Hirutasuna abestuz!

martes, 9 de agosto de 2016

Urtean zeharreko 20. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






URTEAN ZEHARREKO  XX. IGANDEA   -  (C)



            Egunon  eta ondo etorriak Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu zareen guztioi.



            Domekako Eukaristian, fededunok Jesusen ikasle lez alkartzen gara eta ospakizun honetan, Jaungoikoaren Berbea entzuten dogunean eta Jesusek emoten deuskun bere Gorpuzaren janaria hartzean, Jaungoikoak bere maitasunez inguratzen gaitu, eta maitasun hori, guretzat parkamen eta grazia bihurtzen da.

            Jesus ez da etorri mundura gauzak dagozan lekuan iztera; gizarte hau aldatzen etorri da. Eta haren jarraitzaileok jarrera bat hartu beharrean aurkitzen gara: bere alde edo bere aurka.



            Jesusi jarraitzeko gogoa barriztatuz, hasi daigun Eukaristia.



“ Bihotz batez…”




DAMU-OTOITZA


           

            Senideok: Prestau gaitezan Eukaristia ospatzeko, Jesusegaz batera geure burua Jaungoikoari opari lez eskeintzeko:



-         Jesus Jauna, gure alde bizia emon zenduana.  ERRUKI JAUNA



-         Jesus Jauna, heriotzea garaituz, betiko bizi zareana. KRISTO ERRUKI



-         Jesus, Jauna, guztionganako maitasunak eraginda bizi izan zinana.  ERRUKI JAUNA.



HITZAREN LITURGIA




Jr. 38, 4-6.8-10



            Jeremias profeteak, Jaungoikoaren izenean, Jerusalenen hondamendia iragarten dau. Haren berbak ez dira ontzat hartuak, eta salatua eta aurrean erabilia izango da.



Erantzun salmoa: 39 salmoa




            Jaunak behartsuak eta uste onekoak salbatzen ditu beti. Salmoarekin, kantatu dagigun gure salbamena.

            “ Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea nauzu, zatozkit lagun.”



Eb. 12, 1-4



            Irakurgai honetan, gure fedea bizi eta testigantza jator bat emotera dei egiten jaku.



Lk.  12, 49-53



            Jesusi jarraitu nahi badeutsagu, nahigabeak jasan beharko ditugu; baina, bere laguntza izango dogu.

            Entzun dagiguzan bere berbak, “aleluia” abestuz



JAINKO HERRIAREN OTOITZA




            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari;



-         Elizaren alde: salbamenaren ezaugarri eta bide izan daitela munduko herrialde eta kultura guztietako gizon-emakumeentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI



-         Apurtuta dagozan  eta maitasuna galtzeko zorian dagozan familien alde: euren inguruan eta kristau alkartean aurkitu dagiela behar daben laguntza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



-         Bokazino barrien alde: gure arteko fededun gazteak ate estutik sartzeko konbita jaso eta haientzat hartu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



-         Eukaristia hau alkarrekin ospatzen dogunon alde: Jesusi jarraitzearen poza bizi dagigula eta bere antzera jokatzeko adorea izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



Entzun Jauna gure eskariak, isuri egizu gugana zure maitasuna. Horixe eskatzen deutsugu JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ.   AMEN





AZKEN AGURRA




            Jaunak mundua barriztatzera bialdu gaitu orain. Aurkituko dogun gaiztakeria menperatzen ahalegindu gaitezela eta Jaungoikoaren Erreinuaren alde gogotsu jokatu dagigula. Jainkoaren bakea eta grazia geugaz izan dagiguzala beti.



            “Alkartuta goazen”







  

URTEAN ZEHARREKO  XX. IGANDEA   -  (C)

            Egunon  eta ondo etorriak Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu zareen guztioi.

            Domekako Eukaristian, fededunok Jesusen ikasle lez alkartzen gara eta ospakizun honetan, Jaungoikoaren Berbea entzuten dogunean eta Jesusek emoten deuskun bere Gorpuzaren janaria hartzean, Jaungoikoak bere maitasunez inguratzen gaitu, eta maitasun hori, guretzat parkamen eta grazia bihurtzen da.
            Jesus ez da etorri mundura gauzak dagozan lekuan iztera; gizarte hau aldatzen etorri da. Eta haren jarraitzaileok jarrera bat hartu beharrean aurkitzen gara: bere alde edo bere aurka.

            Poco a poco vamos descubriendo que ser cristiano es un proceso continuado, un querer vivir siguiendo a Jesús y sirviendo a los hermanos. Con frecuencia se oye que no es fácil ser cristiano, que no es lo mismo “predicar  que dar trigo”, que parece que nadie escucha  el Mensaje de Jesús. Sin dejarnos vencer por las dificultades hemos de comenzar la tarea del Reino una y otra vez. No es fácil ser testigos de Jesús en medio del mundo, pero en el intento está la felicidad, y la fuerza del Espíritu que nunca nos deja solos.

            Jesusi jarraitzeko gogoa barriztatuz, hasi daigun Eukaristia. 

Bihotz batez...



DAMU-OTOITZA



           
            Senideok: Prestau gaitezan Eukaristia ospatzeko, Jesusegaz batera geure burua Jaungoikoari opari lez eskeintzeko:

- Jesus Jauna, gure alde bizia emon zenduana.  ERRUKI JAUNA

- Jesus Jauna, heriotzea garaituz betiko bizi zareana.  KRISTO ERRUKI

- Jesus, Jauna, guztionganako maitasunak eraginda bizi izan zinana.  ERRUKI JAUNA.

HITZAREN LITURGIA


Jr. 38, 4-6.8-10

            Jeremias profeteak, Jaungoikoaren izenean, Jerusalenen hondamendia iragarten dau. Haren berbak ez dira ontzat hartuak, eta salatua eta aurrean erabilia izango da.
            Jeremías anuncia con libertad el mensaje de Dios. Por eso es perseguido.

Erantzun salmoa: 39 salmoa


            Jaunak behartsuak eta uste onekoak salbatzen ditu beti. Salmoarekin, kantatu dagigun gure salbamena.
            El hombre creyente, pone su confianza en Dios.

            “ Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea nauzu, zatozkit lagun.”

Eb. 12, 1-4

            Irakurgai honetan, gure fedea bizi eta testigantza jator bat emotera dei egiten jaku.
            Jesús anunció con libertad la Buena Noticia y fue perseguido.

Lk.  12, 49-53

            Jesusen bidea estua da. Gogor egiten jaku, Berari jarraitzea. Berak eskeintzen deusku laguntza eta grazia

            Querer vivir en fidelidad a Dios y al mensaje de Jesús trae inevitablemente conflictos y problemas. Suele suceder que los valores del Reino no van en la misma línea que los que ofrece la sociedad, basada en la competencia y en el poder. Por esos Jesús puede decir que ha venido a traer fuego a la tierra.

            Entzun dagiguzan bere berbak, “aleluia” abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA


            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari;

-         Elizaren alde: salbamenaren ezaugarri eta bide izan daitela munduko herrialde eta kultura guztietako gizon-emakumeentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-         Por nuestra comunidad parroquial para que siguiendo a Jesús, estemos dispuestos a acoger y perdonar a todos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-         Bokazino barrien alde: gure arteko fededun gazteak ate estutik sartzeko konbita jaso eta haientzat hartu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-     Por cuantos celebramos esta Eucaristia, para que seamos personas pacíficas, que           siempre destaquemos lo positivo de los demás. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Entzun Jauna gure eskariak, isuri egizu gugana zure maitasuna. Horixe eskatzen deutsugu JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ   AMEN


AZKEN AGURRA


            Jaunak mundua barriztatzera bialdu gaitu orain. Aurkituko dogun gaiztakeria menperatzen ahalegindu gaitezela eta Jaungoikoaren Erreinuaren alde gogotsu jokatu dagigula. Jainkoaren bakea eta grazia geugaz izan dagiguzala beti.

            Dios será nuestra fuerza y nuestra alegría en medio de las pruebas de la vida
            Recibamos su bendición
           
            “Alkartuta goazen”





URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA

Jeremias Profetaren liburutik (Jer 38, 4-6. 8-10)

Egun hareetan, honan esaten eutsen haundikiak erregeri : «Hil egin behar da Jeremias hori; bere berbaz, herrian geratzen diran guda-mutil eta herritar guztiak makaldu baino besterik ez ditu-ta egiten. Gizon hori ez dabil herriaren onaren bila; hondamendiaren bila dabil».
Sedezias erregeak erantzun eutsen: «Hor daukazue zeuon esku. Erregek ezin dau ezer egin zuen aurka». Hartu eben, bada, Jeremias; eta Melkias errege semearen ur zuloan sartu eben, kartzelako atarian; sokaz jaitsi eben. Ur zulo haretan ez egoan urik, lupetza baino; eta holan Jeremias lupetzatan sartuta gelditu zan.
Urten eban Ebedmelekek jauregitik, eta esan eutson erregeri: «Errege, ene Jauna: Txarto egin dabe gizon horreek, Jeremias profetea holan erabiltea : ur zuloan sartu dabelako, eta han goseak hilgo dau»; (izan ere, ez egoan ogirik urian).
Orduan erregek honan agindu eutson Ebedmelek etiopiarrari: «Hartu zeugaz hiru gizon, eta atara egizu ur zulotik Jeremias profetea, hil baino lehenago».

Erantzun-salmoa Sal 39, 2.3.4.18
Jaunari kanta ona da-ta
hain da haundia bere betiko errukia.

Itxaron dot Jaunagan, itxaron,
makurtu jat eta entzun dau nire oihua.
Atara nau herio zulotik, zingira lohitsutik;
harri gainean deustaz oinak gogortuazo,
eta nire pausoak sendotuazo.

Ahoan eresi barri bat ipini deust,
gure Jainkoarentzat gorespen;
hau ikusiz asko bildurtuko dira,
eta Jaunagan izango dabe itxaropena.

Ni gizajo eta behartsu naz,
baina Jauna da nigaz arduratzen;
laguntzaile eta salbatzaile zaitut
ene Jainko, arren, ez luzatu.

Ebertarrei egindako epistolatik (Eb 12, 1-4)

Senideok: Honenbeste testiguren odei-erdian gagozan ezkero, itzi daiguzan karga guztiak eta inguratzen gaituan pekatua; eta joan gaitezan, eroapen handiz, dagokigun burrukaldira, sinismenaren iturri eta helburu dan Jesus gogora erakarriz. Honek ere, izan eikean atseginaren ordez, kurutzea eroan eban, lotsakizuna gitxietsirik; eta orain Jaungoikoaren aurkiaren eskoi-aldean jarrita dago.
Gogoan euki egizue, badam halako eraso-aldia pekatariakandik eroan ebana; ez etsi, ez galdu adorerik. Oraindino ez zaree odola isurtzeraino heldu, pekatuaren aurkako burrukaldian.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 12, 49-53)

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Lurrean sua jartera etorri naz, eta nahiago neuke honezkero sutan balego! Bateo bat hartu beharra daukat, eta zelango larria hori bete artean! Lurrera bakea ekartera etorri nazala uste al dozue? Ezetz dinotsuet, zatiketea eragitera etorri nazala baino. Hemendik aurrera, bost bizi diran etxe baten, zatituta egongo dira: hiru biren aurka, eta bi hiruren aurka; aita semearen aurka, eta semea aitaren aurka; ama alabearen aurka, eta alabea amaren aurka; amaginarrebea erranaren aurka, eta errana amaginarrebearen aurka».

     
Publicar un comentario