Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 5 de abril de 2023

Apirila, azia eta aste santua: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 05


Bediako gazteak Eguen Santua antzesten. 1977

Apirilean Azeguna adierazteko, esaera zahar bat ezagutzen da Bizkaia aldean. Hauxe da:
“ San Jurgi, artoak ereiteko goizegi” ( Apirilaren 23a ) “ San Markos, artoak ereinda balegoz” ( Apirilaren 25a ).

On Jose Migel Barandiaranek dioskunez, ereitzetarako herri-esaunda hau ere erabiltzen da erreferentzia bezala:
“ Orri irtete, arto ereite; orri erorte gari ereite “.

Más artículos de la serie Urtaro clic aquí.
Solo edo eta baratzetako ereitzeaz gain, apirilean, kristautasuna Eulkal Herriratzen etorri den neurrian, Aste Santua izan da ospakizun hadienetarikoa.
                                                                  Erramu domekea, Gernika 2023

Historia, historia da, eta sinesmenduna izan edo ez, Aste Santua gure kalendario barruan egon da eta badago, azken urteotan opor giroa nagusitu bada ere.
Euskal Herria, eleiza eta ermitaz beterik dago. Herritarrek, fedez,  ohituraz edo moral-aginduz, eleizara jo dabe batez ere garizuma eta Aste Santuan.
Egutegiaren antolaketan ere esan dogu, baina Aste Santuko eta urteko egunik handiena Pazko eguna da kristauentzat. Aberri eguna ere egun handi horretan ospatzen dogu.
Eleizearen agindu nagusietariko bat Pazkoazkoaz betetzea zen. Zer den hori? Ba, urtean behin gitxienez aitortu eta komulgatzea, bereziko Pazko egunean.
Horregaitik, garizuma barruko Aste Santu aurreko astean gogojardunak edo misioak egiten ziran gure herrietan, kanpoko sermolariak ekarriaz.
Oraintsurarte, Aste Santuko Ostegun, Ostiral Santu eta Pazko egunean ia-ia herri osoa joaten zan eleizkizunetara, batek baino gehiagok soineko barriak estreinatuz.
Egoera honetan, pasadizu edo fetxoriak ere gertatzen ziran herrikoen artean eta salatze gisan edo ipuin edo esaundak ere sortu ditu gure herri zahar honek. Aikomenzan batzuk:
 
Erramu Domekea Zeanuri. 2013
ABADE EHIZTARIAK ARIMA GALDU ETA BERRESKURATU

Orain dala urte asko, ehiztari edo kazari itzala zan abade bat ei zegoen hemen gure Zeberioko herrian edo ingurumarietan.
Egun baten, Pazko-domekaz gainera, kazan ibili jakun bere erbi-txakurrekin goizeko inontzean. Sotana-magalak be busti-busti eginda zebilen, humore txarrean, erbirik nondik dabilen ere ikusten ez ebala.
Etorri jakon mezea emoteko ordua eta joan ere bai bere zereginera erropak mudetako asti barik.
Egun horretako mezea, dena zan laprastkada, latineko otoitzok erdi-esanean eta inoiz ez letxe barruntetan zan abade hori.
Sermoia ere inoiz baino garratzagoa bota eban eta kantatu ere erdi urrumaka, ganaduen damorroa zirudiela, ganora handi barik.
Mezerdian, zer? eta ez ditu entzuten ba bere txakurrak “i, au, i, au, “ erbi baten atzean, han eleizpeko harizduian!
Ene, bada! Abade hori arteak ere ezin eban hartu eta birritan pentsatu barik, itzi mezea bertanbera eta erbiaren atzetik joan ei zan erbi-txakur eta eskopeta eta guzti.
Abade hori ez ei zan gehiago agertu eta txakur eta guzti kondenatu zalazkoa entzun izan da beti herri sineskeran.
Herritar guztiak ikaratu egin ziran eta harrezkero, batez ere ekaitza danean eta, entzun egiten ei dira “abade-txakurrok” mendi batetik bestera pasetan, “i, au, i, au, i, au, “hots baten. “

Baina urteak eta urteak pasatu ondoren agertu egin ei zan abade ehiztari hori. Aikomen hemen horren berri ematen deuskun esaunda :
“Gure euskal herrietan, hor garizuma aldean, batez ere Aste Santu aurretxoan, misinoiak, gogojardun edo ejerzizioak egoten ziran. Eleizaztikoak, domekero joaten ziran mezara baina banakaren batzuk urtean behin bakarrik, Pazkoazkoaz betetako. Horretarako, misinoietako astea izaten zan ona urteko autorzta egin eta gero Pazkoa egunean Gure Jauna hartzeko eleizearen agindua beteaz. 


APIRILEKO  ESAERAK

1-.Apirileko lorea, urrea baino hobea.
2-.Apirilaren azkenean, orria haritz gainean.
3-.Apirilean euriak euriari, uztailean eguzkiak eguzkiari.
4-.Apiril euritsu, urte garitsu.
5-. Apirila bero, negua gero.

Martiaren akaberak eta apiril osoak oinarri bizi biziak jarri dizkio udaberriari eta hilabete batek bestea dakarrenez, maiatzean sartzen gara.
 


Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana apirilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk eta ipuin bat dakarguz. Eskerrik asko Manu!

No hay comentarios: