.

Berak, saldu ebenean,
eta bere gogoz kurutzera joiala,
ogia hartu, eta, eskerrak emonez,
zatitu eban, eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:

HARTU EIZUE TA JAN GUZTIOK HONETATIK;
HAU NEURE GORPUTZA DA-TA,
ZUENTZAT EMONGO DANA.

Afal-ondoan bardin, kaliza harturik,
barriz ere eskerrak emonez,
bere ikasleei emon eutsen, esanez:

HARTU EIZUE TA EDAN GUZTIOK HONETATIK;
HAU NEURE ODOLAREN KALIZA DA-TA,
ITUN BARRI ETA BETIKOAREN ODOLA,
ZUENTZAT ETA GUZTIENTZAT
PEKATUAK PARKATZEKO ISURIKO DANA.
EGIZUE HAU NEURE OROIGARRI.
V/. Hau da sinismenaren misterioa

R/. HIL ETA BIZTU ZARALA, JAUNA,
      ZU BARRIZ ETORRI ARTE
      HAU DOGU HAU BARRI ONA.

Jainko Aita ahalguztiduna:
gaisoak ikutuaz osatzen dauzen
eta neurritsuak izatera deitzen gaituen Jesus Jauna
altara gainean dogu orain sakramentu itxuran;
horregaitik goresten zaitugu.


Eta apalik eskatzen deutsugu, Aita ona,
zure Semearen Espirituak Elizan bat egin gaizala
Aita Santuarekin eta gure Gotzainekin,
eta bakearen alde lan egiten diharduen
borondate oneko guztiekin.

Gogoan izan, Jauna, guk maite doguzan
gaisoak, adinean sartuak, bakartadean dagozenak,
eta senideen oinazetan eurekaz bat egiten dakienak;
eta baita gogoan izan hildako gure senideak ere (I., I.):
emoiezu zure betiko atseden argitsu ta baketsua.

Aita/Ama on errukitsua! Izan zakiguz erruki guri eta baita
gaiso eta behartsuen ondoan dagozen guztiei ere,
munduan zure maitasunaren ezaugarri dira-ta;
egun baten, zure aintza danok batera abestu ahal izan daigun
Andra Mari, gure Ama, eta santu guztiekin zure erreinuan.

HONEN BITARTEZ...
.../...

GURE AITA...

Abadeak
      † Hona hemen Jaungoikoaren Bildotsa,
      hona munduko pekatua kentzen dauana:
      zoriontsuak honen mahaira deituak.

Herriak
      —Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean sartzeko;
      baina esaizu hitz bat eta osatuko naz.

Jaunartzerako abestia

GURE ONDOAN, JAUNA, egon zaitez beti;
Zu zara gure bide eta gure bizi.

1 Zu zara, Jauna, Zu gure Artzain eta gu zure artalde.
Nora-ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe.

2 Zuk ezagutzen gaituzu danok Zu zara gure Artzain on
Zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon.

3 Gure gaisoaldian zu, Jauna, zara gure Osagile.
Zaintzaileentzat egin gagizuz, esaneko ta maitale.


Bedeinkatu eta emongo diran kandelak biztuten dabez, adibidez, asteleheneko taldekoek?



KANDELEN BEDEINKAPENA

      Bedeinkatu, Aita, Kristo Berbiztuaren ezaugarri dan Pazko Kandela Nagusian biztuko ditugun kandelok. Gure senide nagusi edo gaixoentzat bideko iluntasunak argitzeko argi izan daitezen, bihotza berotzeko sua, maitatzen jarraitzeko indarra, azkenera arte itxaroteko esperantza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.


KANDELAK EMOTEA

Hartu eizue kandela hau

Eroan egizue etxera...
Jarri eizue oroigarri kutun eta maitetuen ondoan.

Biztu eizue...
Egun eta jazoera pozgarrietan.

Biztu eizue baita...
Egun eta une ilunetan,
Isiltasunean sufritzen zagozienean.


OHARRAK


AZKEN AGURRA

      Eukaristi honetan, ebanjelioko itsua lez, Jaunagaz alkartu gara. Hemendik kanpora ere Beragaz bizi gaitezala eta Ebanjelioa zabaltzeaz arduratu gaitezala.




Azken bendeinkapena

Eskatu daigun, amaitzeko, gure gainera bialdu daiala Jaunak bere bedeinkapen ospetsua:
(goralpen bakotxean AMEN erantzun zeikee).

V/: Jauna zuekin.
R/: Eta zuere espirituarekin.

—Jainko Aitak bedeinkatu zaizela.
-  Amen.

—Jainko Semeak indarbarritu zaizela.
-  AMEN.

—Espritu Santuak argitu daiala zuen bizitzea.
-  AMEN.

—Eta Jainkoak zaindu daiala zuen gorputza,
      eta salbatu zaizela.
-  AMEN.

—Eta hemen zagozan guztiok ere
      bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta † Espiritu Santuak.
-  AMEN.


Azken abestia


† Zoaze Jaunaren bakean.
—ESKERRAK JAINKOARI.

Igorren, 2012-10-28, San Simon eta San Judas Egunean.




No hay comentarios: