Garizuma 2018

martes, 1 de diciembre de 2015

Abenduko 2. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

 

ABENDU-ALDIKO  II.  DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

          Abenduko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.
          Gure jarrera pertsonalak eta sozialak aldatzeko dei bizia da, anaitasunaren bideak lautuz, Jaungoikoaren ametsa egi bihurtu daiten: gizon eta emakume guztiek pozez sentitu dagiela benetako askapena.

          Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.

 ABESTIA  “Zatoz Jauna”...

 ABADEAREN AGURRA

  Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

       Egin dagigun Abenduko bigarren astean sartzen gaituan zeinua.

Piztu bigarren kandela- Tartean abestu : Salbatzailea zatoz lehenbaitlehen zure zain Jauna, gagoz gu hemen


Otoitza:

          Israelen itxaropena bizturik eusten eben profetek.

          Guk, ezaugarri lez, kandela biok bizten doguz.

          Jauna, zabalik egon daitela gure bizitza,

          Gure bihotzean itxaropena sortu dagizun eta bizturik eutsi deiozun.

          Zatoz, laster, Jauna. Zatoz, Salbatzailea!

DAMU OTOITZA

          Apaltasunez, onartu daigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.



·        Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.

·        Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.

·        Jesus, gure bizia. ERRUKI JAUNA.


 
HITZAREN LITURGIA

Ba 5, 1-9:

            Jerusalengo herriaren poza kantatzen deusku Baruk profeteak. Jainko salbatzailearen esku indartsuak erbesteratuak barriro herriratuko ditualako.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

            Jesusengan agertu jakun Jainkoa leiala da, eta emondako hitza beti betetzen dau. Kanta dagigun esker onez, eta zihurtasun osoz.



 "Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."

Flp 1, 4-6. 8-11:

            Abendu-aldirako egitarau eder bat eskeintzen deusku San Paulok, bigarren irakurgai honetan: zaindu daigula maitasun-alkartea eta ebanjelioko eginkizunak zintzo bete dagiguzala.

Lk 3, 1-6:

   Gaurko ebanjelioan, Jaunari bideak prestatzera dei egingo deusku Juan Bateatzaileak. Zutunik, goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

Homiliaren amaieran

Gaur, sehaska ondoan jarriko dogun ezaugarria, OGIA  da. Guztiontzat nahiko ogi egongo da-ta, daukagunetik alkar-banatzen badogu.                                              Gaurko ebanjelioko mezua hauxe da:” urratu egizue bidea Jaunarentzat, zuzendu Haren bidezidorrak; bardindu daitezala konkorrak, zelaitu aldatzak".

Abenduaren bide honetan
guk ezin egin etena,
jaso pobrea eta apala,
jaitsi harro dabilena.
Bihotz barritu, alkar lagundu,
indartu gure kemena:
eta ikusi, arratiarrok,
Jainkoaren salbamena.







 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!

·        Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Sufritzen dabenek beti euren ondoan ikusi gaiezala, pobreen arazoak geure eginez eta aberastasuna gizaki guztien artean zuzen banatuz eguneroko ogia ziurtatuta euki  dagien.  Egin daigun otoitz.

·        Gerra  eta aitu-ezinak albo batera itxita, munduan zehar bake bideak bilatu daitezan. Egin daigun otoitz.

·        Parroki alkarte honetako kide guztion alde. Abendualdi honetan Jaunaren abotsa entzun eta bide zuzenak  hartu dagiguzan gure artean berdintasun gehiago egon daiten.. Egin dagigun otoitz.

          Zatoz, Jauna, etorri bizkor, eta zure Espirituak zu hartzeko prestatu gagizala. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AZKEN AGURRA

            Jarraitu dagigun joan zan astean hartu genduan bidetik: izan gaitezan bake egile eta itxaropen sortzaile gure inguruan.

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."    


 



                                      

                                         ABENDU-ALDIKO  II.  DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

          Abenduko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.
          En este segundo domingo de Adviento, se nos invita a centrar nuestra atención en la figura de Juan el Bautista, que desde el desierto nos llama a preparar el camino al Señor.
          Es una forma de urgirnos a cambiar nuestras actitudes personales y sociales, de manera que -allanando los senderos de la fraternidad- se haga realidad el sueño de Dios: que todas las personas puedan experimentar con gozo la auténtica liberación.

          Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.

ABESTIA  “Zatoz Jauna”...

ABADEAREN AGURRA

    Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

Piztu bigarren kandela- Tartean abestu : Salbatzailea zatoz lehenbaitlehen zure zain Jauna, gagoz gu hemen


Otoitza:
Los profetas mantenían encendida la esperanza de Israel.
Nosotros, como un símbolo, encendemos la segunda vela.
 Jauna, zabalik egon daitela gure bizitza,
 Gure bihotzean itxaropena sortu dagizun eta bizturik eutsi deiozun.
          Zatoz, laster, Jauna. Zatoz, Salbatzail

DAMU OTOITZA

          Apaltasunez, onartu daigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.

·        Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.
·        Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.
·        Jesus, gure bizia. ERRUKI JAUNA.



HITZAREN LITURGIA

Ba 5, 1-9:

            Jerusalengo herriaren poza kantatzen deusku Baruk profeteak. Jainko salbatzailearen esku indartsuak erbesteratuak barriro herriratuko ditualako.
            El profeta Baruc anuncia a su pueblo la paz. Dios hará justicia y traerá la justicia.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

            Jesusengan agertu jakun Jainkoa leiala da, eta emondako hitza beti betetzen dau. Kanta dagigun esker onez, eta zihurtasun osoz.
            Cantemos la grandez de Dios y su amor que nos salva y nos protege.

  "Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna."


Flp 1, 4-6. 8-11:

            Abendu-aldirako egitarau eder bat eskeintzen deusku San Paulok, bigarren irakurgai honetan: zaindu daigula maitasun-alkartea eta ebanjelioko eginkizunak zintzo bete dagiguzala.
            San Pablo exhorta a los cristianos de la ciudad de Filipos, a que se mantengan unidos en la comunidad y que confíen en Jesucristo.

Lk 3, 1-6:

            Lejos del ruido de los poderes humanos Juan el Bautista en el desierto escucha la palabra. La Palabra se hace grito y exigencia: Hay que abrirse a la salvación. Dios es la meta de nuestra esperanza.
            Gaurko ebanjelioan, Jaunari bideak prestatzera dei egingo deusku Juan Bateatzaileak.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

Homiliaren amaieran

En este segundo domingo ponemos ante la cuna vacía un PAN. Quiere ser el signo de nuestro compartir; nuestro deseo de un mundo más humano donde no haya tantas desigualdades. Que no falte el pan de cada día a ninguno de nuestros herman@s

Abenduaren bide honetan
guk ezin egin etena,
jaso pobrea eta apala,
jaitsi harro dabilena.
Bihotz barritu, alkar lagundu,
indartu gure kemena:
eta ikusi, arratiarrok,
Jainkoaren salbamena.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!
·        Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan era-kusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Sufritzen dabenek beti euren ondoan ikusi gaiezala, pobreen arazoak geure eginez eta aberastasuna gizaki guztien artean zuzen banatuz eguneroko ogia ziurtatuta euki  dagien.  Egin daigun otoitz.

·        Por quienes formamos parte de esta comunidad parroquial. Para que hagamos nuestra la llamada a la conversión, descubriendo y eliminando las actitudes que nos separan a unos de otros. Egin dagigun otoitz.

·        Por todas las personas y comunidades que formamos parte de la Iglesia de Bizkaia, para que allanemos los caminos que nos llevan a un mundo más humano. Egin dagigun otoitz

          Zatoz, Jauna, etorri bizkor, eta zure Espirituak zu hartzeko prestatu gagizala. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.


AZKEN AGURRA

            Jarraitu dagigun joan zan astean hartu genduan bidetik: izan gaitezan bake egile eta itxaropen sortzaile gure inguruan.
            Que sepamos escuchar en todo momento la llamada de Dios. Hagamos de nuestra vida de cada día una entrega generosa.

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."    







