Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 16 de noviembre de 2021

Urtean zeharreko 34. domekea B Kristo Errege Jaia

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Konturatu orduko bete dogu urte osoa. Hona hemen danon eskura B urteko domeka eta jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak euskeraz!


                                

                                 URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - B

                                                      KRISTO ERREGE JAIA


SARRERAKO OHARKIZUNA

Liturgia Urtearen azkeneko domeka ospatzera etorri zarien guztioi, egun on:

Gaur, JESU KRISTO ERREGEAren festaburua ospatzen dogu. Errege da, baina ez mundu honetako erara. Haren Erregetza ez da boterean oinarritzen, zerbitzuan baino: Jesusek esaten deusku :“Gizonaren Semea zerbitzera eta bere bizia emotera etorri da

Errege apala, zerbitzaria, ikasleen oinak garbitzen dituan Erregea dala entzungo dogu Ebanjelioan zehar. Errukia eta parkamena, egia eta kurutzea dira haren armak. Kristok, gaur, garrantzitsuena ZERBITZEA dala gogoratzen deusku. Haren Espirituak indartu gaizala eta lagundu deiskula egiaren testigantza emoten munduaren aurrean.

            Altara honen inguruan alkartuta, abestu dagigun Haren Erregetza:  "Kristo gure Errege..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, autortu dagigun geure pekatua, Jaunaren errukiak eta parkamenak barriztau gagizan:

            - Jesus Jauna, zeure odola isuriz askatu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, Aitaren eta gure artean bakeak egin dituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure bihotzetan agindu nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Dn 7, 13-14:

            Herria hondamendiak jota dago. Eta egoera horretan, Gizonaren Semea datorrela eta beti iraungo dauan erregetza ezarriko dauala, iragarriko dau Daniel profetak.


Erantzun-Salmoa: 92. Salmoa

            Jainkoaren erregetza abestutera gonbidatzen gaitu salmisteak.

"Zu zara, Jauna, gure Errege."




Apk 1, 5-8:

            Apokalipsis liburutik hartutako gorespen kantu bat irakurriko jaku orain. Entzun dagigun gogo onez.

Jn 18, 33b-37:

            Kurutzera doan Jesus da gure Errege. Goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: Jesusen inguruan alkartuta, eskatu deiogun Jaungoiko Aitari bere Erreinua ezarri daitela gure lurrean eta gure bihotzetan:

            - Errege eta abade herri dan Eleizearen alde: entzun daiala Jaun bakarraren Hitza, eta testigantzaz eten barik iragarri daiala munduaren eta gizakien artean. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

            - Nazinoetako agintarien alde: hainbeste lekutan hain beharrezkoa dan bakearen alde ahalegindu daitezan, eta pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

            - Ekonomiaren, kulturearen eta zientziaren boterea daukatenen alde: Jaunak emon deutsen jakintza eta zuhurtzia ipini daiela guztien onaren zerbitzuan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde: Jesukristok agindu dagian benetan  gure bizitzetan, eta, Haregaz batera, Jainko Erreinuaren eragile izan gaitezan gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Jainko Jauna, Zeuk sendotzen dozu gure itxaropena eta indartzen gure makaltasuna: emoiguzu zure seme-alaba izatearen poza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok: "Egiarena danak, entzuten dau nire berbea", entzun dogu gaurko ebanjelioan. Entzun doguna ez dakigula ahaztu eta beteteaz gogoratu gaitezala.

            "Jainko gizon eginari..."

                            



                                 URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - B

                                                      KRISTO ERREGE JAIA


SARRERAKO OHARKIZUNA

Liturgia Urtearen azkeneko domeka ospatzera etorri zarien guztioi, egun on:

Gaur, JESU KRISTO ERREGEAren festaburua ospatzen dogu. Errege da, baina ez mundu honetako erara. Haren Erregetza ez da boterean oinarritzen, zerbitzuan baino. Jesusek diñosku: “Gizonaren Semea zerbitzera eta bere bizia emotera etorri da.

            En esta fiesta de Jesucristo Rey, celebramos la llegada futura del Reinado de Dios; el día en que el amor y la felicidad sea realidad para todos.
            Jesús es el único camino. Su entrega total a la causa de la humanidad, empujado por el amor de su Padre, tras la esperanza y la salvación a todos.
            Jesús es nuestro Rey, pero su Reinado está al servicio de los pobres, de los pequeños, de los que sufren .

            Altara honen inguruan alkartuta, abestu dagigun Haren Erregetza:  "Kristo gure Errege..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, autortu dagigun geure pekatua, Jaunaren errukiak eta parkamenak barriztau gagizan:

            - Jesus Jauna, zeure odola isuriz askatu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, Aitaren eta gure artean bakeak egin dituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure bihotzetan agindu nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dn 7, 13-14:

            Herria hondamendiak jota dago. Eta egoera horretan, Gizonaren Semea datorrela eta beti iraungo dauan erregetza ezarriko dauala, iragarriko dau Daniel profetak.
            Jesús a través de su entrega completa a los hombres, ha llegado a la plenitud de una vida completa en el Reino de su Padre.

