Hirutasuna abestuz!

martes, 20 de septiembre de 2016

Urtean zeharreko 26. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.




                             

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - C
CARITASEN KANPAINA
“Caritas Bizkaia, 60 urte Justizia-ren alde: ESKERRIK ASKO!”
“BAT EGIN, BAT IZAN”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egunon eta ondo etorriak, guztiok, Jaunaren ospakizun honetara.
“Bat egin, bat izan” dinosku Caritasek gaurko jardunaldian. Gizadi lez aurrera egin gura badogu, bizirik iraun gura badogu, bat egin eta senideen alkartea eratu behar dogu.
            Hasierako kristau alkarteen eredu eta lekukotasuna dogu eragile eta suspertzaile. Eurak, Espiritu Santuaz beteta, euren sasoian egin ebena geure XXI. gizaldian gauzatzea da gure ametsa: “Fededun guztiak alkartuta bizi ziran, eta dana danentzat eukien”. “Guztion etxe” izango dan “bestelako mundu” hori gura dogu.
            Eukaristia honetan eskatu deiogun Jaunari bere Espiritua, “bestelako mundo” hori egiten bultzatu gagizan.

            Gure kristau izatea sendotzeko asmoz, emon deiogun hasierea Eukaristiari.

            "Goazen alkarturik"…
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.

DAMU-OTOITZA

            Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:

            - Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Am 6, 1a. 4-7:

            Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek gaur geuri zuzentzen jakuz.

Erantzun-Salmoa:  145. salmoa

Salmo honetan abestu deiogun gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa agertzen daualako

         " Pozaren pozez..."



1 Tm 6, 11-16:

            San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.

Lk 16, 19-31:

            Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan, salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.

            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak, behartsuak maite dituan Jaungoikoari:


-         Elizearen alde:  bere hitzez eta batez ere bere testigantzeaz ondasunak ondo erabilten   irakatsi dagian. Eskatu deiogun Jaunari.

-        Caritas eta gu guztiok, gure artean eta mundo zabalean dagozan desberdintasunak desagertzeko eta gizarte zuzenago bat egiten ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

-         Danok autortu daigun edozein bazterketa jasaten dabenen duintasuna eta euren eskubideak errespetatu daiguzala . Eskatu deiogun Jaunari.

-        Hautatuen alde. Gaurtik aurrera legegile eta agintari lez jardungo dabenek zintzotasunez eta zerbitzari senez egin daiela. Eskatu deiogun Jaunari. 

     -      Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde: gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi-                    ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzen jakin                          dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

            Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

            Gaur batzen dan dirua, Caritasek bere ekintzak aurrera eroateko izango da. Izan gaitezan esku zabalak. Eskerrik asko guztioi.

AZKEN AGURRA

            Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.
Abestia: Lurreko pobreenak…









                                

URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - C

CAMPAÑA DE CÁRITAS
“Cáritas Bizkaia, 60 años trabajando por la Justicia: ¡GRACIAS!”
“CONSTRUYENDO BIEN COMÚN”

SARRERAKO OHARKIZUNA


            Egunon eta ondo etorriak, guztiok, Jaunaren ospakizun honetara.

             Eukaristia ospatzeak, gure lagunurkoekin konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da, orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanakin kezkatu barik bizitzea.
            La Jornada de Cáritas nos dice hoy: “Llamados a ser en común”. Si queremos sobrevivir como humanidad, estamos llamados a ser en común, a vivir formando comunidad fraterna, a construir bien común...
Nos empuja el testimonio de las primeras comunidades cristianas. Nuestro sueño es encarnar en el siglo XXI lo que ellas, empapadas de Espíritu Santo, hicieron en su tiempo: “Los creyentes vivían todos unidos y lo tenían todo en común; vendían posesiones y bienes y lo repartían entre todos según la necesidad de cada uno”. Queremos ser contagiadores  de ese “otro mundo posible” que sea “Casa Común” para todos.
Gure kristau izatea sendotzeko asmoz, emon deiogun hasierea Eukaristiari.

"Goazen alkarturik"…
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.

DAMU-OTOITZA

            Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
            - Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana. ERRUKI, JAUNA.
            - Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
            - Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Am 6, 1a. 4-7:

            Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek gaur geuri zuzentzen jakuz.
            Las palabras del profeta Amós, son palabras duras, fuertes, claras. El manifiesta lo que Dios Yahvé piensa sobre los pobres y los ricos. Escuchemos el mensaje del profeta.

Erantzun-Salmoa:  145. salmoa

            Salmo honetan abestu deiogun gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa agertzen daualako
            Cantemos en este salmo, el amor de Dios por los pobres y abandonados, a los que quiere salvar con amor de Padre.                 
"Pozaren pozez..."

1 Tm 6, 11-16:

            San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.
            Al término de su vida, Pablo escribe a su discípulo Timoteo. Su exhortación sirve también para nosotros.

Lk 16, 19-31:

            Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan, salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.
            La parábola del evangelio nos invita a la reflexión: Dios Padre tiene predilección por los más pobres y sencillos.
            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak, behartsuak maite dituan Jaungoikoari:


            - Elizearen alde:  bere hitzez eta batez ere bere testigantzeaz ondasunak ondo erabilten  irakatsi dagian. . Eskatu deiogun Jaunari .

            -Que Cáritas y quienes trabajan y colaboran en ella no se cansen nunca de trabajar por un modelo social en el que se plante cara a la indiferencia y se ponga freno a las diferencias.   Eskatu deiogun Jaunari

- Que todos reconozcan la dignidad y respeten los derechos de quienes son víctimas de cualquier discriminación.  . Eskatu deiogun Jaunari

       - Hautatuen alde. Gaurtik aurrera legegile eta agintari lez jardungo dabenek zintzotasunez eta zerbitzari senez egin dagiela. Eskatu deiogun Jaunari. 

            - Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde: gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi-     ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. E.D.J

            Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

            La colecta de hoy será destinada para llevar a cabo los programas de Cáritas. Gracias por vuestra colaboración.

AZKEN AGURRA

            Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.
            Agradezcamos el amor del Padre y vivamos siempre ese amor. Que no nos esclavice el deseo de poseer. Esforcémonos por hacer un mundo más justo, unidos como hermanos.

Abestia: Lurreko pobreenak




URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA ‑ C


      Amos Profetaren liburutik (Am 6, 1a. 4‑7)

      Hauxe dino Jaungoiko Ahalguztidunak:
zoritxarrekoak, euren ustea Sionen daukenak;
eta Samariako mendiaz fidatzen diranak.
      Marfilezko zizailuetan etzuten dira,
euren oheetan luze eta nagi;
artaldeko bildotsak
eta kortako zekorrak jaten dabez;
zitara‑soinuaz bertso kantari,
Dabid lez, soinu barriak asmatzen;
ardaoa ontzi handietan edaten,
eta oliorik bikainenaz euren buruak igurzten;
ez dauke Joseren hondamendiaren kezkarik.
      Horregaitik, atzerrira eroango dabez,
erbestetu guztien aurretik;
Holantxe amaituko da mozkor‑ontzien jaia».     

Erantzun-salmoa        Sal 145, 6-10


Jaunaren Hitza gure argia...
edo
 Goratu egizu Jauna, ene barrua.
     
      Leiala da betieren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei.
      Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutunik jarten,
 zintzoak Jaunak ditu maitatzen.
      Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
      Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan.

      San Paulo Apostoluak Timoteori (1 Tm. 6, 11‑16)

      Anaia maite hori: Zuk, Jaungoikoaren gizon horrek, bilatu egizu zuzenbidea, erlejinoa, sinismena, maitasuna, iraupena, gozotasuna. Ekin sinismenaren borrokeari, heldu betiko bizitzeari, horretarakoxe deitua zagozalako, eta horren autormen bikaina egin dozu, testigu askoren aurrean.
      Gauza guztiak biziazoten dituan Jaungoikoaren aurrean, eta Pontzio Pilatoren auzitegian autormen bikaina egin eban Kristo Jesusen aurrean, eskatzen deutsut: bete agindua, kutsu eta berba-bide barik, Jesukristo gure Jaunaren agertze egunera arte: agertuazoko dau Ha, bere sasoian, zoriontsu eta nagusi bakar dan Jainkoak, erregeen Erregea eta Jaunen Jauna danak, hilezkortasuna Berak bakarrik daukanak,  lortu ezinezko argitan bizi danak, inork ikusi ez dauanak, eta ikusiezina ere danak. Berari aintza eta aginpidea beti betiko. Amen.   


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 16, 19‑31)

      Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen farisearrei: «Bazan gizon aberats bat, purpuraz eta lino finez janzten zana, eta egunero bazkari ederrak egiten zituana. Lazaro izeneko eskeko bat aberatsaren aurrean etzunda egoten zan, zauriz josia; aberatsaren mahaitik jausten zanaz asetu nahi izaten eban, baina ez eutson inork emoten; txakurrak eurak etorten jakozan, eta zauriak miazkatzen eutsoezan.
      Hil zan eskekoa, eta aingeruak Abrahanen altzora eroan eben. Hil zan aberatsa ere, eta lurperatu eben. Hilen lekuan oinazetan egoala, begiak jaso eta urrunean Abrahan ikusi eban, eta honen altzoan Lazaro; eta deiadarka esan eban: "Aita Abrahan, erruki zakidaz, eta agindu egiozu Lazarori, bere atzamar burua uretan busti eta hoztu deidala mihina, oinaze gorritan nago-ta sugar honetan".
      Abrahanek esan eutson: "Seme, gomutatu zaitez, zuk zeure bizitzan ondasunak hartu zenduzala; Lazarok, barriz, zoritxarrak; horregaitik, orain hau pozetan dago, eta zu oinazetan. Gainera, gure eta zuen artean leize haundia dago, eta nahita ere, ezin da joan inor hemendik zuekana; ezta hortik gugana ere, ezin da etorri inor".
      Eta aberatsak: "Orduan; aita, bialdu egizu Lazaro gure aitaren etxera, bost anaia daukadaz‑ta, hareei hemengo barri emotera, eurak ere oinaze leku honetara etorri ez daitezan".
      Eta Abrahanek: "Badaukez Moises eta Profetak; entzun deieela".
      Baina aberatsak barriro: "Ez, aita Abrahan; baina hildakoren bat joango balitzake, damutuko litzatekez".
      Abrahanek erantzun: "Moisesi eta Profetei entzu­ten ez badeutsee, ez dabe sinistuko, ezta hildako bat biztuta ere"».  

 
Publicar un comentario