Garizuma 2018

martes, 26 de abril de 2016

Pazkoako 6. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

 
Irakurgaiak euskeraz.







PAZKOKO VI. DOMEKEA (C)
GAIXOAREN PAZKOA
«EGIN BERAK DINOTSUENA»

SARRERAKO OHARRA


          Pazko aldiko ibilbide honen azken txanpan gagoz. Asteotan, fedea bizitasunez  ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Orain, Jaunak prestatu egin gura gaitu, bere Espiritu Santua jaso dagigun, bere presentziaren testigu izan gaitezan munduan.

            Domeka honetan, Gaixoaren pazkoa ospatzen dogu. Oinazetan dagozanakaz bat egiteko eguna izateaz gainera, autortza egiteko eguna da, hau da, Berbiztua ekintzaile eta sendatzaile dala gaixoengan autortzeko eta ospatzeko eguna. Gaixoen inguruan gura gaitu Jaunak, Mariak Kanako ezteguetan esan ebana, gaur egia bihurtuz: «egizue berak dinotsuena».

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

SARRERAKO ABESTIA:  “Abestu dagigun danok”....

 

ABADEAREN AGURRA


          Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea egon beitez zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik


          Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua.

 

URAZ bedeINkATZEA

 

Hartuko dogu ura...... Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 15, 1-2. 22-29:

            Irakurgai honetan entzungo dogunez, lehenengo aldiko Elizea judutarren eta jentilen artean zabaltzen doa. Euren artean eztabaidak eta burrukak sortzen dira, baina batasuna ez da apurtzen.

Erantzun-Salmoa:  66. Salmoa

            Gu bezala mundu osoan batzen diren kristauekin, gure abotsak bat eginik, kanta deiogun Jaunari

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

Apk 21, 10-14. 22-23:

            Irakurgai honetan, Jerusalen barriaren irudiagaz, Jesusek sortutako Elizearen aintza gogoratzen deusku. Alkarte honek Jaungoikoaren eta Kristoren distiraz argitzen gaitu.

Jn 14, 23-29:

            Prestau gaitezan Jesusek, zerura igon aurretik, esango deuskuzan azken berbak entzuteko.

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


          Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak aurkeztean, gogoan izan daiguzan batez ere gaixoak, gaur euren Pazkoa ospatzen dogu-ta.

§         Elizearen alde, indarrez eta osasunez makal dagozanen ondoan egon daiten. Eskatu daiogun Jaunari.

§         Gaixoen alde, euren etxeko eta laguntzaileen alde. Etsipenean jausi barik, Berbiztuaren osasuna sentitu dagien. Eskatu daiogun Jaunari.

§         Osasun Pastoraltzaren alde. Bizia eta itxaropena zabaldu daizala gure alkarteetan gehien sufritzen dagozanen artean eta egiteko horretarako bokazinodunik ez daitela falta. Eskatu deiogun Jaunari.

§         Eleizbarrutiko Zeinua ospatuko dogu laster. Zaindu daigula Jaungoikoak danontzat sortu eban guztion etxe hau, jaubetu gaitezala planetak jasaten dituan gehiegikeriez eta ekintzaile izan gaitezala horreei aurre egiteko osoko ekologia suspertzerakoan. Eskatu deiogun Jaunari.

§         Gu guztion alde eta ospakizunera etorterik izan ez dabenen alde. Pazko jaiak pozez eta maitasunez bete gagiezan. Eskatu daiogun Jaunari.

§         Entzun, Aita, gure otoitza eta emon Mariarena lako bihotz errukitsua adi egon gaitezan sufritzen dagozanen beharrizanen aurrean eta bildur barik konprometitu gaitezan eurei laguntzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. 

 OHARRA

Maiatzaren 13an, barikua, arratsaldeko lau t'erdietan, Igorreko parrokiko lokaletan berbaldi hau izango dogu: "Gaixoen pastoraltza: kristau alkartearen bihotza" Jose Angel Egiguren frantziskotarren eskutik. Praile hau urte askotan izan da Bilboko Elizbarrituko Osasun Pastoraltzaren arduradun. Berbaldi hau Caritas Arratiak antolatzen dau. Erdu!



 

AZKEN AGURRA

            Gure ospakizuna amaitzean, gogoratu dagiguzan barriro gaixorik dagozanak eta euren etxekoak. Gure beharrizana daukenak beti laguntzeko prest aurkitu gagiezala.

            "Zeru lurren Erregina."









PAZKOKO VI. DOMEKEA (C)

GAIXOAREN PAZKOA - PASCUA  DEL  ENFERMO

« HACED LO QUE ÉL OS DIGA»

SARRERAKO OHARRA

          Pazko aldiko ibilbide honen azken txanpan gagoz. Asteotan, fedea bizitasunez  ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Orain, Jaunak prestatu egin gura gaitu, bere Espiritu Santua jaso dagigun, bere presentziaren testigu izan gaitezan munduan.
Este domingo, también celebramos la Pascua del Enfermo. Además de una jornada de solidaridad con el mundo del dolor, quiere ser también una oportunidad para reconocer y celebrar la presencia activa y sanante del Resucitado en las personas enfermas. Junto a ellas nos quiere el Señor, haciendo verdad el lema de esta Jornada que es lo que María dijo en las bodas de Caná: «Haced lo que él os diga».
             
SARRERAKO ABESTIA:  “Abestu dagigun danok misterio…”

ABADEAREN AGURRA

 

          Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea egon beitez zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua.

URAZ bedeINkATZEA

 

Hartuko dogu ura...... Azkenean, abadeak dino:

          Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 15, 1-2. 22-29:

            Irakurgai honetan entzungo dogunez, lehenengo aldiko Elizea judutarren eta jentilen artean zabaltzen doa. Euren artean eztabaidak eta burrukak sortzen dira, baina batasuna ez da apurtzen.
            La ley del Espíritu es libertad. Dios no carga nuestras espaldas con fardos insoportables... lo que Él nos pide, antes nos lo ha dado ya. Nunca adelantamos a Dios en el amor.

Erantzun-Salmoa: 66. Salmoa

Gu bezala mundu osoan batzen diren kristauekin, gure abotsak bat eginik, kanta deiogun Jaunari
            Este salmo expresa sentimientos de alegría. En Jesús el Padre nos ha bendecido con toda clase de bendiciones celestiales.
 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

Apk 21, 10-14. 22-23:

            Irakurgai honetan, Jerusalen barriaren irudiagaz, Jesusek sortutako Elizearen aintza gogoratzen deusku. Alkarte honek Jaungoikoaren eta Kristoren distiraz argitzen gaitu.
            Lo sagrado ha roto todos los límites y todo lo llena. Toda la tierra es templo de Dios. La Nueva Ciudad es obra suya y la única luz que la ilumina es el Cordero.

Jn 14, 23-29:

            Vivir a la luz del Cordero es escuchar la Palabra. Escuchar es ya un don de Dios y es imposible sin la ayuda del Espíritu. Con su ayuda, sin miedo, abramos nuestro corazón. Jesús es la paz.
            Prestau gaitezan Jesusek, zerura igon aurretik, esango deuskuzan azken berbak entzuteko.   "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


          Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak aurkeztean, gogoan izan daiguzan batez ere gaixoak, gaur euren Pazkoa ospatzen dogu-ta.

§         Elizearen alde, indarrez eta osasunez makal dagozanen ondoan egon daiten. Eskatu daiogun Jaunari.

§         Por las personas enfermas, por sus familiares, por quienes trabajan atendiendo a quienes sufren enfermedades o disminuciones. Para que no desfallezcan y sientan cercana la presencia sanante del Resucitado. Eskatu daiogun Jaunari

§         Que, en nuestras comunidades, la Pastoral de la Salud transmita vida y esperanza a quienes más sufren y nunca falten personas vocacionadas para esta tarea. Eskatu daiogun Jaunari.

§         Eleizbarrutiko Zeinua ospatuko dogu laster. Zaindu daigula Jaungoikoak danontzat sortu eban guztion etxe hau, jaubetu gaitezala planetak jasaten dituan gehiegikeriez eta ekintzaile izan gaitezala horreei aurre egiteko osoko ekologia suspertzerakoan. Eskatu deiogun Jaunari.

§         Gu guztion alde eta ospakizunera etorterik izan ez dabenen alde. Pazko jaiak pozez eta maitasunez bete gagiezan. Eskatu daiogun Jaunari.

          Aita Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako, Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.



 

AZKEN AGURRA

            Gure ospakizuna amaitzean, gogoratu dagiguzan barriro geisorik dagozanak eta euren etxekoak. Gure beharrizana daukenak beti laguntzeko prest aurkitu gagiezala.
            Que María, Madre y modelo de salud, nos ayude a vivir en solidaridad con los enfermos y necesitados, prestándoles nuestra ayuda y consuelo.

            "Zeru lurren Erregina.."