ABENDU ALDIKO II. DOMEKEA


       Baruk Profetaren liburutik (Ba 5, 1-9)

       Jerusalen, erantzi dolu eta atsekabetako soinekoak,

jantzi, betiko, Jainkoaren aintzaren ederra.

       Batu zure gorputza Jainkoak emoten deutsun

zuzentasunaren soingainekoz,

eta ezarri buruan betiko aintzazko koroia.



       Agertuko deustulako Jainkoak zure diztira

zerupean bizi diran guztiei.       

       Jainkoak izen hau emongo deutsu behin eta betiko:

“Bakea Zuzentasunean,

Ospea Jainko-zaletasunean”.



       Jagi zaitez, Jerusalen, igo gainetara;

begira sortaldera eta ikusi zure semeak,

       sortaldetik sartelderaino Santuaren berbeak batutakoak,

pozarren, Juangoikoa eurakaz gogoratu dalako.

       Oinez urten eben, arerioak eroanda;

baina Jainkoak aintzatan ekarten deutsuz,

errege-gurdian lez.

       Jainkoak erabadi dau,

mendi-goi guztiak eta tontorrak lautzea,  

zulo-uneak betetzea, lurra bardintzeraino;

       Israel nasai etorri daiten,

Jainkoaren aintzak zuzendurik.



       Basoei eta usain oneko zugatzei

Israeli gerizea emoteko agindu deutse.

       Pozetan eroango dau Jaungoikoak Israel,

Bere aintzaren argiz,

Bere zintzorasunez eta errukiz.
      

Erantzun-salmoa        Sal 125, 1‑2ab. 2cd‑3. 4‑5. 6


Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:

Hau da poza daukaguna!



            Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,

       bagengozan amets antzean.

       Orduan bete jakun ahoa barrez,

       gure mihina goratzarrez.



            Atzerrietan orduan esan eben:

       «Jauna handikiro jokatua dabe».

       Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:

       Hau da poza daukaguna!



            Bihurtu, Jauna, gure zoria,

       Tegebeko errekako urak bezala.

       Malkoz erein baeben,

       pozez batuko dabe.



            Haruntzakoan hor doaz negarrez,

       ereiteko gari zorroa eroanez.

       Pozik etorriko dira honanzkoan,

       Gari eskukadak ekarriz.

       San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 1, 4‑6. 8‑11)

       Senideok: Zuen alde otoitz egiten dodanean, pozik eskatzen deutsat Jaungoikoari, zuek laguntzaile izan zaituedalako Ebanjelioko eginkizunean, lehenengo egunetik orain arte. Badot  ustea, eginbide hau zuokan hasi dauanak amaitu ere egingo dauala Jesukristoren egunera arte. Testigu dot Jainkoa, zelako kristau maitasun haundiz maite zaituedan. Eta hauxe da nire otoitza: gero eta handiago egin daitela zuen maitasun alkartea, ezagutze sakon eta zentzun betean, onena aukeratu dagizuen; holan, garbi‑garbi eta akats barik helduko zaree Kristoren egunera, zintzotasunezko frutuz beterik, Kristo Jesusen bitartez, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.              

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 3, 1‑6)

       Tiberio errege nagusi zala, haren erregetzaren hamabosgarren urtean, Pontzio Pilato Judeako agintari zala, eta Herodes Galilean erregeordeko egoala, eta Filipo ‑haren anaia‑ Iturea eta Trakoni lurraldean erregeordeko, eta Lisania Abilenen erregeordeko, eta Anas eta Kaifas abade nagusi zirala, Jaungoikoaren berbea etorri jakon basamortuan Zakariasen seme Joani.

            Eta Jordan inguru guztian, bihozbarritzeko bateoa iragarten hasi zan, pekatuen parkamenerako, Isaias profetaren liburuan idatzita dagoan lez «Abots bat oihuka dabil basamortuan urratu egizue bidea Jaunarentzat, zuzendu Haren bidezidorrak; goratu daitezala ibarrak, beheratu mendi eta tontorrak; bardindu daitezala konkorrak, zelaitu aldatzak. Eta ikusiko dabe guztiek Jaungoikoaren salbamena».        



Publicar un comentario