Hirutasuna abestuz!

martes, 12 de julio de 2016

Urtean zeharreko 16. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    




                                    URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA - C



SARRERAKO OHARKIZUNA


            Senideok, ondo etorriak ospakizun honetara.

            Jesusen konbita onartuz, elizara etorri gara. Berak onartzen gaitu eta bere berbearen eta bere gorputz-odolen mahaian jarriazoten gaitu. Aste barruan, estu eta larri ibiliak gara, gauza askorekin arduratuta; eta, beharbada, beharrezkoena doguna ahaztu eta baztertu egin dogu. Jaunaren egun honetan, Haregaz egotea da gauzarik behinena: geure eguneroko pozak eta arazoak Hari eskeintzea, Berak eskeiniko deuskuna onartzea...

            Fedez eta eskerronez emon deiogun hasierea Eukaristiari

            "Alkartu danok..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, Jaungoikoari parkamena eskatuz, ospakizun honetan egoki parte hartzeko prestau gaitezan:

            - Jesus Jauna, gure artean ikusten ez zaitugulako. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, lagunurkoagan onartu ez zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, besteak baztertzean Zeu baztertu zaitugulako. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA



Gn 18, 1-10a:

            Jaungoikoa Abrahanen txabolako atera hurreratzen da. Bidez doazanak onartzean, Jaungoikoa bera onartzen dau Abrahanek.


Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa

            Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko salmoak  erantzungo deusku: ¡Akatsik baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”

"Nor bizi, Jauna, zure etxean?".


Kol 1, 24-28:

            Gure sinismenaren errezoia emoten jakin behar dogu. Ebanjelioa iragarteak nahigabe eta arazo asko sortzen ditu, baina emoten dauan poza askoz ere baliotsuagoa da.

Lk 10, 38-42:

            Gaurko ebanjelioan ikusiko dogunez, Martaren jarrera Jesusen aurrean, onartua sentidu daiten, gauzak ondo prestatzea da; Mariarena, ostera, Jesusi entzutea. Jesusek Mariaren jokabidea goratuko dau.
             Gertatu gaitezan Jaunaren berbea entzuteko "Aleluia" abestuz

             

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, Jesusen berbea entzutera konbidatu gaituan Jaungoiko Aitari zuzendu deiogun geure otoitza:

            - Elizearen alde,  Aita Santuaren alde eta  gure Gotzainen alde:  Jaungoikoaren Berban aurkitu dagiela beti euren argia eta indarra. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Herrietako agintarien alde:  guztien eskubideak  kontuan izanik,  danen onerako  lan  egin dagiela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Bakearen alde eta  gizakien eskubideen alde lan egiten daben pertsona eta erakundeen alde: lan eder horretan gogotsu jarraitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Hemen alkartuta gagozanon alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaungoikoa maitatzeak gure ingurukoen adiskide on izatera eta guztiak maitatzera eroan gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Kristo Jesusegan gu bisitatzera etorri zarean Jaungoikoa: onartu gagizuz eta entzun gure eskariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.



AZKEN AGURRA

            Senideok, elizatik urtetean, otoitza eta ekintza alkartzen jakin dagigula. Jaungoikoaren bedeinkapena lagun dogula, aste honetan zehar bete dagigula Mariaren eta Martaren zerbitzua.

            "Eskerrik asko, Jauna








URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA


            Senideok, ondo etorriak ospakizun honetara.

            Jesusen konbita onartuz, elizara etorri gara. Berak onartzen gaitu eta bere berbearen eta bere gorputz-odolen mahaian jarriazoten gaitu.
            Nos hemos reunido para celebrar la Eucaristía, en la que Cristo viene a nuestro encuentro y nos acoge con amor y cariño entrañable. Nuestra respuesta  ha de ser escuchar su Palabra, acogerla como lo hicieron Abrahán, Marta y María

            Fedez eta eskerronez emon deiogun hasierea Eukaristiari

            "Alkartu danok..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, Jaungoikoari parkamena eskatuz, ospakizun honetan egoki parte hartzeko prestau gaitezan:

            - Jesus Jauna, gure artean ikusten ez zaitugulako. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, lagunurkoagan onartu ez zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, besteak baztertzean Zeu baztertu zaitugulako. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Gn 18, 1-10a:

            Jaungoikoa Abrahanen txabolako atera hurreratzen da. Bidez doazanak onartzean, Jaungoikoa bera onartzen dau Abrahanek.
            Abrahán fue sobre todo el gran amigo de Dios. Él puso todo lo que tenía a los pies de Dios peregrino y Dios sació la sed de toda su vida: tener descendencia. Demos todo a Dios y que se haga su voluntad sobre nosotros.


Erantzun-Salmoa: 14. Salmoa


            Nor bizi Jaunaren etxean? Eta gaurko salmoak  erantzungo deusku: ¡Akatsik baga, eta zintzo dabilena, egia maite dauana”
            Jesús es quien mejor ha realizado la participación en la alianza que describe este salmo. Él es “santo” y “justo”

"Nor bizi, Jauna, zure etxean?".

Kol 1, 24-28:

            Gure sinismenaren errezoia emoten jakin behar dogu. Ebanjelioa iragarteak nahigabe eta arazo asko sortzen ditu, baina emoten dauan poza askoz ere baliotsuagoa da.
            Dios se ha ido diciendo a lo largo de los siglos al Pueblo de Israel. Pero en Cristo su palabra llegó a todos los hombres.
            Escuchemos la Palabra de Dios que es nuestra fuerza.

Lk 10, 38-42:

            Gaurko ebanjelioan ikusiko dogunez, Martaren jarrera Jesusen aurrean, onartua sentidu daiten, gauzak ondo prestatzea da; Mariarena, ostera, Jesusi entzutea. Jesusek Mariaren jokabidea goratuko dau.
            Estar con el Señor, hablar con Él, orar, no es perder el tiempo. Para nosotros, que vivimos en un mundo de acción y de nerviosismo, es bueno pararse ante el señor y escuchar su Palabra.
             Gertatu gaitezan Jaunaren berbea entzuteko "Aleluia" abestuz


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, Jesusen berbea entzutera konbidatu gaituan Jaungoiko Aitari zuzendu deiogun geure otoitza:

            - Elizearen alde,  Aita Santuaren alde eta  gure Gotzainen alde:  Jaungoikoaren Berban  aurkitu dagiela beti euren argia eta indarra. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los gobernantes, para que escuchen a todos, sobre todo a los más necesitados y desamparados.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por las personas de diferentes culturas y religión, para que todos colaboremos en la construcción de un mundo más integrador.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Hemen alkartuta gagozanon alde, gure etxekoen eta lagunen alde: Jaungoikoa maitatzeak gure ingurukoen adiskide on izatera eta guztiak maitatzera eroan gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Kristo Jesusegan gu bisitatzera etorri zarean Jaungoikoa: onartu gagizuz eta entzun gure eskariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok, elizatik urtetean, otoitza eta ekintza alkartzen jakin dagigula. Jaungoikoaren bedeinkapena lagun dogula, aste honetan zehar bete dagigula Mariaren eta Martaren zerbitzua.
            Que a lo largo de la semana sepamos escuchar al Señor dedicando el tiempo necesario estando con Él y poniéndonos al servicio de los hermanos, en especial de los que más nos necesitan.
            "Eskerrik asko, Jauna..."


URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA

Hasiera liburutik (Has 18, 1-10a)

Egun hareetan, Jauna Abrahani agertu jakon Mambreko artadian. Berorik haundieneko ordua zan, eta Abrahan atarian egoan, jesarrita. Begiak jasotzerakoan, hiru gizon ikusi zituan, bere aurrean zutunik.
Ikusi ebazaneko, txabola atetik euren bidera joan zan, eta lurrean ahuspeztuta, honan esan eban: «Jauna, zure gogoko banaz, ez joan zure morroiaren aurretik, gelditu barik. Ura ekarteko aginduko dot, eta oinak garbituta, zuhaizpe horretan jesarriko zaree. Ogi zati bat ere ekarriko deutsuet, eta indarbarrituko zaree; eta gero jarraituko deutsazue bideari, zuen morroiaren ondotik igaro zareen ezkero». Hareek erantzun eutsoen: «Egizu dinozuna».
Joan zan Abrahan arin-arin oihal-txabolara, Saragana, eta esan eutson: «Hartu behingoan hiru imina urun, eta oretu, eta egin opilak». Joan zan gero zekorretara, eta zekor gizen on bat hartu eta morroi bati emon eutson, laster gertatu egian. Gero, gaztaia, erreberoa eta zekorkia harturik, dana aurrean jarri eutsen hirurei; eta bera euren ondoan geratu zan, zuhaizpean; eta hareek jan egin eben.
Orduan itandu eutsoen: «Non da Sara, zure emaztea?» Abrahanek erantzun: «Hor, oihal-txabolan». Eta euretariko batek esan eutson: «Hurrengo natorrenerako seme bat izango dau Sarak». 

Erantzun-salmoa  Sal 14, 2-5


Kanta Jaunari lur guztia,
 egin alaitsu Haren nahia.

Akatsik baga eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihingainez inor bezten ez dauana,
hurkoari gatxik egiten ez deutsana,
auzokoa lotsagarri uzten ez dauana.
Gaiztoari esker txarra emoten deutsona,
Jainkoaren bildur dana ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
errubagearen aurka eskupekorik hartzen ez dauana.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 1, 24-28)

Senideok: Poza dot orain, zuen onerako eroaten dodazan nahigabeakaitik; holan beteten dodaz neure haragian Kristoren nekeak, Haren gorputza dan Elizearen alde. Jaungoikoak Eleizearen zerbitzari egin nau, eta bere barri ona zuei osorik adierazoteko eginkizuna emon deust.
Misterio hori gizaldi eta belaunaldietan ezkutuan egona da; eta orain Jainkoak bere santuei agertu deutse. Izan ere, Jainkoak ezagutuazo nahi izan deutse bere santuei, misterio honek jentilentzat daukan aintza eta aberastasuna: Kristo dala zuentzat aintzaren itxaropena; Kristo hau iragarten gabiz jakituria guztiz, gizon guztiei burubide eta irakatsiak emonez, guztiak euren kristau bizitza betera heldu daitezan.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 10, 38-42)

Aldi haretan, sartu zan Jesus herritxo baten, eta Marta eritxon emakume batek bere etxean hartu eban. Baeban honek Maria izeneko ahizpa bat; eta hau Jaunaren oinetan jarrita, Haren berbea entzuten egoan.
Martak, barriz, baeukan nahiko lan etxeko zereginetan; eta, aurrean jarri eta esan eutson Jesusi: «Jauna ez ete deutsu batere ardura, nire ahizpeak ni lanean bakarrik izteak? Esaiozu niri laguntzeko». Eta Jaunak erantzun: «Marta, Marta, estu eta larri zabiz gauza askogaz; eta bat bakarra izan beharrezkoa. Mariak alderik onena aukeratu dau, eta ez jako hori kenduko.
Publicar un comentario