PAZKOKO VI. DOMEKEA






            Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 15, 1‑2. 22‑29)



      Egun hareetan, Judeatik jaitsitako batzuk irakaspen hau emoten eutseen senideei: «Moisesen Legearen eraz erdaintzen ez bazaree, ezin zeintekeze salbatu». Hortik nahaste eta eztabaida itzelak sortu ziran, Paulo eta Bernaberen aurka. Eta Paulo, Bernabe eta beste batzuk Jerusalenera igo egiela erabagi eben, apostolu eta arduradunekin auzia garbitzeko.

      Apostoluak eta arduradunak, alkarte osoagaz ba­tera, euren arteko batzuk aukeratzea erabagi eben, eta Paulo eta Bernabegaz Antiokiara bialtzea: Barsaba eritxon Judas eta Silas aukeratu ebezan, biak lotsa handiko gizonak senideen artean. Eta honeen bidez eskutitz hau bialdu eben:

      «Apostoluak, arduradunak eta senideak, Antiokian, Sirian eta Zilizian zagozen jentil izandako senideoi, agur! Jakin dogu, gutariko batzuk, guk agindu barik zuokana joanda, euren berbaz kezkatan jarri eta nahas­tatu egin zaituela. Horregaitik gogo batez erabagi dogu, gizon batzuk aukeratu eta zuokana bialtzea, gure Paulo eta Bernabe maiteakaz, Jesukristo gure Jaunaren izenagaitik euren biziak eskeini dabezanokaz. Beraz, Judas eta Silas bialtzen deutsueguz, eta eurok esango deutsuez berbaz gauza berberok.

      Espiritu Santuak eta guk erabagi dogu, behar­‑beharrezko dana baino beste kargarik zuoi ez ezartea ez zaitezela lohitu sasi‑jainkoak zerbitzatuz, ez dagizuela jan ez odolik, ez itotako abererik, eta itzi dagizuela lohikeria. Ondo egingo dozue, holakoetatik alde eginez. Ondo izan».



Erantzun-salmoa        Sal 66, 2-8




Jaunari kanta, ona da‑ta,
hain da haundia bere betiko errukia.



      Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,

agertu deigula aurpegi alaia;

ezagutu dagien lurrean zure bidea,

herri guztietan Zugandiko salbamena.

      Poztu beitez kantari atzerriak,

zuzenbidez daroazulako izadia;

zintzo dozuzalako gidatzen herriak,

eta zaintzen lurrean atzerriak.

      Ene Jainko, ospatu zagiezala herriek,

ospatu zagiezala herri guztiek.

Jainkoak bedeinkatu gaizala,

lur bazter guztiak bildur izan deioela.



Apokalipsis liburutik (Apk 21, 10-23)



      Ni, Joan, hartu ninduan aingeruak, eta espirituz mendi handi goi batera eroan ninduan, eta Jerusalen huri santua erakutsi eustan, zerutik Jainkoagandik jaisten, Jainkoaren aintza beragaz ebala. Haren diztira harribitxiaren antzekoa zan, kristal-argizko jaspe-harriaren antzekoa.

      Harresi handi eta goi bat eukan, hamabi ategaz, eta ateetan hamabi aingeru eta hamabi izen idatzita: Israeldarren leinuen izenak. Sortaldean hiru ate; iparraldean hiru ate; hegoaldean hiru ate; eta sartaldean hiru ate. Huriaren harresiak hamabi oinarri zituan, eta eurotan hamabi izen: Bildotsaren hamabi apostoluenak.

      Ez neban han jauretxerik ikusi; Jauna, Jaungoiko ahalguztiduna, eta Bildotsa ditu bere jauretxe. Huriak ez dauko ez eguzki, ez iretargi-beharrik, argitan egoteko; Jaungoikoaren aintzak argitzen dau, eta Bildotsa dau bere argi-ontzi.





Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 23‑29)



      Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Ni maite nauanak, beteko dau nire berbea; nire Aitak maite izango dau, eta harengana etorriko gara, eta beragan egingo dogu bizilekua. Ni maite ez nauanak, ez ditu beteten nire berbak. Eta entzuten dozuen berbea, ez da neurea, Ni bialdu ninduan Aitarena baino.

      Oraindino zuen artean nagoala esan deutsuet hau. Baina Aitak nire izenean bialduko deutsuen lagun­tzaileak, Espiritu Santuak, Berak irakatsiko deutsue dana, eta gomutauazoko Nik esan deutsuedan guztia.

      Bakea izten deutsuet, neure bakea emoten; ez deutsuet emoten munduak lez. Ez izan bildurrik zuen bihotzetan; ez larritu. Entzun dozue Nik esana "Banoa, baina barriro etorriko naiatzue". Maite izango baninduzue, poztu egingo zintzatekeze, Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa da‑ta. Orain esan deutsuet, hori jazo aurretik; jazotean, sinistu dagizuen».    




Publicar un comentario