Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 7 de junio de 2022

Hirutasun guztiz santuaren Jaia C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
 
Irakurgaiak euskeraz.







                         

                         

                       

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - C

«Klausurako bizitza: argiontzi sinodo-seneko bidean»

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

Hirutasun Guztiz Santuaren eguna ospatutzen dogu. Hirutasunak zera gogoratzen deusku: Jaungoikoa, bere misteriorik sakonenean, bere agerkunderik sakonenean, ez dala bakartadea, familia baino.

Jaungoikoa maitasunezko hartu-emona da; Jaungoikoa sortzen gaituan, senide egiten gaituan, bere Espirituagaz munduan barrena bialtzen gaituan maitasunezko hartu-emona da.

Gogoan doguz gaur klausurako monje eta monjak. Eleizak esker ona adierazo gura deutso Jainkoari etenbarik otoitzean diharduelako gu guztion alde. Sinodo-seneko Eleizarako bidean.

            Guztiok otoitzean  bat eginik, Hirutasun deunaren eguna ospatu dagigun, Aita, Semea eta Espiritu Santua  geure bizitzan onartuaz.

 

            "Zein gozo ta eder dan, guztiok alkartu"

         

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: autortu daiguzan geure pekatuak, Hirutasun Deunaren misterio santua ospatzeko gai izan gaitezan:

 

            - Jesus Jauna, Aitak gizon-emakume guztiak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure bitarteko zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Aitagaz eta Espirituagaz batasunean bizi zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

AINTZA

            Elizak aspalditik  Hirutasun guztiz santuari abesten deutsan goratzarrea abestu dagigun.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Es Za 8, 22-31:

            Irakurgaia Jaungoikoaren Jakituriari kantu bat da. Lurra izaten hasi baino lehenago sortua izan zan Jakituria hau Jesusen irudi da.

 

 

Erantzun-Salmoa: 8. Salmoa

 

            Ortziaren eta lurraren sortzea eratu eban arkitetoa Jainkoa dala esango deusku erantzun salmoak.

 

"Zure izena, Jainko Jauna zein eder jatan zeru lur zabal zabalean”

Erm 5, 1-5:

 

            San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.

 

Jn 16, 12-15:

            Jesusek bere Espiritua agintzen deusku eta Espirituak askatasun osora garoaz eta Beragaz bat eginda egongo gareala diñosku gaurko ebanjelioak.

            "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jesus gure Jauna.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: zuzendu deioguzan gure erreguak maite gaituan eta salbamen osora deitzen gaituan Jaungoiko Aitari:

 

          - Frantzisko Aita Santuaren eta  Joseba gotzainaren alde. Jaunaren laguntza izan daien Eleizako pastoral ministerioan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          - Klausurako lekaide eta lekaimeen alde. Eleizan klausurako bizierarako bokazinoa hartu dabenak, euren otoitzaren eta euren bizitzaren eskaintzaren bitartez, argi izan daitezan eta sinodo-seneko Eleizarako bidean lagun egin deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  - Gaixoen eta krisiak astinduta bizi diranen alde. Eurek baino zorte handiagoa dabenen laguntza eta alkartasuna izan daien beti. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  - Gu guztion alde eta gure otoitzean gogoan ditugunen alde: Hirutasun Deunaren antzera, beti alkarren maitasunean bizi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Eskerrak Zuri, zeruko Aita, ona zarealako eta Jesukristogan zure betiko maitasuna agertu deuskuzulako. Bialdu eiguzu zure Espiritua, gure bizitza osoa Zuri eskeinitako esker-abesti bihurtu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

Oharra: datorren domekan–Gorpuzti- Maitasunaren eta Caritasen eguna ospatuko dogu.

Urkiolara errogatibara autobusean joateko izena emoteko azken eguna da!



 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gaurko Eukaristia amaitu dogu. Aita, Semea eta Espiritua dan Jaungoiko bakarrak bialdu egiten gaitu. Jaungoikoa goratzea eta guztiei on egitea izan daitela gure ardura nagusia eguneroko bizitzan.

 

"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez."









                      

                    HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - C

«La vida contemplativa: lámparas en el camino sinodal»

 

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

Hirutasun Guztiz Santuaren eguna ospatutzen dogu. Hirutasunak  gogoratzen deusku: Jaungoikoa, bere misteriorik sakonenean, bere agerkunderik sakonenean, ez dala bakartadea, familia baino.

A los consagrados en la vida contemplativa, los monjes y monjas los tenemos muy presentes en esta jornada en la que la Iglesia agradece a Dios su plegaria constante  por todos nosotros. Son quienes llevan como una lámpara, siempre encendida, en el camino sinodal de la Iglesia.

            Guztiok otoitzean  bat eginik, Hirutasun deunaren eguna ospatu dagigun, Aita, Semea eta Espiritu Santua  geure bizitzan onartuaz.

 

            "Zein gozo ta eder dan, guztiok alkartu"                

 

DAMU-OTOITZA

            Senideok: autortu daiguzan geure pekatuak, Hirutasun Deunaren misterio santua ospatzeko gai izan gaitezan:

 

            - Jesus Jauna, Aitak gizon-emakume guztiak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure bitarteko zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, Aitagaz eta Espirituagaz batasunean bizi zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

AINTZA

            Elizak aspalditik  Hirutasun guztiz santuari abesten deutsan goratzarrea abestu dagigun.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Es Za 8, 22-31:

 

            Lehenengo irakurgaia Jaungoikoaren Jakituriari kantu bat da. Lurra izaten hasi baino lehenago sortua izan zan Jakituria hau Jesusen irudi da.

            El autor de este libro elogia y alaba la sabiduría de Dios, que ha creado un mundo maravilloso para nosotros.

 

Erantzun-Salmoa: 8. Salmoa

 

            Ortziaren eta lurraren sortzea eratu eban arkitetoa Jainkoa dala esango deusku erantzun salmoak.

            El creyente ve en la creación la mano amorosa de Dios. Él es fuente de vida. Cantémosle con gratitud y amor.

 

"Zure izena, Jainko Jauna zein eder jatan zeru lur zabal zabalean”

 

Erm 5, 1-5:

 

            San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.

            En esta lectura escuchamos este cántico a la salvación que Dios nos ha dado, por Jesucristo y en el espíritu Santo.

           

Jn 16, 12-15:

            Jesusek bere Espiritua agintzen deusku eta Espirituak askatasun osora garoaz eta Beragaz bat eginda egongo gareala diñosku gaurko ebanjelioak.

            Jesús, el enviado del Padre, promete enviarnos su Espíritu, para que sigamos su misión en el mundo.

             "Aleluia" abestuz, goratu dagigun Jesus gure Jauna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: zuzendu deioguzan gure erreguak maite gaituan eta salbamen osora deitzen gaituan Jaungoiko Aitari:

 

          - Frantzisko Aita Santuaren eta  Joseba gotzainaren alde. Jaunaren laguntza izan daien Eleizako pastoral ministerioan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

.         Por los hermanos y hermanas que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa, para que, con su oración y la ofrenda de su vida, sean luz, sostengan y acompañen el camino sinodal de la Iglesia. Eskatu deiogun Jaunari.

 

 Por los pobres, para que nunca les falte  la ayuda de  todos nosotros, que vivimos en la abundancia y seamos capaces de construir un mundo sin tanta desigualdad.  Eskatu deiogun Jaunari.

.

  - Gu guztion alde eta gure otoitzean gogoan ditugunen alde: Hirutasun Deunaren antzera, beti alkarren maitasunean bizi gaitezala Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Eskerrak Zuri, zeruko Aita, ona zarealako eta Jesukristogan zure betiko maitasuna agertu deuskuzulako. Bialdu eiguzu zure Espiritua, gure bizitza osoa Zuri eskeinitako esker-abesti bihurtu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

Aviso: El próximo domingo ―Corpus Christi- es Día de Caridad y Jornada de Cáritas.

