Klikatu argazkian Clic en al foto

domingo, 31 de marzo de 2013

Pascua cristiana: Joxe Arregi

Pascua significa "paso", el paso de la vida a la Vida. Como otras sociedades de agricultores y pastores, los antiguos hebreos celebraban la primera luna llena de primavera: los agricultores comían pan nuevo sin levadura; los pastores, carne de los primeros corderos. La vida revivía, y había que agradecerla. La vida es inmortal, sí, pero frágil, y hay que cuidarla. Eso es la Pascua.

viernes, 29 de marzo de 2013

Bariku Santuko otoitzak eta poemak: Xalbador eta beste batzuk



1 - Jesus, kurutzeaz kargaturik zamatzaten egun huntan,
Gogoz izan naiz zure ondotik Galbarioaren puntan ;
Han ene buruari behatuz, hara zer ikusi dutan :
Zu itzatzeko burdin zorrotzak naramatzala eskutan.

jueves, 28 de marzo de 2013

Nor gonbidatu Jesusen mahaira?



Eguen Santurako gogoeta 
 
Jesukristoren ebanjelioa Lukasen liburutik:

Ordua etorri zanean, Jesus mahaian jarri zan apostoluekin eta esan eutsen:
         «Benetan izan dot gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara zer dinotsuedan: ez dot gehiago Pazkorik ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan bere betera heldu arte».

lunes, 25 de marzo de 2013

Igorre eta Zeanuri: Erramu domekea familiekin

Igorre
 
Zeanuri

Gabontan ohizkoak dira ebanjelioaren antzespenak. Aste Santuan ere herri askotan montaje ederrak egiten dabez Jesusem Nekaldia azalduaz. Arratian apalago egin dogu: Nekaldia KTko umeen laguntzaz irakurri dogu, KTko liburuaren dakarren bertsioan. Eta familiek eta alkarteak parte hartuz zati batzuk antzestuz. Igorren Erramu bezperan egin da, Zeanurin domekan bertan.


Berbiztuarekin topo egin Encontrarnos con el resucitado: Jose Antonio Pagola



Joan ebanjelariaren kontakizunak dioenez, Maria Magdalena da hilobira joan den lehenengo pertsona. Artean ilun zela. Eta, atsekabez, hutsik dagoela ikusi du. Jesusen falta sentitu du. Bera ulertu eta sendatu zuen Maisua. Berak azkeneraino leial jarraitu zion Profeta. Nori jarraitu behar dio orain? Kezka hori agertu die ikasleei: «Eraman egin dute Jauna hilobitik eta ez dakigu non ezarri duten»

sábado, 23 de marzo de 2013

Isiltasuna Silencio: Asis sarea Arratian




Jainkoarekin harremanean bizitzea, egiazko espiritualtasunaren oinarria da, norberaren bila ibili ordez bestearen begiradapean jartzea. Baina Jainkoa Jainko isil dugu, Jainko ezkutu, Jainko ikusezina. Sakoneko bilaketak bideratzen gaitu harreman horren sustraietan barrena. Eta bere fruituak maitasun fruituak izango dira.

El principio de la verdadera espiritualidad es vivir la vida en la relación con Dios; ponerse ante la mirada del otro en vez de buscarnos a nosotros mismos. Pero Dios es un Dios silencioso, escondido, invisible. La búsqueda honda nos lleva a las raíces de esa relación. Y sus frutos, serán frutos de amor.

viernes, 22 de marzo de 2013

Caritas Arratia 2012: lanak eta kontuak



Caritas Arratiak 2012 urteari dagokion lanaren barri emon dau. Hiru adar nagusitan egin dau lan Caritas Arratiak iaz. Hona hemen labur labur egindakoaren informazioa.

jueves, 21 de marzo de 2013

Oscar Romero: profeta zela ez zekien profeta






“Casaldaliga ta Boff,
ta Camilo Torres,
Angelelli, Romero,
beste hainbat jendez,
pobreen alde azaldu
dira su ta garrez,
Ebanjelioari
erantzun beharrez.
Angelelli, Romero,
San Camilo Torres”

(Bitoriano Gandiaga).

lunes, 18 de marzo de 2013

Kurutzeratuaren aurrean: Jose Antonio Pagola



Tenpluko segurtasun-indarrek atxilotu du, eta Jesusek ez du jada inolako dudarik: Aitak ez dio entzun bizitzen jarraitzeko agertu dion gogoa; ikasleak ihesi joan dira, nor bere segurtasun bila. Bakarrik dago. Bere egitasmoak huts egin duela ikusi du. Zain-zain du heriotza.

domingo, 17 de marzo de 2013

Bedia, Igorre eta Zeanuriko gazte eta gaztetxoak Bikaritzako topaketan



Jesuiten Durangoko ikastetxean ospatu zan joan dan zapatuz IV-V-VI bikaritzetako gaztetxo eta gazteen zazpigarren topaketa. Pastoral Barruti (PB) desbardinetako bostehun neskato-mutiko inguru batu zan Durangon euren monitoreak eta gazte pastoralgintzako kontsiliarioak lagun ebezala.

sábado, 16 de marzo de 2013

Jainkoa eta ni: Xalbador artzaina fedearen testigu

Garizumako bigarren hitzaldian, Arratiako eskualdeak gonbidatuta, Koldo Katxo jesuita nafarrak Xalbador bertsolari eta artzainaren fede experientzia azaldu dau, prosaz eta bertsoz. Gustora geratu dira Arratia osotik etorritako entzuleak, ordu eta laurdeneko gogoeta labur eginaz.

jueves, 14 de marzo de 2013

¿Un Papa Distinto?

Al salir al balcón en su primer saludo al pueblo romano y al mundo, habló como obispo de Roma. No usó la palabra Pontífice, ni Papa, ni Vicario de Cristo...(Agustín Cabré). Eta zer dinoe Amerika Latinoan Erromako gotzai barriari buruz? Chileko eta Mexicoko gogoeta bana

lunes, 11 de marzo de 2013

Zeanuri: familia giro gozoan ospatu da Untzioaren sakramentua

Martxoaren 10ean, domekaz, Meza Nagusian, Zeanuriko 28 lagunek Untzioaren sakramentua ospatu dabe familia giro gozoan. Aita Martzel Andrinuak ere ospatu dau sakramentua.

Guztiok dugu barkazio beharra Todos necesitamos perdón: Jose Antonio Pagola



Ohitura duenez, Oliamendin eman du Jesusek gaua, bakarrik, bere Aita kutunarekin. Jainkoaren Espirituaz beterik hasi nahi du egun berria; hark bidali du «gatibuei liberazioa hots egitera… eta zapalduak askatzera». Laster inguratuko zaio jendetza handi bat, tenpluaren zelaigunera hari entzutera etorria.

sábado, 9 de marzo de 2013

Ziortza IV Igoera Bake bidean adiskidetu bideoa



Bideoa: Iker Barrutieta Kanta: Juanjo Elezkano

Urten daigun indarkeria espiraletik eta sartu gaitezan adiskidetze espiralean: kronikea eta argazkiak



IV Igoera Ziortzara Bakearen alde adiskidetu lemapean

Urten daigun indarkeria espiraletik eta sartu gaitezan adiskidetze espiralean.


IV marcha a Ziortza con el lema
Reconciliarnos en el camino hacia la Paz

Frente a la espiral de la violencia, comencemos la espiral de la reconciliación.



Gutuna nire irakurleei Declaración-Agradecimiento de José Antonio Pagola

Pozik hartu dut Fedearen Doktrinarako Kongregazio Erromatarrak behin betiko ebatzi duen erabakia Jesus. Hurbilketa historikoa izenburuko nire liburuari buruz. Hau dela eta, hitz batzuk esan nahi dizkiet nire liburua irakurri dutenei edota sei urteotan piztutako eztabaidak gertutik jarraitu dituztenei.
          He recibido con satisfacción la resolución definitiva de la Congregación Romana para la Doctrina de la Fe sobre mi libro, Jesús. Aproximación histórica. Con este motivo quiero dirigirme a quienes han leído mi libro o han seguido de cerca las polémicas suscitadas a lo largo de estos seis años.

viernes, 8 de marzo de 2013

Bake bidean adiskidetu, por Carmen Torres Ripa



(…) El futuro, nuestro futuro cercano, al margen del eclesial es la paz. Paz con los que nos rodean, compremos rosas o no. Este sábado, día 9, hay un encuentro por la paz. Una marcha que se inicia en Bolívar y termina en el monasterio de Zenarruza, escribe hoy en DEIA Carmen Torres Ripa.

miércoles, 6 de marzo de 2013

Euskal misioen eguna: martxoaren 17an

Euskal Misioen eguna 1949ean hasi zan ospatzen. Aurten martxoaren 17an gogoratuko da gure presentzia misiolaria.  Gure misioen presentzai hemen ikusi daikezu: www.arratia.eu Hona hemen materialak eta datu batzuk.

lunes, 4 de marzo de 2013

Beti besoak zabalik Con los brazos siempre abiertos: Jose Antonio Pagola



Hainbat jenderentzat, ez gutxirentzat, Jainko beste edozer gauza da, bizitzan poza ezartzeko gai izatea izan ezik. Hura gogora ekartzeak oroitzapen txarrak ekarri ohi dizkio: izaki mehatxari eta zorrotz baten ideia sortzen dio, bizitza are gogaikarriago, deserosoago eta arriskutsuago bihurtzen dion ideia.

domingo, 3 de marzo de 2013

Martxoaren 9an Ziortzara: Bake bidean adiskidetu

Bizkaiko IV. eta V. bikariak martxoaren 9an, zapatua, goizeko 10etan hitzordu inportante bat daukie: Bolibar Ziortza ibilaldia. Apuntau eguna zure agendan! Bake bidean adiskidetu!

sábado, 2 de marzo de 2013

Zeanuri: Untzioaren ospakizuna martxoaren 10ean

Zeanuriko Andra Mari Parrokiak, Bizian Gora alkartearen laguntzaz gonbidatzen zaitu GAIXOEN MEZARA MARTIAREN 10EAN, GOIZEKO 11.30ETAN


viernes, 1 de marzo de 2013

Erabili zure dirua justiziaren alde

Cristina de la Cruz eta Itziar Sobrinok Fiare aurekztu dabe Igorreko parrokiko lokaletan. "Amets batetik errealitate sendo baterako pausua emon dogu" azaldu eutsen bertaratutakoei. Arretaz jarraitu eben entzuleekazalpena.