Hirutasuna abestuz!

martes, 11 de octubre de 2016

Urtean zeharreko 29. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.





                      


                                  URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - C
Urriaren 16an: otoitzaz errukia gureganatu
                                                                          

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on eta ondo etorriak   Eukaristia ospakizun honetara.
            Gaur, Jainkoaren Hitzak OTOITZAREN beharrizana gogoratuko deusku.  Jainko Aita-Amaren maitasunean eta indarrean konfiantza ipiniaz, bere eskuetan gagozelarik, atseden barik, iraunkortasunez eta etsi barik otoitz egitera deituak gara.
            Fededun batentzat Jainkoa bere Jauna da, eta Jaun horren arabera ulertu eta eratu nahi dau bere bizitza,  horrexetara gatoz Eukaristia ospatzera,  Jainkoarekin harremanetan jarri, Jainkoa goratu, eskertu, bere hitza entzun eta gero  indar-barriturik, egunero Jaunaren esanetara  bizi.
           
            Hasi gaitezan ba, "Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

            Senideok, damutasunez autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

            - Jesus Jauna, alkar maitatzera eta alkarri laguntzera dei egiten deuskuzuna. E. J.
            - Jesus Jauna, herri bakar batean alkartu  nahi gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zeure salbamenaren grazia gizon-emakume guztiei eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Ex 17, 8-13:

            Jaungoikoak beti entzuten ditu gure otoitzak, nahiz eta batzuetan ez-entzun egiten deuskula guk uste izan. Moises, Jaungoikoaren bitarteko eta testigu dogu.


Erantzun-Salmoa:  120. Salmoa

            Salmo hau abestukeran, barritu dagigun Jainkoaganako uste osoa, Bera bai dogu gure lagun  ta  zaintzailea

"Zeru ta lurren Egilea dogu lagun  ta  zaintzailea"

2 Tm 3, 14 - 4, 2:

            San Paulok Barri Ona zabaltze lanetan lagun dauan Timoteori idazten deutso, fedean sendo iraun dagiala esanez eta Ebanjelioa adore haundiz zabaldu dagiala eskatuz. Horixe bera egiten dabe misiolariek: hartu eta bizi daben fedea zabaldu.




Lk 18, 1-8:

            Daukagun guztia Jaungoikoagandik hartu dogu; horregaitik da hain beharrezkoa otoitza fededunen bizitzan.
            Goratu dagigun berba egingo deuskun Jesus:   "Aleluia".

HOMILI OSTEAN

Ta errukia nola            
azaldu hitz bitan          
zer den aztuta bizi      
gara gehiegitan;         
behar bada ikasi        
behar da egitan           .
ispilu bat ikusten         
besteen begitan.        

Beraz hori da denon
erantzukizuna:
bakoitzak ematea
emateko duna.
Errukiz azaltzea
geure erantzuna,
horixe da hurkoak
eskatzen diguna.

Beraz azken bertsoan
horren ondorena,
behar bada esateko
bistan dagoena:
inork ulertzekotan
azaldu nahi dena,
ejenplu_ematea da
biderik onena.

Aitor Mendiluze




JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusek Aitarekin topo egiteko beharrizana sentitzen ebanean, otoitzera joten eban; guk, Jainkoa behar dogun ezkero, Hari zuzentzen deutsoguz gure otoitzak.


Jainkoaren Elizaren alde: otoitzean iraunkorra izan dadin eta arduradunak, fededunen onerako, otoitz-topaguneak sortu daiezan. Egin dagigun otoitz

Bakarrik edo adore barik sentitzen diranen alde: gure otoitzaren indarrak poztu eta adorez bete daizan; Jesusen jarraitzaileen artean onartuak sentitu daitezan. Egin dagigun otoitz

Munduko eta gure herriko bakearen alde: gehien sufritzen dabenen onerako, jende guztiok bultzatu daiguzala alkarrizketa eta tolerantzia. Egin dagigun otoitz

Arratiako Eliza osotzen dogun guztion alde: jakin dagigula etenbarik otoitz egiten eta gure parrokietan otoitz-eskolak sortzen eta eskeintzen. Egin dagigun otoitz

            Jesus Jauna,  zatoz eta  bete egizu mundua  zeure maitasunez.  Egizu munduko  gizon-emakume guztiek ezagutu dagiela maitasun hori. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.



AZKEN OTIOTZA


Jubileo Urtearen Otoitza laburtua


Jesu Kristo gure Jauna,
Zuk, zeruko Aita lez errukitsu izaten irakatsi deuskuzu,
eta Zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten dauela esan deuskuzu.
Erakutsi guri zeure aurpegia, eta lortuko dogu salbamena.

Zu zara ikusezina dan Jainkoaren aurpegi ikusgarria,
ahalguztidun izatea, batez ere, parkatzean eta errukitsu izatean
erakusten dauen Jainkoarena;
egizu, Eliza izan dadila, munduan, zure aurpegi ikusgarria.

Bialdu guri zeure Espiritua eta sagaratu gagizuz guztiok haren igurtziaz
errukiaren Jubileua Jaunaren onginahi-urtea izan dadin
eta zure Elizak, gogo-barriturik, Barri Ona behartsuei zabaldu,
katibu eta zapalduei askatasuna iragarri
eta itsuei ikusmena emon dagitsen.
Holan eskatzen deutsugu,
Ama errukitsua dan Andre Mariaren otoitzarekin bat eginik,
Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean
errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

Amen.        





AZKEN AGURRA

            “Eskatu eta emon egingo jatzue” esaten jaku ebanjelioan. Baina zer emongo jaku? Jainkoaren borondatea betetzeko indarra da emongo jakuna. Jainkoaren hurbiltasuna da otoitzak ziurtatzen deuskuna. Otoitzak Jainkoaren indarra emoten deusku, munduko gauzak berak nahi dituan eran jartzen lan egiteko, munduko zuzentasunaren alde jokatzeko.
           
            Eskerrik asko Jauna..
            Zure antzera Jauna gaitezela ibili,
            Zure antzera Jauna, on eginez beti.





URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - C



Urriaren 16an: otoitzaz errukia gureganatu

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on eta ondo etorriak   Eukaristia ospakizun honetara.
            Gaur, Jainkoaren Hitzak OTOITZAREN beharrizana gogoratuko deusku.  Jainko Aita-Amaren maitasunean eta indarrean konfiantza ipiniaz, bere eskuetan gagozelarik, atseden barik, iraunkortasunez eta etsi barik otoitz egitera deituak gara.
            En este domingo somos invitados a orar sin descanso, confiados en la fuerza y amor de Dios nuestro Padre.
La palabra de Dios nos insistirá en el tema de la oración que nos inspira el Espíritu y que Jesús mismo nos enseña.
            Pidamos en esta Eucaristía al Señor que nos dé un corazón misericordioso como el Padre.

Hasi gaitezan ba, "Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu..." abestuz.

DAMU-OTOITZA

            Senideok, damutasunez autortu dagigun geure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

            - Jesus Jauna, alkar maitatzera eta alkarri laguntzera dei egiten deuskuzuna. E. J.
            - Jesus Jauna, herri bakar batean alkartu  nahi gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zeure salbamenaren grazia gizon-emakume guztiei eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Ex 17, 8-13:

            Jaungoikoak beti entzuten ditu gure otoitzak, nahiz eta batzuetan ez-entzun egiten deuskula guk uste izan. Moises Jaungoikoaren bitarteko eta testigu dogu.
            La vida de la Iglesia y de cada uno de nosotros a veces es difícil, como le sucedió al pueblo de Israel. Pero la oración de Moisés salvó a este pueblo. La oración de los cristianos contribuirá sin duda a hacer un mundo mejor.

Erantzun-Salmoa:  120. Salmoa

            Salmo hau abestukeran, barritu dagigun Jainkoaganako uste osoa , Bera bai dogu gure lagun  ta  zaintzailea
            Cantemos el salmo, poniendo nuestra confianza en el Señor

"Zeru ta lurren Egilea dogu lagun  ta  zaintzailea"






2 Tm 3, 14 - 4, 2:

            San Paulok Barri Ona zabaltze lanetan lagun dauan Timoteori idazten deutso, fedean sendo iraun dagiala esanez eta Ebanjelioa adore haundiz zabaldu dagiala eskatuz. Horixe bera egiten dabe misiolariek: hartu eta bizi daben fedea zabaldu.
            San Pablo recomienda a su discípulo y amigo Timoteo que proclame la Palabra de Dios por todas partes.

Lk 18, 1-8:

            Daukagun guztia Jaungoikoagandik hartu dogu; horregaitik da hain beharrezkoa otoitza fededunen bizitzan.
            Cristo oró y nos enseñó a orar. En este relato de Evangelio de San Lucas el Señor nos invita a ser perseverantes en la oración, convencidos de que Dios nos oye y atiende colmadamente nuestras peticiones.
             Goratu dagigun berba egingo deuskun Jesus:  "Aleluia".

HOMILI OSTEAN

Ta errukia nola            
azaldu hitz bitan          
zer den aztuta bizi      
gara gehiegitan;         
behar bada ikasi        
behar da egitan           .
ispilu bat ikusten         
besteen begitan.        

Beraz hori da denon
erantzukizuna:
bakoitzak ematea
emateko duna.
Errukiz azaltzea
geure erantzuna,
horixe da hurkoak
eskatzen diguna.

Beraz azken bertsoan
horren ondorena,
behar bada esateko
bistan dagoena:
inork ulertzekotan
azaldu nahi dena,
ejenplu_ematea da
biderik onena.

Aitor Mendiluze





JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusek Aitarekin topo egiteko beharrizana sentitzen ebanean, otoitzera joten eban; guk, Jainkoa behar dogun ezkero, Hari zuzentzen deutsoguz gure otoitzak.

Jainkoaren Elizaren alde: otoitzean iraunkorra izan dadin eta arduradunak, fededunen onerako, otoitz-topaguneak sortu daiezan. Egin dagigun otoitz

Por los dirigentes de los países, para que, con sabiduría y decisión, busquen y favorezcan siempre el bien de toda la humanidad, procurando nivelar tantas desigualdades.  Egin dagigun otoitz

Para que busquemos con otras personas los tiempos suficientes para unas relaciones humanas de calidad en la familia y con los amigos.  Egin dagigun otoitz

Arratiako Eliza osotzen dogun guztion alde: jakin dagigula etenbarik otoitz egiten eta gure parrokietan otoitz-eskolak sortzen eta eskeintzen. Egin dagigun otoitz

            Jesus Jauna,  zatoz eta  bete egizu mundua  zeure maitasunez.  Egizu munduko  gizon-emakume guztiek ezagutu dagiela maitasun hori. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN OTOITZA

Señor Jesucristo,
tú nos has enseñado a ser misericordiosos como el Padre del cielo. Haz que cada uno de nosotros escuche como propia la palabra que dijiste a la samaritana: ¡Si conocieras el don de Dios!
Manda tu Espíritu y conságranos a todos con su unción
para que el Jubileo de la Misericordia sea un año de gracia del Señor y tu Iglesia pueda, con renovado entusiasmo, llevar la Buena Nueva a los pobres proclamar la libertad a los prisioneros y oprimidos y restituir la vista a los ciegos.
Te lo pedimos por intercesión de María, Madre de la Misericordia, a ti que vives y reinas con el Padre y el Espíritu Santo por los siglos de los siglos.
Amén.



AZKEN AGURRA

            “Eskatu eta emon egingo jatzue” esaten jaku ebanjelioan. Baina zer emongo jaku? Jainkoaren borondatea betetzeko indarra da emongo jakuna. Jainkoaren hurbiltasuna da otoitzak ziurtatzen deuskuna. Otoitzak Jainkoaren indarra emoten deusku, munduko gauzak berak nahi dituan eran jartzen lan egiteko, munduko zuzentasunaren alde jokatzeko.
            Después de la celebración comunitaria de la Eucaristía dominical, hemos de marchar convencidos de que el Señor no abandona nunca a ninguna de sus criaturas, y va a ser especialmente cariñoso, a través nuestro, con las personas más desfavorecidas.

            Eskerrik asko Jauna..
            Zure antzera Jauna gaitezela ibili,
            Zure antzera Jauna, on eginez beti.


URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA

            Urteera liburutik (Ur 17 8‑13)

     Egun hareetan, etorri zan Amalek, eta borrokan egin eutsen Rafidinen israeldarrei. Moisesek esan eutson Josueri: «Aukeratu egizuz mutilak, eta zoaz Amaleken kontra borrokara. Ni bihar mendi gailurrean izango naz, makila mirarigilea eskuan dodala.
     Egin eban Josuek Moisesek esana, eta Amaleken kontra joan zan borrokara. Moises, Aaron eta Urek barriz, mendi gailurrera igo eben.
     Moisesek, eskuak gora eukazanean, Israel zan irabazle; eta eskuak beheratzean, Amal. Moisesen besoak nekatu egin ziran eta, horregaitik, harri bat hartu eta azpian jarri eutsoen, eta bera gainean jesarri zan. Aaronek eta Urek besoei eusten eutsoen, batak alde batetik, eta besteak bestetik; eta holan, haren besoak jasota iraun eben iluntzeraino. Eta Josuek ezpataz hondatu zituan Amalek eta honen herria.

Erantzun-salmoa       Sal 120, 1-8


Jauna dot argi eta salbamen



     Begiok mendietara jasoten nik:
laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza,
Harek egin ditu zeru‑lurrak.
     Ez deutsu oina kili-kolo itziko,
zure zaintzaileak ez dau lozorrorik egingo.
Israel zaintzen dagoana,
ez dau lozorroak hartuko, ez loak.
     Jauna da zure zaintzaile,
Jauna dozu eskumaldetik kerizpe.
Ez zaitu joko egunez eguzkiak,
ez gauez ere ilargiak.
     Jaunak zainduko zaitu gatx guztitik,
zainduko zure bizia heriotzatik.
Zure sartu‑urtenak Jaunak zainduko ditu,
oraindanik betiko.

            San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Timoteo 3,14‑4,2)

     Anaia maite hori: Zagoz sendo, ikasi eta sinistu dozun guztian, norengandik ikasi dozuzan gogoan harturik, eta gainera umetatik ezagutzen dozuzala Liburu Santuak. Eurok emon deikezue, Kristo Jesusegan sinistuz, salbamenera daroan jakituria. Liburu Santu guztiak Jaungoikoaren argiz eratuak dira‑ta; eta irakasteko, egia argitzeko, zuzentzeko eta zuzentasunean hezteko egokiak dira; holan, Jaungoikoaren gizona edozein eginbehar onerako bikain moldatuta aurkitzen da.
     Jaungoikoaren aurrean agintzen deutsut, eta biziak eta hilak epaitu behar dituan Jesukristoren aurrean, Honen etorrera eta erregetzagaitik: zabaldu egizu berbea; ekin, egoki danean eta ez danean; gogor egin, estu hartu, eskatu pazientzia haundiz eta irakatsi nahiez.      

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 18,1‑8)



     Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei, beti otoitz egin behar dala eta ez dala etsi behar adierazoteko: «Bazan herri baten epaile bat; ez eukan, ez Jaungoikoaren bildurrik, ez gizonen begirunerik.


     Herri haretan bertan, bazan alargun bat ere, eta han joaten jakon, esanez: "Egidazu zuzenbidea nire arerioaren aurka". Eta luzaroan ez eutson jaramonik egin nahi izan.

     Baina gero, esan eban bere barrurako: "Ez daukat, ez Jaungoikoaren bildurrik, ez gizonen begirunerik; baina alargun hau gogaikarri jat, eta egingo deutsat zuzenbidea, azkenean betondoko bat emon ez deis­tan"».
     Eta Jaunak holan esan eban gainera: «Begira zer dinoan epaile okerrak. Eta Jaungoikoak ez ete deutse zuzenbidea egingo, gau eta egun otoitzean dabilkozan bere aukeratuei? Luzapena emongo ete deutse? Hara zer dinotsuedan Nik: behingoan egingo deutse zuzenbidea; baina Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau holako sinismenik lurrean?».


















 
 
Publicar un comentario