Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 26 de abril de 2022

Pazkoako 3. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

 Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.




                                               

                                                

                                                                                                      III. PAZKO-DOMEKEA – B

SARRERAKO OHARRA

          Egun on. BIZI da Jauna, aleluia!  

          Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.

            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula ohartuz.

 

SARRERAKO ABESTIA    Abestu dagigun danok, misterio..."edo Bizi da Jauna…

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.

 

          Anai-arrebok: ondo etorriak!

          Eukaristiak erakusten deusku argien Berbiztua gure artean dagoana. Zabaldu daiguzan, beste behin ere, fedearen begiak gure bildurrak kentzen dituan eta bere itxaropenaren testigu bihurtzen gaituan bere presentzia ekintzailea somatzeko.

 

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu

 

URAZ   BEDEINKATZEA

 

Abestia:  Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 3, 13-15. 17-19:

 

            Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, gaixo bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.

 

Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa

             Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia

 

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

 

1 Jn 2, 1-5a:

 

            Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.

 

Lk 24, 35-48:

 

            Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.

 

·        Elizea Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·         Munduko bakearen alde. Batez ere gerran bizi diren herrien alde. Gorrotoa eta indarkeriak albo batera itziz, alkarrizketea izan daitela bakea lortzeko bidea.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Bizitzeari zentzun bat bilatu nahian dabizen guztien alde: Jesusen Ebanjelioan aurkitu dagiela euren bizitzarako bidea. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gutariko bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.

 

            "Zeru lurren Erregina."

 

  

 











III. PAZKO-DOMEKEA – B

 

SARRERAKO OHARRA

Egun on. BIZI da Jauna. Aleluia!

           Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei e giten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.    

            El mensaje de paz y de esperanza se repiten en la Pascua, y es don de Dios. Tenemos que hacerlo nuestro, meterlo en nuestro corazón.

            Cantamos con la presencia de Cristo Resucitado; El nos da su Palabra, su Cuerpo y nos salva.

            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula ohartuz.

 

SARRERAKO ABESTIA    Abestu dagigun danok, misterio..." edo Bizi da Jauna…

 

ABADEAREN AGURRA

          Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.

 

          Anai-arrebok: ondo etorriak!

          La eucaristía es la señal más clara de que el Resucitado está con nosotros. Abramos, una vez más, los ojos de la fe para reconocer su presencia activa, que arranca nuestros miedos y nos convierte en testigos de esperanza.

 

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu

 

URAZ   BEDEINKATZEA

 

Abestia:  Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 3, 13-15. 17-19:

Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, gaixo bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.

            El poder de Dios ha transformado en exaltación la humillación del Siervo sufriente. Del Resucitado,  para nuestra salvación, manan la santidad, la justicia, la vida misma de Dios. Estos son los frutos de la resurrección.

Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa

             Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia

            El salmista confía en Dios a pesar de las dificultades. Ha experimentado su amor en profundidad: el Señor le dio fuerza en el aprieto.

 

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

 

1 Jn 2, 1-5a:

            Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.

            En la verdad acogemos el mensaje de Cristo, muerto por el pecado. El que reconoce su propio pecado se convierte y empieza a vivir.

 

Lk 24, 35-48:

            El Espíritu del  Maestro guía a la comunidad cristiana, y le da luz para entender las Sagradas Escrituras

            Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.

 

·        Elizea Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Para que nuestro mundo encuentre los profetas necesarios, trabajadores de la verdad, que denuncien la hipocresía y ayuden a abrir nuevos caminos de verdad y justicia.  Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Por nuestra comunidad cristiana; que nuestro encuentro con el Resucitado nos fortalezca y a lo largo de la semana seamos constructores de la paz que Jesús nos da. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Gutariko bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria  barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.

            Que a lo largo de la semana, sintamos la presencia del Resucitado. Como señal de esta presencia, recibamos la bendición de Dios.

            "Zeru lurren Erregina.." 




PAZKOKO III. DOMEKEA





       Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 5, 27b‑32. 40b‑41)



       Egun hareetan, Abade nagusiak honan itaundu eutsen apostoluei: "Ez geuntsuen, bada, zorrotz agindu, Horren izenean ez irakasteko? Zuok, barriz, Jerusalen osoa bete dozue zeuon irakatsiz, eta gizon horren odolaren erantzukizuna geuri ezarri nahi deuskuzue".

       Pedrok eta apostoluek erantzun eben: "Jaungoikoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizonena. Gure asaben Jaungoikoak biztu egin eban, zuok habetik dingilizka hil zenduen Jesus, Jaungoikoak goratu egin dau bere eskumeaz, eta Buruzagi eta Salbatzaile egin, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza horreen testigu, baita Jaungoikoak bere esana egiten dabenei emoten deutsen Espiritu Santua ere".

       Jesusen izenean berba egitea galazo egin eutseen, eta joaten itzi. Apostoluak pozarren urten eben batzarretik, Jesusen izenagaitik irainak jasateko duin aurkitu ebezalako.





Erantzun--salmoa       Sal 29, 2-13



Kanta Jaunari, lur guztia...

edo

Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.



       Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako,

arerioak nitzaz poztuten utzi ez dituzulako.

Jauna, leizetik nire bizia atara dozu,

zulora doazanakandik bizirik gorde nozu.

       Eresi egiozue, zintzook, Jaunari,

emon eskerrak Haren izen santuari.

Une bateko da Haren hasarrea,

bizi guztirako Haren on izatea.

Negarra dator arratsaldean, baina poza goizean.

       Entzun niri, eta nitzaz erruki, Jauna,

izan zakidaz Laguntzaile, Jauna.

Negarra, dantza bihurtu deustazu, Jauna, ene Jainko,

eskerrak nik Zuri beti.



       Apokalipsi liburutik (Ap 5, 11‑1)



       Nik, Joanek, begiratu neban eta aingeru askoren abotsa entzun neban; milaka eta miloika ziran aulkiaren eta bizidunen eta zaharren inguruan; eta hots handiz honan inoen:

«Indarra eta aberastasuna, jakituria eta ahalmena,

ospea, aintza eta gorespena hartzeko bada nor hila izan dan Bildotsa».

       Eta zeruko eta lur gaineko, lurpeko eta itsasoko, eta euretan diran izaki guztiei, hauxe entzun neutsen:

«Errege aulkian dagoanari eta Bildotsari, gorespena, ospea, aintza eta agintea gizaldi eta gizaldietan».

       Eta lau bizidunak erantzun eben: «Amen». Eta zaharrak, ahuspezturik, gurtu egin eben gizaldi eta gizaldietan bizi dana.





       Irakurgai laburragoa egin nahi bada, [ ] kako artean emoten dan zatia itzi daiteke.



Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 21, 19)



       Aldi haretan, Jesus Tiberiades itsas bazterrean agertu jaken bere irakasleei. Eta honan agertu jaken. Alkarregaz egozan: Simon Pedro, Bikotxa eritxon Tomas, Natanael Galileako kanatarra, Zebedeoren semeak, eta ikasleetako beste bi. Pedrok  esan eutsen «Arrantzura noa». Hareek erantzun:  «Bagoaz geu ere zugaz». Urten eben, eta ontzira igo. Baina gau haretan ez eben bat ere hartu.

       Egunsentian, Jesus ur ertzean agertu zan; baina ikasleak ez ziran konturatu Jesus zanik. Jesusek esan eutsen : «Mutilak, badozue arrainik?». Eta hareek «Ez!». Jesusek orduan: «Bota sarea ontziaren eskoi-aldera, eta aurkituko dozue». Bota eben, ba, eta ezin eben atara, arrainketaren handiaz.

       Orduan, Jesusek hain maite eban ikasle harek esan eutson Pedrori:  «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zala entzun ebaneko, lotu eban soinekoa (beste jantzirik ez eukan) eta salto egin eban itsasora. Beste ikasleak ontzian etorri ziran, sarea arrainekin arrastaka ekarrela (lehorretik ehunen bat metrotara baino ez egozan‑ta).

       Lehorrera jaitsi ziranean, sua aurkitu eben, eta su gainean arrain bat, eta ogia. Jesusek esan eutsen: «Ekarri arrain batzuk, hartu barri horreetatik». Igo eban ontzira Simon Pedrok, eta lehorreraino ekarri eban sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain haundiz beteta; eta hainbeste izan arren, ez zan urratu sarea. Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta jan». Eta ikasleetako inor ez zan ausartu, Hari «nor zara Zu» itaunduten, baekielako Jesus zana. Orduan Jesusek, hurreraturik, hartu eban ogia eta emon eutsen; baita arraina ere.

       Hauxe izan zan, Jesusek ikasleei egindako hirugarren agerraldia, hilen artetik biztu ondoren.

       [Hareekin jan eta gero, itaundu eutson Pedrori «Simon, Joanen seme, honeek baino gehiago maite nozu?» Pedrok erantzun: «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana». Jesusek orduan: «Zaindu egizuz nire bildotsak».

       Barriro itaundu eutson: «Simon, Joanen seme, maite nozu?» Pedrok erantzun: «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana». Eta Jesusek: «Zaindu egizuz nire ardiak».

       Hirugarrenez itaundu eutson: «Simon, Joanen seme, maite nozu?» Hirugarrenez «maite nozu» itaundu eutsola‑ta, tristetu egin zan Pedro, eta erantzun eutson «Jauna, Zuk dana dakizu; Zuk badakizu maite zaitudana». Jesusek orduan: «Zaindu egizuz nire ardiak. Bene‑benetan dinotsut: gazte zinanean, zeuk lotzen zenduan gerrikoa, eta nahi zenduan tokira joaten zinan. Zahartutakoan, ostera, besoak zabaldu beharko dozuz, eta gerrikoa beste batek lotuko deutsu, eta zeuk nahi ez dozun tokira eroango zaitu».

       Hori esan eutson, zelako heriotzeaz Jaungoikoa goratuko eban adierazoteko. Eta gero esan eutson «Jarraitu Niri».  



No hay comentarios: