Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 7 de diciembre de 2021

Abenduko 3. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

 

                        

                                 

                                                                            ABENDU-ALDIKO  III.  DOMEKEA - C

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Abendu-aldiko hirugarren domekeak aparteko alaitasun  jarrera batera dei egiten deusku: Jaunaren etorrerea gainean dogulako pozik egotera.

            Maite dogun norbaiten bisita itxaroten dogunean, ahalegin guztiak egiten ditugu, gure bisitaria pozik gelditu daiten.

            Guk, kristauok Mesiasen etorrera gertatzen dihardugu. Ospatu dagigun Eukaristia barruan sentitzen dogun poz hau, geure anai-arrebakin alkartuta.

 

            "Alaitasuna lurrean..."

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

           “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia.  Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.

          Jesusek, bere argiz argitzen gaitu.

 

Piztu hirugarren kandela- Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera

 

          Kandela biztu ondoren otoitz hau egin

 

Ilunetan argi bat biztu zan, basamortuan abots bat entzun zan.

Heldu da mezularia!

Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.

Hiru kandela honeek biztean, zure argi-zuzia izan gura dogu,

argi egin dagizun.

Zatoz, Jauna, gu salbatzera!

 

HITZAREN LITURGIA

 

So 3, 14-18a:

 

            Bakea eta poza: hona hemen Sofonias profeteak iragarten deuskun mezua. Bakea eta poza, Jauna laster datorrelako, guztiontzat salbamena ekarriz.

 

Erantzun-Salmoa:  Is. 12, 2...

 

            Jarri daigun Jainkoaren salbamenean konfiantza osoa eta poztasunez beterik dei egin deiogun gure Salbatzaileari.

 

 "Goratu Jauna Hari kanta gure erdian Haundi da-ta.

 

Flp 4, 4-7:

            Harrigarria, benetan, San Paulok kartzelatik Filipos-ko kristauei idazten deutsena: "Zagoze beti pozik Jaunagan... Hurrean da Jauna".     

 

Lk 3, 10-18:

            Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak.     "Aleluia"

 

Homiliaren amaieran, sinodoaren bertsoakaz jarraitzen dogu.

Fededun batek itaundu eustan:   

Eleizea nora doa?

Hiru berbatan azaldu daigun,      

ez bada be komodoa:

Alkartasuna oinarri dogu,             

parte hartze metodoa,

Misinoagaz osatzen dabe            

hirurak ba SINODOA.

 

Beti betiko, Jesusek dino,           

gauza bi bakarrik dira,

Markosek holan idatzi eban          

barri onaren argira:

Gure munduan negarretan dan   

behartsuari begira,

Maitez gu zaintzen Jesus datorku    

alkarte erdi erdira!

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.

 

·        Eleizearen alde, Espirituak argitu dagiala bidea eta eleiztar guztiekaz batera, Jesusek erakutsitakoa  jarraitu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Une honetan sufritzen dagozanen alde, gaixoak, batez ere pandemia honetan bizitzan aurrera egiteko  arazoak deukiezanak eta momentuz osasunez aurkitzen garenok gure burua bakarrik kontuan euki barik alkartasunez jokatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Hezitzaileen alde. Eskaut eta aisialdiko taldeetan neska-mutiko eta gazteen heziketan diharduenei euren ahalegina autortu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Eukaristia honetan alkarturik gagozanon alde: borondateak alkartzeko, pertsonen arteko hasarreak gainditzeko eta senidetasuna sortzeko gauza izan gaitezala, alaitasunaren eta itxaropenaren testigu izateko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

OHARRA(Datorren domekan Caritasen  kanpaina :  “Gabon honetan aurkitu dabe lekua ostatuan»   goiburupean)

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, hurrean dogu Jauna. Itziko ete deutsagu gugana hurreratzen eta gure bizitzak aldatzen? Jaunaren etorrereak benetan pozez bete gagizan, jarraitu dagigun Haren bideak prestatzen.

   "Jaun ona, mundua salbatzera..."










ABENDU-ALDIKO  III.  DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Abendu-aldiko hirugarren domekeak aparteko alaitasun jarrera batera dei egiten deusku: Jaunaren etorrerea gainean dogulako pozik egotera.

            Maite dogun norbaiten bisita itxaroten dogunean, ahalegin guztiak egiten ditugu, gure bisitaria pozik gelditu daiten.

          Seguimos avanzando en nuestro caminar por el tiempo de Adviento. Si hasta ahora se nos llamaba a la esperanza, hoy se nos llama a la alegría; a la alegría propia de quienes saben que con Jesucristo sus vidas pueden cambiar, y este mundo puede ser distinto.

            Guk, kristauok Mesiasen etorrera gertatzen dihardugu. Ospatu dagigun Eukaristia barruan sentitzen dogun poz hau, geure anai-arrebakin alkartuta.

 

            "Alaitasuna lurrean..."

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

          La razón para estar alegres es que «el Señor está cerca». ¡Cómo no alegrarse de lo más grande que le ha ocurrido a la humanidad! Dios viene y nos trae salvación, esperanza y alegría inmensa.

          Jesusek, bere argiz argitzen gaitu.

 

Piztu hirugarren kandela- Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera

 

          Kandela biztu ondoren otoitz hau egin

 

Ilunetan argi bat biztu zan, basamortuan abots bat entzun zan.

Heldu da mezularia!

Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.

Hiru kandela honeek biztean, zure argi-zuzia izan gura dogu,

argi egin dagizun.

Zatoz, Jauna, gu salbatzera!

 

HITZAREN LITURGIA

 

So 3, 14-18a:

 

            Bakea eta poza: hona hemen Sofonias profeteak iragarten deuskun mezua. Bakea eta poza, Jauna laster datorrelako, guztiontzat salbamena ekarriz.

            El profeta anuncia que Dios será siempre el motivo de alegría de su pueblo. Dios es amor, es paz, es fraternidad.

 

 

 

Erantzun-Salmoa:  Is. 12, 2...

 

            Jarri daigun Jainkoaren salbamenean konfiantza osoa eta poztasunez beterik dei egin deiogun gure Salbatzaileari.

            Cantemos con júbilo la presencia de Dios en medio de nosotros.

 

"Goratu Jauna Hari kanta gure erdian Haundi da-ta"

 

Flp 4, 4-7:

 

            Harrigarria, benetan, San Paulok kartzelatik Filipos-ko kristauei idazten deutsena: "Zagoze beti pozik Jaunagan... Hurrean da Jauna".     

            La bondad, la alegría, la plenitud de Dios debe manifestarse en nuestras vidas. Busquemos la rectitud y seamos en medio del mundo testigos de Dios.

 

Lk 3, 10-18:

 

            Para  encontrarse con Jesús no es necesario huir de nuestro trabajo. Vivir nuestro oficio con nuevo estilo. Los “otros” son importantes, son hijos de Dios, y en ellos podemos encontrarle.

            Juan Bateatzaileari entzuten deutsoenak, ondo gertatuko dabe Mesiasen etorrerea. Entzun dagiguzan haren berbak.

 

            "Aleluia"

 

Homiliaren amaieran, sinodoaren bertsoakaz jarraitzen dogu.

 

Fededun batek itaundu eustan:   

Eleizea nora doa?

Hiru berbatan azaldu daigun,      

ez bada be komodoa:

Alkartasuna oinarri dogu,             

parte hartze metodoa,

Misinoagaz osatzen dabe            

hirurak ba SINODOA.

 

Beti betiko, Jesusek dino,           

gauza bi bakarrik dira,

Markosek holan idatzi eban          

barri onaren argira:

Gure munduan negarretan dan   

behartsuari begira,

Maitez gu zaintzen Jesus datorku    

alkarte erdi erdira!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.

 

·        Eleizearen alde, Espirituak argitu dagiala bidea eta eleiztar guztiekaz batera, Jesusek erakutsitakoa  jarraitu dagian. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Por quienes sufren en especial por las consecuencias de la pandemia, para que se recuperen cuanto antes y quienes tenemos salud, seamos solidarios y actuemos con responsabilidad. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·         Por quienes dedican su tiempo y sus fuerzas a la formación integral de niñas, niños y jóvenes en el Eskaut y el Tiempo Libre, para que sea reconocida su labor educativa. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Hemen  alkarturik gagozanon alde: borondateak alkartzeko, pertsonen arteko hasarreak gainditzeko eta senidetasuna sortzeko gauza izan gaitezala, alaitasunaren eta itxaropenaren testigu izateko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AVISO:

Recordar que el próximo domingo es la campaña de Caritas. “ESTA NAVIDAD ENCONTRARON SITIO EN LA POSADA”

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, hurrean dogu Jauna. Itziko ete deutsagu gugana hurreratzen eta gure bizitzak aldatzen? Jaunaren etorrereak benetan pozez bete gagizan, jarraitu dagigun Haren bideak prestatzen.

            Mantengamos viva la esperanza de la cercanía de Dios y sintamos la alegría de su presencia. Con su gracia llevaremos la vida de cada día, con ilusión y verdad.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."


           


ABENDU ALDIKO III. DOMEKEA C


       Sofonias Profetaren liburutik  (So 3, 14-18a)

       Egin poz-irrintzi, Siongo alaba!

       Egin oihu alai, Israel!

       Poztu zaitez, bihotz bihotzez, Jerusalengo alaba!

       Urratu dau Jaunak zure kontrako erabagia, atzera eragin deutse zure arerioei.

       Jauna izango da Israelgo errege zure erdian; ez dozu gehiago bildurrik izango.

       Egun haretan, hau esango jako Jerusaleni:

       “Ez izan bildurrik, Sion!

       Ez beitez jausi zure eskuak!

       Jauna, zure Jaungoikoa, zure erdian dago, gudari salbatzaile!

       Pozaren pozez alaitzen da zugaitik; maite zaitu eta pozik saltoka dabil, jaiegunetan lez”.   

Erantzun-salmoa        Is 12, 2-6

Gora ta gora daukat bihotza nik kantari
Gora ta gora Jaun onari

Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;

badot uste on eta ez naz bildur.

Jauna da-ta nire indar eta kemen,

Bera izan da nire salbamen.



“Atarako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan.

Eskerrak Jaunari, Haren izena oihu egizue.

Ezagutuazo herrietan Haren eginen bikainak,

iragarri egizue Haren izen garaia.



Kanta Jaunari, harrigarriak egin ditu-ta,

ezagutu begie hau lurbira osoan.

Sionen bizi zareenok, goratu egizue irrintzika,

haundi dago-ta Israelgo Santua zuen erdian”.


       San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 4, 4-7)

       Senideok: Zagoze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet: zagoze pozik. Ezaguna izan bedi gizon guztientzat zuen bihotz zabala. Hurrean da Jauna.

       Ez euki ezeren kezkarik; hori barik, beti eta beti zuen esker oneko otoitz eta eskarietan agertu zuen eskabideak Jaungoikoari. Eta gogoeta guztiak baino handiagoa dan Jaungoikoaren bakeak gordeko ditu zuen bihotzak eta zuen gogapenak Kristo Jesusi lotuta.           

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 3, 10-18)

       Aldi haretan, honan itauntzen eutson jenteak Joani: “Zer egin behar dogu?” Eta harek erantzun: “Soineko bi daukazanak, emon begio bat ez daukanari; eta jatekorik daukanak, bardin egin begi”.

       Etorri jakozan zergalari batzuk ere, bateoa hartzera, eta itaundu eutsoen: “Maisu, zer egin behar dogu?” Eta berak esan eutsen: “Ez eskatu erabagita dagoana baino gehiago”.

       Gudari batzuk itandu eutsoen: “Eta guk zer egin behar dogu?” Berak erantzun: “Ez behartu inor gogorkeriaz; ez ibili salaketan, dirua atarateko; konforme izan, daukazuen irabaziagaz”.

       Herria kezkatan egoan, eta euren barruan itaunka, Joan hori ez ete zan Kristo berbera. Joanek honan erantzun eutsen guztiei: “Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni baino ahaltsuagoa dana, ni ez naz-ta inor Haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. Eskuan dauka sardea, larraina garbitzeko eta garia bere garautegian batzeko; lastoa, barriz, amatatu ezin leiteken sutan erreko dau”.

       Honeek eta beste gauza asko esanez, barri ona irakasten eutson herriari.












No hay comentarios: