Garizuma 2018

martes, 27 de septiembre de 2016

Urtean zeharreko 27. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


                                  
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
 





 

                                  


1.- Errukiaren urtearen amaierean, aurten egindakoa kontuan hartuz, urrian arreta berezia egin gura deutsagu gai honi.

2.- Lukasen eskutik, hiru domeketako ebanjelio txatalak sakonduz, hango jokabideak gureganatu gurean konpromiso txiki batzuk hartuz.

3.- Urria hilabetea da, baina baita urritasuna, faltea, gehitu beharko gendukena. Urria ugarituz, errukiaren arbolan jarritako errukitasunak fruitua emon daben aztertzeko unea ere bai.


URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - C
           Urriaren 2an: gauza txikien balio handia                 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            «Mostaza hazia adinako sinismena bazendue” entzungo dogu gaurko ebanjelioan
            Jaunaren egun honetan, fedeak eraginda, Eukaristia ospatzera etorri gara. Jaunaren berbea entzunez, otoitz eginez eta gure Jauna hartuz, fede hori sendotu nahi dogu: horrela fededun lez jokatu ahal izango dogu bizitzako gorabehera guztietan. Mostaza hazia txikia izanik zuhaitz handi biurtzen dan lez, guk ere eguneroko gauza txikietakik hasita errukitasun fruituak emon dagiguzan          
            Aita Santuaren gonbitea onartuz, urtea amaitu baino lehen urrian, errukitasunean sakondu nahi dogu : izan zaiteze errukitsuak Jainko Aita errukitsua dan lez
           
            Errukitsua dan Aita Jainkoari  abestu deiogun eta eskatu  guri ere emon deiskula errukitsuak izateko adorea

            "Errukitsu Jainko Aita lez."

DAMU-OTOITZA

            Senideok, fedeaz dana lortu ahal izango dogula esango deusku Jesusek. Horregaitik, fedez beterik  jo dagigun maitasunean eta errukian aberatsa dan Jaunagana parkamen eske:

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren eta gizonen bitarteko ezarria. ERRUKI, JAUNA.
            - Jesus Jauna, guztien salbamenerako zeure bizia emon zenduana. KRISTO, ERRUKI.
            - Jesus Jauna, fedean eta egian sendotzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Ha 1, 2-3; 2, 2-4:

            Jaunagan sinisteak emoten deusku benetako ziurtasuna bizitzan, eta ez geure merituetan ustea jarteak. Hauxe izango da Habakuk profeteak emongo deuskun mezua.

Erantzun-Salmoa:  94. Salmoa

            Fedean oinarrituta Jainkoari abesten deutsagu salmo honetan Bera da-ta gure Jainkoa.
"Entzungo al dozue gaur, Jaunaren abotsa. Ez gogortu zuen bihotza”


2 Tm 1, 6-8. 13-14:

            Fedearen bidea ez da erreza; baina aberastasun haundia da. Ez daigun izan fedea autortzeko lotsarik. Hauxe da San Paulok espetxetik bere lagun eta kristau talde bateko arduradun dan Timoteori eskatuko deutsana.

Lk 17, 5-10:
            Apostoluak sinismenean makal sentitzen dira. Eurak lez, geuk ere eskatu  deiogun Jesusi "geitu deiskula sinismena jarrera apalez erantzuteko".
            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

HOMILI OSTEAN

Errukiaren urtea
Lora fruitu egitea
Errukitsuak izan gaitezen
Jesus eredu betea

Errukiaren fruitua
Asetzea gosetua
Egarri dana lagundu eta
Kanpoztarra onartua.

Erropak biluziari
Bisitatu gaixoari
Barri onaren erruki hori
Egintzetan da ageri

Hildakoa lurperatu
Etxekoari lagundu
Berba hutsetan ez geratzeko
Egiteok  gogoratu

Errukiaren urtea…



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, Kristogan sinisteak emoten deuskun konfiantzeaz, otoitz egin deiogun zeruko Aitari:

            - Jauna, zure Elizea gai izan daitela bere abotsagaz Barri Ona iragarteko eta bere                             eskuekin, egunero behartsuen alde jokatuz, Barri On hori zabaltzeko adorea izan                         dagian Egin dagigun otoitz

- Jauna,  zure jarraitzaile sentitzen garenok, eguneroko bizitzan agertu gaitezela errukitsu Jainko Aita lez, gauza txikiei balioa emonez, geure inguruan maitasun ezaugarritsuak eskeiniz. Egin dagigun otoitz

            - Jauna,  nahigabeak,  sufrimentuak  eta ezbeharrak  dirala-ta fedea galtzeko arriskuan              aurkitzen diranak ikusi dagiela Zu eurakandik hur zagozala eta maite dituzula.                             Egin dagigun otoitz

- Jauna, gure sinismena geroago ta sendoagoa izan daitela eta, lotsatu barik sinismen dun lez agertu gaitezala bizitzako eginkizun guztietan. Egin dagigun otoitz

            Jaungoiko Aita, Zeuk sortu dozuz gurari honeek gure bihotzetan. Emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Andra Mariari abestuz, amaituko dogu Eukaristia. Fededunen Ama danak lagundu deigula eguneroko bizitza errukitasunez hornitzen.
            "Jainkoaren Ama…."












1.- Errukiaren urtearen amaierean, aurten egindakoa kontuan hartuz, urrian arreta berezia egin gura deutsagu gai honi.

2.- Lukasen eskutik, hiru domeketako ebanjelio txatalak sakonduz, hango jokabideak gureganatu gurean konpromiso txiki batzuk hartuz.

3.- Urria hilabetea da, baina baita urritasuna, faltea, gehitu beharko gendukena. Urria ugarituz, errukiaren arbolan jarritako errukitasunak fruitua emon daben aztertzeko unea ere bai.


URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - C
           Urriaren 2an: gauza txikien balio handia                 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            «Mostaza hazia adinako sinismena bazendue” entzungo dogu gaurko ebanjelioan
            Jaunaren egun honetan, fedeak eraginda, Eukaristia ospatzera etorri gara. Jaunaren berbea entzunez, otoitz eginez eta gure Jauna hartuz, fede hori sendotu nahi dogu.
            “Si tuvierais fe como un grano de mostaza” :  Si, queremos creer en la grandeza de la pequeñez, en la alegría del servicio en los pequeños detalles de la vida, en ser misericordiosos como el Padre, sobre todo con los más necesitados.
            Durante el mes de octubre, dentro del año  de la misericordia, que está próximo a finalizar, vamos a intensificar nuestro compromiso, profundizando en la llamada del Papa:
“Como Él es misericordioso. Así estamos llamados a ser misericordiosos los unos con los otros”(MV9)        
            Errukitsua dan Aita Jainkoari  abestu deiogun eta eskatu  guri ere emon deiskula errukitsuak izateko adorea

            "Errukitsu Jainko Aita lez."

DAMU-OTOITZA

            Senideok, fedeaz dana lortu ahal izango dogula esango deusku Jesusek. Horregaitik, fedez beterik jo dagigun maitasunean eta errukian aberatsa dan Jaunagana parkamen eske:

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren eta gizonen bitarteko ezarria. ERRUKI, JAUNA.
            - Jesus Jauna, guztien salbamenerako zeure bizia emon zenduana. KRISTO, ERRUKI.
            - Jesus Jauna, fedean eta egian sendotzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Ha 1, 2-3; 2, 2-4:
            Jaunagan sinisteak emoten deusku benetako ziurtasuna bizitzan, eta ez geure merituetan ustea jarteak. Hauxe izango da Habakuk profeteak emongo deuskun mezua.
            En el mundo parece triunfar la injusticia y la fuerza. Dios empeña su palabra en la victoria final de la honradez y el amor.

Erantzun-Salmoa:  94. salmoa

            Fedean oinarrituta Jainkoari abesten deutsagu salmo honetan Bera da-ta gure Jainkoa.
            Cantemos a nuestro Dios , demos vítores a la Roca que nos salva
"Entzungo al dozue gaur, Jaunaren abotsa. Ez gogortu zuen bihotza”
           
2 Tm 1, 6-8. 13-14:

            Fedearen bidea ez da erreza; baina aberastasun haundia da. Ez daigun izan fedea autortzeko lotsarik. Hauxe da San Paulok espetxetik bere lagun eta kristau talde bateko arduradun dan Timoteori eskatuko deutsana.
            El apóstol Pablo anima a su discípulo Timoteo, para que supere las dificultades que le vienen a causa de la fe.

Lk 17, 5-10:

            Apostoluak sinismenean makal sentitzen dira. Eurak lez, geuk ere eskatu  deiogun Jesusi "geitu deiskula sinismena jarrera apalez erantzuteko". Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
            Jesús anima la fe de sus discípulos  que encierra una fuerza creadora. Entra en nuestra debilidad y la transforma.
            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
                                                                                       
HOMILI OSTEAN

Errukiaren urtea
Lora fruitu egitea
Errukitsuak izan gaitezen
Jesus eredu betea

Errukiaren fruitua
Asetzea gosetua
Egarri dana lagundu eta
Kanpoztarra onartua.

Erropak biluziari
Bisitatu gaixoari
Barri onaren erruki hori
Egintzetan da ageri

Hildakoa lurperatu
Etxekoari lagundu
Berba hutsetan ez geratzeko
Egiteok  gogoratu
Errukiaren urtea



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, Kristogan sinisteak emoten deuskun konfiantzeaz, otoitz egin deiogun zeruko Aitari:

- Jauna, zure Elizea gai izan daitela bere abotsagaz Barri Ona iragarteko eta bere eskue- kin, egunero behartsuen alde jokatuz, Barri On hori zabaltzeko adorea izan dagian              
- Jauna,  zure jarraitzaile sentitzen garenok, eguneroko bizitzan agertu gaitezela errukitsu Jainko Aita lez, gauza txikiei balioa emonez, geure inguruan maitasun ezaugarritsuak eskeiniz. Egin dagigun otoitz

- Para que sepamos agradecer el don de la fe y no nos conformemos sólo con creer, sino que la alimentemos con la Palabra y la hagamos vida. Egin dagigun otoitz

- Por nuestra comunidad parroquial, para que sepamos estar cerca y acompañar  a los que sufren, a los enfermos, a quienes se sienten solos y abandonados. Egin dagigun otoitz

            Jaungoiko Aita, Zeuk sortu dozuz gurari honeek gure bihotzetan. Emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Andra Mariari abestuz, amaituko dogu Eukaristia. Fededunen Ama danak lagundu deigula eguneroko bizitza errukitasunez hornitzen.
            Estamos invitados a vivir la semana desde un corazón misericordioso, teniendo detalles sencillos de comprensión, de acogida, de cariño… para transmitir un poco del amor misericordioso  del Padre que se desborda en nosotros.

            "Jainkoaren Ama…."










URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA

            Habakuk Profetaren liburutik (Hab 2‑3; 2, 2‑4)

      Noiz arte, Jauna, egin behar dot nik deiadar, eta Zuk entzun ez?
Noiz arte, ni Zuri oihuka: «Gogorkeria!», eta Zuk salbatu ez?
Zergatik ikusiazoten deustazuz txarkeriak?
Zergaitik erakusten nekeak, gogorkeriak eta hondamendiak?
Zergaitik sortzen dira hasarreak,           
eta izaten borrokaldiak?
      Orduan Jaunak erantzun eustan
«Idatzi egizu ikuskizuna:
hilarri harlosatan, errez irakurri daiten.
Ikuskizun hori bere sasoian jazoko da;
horretara doa, ez dau huts egingo;
luzatuko baleu, zagoz zain,
etorriko da, bai, berandu barik.
Harrokeriaz beterik dagoana jausi egiten da;
baina zintzoa bere leialtasunak biziazoko dau». 

Erantzun-salmoa        Sal 91, 1-9


Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa:
 «Ez gogortu zuen bihotza»

      Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari,
txalo deiogun salbamen dogun Harkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin.
      Zatoze, ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da‑ta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larrako herria,
Haren zainpeko artaldea.
      Entzungo al dozue gaur Haren abotsa!
«Ez gogortu zuen bihotza Meriban bezala,
Masa egunean basamortuan bezala.
Zuen gurasoak han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen».

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 1, 6-8.13-14)

      Anaia maite hori: Bizkortu egizu nire esku-ezartzeaz zeugan dozun Jaungoikoaren grazia; Jaungoikoak ez deuskulako bildurrezko espiritua emon, inadr, maitasun eta neurribidezko espiritua baino. Ez izan, bada, gure Jauna autortzeko lotsarik; ezta ni, Haren giltzapeko nazan hau, autortzeko ere; bestela baino: eroan egizuz nekeak neugaz batera barri onaren alde, Jaungoikoaren indarrez.
      Hartu egizuz jarraibidetzat, sinismenari eta kristau maitasunari buruz nigandik entzun dozuzan berba osasungarriak. Zaindu egizu gordailu eder hau, gugan bizi dan Espiritu Santuaren indarrez.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 17, 5‑10)

      Aldi haretan, apostoluak honan esan eutsen Jaunari «Gehitu eiguzu sinismena». Eta Jaunak: «Mostaza hazia adinako sinismena bazendue, masustondo honi esango zeunskioe: urten hortik eta bota susterrak itsasoan», eta egingo leuke zuon esana.
      Egin daigun zuen morroia goldaketan edo artzaintzan dabilela; kanpotik etxera etortean, nork esango deutso: "zatoz eta jarri zaitez berehala mahaian?" Ez ete deutso beste hau esango: "prestatu egidazu afaria, jantzi gerrikoa eta zerbitzatu naizu, nik jan eta edan arte; zuk gero jan eta edango dozu"? Ugazabak zor ete deutso eskerrik morroiari, agindu jakona egin daualako?
            Bardin zuok ere: agindutako guztia egiten dozuenean, esaizue : "morroi gauza ez ziran batzuk gara; egin behar genduana egin dogu"».








Publicar un comentario