Garizuma 2018

martes, 24 de mayo de 2016

Gorpuzti edo Kristoren gorputz-odol santuen festaburua C urtea



 Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
 
Irakurgaiak euskeraz.         
         
 




                     KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - C
Maitasunaren eguna: “Praktikatu justizia”


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok, Gaur Gorpuzti Eguna ospatzen dogu, Kristoren Gorputz-Odol Santuen jai haundia. Gorpuztiko ospakizunari mahaia, ogia guztiontzat zatitzea, erdibanatzen eta nork bere bizia ere emotea dagokioz. Eukaristia eta maitasuna ezin doguz banandu. Horregaitik da gaur ¡Maitasunaren Eguna”.
            Caritas hurreratzen jaku Maitasunaren egun honetan, eta “praktikatu justizia” dinosku, hau da, maitatu lagun hurkoa, duintasunez hartu gizon-emakume guztiak. Sufrimentuaren eta beharrizanaren aurrean gure solidaritza agertu dagigun.
            Ospatu dagigun Eukaristia, ospatu dagigun Kristoren maitasunik handiena, eskuzabaltasunik handiena, eskeintzarik handiena.

            "Goazen alkarturik.."

Abadearen agurra




Jauna, zerutik jaitsi dan ogi bizia, egon bedi zuekin



DAMU-OTOITZA


Maitasuna hain haundia izan eta danontzako janari lez erdibanatzen danean, Eukaristia deitzen da.

-         Aberats izanda, gugaitik txiro egin zinan Horrek: ERRUKI, JAUNA.

            - Giza miserien aurrean hunkitzen zinan Horrek: KRISTO, ERRUKI.

            - Gure goseak asetzeko janari egin zinan Horrek: ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Gn 14, 18-20:

            Melkisedek abadeak egiten dauan ogiaren eta ardauaren eskeintzan, Elizeak Eukaristiaren irudi eta iragarpen bat ikusten dau. Entzun dagigun atenzino haundiz Testamentu Zaharretik hartutako irakurgai hau.

Erantzun-Salmoa:  109. Salmoa

            Salmo honetan esaten dana, Jesusengan betetzen da
"Apaiza zara behin betiko, ogi ta ardoa eskeintzeko"

1 Kor 11, 23-26:

            Irakurgaiak, eukaristia tradizinorik zaharrena jasotzen dau. Jesusen bizia emotera garoazan maitasunaren zeinu bihurtu ebazan ogi eta ardoa. Jaunartzen digun bakoitzean, maitasun horrezaz bete behar gara.

 Lk 9, 11b-17:

            Ogien ugalketea ere eukaristia zeinua da. Kristok, ogia zatitu eta ugaltzen dauenean, bere buruagan pentsatzen dau.
            Munduko gosetienganako maitasunezko konpromisoa ere bada. Txiroen lekuan jarriko bagina benetan, gose guztiak, ogi zein duintasunarenak, aseko litzatekez.

            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Egin deiogun otoitz Jaungoiko guztiz errukitsuari, beti entzuten gaituala jakinda.

-Eleizearen eta eleiztarron alde; banatzea, besteez arduratzea, errukitsu izatea… ezinbestekoak dirala sentitu daigun. Eskatu deiogun Jaunari.

- Caritasen alde; boluntario asko izan daian eta honeek ilusinoz, itxaropenez eta ahaleginez, euren onena emon daien. Eskatu deiogun Jaunari.

-Langabetuen eta krisiaren ondorenak jasaten dabezanen alde; senide maitasunaren egun honek, gure ondasunak beharrizanean dagozanakaz erdibanatzeari esker, itxaropenean irauten lagundu deien. Eskatu deiogun Jaunari.

 -Eukaristia ospatzeko batu garanon alde; maitasunezko espirituaz bete eta eskuzabaltasunez erdibanatzeko gauza izan gaitezan . Eskatu deiogun Jaunari.

            Jaungoiko Aita ona, entzun gure otoitza eta lagundu eiguzu hemen ospatzen doguna egunez egun bizi izaten eta jasotzen doguna zintzo betetzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

ESKEINTZA

            Gaur emongo dogun dirua, beharrizanean dagozanei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zuen alkartasunagaitik

OHARRA

 Datorren hilaren 18an, zapatuan ospatuko dira Arratiako Errogatibak Urkiolara. Aurtengo lema hauxe da: Lur hau geurea da. Ondo zaindu daigun, Aita Santuaren Laudato Si' Gora Zu Jauna! entziklikaren arira.
Autobusean joan etorria edo etorri egin gura dozuenok, emon izena sakristian. Eskerrik asko!

AZKEN AGURRA

            Eukaristia honetan, Kristoren maitasun haundia iragarri dogu. Mahai batetik Jesusen Gorputza jan dogunok, jakin dagigula, hemendik kanpora ere, geure ogia, astia eta maitasuna besteekin alkar-banatzen.

            "Eskerrik asko, Jauna..."  




KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA – C
«Mío, tuyo, NUESTRO» DÍA DE CARIDAD: “PRACTICA LA JUSTICIA”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok, Gaur Gorpuzti Eguna ospatzen dogu, Kristoren Gorputz-Odol Santuen jai haundia. Gorpuztiko ospakizunari mahaia, ogia guztiontzat zatitzea, erdibanatzen eta nork bere bizi ere emotea dagokioz. Eukaristia eta maitasuna ezin doguz banandu. Horregaitik da gaur ¡Maitasunaren Eguna”.
            Cáritas se acerca hoy a nosotros en este Día de Caridad. Nos dice “Practica la justicia” que quiere decir: ama a tu prójimo, trata con dignidad a todo ser humano, no quedes indiferente ante el sufrimiento y necesidad de quienes ven arrebatados sus derechos y no pueden vivir dignamente por la in-justicia de otros.
           
            Ospatu dagigun Eukaristia, ospatu dagigun Kristoren maitasunik handiena, eskuzabaltasunik handiena, eskeintzarik handiena.

            "Goazen alkarturik"

Abadearen agurra


Jauna, zerutik jaitsi dan ogi bizia, egon bedi zuekin



DAMU-OTOITZA


Maitasuna hain haundia izan eta danontzako janari lez erdibanatzen danean, Eukaristia deitzen da.
Eukaristia ospatzeko, Jesusenak legezko jarrerak behar doguz. Aldatu dagiala Jaungoikoak gure bihotza.
            - Aberats izanda, gugaitik txiro egin zinan Horrek: ERRUKI, JAUNA.

            - Giza miserien aurrean hunkitzen zinan Horrek: KRISTO, ERRUKI.

            - Gure goseak asetzeko janari egin zinan Horrek: ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Gn 14, 18-20:

            Melkisedek abadeak egiten dauan ogiaren eta ardauaren eskeintzan, Elizeak Eukaristiaren irudi eta iragarpen bat ikusten dau. Entzun dagigun atenzino haundiz Testamentu Zaharretik hartutako irakurgai hau.
            Melquisedec y Abraham dos figuras extraordinarias y significativas, se encuentran, se acogen mutuamente. El pan y el vino sirven para celebrar un sacrificio pacífico. Es anticipo de la Eucaristía

Erantzun-Salmoa:  109. Salmoa

            Salmo honetan esaten dana, Jesusengan betetzen da
            Jesús, el Nuevo  David, el Hijo eterno del Padre, el sacerdote consagrado desde la eternidad, el rey a quien el Padre ha dado todo poder en el cielo y en la tierra.

"Apaiza zara behin betiko, ogi ta ardoa eskeintzeko"

1 Kor 11, 23-26:

            Irakurgaiak, eukaristia tradizinorik zaharrena jasotzen dau. Jesusen bizia emotera garoazan maitasunaren zeinu bihurtu ebazan ogi eta ardoa. Jaunartzen digun bakoitzean, maitasun horrezaz bete behar gara.
            Jesús hizo del pan y del vino un signo de un amor que lleva a dar la vida. Cada vez que comulgamos debemos llenarnos de ese amor.

 Lk 9, 11b-17:

            Ogien ugalketea ere eukaristia zeinua da. Kristok, ogia zatitu eta ugaltzen dauenean, bere buruagan pentsatzen dau.
            Cuando Cristo parte y multiplica el pan, está pensando en su propio cuerpo.
            Es también un compromiso de caridad con los hambrientos del mundo. Si realmente nos pusiéramos en el lugar de los más pobres, todas las hambres  podrían  ser saciadas, las del pan y las de la dignidad       
            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Egin deiogun otoitz Jaungoiko guztiz errukitsuari, beti entzuten gaituala jakinda.

- Eleizearen eta eleiztarron alde; banatzea, besteez arduratzea, errukitsu izatea… ezinbestekoak dirala sentitu daigun. Eskatu deiogun Jaunari.

- Por Cáritas, para que en ella sean muchas las personas voluntarias, que den lo mejor de sí mismas y derrochen ilusión, esperanza, esfuerzo en su compromiso.

 - Por las personas en paro y quienes sufren las consecuencias de la crisis, para que este día del amor fraterno les sostenga en la esperanza de un futuro gracias al compartir nuestros bienes con quienes pasan necesidad. Eskatu deiogun Jaunari.

