Hirutasuna abestuz!

martes, 4 de octubre de 2016

Urtean zeharreko 28. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






           

URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA - C
Urriaren 9an: esker onean bizi


SARRERAKO OHARKIZUNA

          
  Egun on, guztioi!                     

            Jaunaren egunak barriro ere gogora ekarriko deusku Jaungoiko Aitak bere Seme Jesus bialdu deuskula gure artean bizitzera eta gu gatx guztietatik askatzera.
            Gaur entzungo ditugun irakurgaiek Jaungoikoagaz esker oneko izaten irakatsi nahi deuskue. Bizi iturri dan Jaungoikoari, eskerrak emon, legenardunak, osatuta gero egin eban lez. Sarritan  gure otoitza eskarietan geratzen da eta badogu zer eskertu Jainkoari eta hainbat pertsonari. Eguneroko bizitzan  esker onekoak izan gaitezan
            Pozik eta esker onez beterik, ospatu dagigun ESKER ONA esan nahi dauan Eukaristia

            "Hemen alkartu gara guztiok..."

DAMU-OTOITZA

            Senideok, gaurko Ebanjelioan, geiso batzuk Jesusi otoitz hau egingo deutsoe uste osoz: "Jesus, Maisu, erruki zakiguz". Hareek gorputzeko osasuna eskatzen deutsoe. Guk, eskari bardinaz, geure pekatuen parkamena eskatuko deutsagu:

            - Jesus Jauna, hamar legenardunak osatu zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
            - Jesus Jauna, gure esker txarra parkatzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.
            - Jesus Jauna, bizitzan zehar gure lagun zaituguna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

2 Erg 5, 14-17:

            Israelgo Jaungoikoak, bere profetearen bidez, kanpotar bateri, Siriako Naamani, osasuna bihurtzen deutso. Eta harek Jaungoiko bakarra dala autortzen dau eta bere esker ona agertzen deutso.

Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa

            Jainkoak arrigarriak egin ditu gure alde. Salmisteagaz bat eginda abestu dagigun Beragandik jatorkun salbamena.

 "Ikusi dabe lur muga denek, gure Jainkoagandiko salbamena "

2 Tm 2, 8-13:

            Ebanjelioa iragartea zaila da. Baina, nekeak eta samintasunak sortzen baditu ere, gogoan hartu dagigun Jaunaren Berbea ez dagoala giltzapetuta eta ezin dala isilean gorde.

Lk 17, 11-19:
            Jaungoikoak mesede ugari eta haundiak egin deuskuz. Bidezkoa da, ba, Haregaz esker onekoak izatea.

Pozez beterik, "Aleluia" abestu dagigun.

Homilia ostean



Errukitsu, Jainko Aita lez  (4 bider)

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, zuzendu deioguzan gure eskariak uste osoz eta esker onez Jaungoiko Aitari esanez: Aita-Ama entzun eiguzu

Gure Eliza Amaren alde: Jainkoaren dohantasunaren zeinu eta eredu bizi izan dadila; sufritzen dagozan guztiak onartzen dituen gunea. Aita-Ama entzun eiguzu

Edozer arrazoirengatik sufritzen dagozan gizon eta emakumeen alde: Jainko osatzailea, askatzailea, bizi-iturria aurkitu daien. Aita-Ama entzun eiguzu

Gizon-emakume guztien alde:  eguneroko lan eta ekintzetan  Jainkoaren  dohaia ikusi  dagigun eta esker oneko izan gaitezala  Aita-Ama entzun eiguzu

Eukaristia hau ospatzeko alkartu garan guztion alde: bai geure artean eta bai Jaungoikoagaz etenbarik esker onekoak izan gaitezan. Aita-Ama entzun eiguzu

            Begiratu, Jauna, zeurea dozun herri honi eta emon egiozuz bere betebeharrak zuzen egiteko behar dituan adorea eta kemena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Orain eguneroko bizitzara goaz. Jainkoagaz eta gizakiekaz esker oneko izateko daukagun gaitasuna ea gugan esnatzen dan; esker onekoak izateko hainbat arrazoi daukaguz eta!
Abesti honen bidez  esnatu dagigun gure barruan esker ona.    

"Bai, eskerrak emon zeru-lurretan..."








                                 URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA - C
Urriaren 9an: esker onean bizi

SARRERAKO OHARKIZUNA     

            Egun on, guztioi!
           
         
   Jaunaren egunak barriro ere gogora ekarriko deusku Jaungoiko Aitak bere Seme Jesus bialdu deuskula gure artean bizitzera eta gu gatx guztietatik askatzera.
            Gaur entzungo ditugun irakurgaiek Jaungoikoagaz esker oneko izaten irakatsi nahi deuskue. Bizi iturri dan Jaungoikoari, eskerrak emon, legenardunak, osatuta gero egin eban lez.
            En el episodio que hoy se nos narra en Lucas, Jesús se extraña de que solo uno de los leprosos vuelva dando gracias y alabando a Dios. Es el único que ha sabido  reconocerse agraciado.
            El creyente agradecido sabe que su existencia entera es don de Dios. Celebremos esta eucaristía en acción de gracias.

            Pozik eta esker onez beterik, ospatu dagigun,  Eukaristia.

            "Hemen alkartu gara guztiok..."

DAMU-OTOITZA

            Senideok, gaurko Ebanjelioan, geiso batzuk Jesusi otoitz hau egingo deutsoe uste osoz: "Jesus, Maisu, erruki zakiguz". Hareek gorputzeko osasuna eskatzen deutsoe. Guk, eskari bardinaz, geure pekatuen parkamena eskatuko deutsagu:

            - Jesus Jauna, hamar legenardunak osatu zenduzana. ERRUKI, JAUNA.
            - Jesus Jauna, gure esker txarra parkatzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.
            - Jesus Jauna, bizitzan zehar gure lagun zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

2 Erg 5, 14-17:

            Israelgo Jaungoikoak, bere profetearen bidez, kanpotar bateri, Siriako Naamani, osasuna bihurtzen deutso. Eta harek Jaungoiko bakarra dala autortzen dau eta bere esker ona agertzen deutso.
            El Señor, el Dios de Israel por medio de su profeta, cura de la lepra a un extranjero y este hombre acaba reconociendo la salvación que ha recibido del único Dios.

Erantzun-Salmoa:  97. Salmo

            Jainkoak arrigarriak egin ditu gure alde. Salmisteagaz bat eginda abestu dagigun Beragandik jatorkun salbamena.
            El “cántico nuevo” al que alude el salmo pudiera ser el de los repatriados después de las penas del destierro en Babilonia.

 "Ikusi dabe lur muga denek, gure Jainkoagandiko salbamena "

2 Tm 2, 8-13:

            Ebanjelioa iragartea zaila da. Baina, nekeak eta samintasunak sortzen baditu ere, gogoan hartu dagigun Jaunaren Berbea ez dagoala giltzapetuta eta ezin dala isilean gorde.
            La carta de San Pablo es un testamento en vísperas de su muerte en la cárcel de Roma. Tiene una fe absoluta y total en el evangelio de Jesucristo

Lk 17, 11-19:

            Jaungoikoak mesede ugari eta haundiak egin deuskuz. Bidezkoa da, ba, Haregaz esker onekoak izatea.
            Solo uno de los diez leprosos que han sido curados vuelve a dar gracias a Dios; y él era extranjero.
            Pozez beterik, "Aleluia" abestu dagigun.

Homilia ostean



Errukitsu, Jainko Aita lez  (4 bider)

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, zuzendu deioguzan gure eskariak uste osoz eta esker onez Jaungoiko Aitari esanez: Aita-Ama entzun eiguzu
           
 Gure Eliza Amaren alde: Jainkoaren dohantasunaren zeinu eta eredu bizi izan dadila; sufritzen dagozan guztiak onartzen dituen gunea. Aita-Ama entzun eiguzu

Que sepamos ser  agradecidos por todo lo que  recibimos y seamos capaces de poner al       servicio de las personas. Aita-Ama entzun eiguzu

Para que los hombres y mujeres tengan igualdad de oportunidades de vida y para ello         pongamos los medios necesarios a  nuestro alcance Aita-Ama entzun eiguzu

Eukaristia hau ospatzeko alkartu garan guztion alde: bai geure artean eta bai Jaungoikoagaz etenbarik esker onekoak izan gaitezan. Aita-Ama entzun eiguzu

            Begiratu, Jauna, zeurea dozun herri honi eta emon egiozuz bere betebeharrak zuzen egiteko behar dituan adorea eta kemena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Orain eguneroko bizitzara goaz. Jainkoagaz eta gizakiekaz esker oneko izateko daukagun gaitasuna ea gugan esnatzen dan; esker onekoak izateko hainbat arrazoi daukaguz eta!
            La gratitud es un sentimiento profundamente arraigado en el ser humano.Es el camino de la salvación: siempre y en toda ocasión es digno y justo dar gracias a Dios y alabarle

Abesti honen bidez  esnatu dagigun gure barruan esker ona.    

"Bai, eskerrak emon zeru-lurretan...






           









    
URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA

            Erregeen bigarren liburutik (2 Erg 5,14‑17)

     Egun hareetan, jatsi zan Siriako Naaman, eta zazpi bider murgildu zan Jordanen, Jaungoikoaren gizonak esan eutson lez: eta umetxo batena baizen garbi gelditu zan haren haragia.
     Bihurtu zan atzera bere lagun taldeagaz Jaungoikoaren gizonagana, eta, aurkeztuta, esan eutson: "Orain badakit ez dagoala munduan Israelgo Jaungoikoa baino besterik. Hartu egizu, arren, zure zerbitzari honen eskuerakutsi bat". Eliseok erantzun eutson: "Neure Jaunagaitik! Ez dot hartuko". Naamanek, hartzeko, ostera ere; baina harek, ezetz.
     Orduan, Naamanek: "Ezezkoan zagozan ezkero, itzi egidazu, zure zerbitzari nozun honi, lur honetatik mandokada bi hartzen; gaurtik aurrera ez deutsadalako nik, zure morroi honek, Jauna ez dan beste Jainkori eskeintzarik eta erre‑oparirik egingo".  

Erantzun-salmoa       Sal 97, 1-4

Kanta Jaunari lur guztia,
egin gogotik Haren nahia.

     Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.
     Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.
     Ikusi dabe lur muga danek
gure Jaungoikoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

     San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 2, 8‑13)

     Anaia maite hori: Gogoratu egizu Jesukristo Jauna, Dabiden odolekoa, hilen artetik biztua; hauxe da nire ebanjelioa. Horregaitik nago neketan, gaizkile bat lez giltzapean jausteraino. Baina Jaunaren berbea ez dago giltzapetuta. Horregaitik daroat nik guztia, aukeratuen onerako, Kristok betiko aintzagaz emoten dauan salbamena horreek ere lortu dagien.
     Benetako berbea:
Haregaz hilten bagara,
bizi ere, Beragaz biziko gara;
nekeetan irauten badogu,
errege ere izango gara Beragaz;
ukatzen badogu,
Berak ere ukatu egingo gaitu;
gu leialak ez bagara,
beti leial izango da Ha,
bere burua ezin daike-ta ukatu.      

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk. 17, 11‑19)

     Aldi haretan, Jesus Jerusalenera bidean joian, Samaria eta Galilea artetik. Herritxo baten sartzerakoan, hamar legenardunek urten eutsoen bidera, eta urrun geldituta, deiadarka esaten eutsoen: "Jesus, Maisu, erruki zakiguz!". Jesusek ikusi ebazanean, esan eutsen: "Zoaze eta agertu abadeakana". Bidean joiazala, garbi gelditu ziran.
     Euretariko bat, bere burua osatuta ikusi ebanean, bihurtu egin zan, oihu handiz Jainkoa goresten ebala; eta Jesusen oinetan ahuspeztu eta eskerrak emoten eutsozan. Eta hau samariarra zan.
     Jesusek esan eban: "Ez ete dira hamarrak garbitu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau baino, bihurtu eta Jaungoikoa goratzeko?"
     Eta osatuari esan eutson: "Jagi zaitez, eta zoaz. Zeure sinismenak osatu zaitu".





 
Publicar un comentario