Erantzun-Salmoa: 92. Salmoa

            Jainkoaren erregetza abestutera gonbidatzen gaitu salmisteak.
            Cantemos  a Cristo, Rey del universo.

"Zu zara, Jauna, gure Errege."

Apk 1, 5-8:

            Apokalipsis liburutik hartutako gorespen kantu bat irakurriko jaku orain. Entzun dagigun gogo onez.
            Los cristianos unidos a su Salvador, formamos un pueblo real y sacerdotal, capaz de ofrecer a Dios el universo entero en sacrificio de alabanza.

Jn 18, 33b-37:
            Para Jesús, el reinado de Dios se construye con el servicio, el amor y la justicia.
            Kurutzera doan Jesus da gure Errege. Goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: Jesusen inguruan alkartuta, eskatu deiogun Jaungoiko Aitari bere Erreinua ezarri daitela gure lurrean eta gure bihotzetan:

            - Errege eta abade herri dan Eleizearen alde: entzun daiala Jaun bakarraren Hitza, eta testigantzaz eten barik iragarri daiala munduaren eta gizakien artean.  . ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

            - Para que en esta sociedad, seamos testigos del Reino de Dios, amando y sirviendo a los pobres y a los que sufren.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Ekonomiaren, kulturearen eta zientziaren boterea daukatenen alde: Jaunak emon deutsen jakintza eta zuhurtzia ipini daiela guztien onaren zerbitzuan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los que nos hemos reunido junto al altar,  para que seamos servidores  como nuestro Maestro y Señor, Jesucristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Jainko Jauna, Zeuk sendotzen dozu gure itxaropena eta indartzen gure makaltasuna: emoiguzu zure seme-alaba izatearen poza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok: "Egiarena danak, entzuten dau nire berbea", entzun dogu gaurko ebanjelioan. Entzun doguna ez dakigula ahaztu eta beteteaz gogoratu gaitezala.
            El reinado de Jesucristo, es el fruto de su obediencia  amorosa al Padre y está orientado al servicio de la humanidad;  de modo semejante, la realeza de los cristianos consiste en servir a Dios y a los hermanos, en un espíritu de libertad.

            "Jainko gizon eginari..."


Azkenengo domekea Urtean Zehar
JESU KRISTO GURE JAUNA,
DIRAN GUZTIEN ERREGEA


Haren agintea betiko agintea da.

Daniel Profetearen liburutik
(Dn 7, 13-14)

    Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat ikusi neban zeruetako hodeietan etorten. Gizon zaharragana hurreratu zanean, beroni aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon eutsoezan: herri, nazino eta hizkuntza guztietako jenteak zerbitzen eban.
Haren agintea betikoa,
ez da inoiz ere amaituko;
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.

Erantzun salmoa (Sal 92, 1ab. 1cd-2. 5)

                                                                                  Errege da Jauna, jantzi da handikiro.

Jauna errege da, jantzi da handikiro, jantzi da Jauna, indarra dau gerriko.

Lurbira Berak jarri dau sendo,
eta ez da lokatuko.
Sendo dago betidanik zure aurkia,
Zu betidanik zara.

Zure autorrak oso sinesgarri dira:
zure etxeari santutasuna jagoko, Jauna,
gizaldien gizaldietan.

Munduko erregeen nagusiak
errege-leinu eta Jainkoaren abade egin gaitu.

Apokalipsi liburutik
(Ap 1, 5-8)

    Grazia eta bakea zuei Jesu Kristoren izenean, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo biztu eta munduko erregeen buruzagiaren izenean. Maite gaituanari eta bere odolaz geure pekatuetatik askatu ginduzanari, Jainko bere Aitarentzat errege-herri eta abade egin gaituanari, aintza eta agintea gizaldien gizaldietan. Amen.
Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko dabe,
baita Bera zulatu ebenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dabe haregaitik.
Bai. Amen.
    Hau dino Jainko Jaunak: Neu naz Alfa eta Omega, badana, bazana eta etortekoa dana, ahalguztiduna.

Zeuk dinozu; errege naz.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 18, 33b-37)

    Aldi haretan, Pilatok esan eutsan Jesusi:  «Zu al zara juduen erregea?» Jesusek erantzun:  «Zeure buruz itauntzen al deustazu hori ala besteek esan deutsue hori Nitaz?» Pilatok esan eutsan: «Judua ete naz, bada, ni? Zure herritarrek eta abadeburuek ekarri zaitue nigana. Zer egin dozu?» Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jenteak burrukan egingo leukee, Ni juduen eskuetan ez jausteko. Nire erregetza, ostera, ez da hemengoa». Orduan, Pilatok esan eutsan: «Beraz, errege zara Zu?» Jesusek erantzun eutsan: «Bai, errege naz, zeuk dinozun lez. Horretarakoxe jaio eta etorri naz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena danak entzuten dau nire ahotsa».


No hay comentarios: