Hirutasuna abestuz!

martes, 18 de octubre de 2016

Urtean zeharreko 30. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.




                    

                         URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - C

DOMUND: “Urten zeure herritik”





SARRERAKO OHARKIZUNA



            Senideok, egun on eta ondo etorriak Eukaristia ospatzera.

             Eukaristia Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Jainko Aita-Amak bere Seme Jesukristoren bitartez mundura isurtzen dauan maitasun errukitsua gure artean dala sentitzeko aukera dogu.

            Gaur,  Misinoen Munduko Jardunaldia, DOMUND eguna, ospatzen dogu, “urten zeure herritik” goiburupean. Dana itzi, euren herritik urten eta Kristo ezagutzen ez dabenengana joan diran misiolariak  ditugu gogoan.  Kristau alkarte osoari, dei egiten jaku geuretik urteteko deia da, Frantzisko aita santuak diñoanez,“abian dan Eleiza”  izan gaitezan. 



            Hasi gaitezan   abestuz.



Jesusen Eliza misiolaria gara



DAMU-OTOITZA



            Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?



            - Jesus Jauna,  behartsuen oihua entzun  eta euren alde  jokatzen dozuna.  ERRUKI   JAUNA.



            - Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna.                                  KRISTO, ERRUKI.



            - Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA



Sir 35, 15b-17. 20-22a:



            Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan,  behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.



Erantzun-Salmoa:  33. Salmoa



Goratu dagigun,  behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.



"Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna"





2 Tm 4, 6-8. 16-18:



            Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.


Lk 18, 9-14:



            Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona. Zutunduta, "Aleluia" abestu dagigun.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



            Senideok, Espiritu Santuaren eraginez, apaltasunez zuzendutako otoitz entzun egiten dau Jaungoikoak. Horregaitik, konfiantza osoz, gure otoitza aurkeztuko deutsagu.



- Elizea unibersalaren alde, errukiaren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz



- Aita Santuaren eta gotzainen alde, “abian dan Eleiza” izaten lagundu deien fededun guztiei. Egin dagigun otoitz



- Mundu guztian dagozan misiolarien alde, errukiaren poztasunaz  atera daitezan orain eta beti besteen bila. Egin dagigun otoitz

           

- Eukaristia honetan  otoitzean alkartuta gagozan  guztion alde, gure erosotasuna atzean itzi eta bizitzako bazterretara atera gaitezan Barri Ona iragartera. Egin dagigun otoitz



            Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.



DIRU BATZEAREN AURREKO OHARRA


            Gaur batzen dan dirua misio lurraldeetan dabizen misiolariei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zuen  alkartasunagaitik



AZKEN AGURRA



            Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure  kristau izatea misiolari senetik bizitzera garoaz. Sentidu gaitezan misiolari, mundo osoan zehar Barri Ona bizi eta zabaltzen  daben gizon eta emakumeakaz bat eginez.



            "Errukitsu Jainko Aita lez"












                   

                         URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - C

DOMUND: “Urten zeure herritik” “Sal de tu tierra”





SARRERAKO OHARKIZUNA



            Senideok, egun on eta ondo etorriak Eukaristia ospatzera.

             Eukaristia Kristo berbiztuagaz eta geure nebarrabakaz bat egiten gaituan elizkizuna da. Jainko Aita-Amak bere Seme Jesukristoren bitartez mundura isurtzen dauan maitasun errukitsua gure artean dala sentitzeko aukera dogu.

            Hoy celebramos la Jornada Mundial de las Misiones, el DOMUND, con el lema “Sal de tu tierra”. Se nos propone el ejemplo de los misioneros y misioneras, que lo han dejado todo para salir de su tierra e ir hacia las personas más empobrecidas. Llamados a salir de nosotros mismos, a ser lo que el Papa Francisco llama “una Iglesia en salida” 



            Hasi gaitezan   abestuz.



Jesusen Eliza misiolaria gara



DAMU-OTOITZA



            Senideok, norberaren mugak eta hutsegiteak Jaungoikoaren eta bere anai-arreben aurrean autortzen dakiana baino pertsona apalagorik ez dago. Harroak, ostera, inoren parkamenaren beharrizanik ez dau sentitzen. Zein da gure jarrera? Fariseoarena ala zergalariarena?



            - Jesus Jauna,  behartsuen oihua entzun  eta euren alde  jokatzen dozuna.  E.  J.



            - Jesus Jauna, gure bihotz barruak eta gure fariseokeriak ondo ezagutzen dituzuna.                                  KRISTO, ERRUKI.



            - Jesus Jauna, bihotz apalak eta damutuak osatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.





HITZAREN LITURGIA



Sir 35, 15b-17. 20-22a:



            Jaungoikoak guztiak maite ditu. Eta, inogaz bereizkuntzarik egitekotan,  behartsuak eta zapalduak maitatzen ditu era berezian.

            Un sabio del antiguo Israel nos explicará, cómo actúa Dios, qué es lo que quiere  y lo que rechaza.



Erantzun-Salmoa:  33. Salmoa



            Goratu dagigun,  behartsuak eta zapalduak, era berezian maitatzen dituan, gure Jainkoa.

            El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles.



“Txastau egizue ta ikusi ze samur dan Jauna"





2 Tm 4, 6-8. 16-18:



            Pablo katigu dago Ebanjelioa iragarteagaik. Bere zintzotasun horren barri emoten deutso bere ikasle Timoteori kartzelatik. Uste osoz aitatzen ditu bere itxaropenak eta irabaziak.

            Pablo  apóstol encarcelado en Roma, vuelve los ojos hacia atrás y hace un resumen lleno de fe. Confía en Jesucristo, que le llamó para hacerle apóstol suyo.



Lk 18, 9-14:



            Fariseoaren eta zergalariaren ipuina entzungo dogu orain Jesusen ahotik. Onartu dagigun pozik, Jainkoak bere seme-alaba apalei deutsen errukiaren barriona. Zutunduta, "Aleluia" abestu dagigun.

            El que cree en Dios, sabe que necesita una conversión constante. Sólo Dios es bueno, nosotros necesitamos sentirnos perdonados.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



            Senideok, Espiritu Santuaren eraginez, apaltasunez zuzendutako otoitz entzun egiten dau Jaungoikoak. Horregaitik, konfiantza osoz, gure otoitza aurkeztuko deutsagu.



- Elizea unibersalaren alde, errukiaren lekuko izan daiten. Egin dagigun otoitz



- Por el Papa y los obispos, para que ayuden a todos los fieles a ser “ Iglesia en salida”. Egin dagigun otoitz



- Por los misioneros y misioneras en todo el mundo, para que sigan saliendo con la alegría de la misericordia al encuentro de los demás. Egin dagigun otoitz

           

- Eukaristia honetan  otoitzean alkartuta gagozan  guztion alde, gure erosotasuna atzean itzi eta bizitzako bazterretara atera gaitezan Barri Ona iragartera. Egin dagigun otoitz



            Apalak eta damutuak onartzen dituzun Jauna: erruki zaitez gugaz eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.



DIRU BATZEAREN AURREKO OHARRA


            La colecta de hoy será destinada a los misioneros y misioneras que trabajan entre los más desfavorecidos. Gracias por vuestra generosidad.



AZKEN AGURRA



            Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure  kristau izatea misiolari senetik bizitzera garoaz. Sentidu gaitezan misiolari, mundo osoan zehar Barri Ona bizi eta zabaltzen  daben gizon eta emakumeakaz bat eginez.

            Que nuestra labor misionera no se reduzca a un mero recuerdo el día del Domund, sino que nos unamos a todos ellos y ellas con nuestra oración constante y nuestra ayuda permanente.



"Errukitsu Jainko Aita lez"







URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA

     Siraken liburutik (Sir 35, 15b‑17. 20‑22a)

     Jainko zuzena da Jauna,
inoren bereizkuntzarik egiten ez dauana.
     Ez dau bereizkuntzarik egiten behartsuaren kontra,
eta entzuten dau zapalduaren otoitza.
     Ez dau gitxiesten, ez umezurtzaren eskabiderik,
ez erreguka dabilkon alargunarenik.
     Hareen nahigabeak euren aldera ekarten dabe Jauna,
eta hareen otoitzak hodeietaraino igoten dau.
     Behartsuaren otoitzak hodeiak zulatzen ditu,
eta ez dau onik, Jainkoagana heldu arte;
ez dau etsitzen, Jainkoak entzuten deutson arte,
eta epaile zuzenak zuzenbidea egiten deutson arte.

Erantzun-salmoa       Sal 33, 2-3.17-18.19 eta 23


Jauna, Zure Maitasuna...
edo
Dohakabeak oihu egin eban eta Jaunak entzun.

     Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna,
nire agoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu beitez apalak hori entzutearekin.
     Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,
galdu daiten lurrean hareen oroipena.
Zintzoak dei egin eutsoen eta Jaunak entzun,
estualdi guztitik atara zituan bere eskuz.
     Hurrean dabe Jauna bihotz urratuek,
salbatzen ditu gogo atsekabetuak.
Jaunak askatzen ditu bere morroiak,
ez dau izango zigorrik Harengana ihes doanak.

     San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm. 4, 6‑8. 16‑18)

     Anaia maite hori: Ni neure odola isurtzeko zorian nago; nireak laster egingo dau. Borroka ona egin dot, ibilaldia amaitu dot, gorde dot sinismena. Orain gertatuta dago niretzat zuzentasunaren koroia, Jaunak, epaile zuzenak, egun haretan emongo deustana; ez, ostera, niri bakarrik, baita Haren etorrerea maite daben guztiei ere.
     Zatozkit hainbat arinen. Nire lehenengo auzian, bakarrik itzi ninduen danek; ez eustan inork alde urten. Jainkoak parkatu begie. Baina Jauna nire alde neban, eta Berak indartu ninduan, barri on osoa nire bidez zabaldu eiten, eta herri guztiek entzun egien.    

 Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 18, 9‑14)

     Aldi haretan, parabola hau esan eban Jesusek, euren buruak zintzotzat eta besteak ezereztzat eukezalako harrotuta ebiltzan batzuentzako.
     Gizon bi igo ziran jauretxera, otoitz egiteko: bata farisearra eta bestea zergalaria. Farisearrak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan: «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, oker, ezkontza nahasle; ezta zergalari horren modukoa ere. Astean bitan egiten dot barau; eta daukadazan guztien hamarrenak emoten dodaz».
     Zergalaria, barriz, urrun gelditu zan, eta ez eban begirik ere jaso gura zerura; eta bular‑joka, honan esaten eban: "Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!"
     Benetan dinotsuet: Hau zintzotuta jatsi zan bere etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua».  










Publicar un comentario