Garizuma 2018

martes, 11 de junio de 2013

Urtean zeharreko 11. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
  
Irakurgaiak euskeraz.    







 
 
 

URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

          Jaunaren Eguna ospatzeko alkartzen gareanean jakinaren gainean daroagu geure ezina,  berba baten esanda, geure erruak eta pekatuak.

          Guzti horrek Jaunaren errukiaren aurrera eroaten gaitu. Jaunak maitasun hutsez salbatzen gaituala eta bakar-bakarrik eskatzen deuskula geure bihotza zabaldu deiogula.

          Alkartasun eta anaitasun giroan, hasi gaitezan abestuz.

Abestia:  Zein gozo ta eder dan




DAMU-OTOITZA

Gaurko irakurgaietan agertuko jakun emakume pekatariaren antzera, autortu dagigun geure pekatua. Jarri gaitezan uste osoz Jainko errukiaren argitan:

-     Jesus Jauna, gure zuzentasunerako berbiztua. ERRUKI, JAUNA.
-     Jesus Jauna, farisearrek kondenatutako emakumeari parkatu zeuntsona.K. E
-     Jesus Jauna, zure parkamena oparo isurtzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.



           
HITZAREN LITURGIA


2  Sam 12, 7-10

          Dabid erregea, ez zan jaio, ez bizi, pekatuaren lokarrietatik aske. Baina bere pekatuaz konturatu zanean, benetako damutasunaz autortu eban errua eta horrek parkamena ekarri eutson.

Gal. 2, 16.19-21

          Galaziarrei idatzitako eskutitzean, San Paulok hauxe argi itzi nahi deusku: legea betetze hutsaz, alperrik gabiltzala; horrek ez gaituala salbatuko. Bidea bestea dala: Jaungoikoaren maitasuna, Kurutzeratuagan agertu deuskun amairik bako maitasun aberatsa.

Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa

            Danok aurkitzen gara Jaunaren erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa  Bera  dogu lagun. Berak zaintzen gaitu.
            Parkatu Jauna  nire errua, parkatu nire pekatua.

 

           
Lk : 7, 36 ; 8,3

          Maitatzen dauan pertsonea parkamenagandik hurrago dago, harrokeriaz bere burua zuzentzat agertzen dauana baino.
          Jesusen berbak entzun aurretik,  "Aleluia" abestu dagigun.

           

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Bere errukia eta maitasuna agertu deuskuzan zeruko Aitari egin deiogun otoitz gizon eta emakume guztien alde. Eskatu daiguzan guztientzat maitasunaren dohaiak:

-     Eleizearen alde eta eleiz artzainen alde: euren jarrera eta jokabideaz, Jaungoikoaren maitasuna eta bihotz haundia agertu dagiezan guztien aurrean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Gaurko ebanjelioko emakumearen antzera gizartean bazterturik bizi diren guztien alde, euren bizitza berregiteko behar daben laguntza gugan aurkitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Jaungoikoaren irudi gogorra daukeelako, kristau bizitzatik urrundu diranen alde: egiazko Jaungoiko errukitsua ezagutuz, Beragaz aurkitzeko esperientzia bizi dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Eukaristi honetan, alkarregaz batzeko poza izan dogunon alde: geure pekatuak autortuz, Jaunaren errukia jaso eta erruki horren barri emoile izan gaitezan eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jainko zuzen eta bihotz samurra, agertu zaitez errukior Zugana joten dauan herri honegaz. Erakutsi eiguzu beste behin zure bihotz haundia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.



AZKEN AGURRA

          Jaungoikoaren errukia eta parkamena jaso ditugu. Jainkoa agertu  jakun  moduan, erruki eta parkamen horrek zabaldu dagiguzala geure inguruan.















URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

          Jaunaren Eguna ospatzeko alkartzen gareanean jakinaren gainean daroagu geure ezina,  berba baten esanda, geure erruak eta pekatuak.
          Guzti horrek Jaunaren errukiaren aurrera eroaten gaitu. Jaunak maitasun hutsez salbatzen gaituala eta bakar-bakarrik eskatzen deuskula geure bihotza zabaldu deiogula.
        Una de las cosas que Jesús más empeño tuvo fue mostrarnos el amor de Dios Padre, que nos ama incluso antes de que nosotros seamos conscientes de su amor, y que nos perdona incondicionalmente siempre que abrimos nuestro corazón a su perdón. Celebremos en esta Eucaristía la fiesta del amor y del perdón de Dios.
          Alkartasun eta anaitasun giroan, hasi gaitezan abestuz.

Abestia:  Zein gozo ta eder dan


DAMU-OTOITZA

Gaurko irakurgaietan agertuko jakun emakume pekatariaren antzera, autortu dagigun geure pekatua. Jarri gaitezan uste osoz Jainko errukiaren argitan:

-     Jesus Jauna, gure zuzentasunerako berbiztua. ERRUKI, JAUNA.
-     Señor Jesús, que has sido resucitado para darnos vida ,.KRISTO  E.
-     Jesus Jauna, zure parkamena oparo isurtzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

2   Sam 12, 7-10


          Dabid erregea, ez zan jaio, ez bizi, pekatuaren lokarrietatik aske. Baina bere pekatuaz konturatu zanean, benetako damutasunaz autortu eban errua eta horrek parkamena ekarri eutson.
          El rey David participó de la experiencia del pecado, pero cuando se hizo consciente, lo reconoció y se benefició del perdón y del amor de Dios.

Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa

            Danok aurkitzen gara Jaunaren erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa  Bera  dogu lagun. Berak zaintzen gaitu.
            El salmo está centrado en la confesión del pecado y en el perdón de Dios que nos llena de alegría
Parkatu Jauna  nire errua, parkatu nire pekatua.

Gal. 2, 16.19-21


          Galaziarrei idatzitako eskutitzean, San Paulok hauxe argi itzi nahi deusku: legea betetze hutsaz, alperrik gabiltzala; horrek ez gaituala salbatuko. Bidea bestea dala: Jaungoikoaren maitasuna, Kurutzeratuagan agertu deuskun amairik bako maitasun aberatsa.
          Pablo, se dirige a los Gálatas para animarles en la fe: la salvación no viene de nuestra sola voluntad; el camino es otro, el amor de Dios manifestado en la entrega en cruz.

            Lk : 7, 36 ; 8,3
         
          Maitatzen dauan pertsonea parkamenagandik hurrago dago, harrokeriaz bere burua zuzentzat agertzen dauana baino.
          Todos somos hij@s de Dios, todos tenemos fallos, todos necesitamos su amor y su perdón.

Jesusen berbak entzun aurretik,  "Aleluia" abestu dagigun.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Bere errukia eta maitasuna agertu deuskuzan zeruko Aitari egin deiogun otoitz gizon eta emakume guztien alde. Eskatu daiguzan guztientzat maitasunaren dohaiak:

-     Eleizearen alde eta eleiz artzainen alde: euren jarrera eta jokabideaz, Jaungoikoaren maitasuna eta bihotz haundia agertu dagiezan guztien aurrean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Por todos los pueblos de la tierra: para que dejando de lado la divisiones y rencores, construyamos unas relaciones de solidaridad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

-     Gaurko ebanjelioko emakumearen antzera gizartean bazterturik bizi diren guztien alde, euren bizitza berregiteko behar daben laguntza gugan aurkitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Por quienes hemos sentido la alegría de reunirnos en comunidad: reconociendo nuestra participación en el mal del mundo, acojamos el perdón del Señor y seamos transmisores de misericordia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jainko zuzen eta bihotz samurra, agertu zaitez errukior Zugana joten dauan herri honegaz. Erakutsi eiguzu beste behin zure bihotz haundia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  Amen.


AZKEN AGURRA

          Jaungoikoaren errukia eta parkamena jaso ditugu. Jainkoa agertu jakun moduan, erruki eta parkamen horrek zabaldu dagiguzala geure inguruan.
          Hemos celebrado el perdón de Dios, que a lo largo de la semana sepamos acoger el perdón   y al mismo tiempo seamos generosos con nuestro perdón concediéndonos mutuamente unos a otros.





      







URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA

     Samuelen liburutik (2 Sm 12, 7-10.13)

     Egun hareetan, honan esan eutson Natan-ek Dabidi: “Hauxe dino Jaunak, Israelgo Jaungoikoak: “Neuk igurtzi zindudazan Israelgo errege, eta Saulen eskutik atara, zure nagusiaren etxea emon neutsun; eta zure nagusiaren emazteak altzoan ipini neutsuzan, Israel eta Judako etxea emon neutsun, eta hori gutxi balitz, beste hainbeste ere emongo neutsub.
     Zergaitik gitxietsi dozu Jaunaren berbea, Haren begietan txarra dana eginez? Urias etearra ezpataz hilazo dozu, eta haren emaztea zeure emazte egin. Horregaitik, ez dau alde egingo ezpateak zure etxetik, Ni gitxietsi nozulako, eta Urias etearraren emaztea zeur emazte egin dozulako”.
     Dabidek orduan Natani: “Pekatu egin dot Jaunaren aurka”. Eta Natanek Dabidi: “Parkatu deutsu Jaunak zure pekatua; ez zara hilgo”.

Erantzun-salmoa       Sal 31, 1-11

Parkatu egidazu, Jauna,
nire hobenaren errua.

     Bai dohatsu, gaiztakeria parkatu jakona,
hobena estaldu jakona.
Bai dohatsu, Jaunak errurik botaten ez deutson gizona,
barruan azpikeririk ez daukana.
     Nire hobena autortu deutsut,
nire errua ezkutatu ez deutsut.
“Autortuko deutsat –esan neban-,
Jaunari nire gaiztakeria”,
eta Zuk parkatu egin  zeustan nire hobenaren txarkeria.
     Zeu zaitut igesleku: Estualditik Zeuk nozu babesten,
askatasun-pozez inguratzen.
Poztu zaiteze eta alaitu Jaunagan, zintzook,
egizue pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiok.



San Paulo Apostoluak Galaziarrei (Gal 2, 16.19-21)

     Senideok: Badakigu gizonak ez dauana bere zuzentasuna Legea beteteagaitik lortzen, Kristo Jesusegan sinisteagaitik baino; horregaitik sinistu dogu Kristo Jesusegan: gure zuzentasuna Kristogan sinistetik lortu daigun, eta ez Legea betetetik. Legea beteteagaitik “ez dau inork bere zuzentasuna lortzen-eta”.
     Legearentzat hilda nago ni, Legeak hil egiten nau-ta; baina holan Jaungoikoarentzat bizi naz ni; Kristogaz kurutzean josita nago; bizi naz; ez neu, ostera; Kristo bizi da nigan. Oraingo gorputzean bizi nazala, Jaungoikoaren Semeagan dodan sinismenetik bizi naz, bere bizia niretzat emoteraino maitatu nau-eta. Ez dot atzera botaten Jaungoikoaren grazia. Izan ere, zuzentasuna Legearen bidez baletor, alperrik hila izango litzateke Kristo.


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 7, 36-8,3)

     Aldi haretan, farisear batek beragaz bazkaltzen joateko eskatzen eutson Jesusi. Sartu zan Jesus farisear haren etxean, eta mahaian jarri zan.
     Honetan, etxean zan emakume pekatari batek, farisearraren etxean bazkaltzen egoala jakin ebanean, hartu eban gantzu usain-gozodunez beteriko ontzi eder bat, eta, Jesusen atzean jarririk, negar-malkoz bustitzen eutsozan oinak, eta bere buruko ule-adatsez siketzen. Eta mun egiten hasi jakon, eta usain gozoz igurtzitzen.
     Bazkaltzera deitu eutsan farisearrak, hori ikustean, bainoan bere barruan: “Profeta balitz, jakin behar leuke Honek nor eta zelakoa dan ikututen jabilkon emakume hori, pekataria da-eta”.
     Baina Jesusek esan eutson: “Simon, badot zeozer zuri esateko”. Eta harek: “Esaizu, Maisu”.
     Jesusek esan eutson: “Diru-aurreratzaile batek zordun bi eukazan: batak bostehun denario zor eutsozan, eta besteak berrogeta hamar. Ez euken nondik ordaindurik, eta parkatu egin eutsen biei. Biotarik zeinek maite izango dau gehien?”. Eta Simonek: “Gehien paraktu jakonak, nik uste”. Jesusek: “Ondo ebatzi dozu”.
     Eta emakumeagana bihurturik, esan eutson Simoni: “Ikusten dozu emakume hau? Zuenean sartu naz, eta ez deustazu oinetarako urik emon; honek, barriz, malkoz busti deustaz oinak, eta bere ulez siketu. Ez deustazu laztanik emon; hau, barriz, sartu danetik, eten barik oinak laztantzen jabilt. Ez deustazu burua orioz igurtzi; honek, barriz, usain gozoz igurtzi deustaz oinak. Horregaitik dinotsut: Asko maite izan dau, et parkatu ere, pekatu asko parkatzen jakoz. Gutxi parkatzen jakonak, maitatu ere, gutxi maitatzen dau”. Eta emakumeari esan eutson: “Parkatuta daukazuz pekatuak”.
     Jesusegaz mahaian egozanak euren artean esaten hasi ziran: “Nor dogu, baina, pekatuak ere parkatzen dituan Hau?”
     Jesusek, barriz, esan eutson emakumeari: “Zeure sinismenak salbau zaitu. Zoaz bakean”.
     [Handik aurrera, Jesus herririk herri eta auzorik auzo ebilen, Jaunkoaren erreinuaren barri ona iragarten. Beragaz egozan Hamabiak; baita emakume batzuk ere, espiritu gaiztoetatik eta gatxetatik osatuak: Maria Magdalena, zazpi deabru urten izan jakozana; Joana, Herodesen morroi zan Kusaren emaztea; Susana, eta euren ondasunekin laguntzen eustoen beste asko.]



 




































 
Publicar un comentario