 - Eukaristia ospatzeko batu garanon alde; maitasunezko espirituaz bete eta eskuzabaltasunez erdibanatzeko gauza izan gaitezan . Eskatu deiogun Jaunari.

            Jaungoiko Aita ona, entzun gure otoitza eta lagundu eiguzu hemen ospatzen doguna egunez egun bizi izaten eta jasotzen doguna zintzo betetzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

ESKEINTZA

            Adoptar un estilo de vida solidario y justo, participar de forma comprometida con gestos y acciones concretas.
            La colecta será destinada para llevar adelante los proyectos de Cáritas.
            Muchas gracias por vuestra solidaridad.

OHARRA

 Datorren hilaren 18an, zapatuan ospatuko dira Arratiako Errogatibak Urkiolara. Aurtengo lema hauxe da: Lur hau geurea da. Ondo zaindu daigun, Aita Santuaren Laudato Si' Gora Zu Jauna! entziklikaren arira.
Autobusean joan etorria edo etorri egin gura dozuenok, emon izena sakristian. Eskerrik asko!


AZKEN AGURRA

            Eukaristia honetan, Kristoren maitasun haundia iragarri dogu. Mahai batetik Jesusen Gorputza jan dogunok, jakin dagigula, hemendik kanpora ere, geure ogia, astia eta maitasuna besteekin alkar-banatzen.
            Sabemos que al partir el pan de la Eucaristía, nos compromete a partir el pan de la vida, de la amistad, de la ayuda generosa con los hermanos, sobre todo con los que más necesitan.
            Hagamos de la vida una entrega generosa, un canto a la amistad sincera y a la fraternidad compartida.
            Recibamos la bendición de Dios.

            "Eskerrik asko, Jauna..."  







KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK

GORPUZTI  EGUNA

      Hasiera liburutik (Has 14, 18‑20)


      Egun hareetan, Melkisedekek, Salengo erregeak, ogia eta ardaoa eskeini zituan –goi‑goiko Jainkoaren abadea zalako‑, eta bedeinkatu eban Abrahan, esanez:
      “Bedeinkatu begi Abrahan goi‑goiko Jainkoak, zeru‑lurren egileak. Eta bedeinkatua izan bedi goi‑goiko Jainkoa, zure arerioak zeure esku jarri deutsuzana”.
      Eta Abrahanek guztiaren hamarrenak emon eutsozan.         

Erantzun-salmoa        Sal 109, 1-4

Jaunari kanta, ona da‑ta,
hain dau handia bere betiko errukia.

      Hona Jaunak esana nire Jaunari:
“Jesarri zakidaz eskuman,
zure arerioak oin aulki jarten deutsadazan bitartean”.
      Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilearen indarra:
“Izan zaitez nagusi zure arerioen artean”.


      San Paulo Apostoluak korintotarrei (1 Kor 11, 23‑26)

      Senideok: Jaunagandik hartuta daukat nik, neuk zuoi emon deutsuedan hau: Jesus Jaunak, saltzekoa zan gau haretan, ogia hartu eta, eskerroneko otoitza eginda, zatitu egin ebala, esanez: “Hau neure gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau neure gomutagarri”.
      Bardin egin eban kalizagaz ere, afal ostean, berbok esanez: “Kaliza hau itun barria da nire odolean; egizue hau, edaten dozuen bakoitzean, neure gomutagarri”. Beraz, ogi honetatik jaten, eta kaliza honetatik edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragarten dozue, Bera etorri arte.         


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 9, 11b‑17)

      Aldi haretan, Jesusek Jainkoaren erreinuaz berba egiten eutsen, eta osatu beharra eukenak osatu egiten ebazan.
      Eguna bajoian, eta Hamabiak etorri jakozan, esanez: “Bialdu egizu jentea; doazela inguruetako auzo eta herrietara, eta bilatu dagiela ostatua eta jatekoa, hau bakarlekua da‑ta”.
      Jesusek esan eutsen: “Emoiozue zeuok jaten”.
      Eta hareek erantzun: “Ez daukagu‑ta, bost ogi eta arrain bi baino! Geu joaten ez bagara, jente guzti honentzako jatekoa erosten…” (Bost bat mila gizon ziran‑ta).
      Jesusek esan eutsen bere ikasleei: “Jarriazo egizuez taldetan, berrogeita hamarnaka”.
      Halan egin eben, eta danak jesarri ziran.
      Jesusek bost ogiak eta arrain biak harturik, begiak zerura jaso, eta bedeinkapen otoitza hareen gainean egin ondoren, zatitu ebazan eta bere ikasleei emon eutsezan, jenteari banatzeko. Danak jan eben, ase arte; eta gelditutako hondakinez hamabi otzarakada batu ebezan.           




Publicar un comentario