Hoy es el último día para apuntarse al autobus para las rogativas aUrkiola del próximo sábado.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gaurko Eukaristia amaitu dogu. Aita, Semea eta Espiritua dan Jaungoiko bakarrak bialdu egiten gaitu. Jaungoikoa goratzea eta guztiei on egitea izan daitela gure ardura nagusia eguneroko bizitzan.

            Que en todos los caminos de la vida, el Señor nos bendiga y nos guarde. Que vuelva su mirada sobre nosotros y nos conceda la paz.

 

            "Eskerrak Jauna bihotz bihotzez."




HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA




            Esaera Zaharren liburutik (Es Za 8, 22‑31)

      Hauxe dino Jaungoikoaren Jakituriak:
«Bere asmoen hasieran sortu ninduan Jaunak,
bere aspaldiko egintzen hasieran.
Aspaldian nengoan ni eratuta, lurra izaten hasi baino lehenago.
Ur handirik ez zanean sortu ninduan, iturririk ez zanean.
Mendiak oinarrietan gogortu aurretik; muinoak baino lehenago sortu ninduan.
Lurra eta bedarra, eta munduaren hauts gaiak oraindino egin barik eukazan.
Zerua eratzen ziharduanean, han nintzan ni;
ur handi gainetik ortzia ezarri ebanean;
zerua goian ipinten ebanean,
eta ur handiko iturriak antolatzen.
Itsasoari bere mugea ipini eutsonean,
urak euren neurritik urten ez egien;
lurrari bere oinarria sendotu eutsonean,
Haregaz nintzan ni, hargin maisu lez,
egunero Berari poz emonez,
beti Beraren aurrean jolasean;
lurbiraren gainean olgetan neban,
eta gizonakaz neukazan nire atseginak».

Erantzun-salmoa        Sal 8, 4-9


Jauna, gure Jauna,
Bai miragarria zure izena lurbira osoan!

      Zure atzamarren lana dan zerua ikustean,
han ipini dituzun ilargi eta izarrak ikustean,
zer da gizona, Zu haretzaz gomutatu zaitezan?
Edota gizasemea, Zu haretzaz arduratu zaitezan?
      Aingeruak baino doi‑doi txikiago egin dozu,
ospez eta aintzaz koroitu dozu.
Zure eskulan guztien buru ipini dozu,
guztia oinperatu deutsazu.
      Ardi eta idi guztiak,
gainera lurreko abere guztiak;
eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
itsas bidexketan dabizanak.


San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 1-5)

      Senideok: Fedearen bidez zuzentasuna lortu dogun ezkero, bakean gagoz Jaungoikoagaz, Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Beroni esker zabaldu jakun, sinismenaren bidez, bizi garan grazia honetarako sarrerea, eta harroturik gabiltz, Jainko-semeen aintzaren itxaropenean.
      Ez hori bakarrik; estualdietan ere harrotu egiten gara, jakinik estualdiak eroapena dakarrela, eroapenak onbide sendoa, eta onbide sendoak itxaropena. Eta itxaropenak ez dau huts egiten, Jaungoikoaren maitasuna gure bihotzetara isurita dago-ta, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.


Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 16, 12‑15)

      Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikas­leei: «Gauza asko daukadaz zuoi esateko; baina orain ezin dozuez jaso; egiaren Espiritua datorrenean, ostera, Berak zuzenduko zaitue egi osoraino. Izan ere, Harek ez dau bere buruz ezer esango; entzundakoa esango deutsue, eta etorkizuna adierazoko. Berak goratuko nau, Neuretik hartuko daualako, eta zuoi adierazoko deutsue.
            Aitak daukan guztia neurea da; horregaitik esan deutsuet: Neuretik hartuko dauala, eta zuoi adiera­zoko».       




   
        
           
          












 

No hay comentarios: