Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 18 de octubre de 2013

Artea: alkartean ospatuko da Untzinoa domekan

Domekan, urriaren 20an, goizeko 11etan, Familia Mezagaz batera ospatuko da Untzinoaren sakramentua alkartean. Bertan ziango dira umeak, katekesi kurtsoa hasi barria, gurasoak, umeei lagunduten, eta aitita-amamak untzinoa ospatzen.

Untzinoaren sakramentuaren ospakizuna egoki prestatzeko, atzo hogei bat aitita-amama batu ziran Aita Martzelen laguntzaz, eta Zeanuriko Bizian Gora taldeko lagunekaz. Non dago koxka? Urteei, aurrera doazen urteei biziaren eta fedearen aldeko aukera garbia jartzean, ponentearen arabera. Urterak luzatu bai, sakondu ere bai, biziaz, maitasunaz, Jesusi ateak zabalduz.

Otoitzaldia eta bertso kanta be izan ziran lehen batzar honetan.

Hurrengo ekitaldia zapatuan, arrastiko 4etan, toki berean, Aretako eliz lokaletan.
Untzinoa, parrokian, domekan, goizeko 11etan. Erdu!



ARRATIAKO KRISTAU JUBILATUAK MARTXAN
Doinua: "Triste bizi naiz eta"


        1
Arratia izan da
Jesusen eskorta,
jubiladuok behintzat
horretaz akorda.
Bizian Goran dabiltz
han-hemen lau txorta,
Jesus deika dago ta
erantzuna zor da.

        2
Jubiladuak dabiltz
"Madril ta Toledo,
baztarrak ikusita
etxerantza gero".
Beti izan garanok
eleizan bezero,
lagun, Bizian Gorak
zaitue espero.

        3
Bada herri polit bat
Arrati partean,
badakie hau zein dan
guztiak Artean.
Bizian Gorak jo dau
gaur zuen atean,
ea, baietz erantzun
guztiok batean.

        4
Zeanuri, Igorre,
eta Arantzazu,
Bizian Goran dabiltz
hirurok jo ta su.
Hurrengo datorrena
Artea, zara zu,
Aita Martzel beti lez
gaurtik prest daukazu.

        5
Artea, hemen dozu
Jesusen aukera,
Inserso barik dator
deika Jesus Bera.
Laster dogu azkena
gaur dogu bezpera,
gaur da zuen ordua
ez egin atzera.

        6
Arratiak hor dauka
kristau ikurrina,
Gorbeia tontorrean
asabak egina.
Jesusen  Kurutzea
gure atsegina,
zer pena gaur Beragaz
ahaztuko bagina!

        7
Karakol, Txilibrin ta
gure Maurizia,
geuk galdu ete dogu
euren errazia...
Oindik bizi da zuek
ereinda hazia,
ez al dogu galduko
Jaunaren grazia.

        8
Horra garbi esanda
gure gurariak,
Jesusen izenean
gure eskariak.
Lagundu deiskuela
Birjina Mariak
eta Gorbeian dogun
Kurutz Zaindariak.  

 A. Martzel



 

No hay comentarios: